Aste hontan, kolegioko kanpoko eremua alaitua izan da Herri Urratseko kantuekin.
Aire hartzero, ikasleak lasterka etorri dira Kaxkarrok irratira antolatuak ziren jokoetan parte hartzeko. Hau arrakasta !
Ikasle batzuk galderei erantzuten entsaiatu dira eta beste batzuk karaokean aurtengo kantua abesten.
Ehun bat ikasle hurbildu da eta ainitzek aurtengo KDa eta goxokiekin itzuli dira.
Txalo bero bat parte hartzaile guztiei eta hitzordua dugu igande hontan Senperen !
Aste hontan, 3.eko ikasleek bigarren brebeta xuria pasa dute maiatzaren 11 eta 12an...
Ostegunez, ordu batez zientziak pasa dituzte goizean eta arratsaldean, bi orduko matematika azterketa.
Ostiralez, goizean bi orduz historia - geografia azterketa eta goiz / arratsaldez 4 orduz frantsesa....
Bestalde, IEPeko ikasleek ere, haien irakurle / idazkariaren laguntzarekin, serioski pasatu dute haien bigarren brebeta profesionala xuria !
Xantza on deneri ! Igande hontan den herri Urratsen, lasaitzen ahalko dira azterketa denboraldi hontan....
Maiatzaren 9an, astearteko azken orduan, kolegioko 3.eko 60 ikasleek hasi dute B2 mailaren azterketako idatzizkoa pasatzen. Bigarren urtea da kolegioan antolatzen dela, baita ere gela elebidunetako 3.etan Akademiako Ikuskaritza eta euskararen erakunde Pulikoaren bitartez. EGA mailaren azpiko maila da B2 euskara maila.
Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna neurtzen da : ulermena irakurriz eta entzunez (astearteko froga), adierazpena idatziz (asteartekoa ere) eta mintzatuz (heldu den astean ahozko 2 frogak).
B2 maila lortuko dutenek Euskarare Erakunde Publikotik agiri bat eskuratuko dute heldu den 2017ko irailan.
Xantza on deneri !
Maiatzaren 9an, asteartez, 4.eko ikasleak Oiartzungo Arditurriko Meategiak eta Luberri Ikasgune Geologikoa bisitatzera joan dira. Taldea bitan banatuz, erdia meategian zen bitartean beste erdia Ikasgune Geologikoa egon da eta ondoren trukatu dute.
Meategian zirelarik, interpretazioa zentroa ikusi dute lehenik eta ondoren meategia barrutik bisitatu, kaskoak ezarri eta.
Luberriko Ikasgune Geologikoan Lurraren bilakaera aztertu eta batez ere Euskal Herrian topatutako aztarna geologikoak ikusteko aukera izan zuten indusketetan part hartutako zientzialarien azalpenekin.
Eguraldi eguzkitxoan elkar topatzeko parada izan zuten piknika baten inguruan...
Zientzi eguna bikaina eta aberatsa !
Kolegioko 4.eko ikasleek, Laida Etcheverry-Pacheco eta Maitane Berraren eskutik, euskaran eremandako lana aurkeztu dute Saran iragan den apirilaren 18an, Idazleen Biltzarran.
Aurtengo gaia "Ametsa" zen, gai zabala eta erakargarria. Gure lana "ametsa" zer zen definituz abiatu dugu, gai honek idekitzen dituen bide ezberdinak aztertuz, aipatuz eta konparatuz.
Ondotik, poesia landu dugