Urtarrila eta otsailan egindako baloi preso txapelketako partiden finalak aste hontan iragan dira.
Martxoaren 6an, astelehenez, eguerdiko jolas garaian, ikasle andana bat kirol gelara hurbildu da, 6. eta 5.en arteko finala ikusteko eta sustengatzeko. Suspenzio handikoa izan da bi ekipen artean... Alde batetik 6.eko June, Markel V, Urko G, Nabil, Andoni L eta Eki eta bestalde, 5.eko Enaitz, Gillen, Alexandre, Hodei, Ortzi J eta Eneko A... Nahiz eta bana ziren, 6.ekoek trofeoa irabazi dute 2 - 1.
Martxoaren 9an, ostegunez, bazkal denboran ere bai, 4. eta 3.en arteko finalaren txanda izan da... Alde batetik 4.eko Theo T, Andoni Al, Yon A, Yannick G, Santxo T eta Txomin D (Kepa ordezkaria, zauritua baitzen) eta 3.eko Toan R, Joritz A, Andoni P, Ellande D, Xanti S eta Killian. Nahiz eta 4.ekoak azkarki borrokatu diren, 3.ekoek dute irabazi 2 - 0.
Txalokatzekoa da ikasleen parte hartze dinamiko eta baikorra ! Biba zuek ! Milesker etorri den publikoari ere bai ! Aupa Olagarroa kirol elkartea !
Urte guziz bezala, 4. / 3.eko ikasleeki Olagarroa elkarteak eski ateraldi bat proposatu die Gouretten, Gorputz Heziketa eta beste irakasleen ardurapean.
Aurten otsailaren 4ean egitea pentsatua zen baina eguarrldi kaskarra iragarria baitzen otsailaren 11ra gibelatzea erabaki zen. Bertan, eguzki dirdiratsua eta elur xehea atzeman zituzten. haien mailaren araberako 8 ikasleko talde ttikietan banatuak, eguna skiatzen pasa zuten, Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle batzuk kurutzatuz noiztenka. Hasi berriek, goizean 2 oreneko kurtso bat hartu zuten ESF-arekin.
Antolaketa zorrotza eta ikasleek izan duten portaera umoretsu eta xintxoarentzat eskertzekoak dira. Ondoko hiztordua : heldu den urtean !
Ihauteri egunean, kolegioak bideo bat egin du Bernat Etxepare lizeo berriaren alde !
Ikusteko, klikatu hemen
Otsailaren 17an, azken egunean, ihauteriak ospatu ditugu arratsaldez kolegioan.
Negua joan da, udaberriko eguzki izpien azpian, kolegioko ikasle eta heldu guztiak elkartu dira 3.eko ikasle arduradunek landatu duten Etxepare Lizeoaren aldeko sagarrondoaren aitzinean. Orain, kolegioko bertsu eskolaren bi bertsuen erritmoan, "euskara arbolak" bere sustraiak eta adarrak garatzeko garaia du. Hirugarrenek diete ondoko adinekoei lekukoa pasarazten. Gure hizkuntzari bezala, babesa eman behar zaio.
Bigarren partean, lau astez bildu den ikasle talde bati esker, eskulanetan eraikitako Zan Pantzarren auzia egina izan zaio eta erretzea, hainbeste gertakari larriak leporatu ondoren : gizarte injustiziak, lapurketak, kolegioko elektrizitate mozturak, jazarpena, komunetako hondaketak, etxeko lan gehiegi, zaku pizuegiak, erreforma berria, brebeta azterketako zientzien gaia integratzea...
Azken orduan, 6. eta 5. familiek prestatutako krakada goxoa partikatu dugu mozorrotu diren guztien artean eta ikasle ohiek eskaini diguten dantzaldi doinuan. Milesker zueri Zanpantzarriztak taldea !
Txalo bero bat irudimenez betetako mozorro guztiendako !
Giro alaia, koloretsu eta udaberritsua izan da !
Bakantza on deneri !
Otsailaren 15ean, asteazken goizean, Hego Lapurdi Herri Elkargoko Transdev taldeko arduraduna Enzo Yecora eta ikasle ohia den Uhaina Azpeitia euskara teknikariak gure 6.eko ikasleei autobus prebentzioari buruzko mintzaldi bat segurtatu dute, ordu bat et'erdiz, lehenik kolegioko IDZtaneta ondotik, kanpoan zen autobuseko ariketa egin dute, larrialdi egoera bat balitz bezala.
Sensibilizazio saio hortan erabili duten diaporamari esker, ikasleak informatu dituzte bi arduradunek, bide segurtasuna oroitaraziz.
Lemisik, zenbaki batzuk eman dizkiete :
- Hego Lapurdiko Hirigunean, 2 667 ikasleek autobusa hartzen dute, 12 herritan banaturik (63 000 biztanle)
- Autokarra eta autobusaren arteko desberdintasuna adierazi ondoren, Herri Elkargoak 120 eskola zerbitzu kudeatzen ditu, 35 ibilgailu izanez (27 autokar, 5 autobus eta 3 minibus).
Ondotik, segurtasun arau desberdinak oroitarazi ditu Uhainak :
- bidetik urrun edo espaloian autobusa itxaron behar da
- bidean ikusia izateko, urte hastapenean emandako beso blokarri horia gauean erabili behar da
- karta egunero zakuan atxiki behar da
- jarri eta, zakua edo jarlekuaren azpian edo goian ezarri behar da eta ez pasabidean
- kontrol batean ikasle batek ez badu segurtasun uhala ezarri, 135€ko ixuna izango du
- otobuseko materiala ez da hondatu behar, zaindu behar da (adbz : jarlekua, ez da zilatu behar, txingomak ez dira kolatu behar
Ohar guzti horien ondotik, Uhainak ahozko tezta bat pasarazi die eta ongi entzun baitzuten, lortu dute !
Azken etapa izan da "fite egin" ariketa gainditzea kanpoan : Ikasleak igo dira haien zakuekin, jarri dira, gerikoa lotu eta Uhainaren konsignak entzun. Larrialdi egoera bat balitz, nola portatu beharko luketen ikasi dute. Hainbat ariketa desberdin egin eta, kronometratuak izanez lortu dute ahal bezain fite ateratzea, zakurik gabe, behar zen ordena errespetatuz, helburu nagusi batekin : "nire burua babesten dut, besteena trabatu gabe".
Seigarreneko ikasleek sensibilizazio saio hori gustukoa izan dute eta interesgarria atzeman. Orain egunerokoan, oroitu eta pratikan eman behar ! Milesker Enzo eta Uhaina !
San Balentin arratsean, Donibane Lohizuneko sardin erretegian, kolegioko sei eta bostgarreneko 13 ikasleek Korrikaren aldeko moda desfilean parte hartu dute.
Publiko dinamiko baten erditik pasatuz, taula gainean ziren modeloak ibili dira banan banan "BatZuk" kolekzioko kamiseta, kazketa, lepokoa edota jakak aurkezteko, korrikako kantuen gainean erritmoan sartuz. Batzuk hip hop irudi batzuk ere erakutsi dituzte.... Ondotik, AEK-ko ikasleek helduen kolekzioa aurkeztu dute.
Ondotik antolatzaileek prestatutako pintxoen inguruan, giro biziki polita eta alaia egon da.
Laster, teniza pare bat ezarri beharko dugu denok elgarrekin euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko.
Notatu zuen burulagunean : apirilaren 2an !
BIDEOA : klikatu hemen
Ihauteriak hurbiltzen direla eta, otsailaren 14ean, astearte arratsalde berezi bat izan dute 6.eko ikasleek : Ihaute'ipuin kondaketa Xan Errotabehere jaunarekin, ordu bat gelaka, kolegioko IDZtan.
Itsasoko arrantzale, emagin'ta sorgin, Kuiatxo deitutako Zanpantzar, deabru, otso, Hazkume hartza, Mari, Bilintx, Tartalo, Kuxkul ardia, pika edota Margaitaren abenturak Albaolan, Donibane Lohizunen, Kanbon, Senperen, Garazin, Larrun edo pirinoetan deskubritu dituzte.
Xanen kondaketari esker, adi egonez, aho zabalik, begiak dir dir, irriñoak agertuz eta txalokatuz bidaiatu dute.
Euskaraz gozatzeko, irudimena lantzeko eta burua husteko aukera ! Milesker Xan !
Otsailaren 13tik 16a arte, kolegioko 3.ak enpresako ikastaldian dira.
Lau helburu ditu ikastaldi honek :
- ikasleei lan mundua zuzenean ezagutaraztea
- enpresaren ezaugarri nagusiak ezagutzea baita ere bere ibilmoldea aztertzea
- enpresako aktore desberdinak ezagutzea
- ahalaz, ikaslea bere geroko lanbidea hautatzen laguntzen
Ostiralean, kolegiora berriz itzuliko dira azken kurtsoak izaiteko eta ihauterietan parte hartzeko.
Oporretatik landa, martxoaren 7an, asteartez, irakasle eta ikasleen aitzinean, enpresako ikastaldiaren txostenari buruzko ahozkoa aurkeztuko dute.
Otsailaren 14ean, eguerdiko jolas garaian, Hip Hop ikastaldiko azken saioa izan dute 28 dantzariek !
Azken entsaioak berrikusi eta, kolegioko lagunekin osatutako publikoaren aitzinean emanalditxo bat eskaini diote senditu zutenek.
Musikaren erritmoa segituz, baby freeze, top rock, six step, coffe grinder bezalako irudiak aurkeztu dituzte haien koregrafian, behar zen estiloarekin eta harro !
Ikastaldi aberatsa, interesgarria eta estimatua izan da parte hartzaileengandik : "oso ondo zen, pausu berriak ikasi ditugu, maitatu dut, ongi zen, nahiz nekatuak ginen bero egiten zuelarik, bikain eta baregarria izan da...." zioten, ebaluazioa egin dugularik.
Txalo bero bat ikasle guztiei eta milesker ainitz zuri Ani !
Eskulan tailerran, bi aldiz astean, hamar bat ikasle izan gara Zanpantzar biziarazteko.
Hasi gara gorputza eraikitzen kartoin zahar eta papera berziklatuz. Dena ttiki egin eta Zanpantzarren gorputza bete dugu etxetik ekarritako "jean" eta jantzi zaharrak baliatuz. Peruka argi bat erabili dugu ileak egiteko eta begi urdinak egin dizkiogu. Hortik, Zanpantrum egiteko ideia polita etorri zaigu : bere aberastasuna agerian eman dugu diru billetaz bere txapela osatuz. Urrezko bi eraztun ere behatzetan gehituz. Bere araberako jar leku tronoa egin diogu ere. Espero dugu sua bera bezain handia agertuko dela !
Heriotz ona desiratzen diogu !
Zanpantrum taldea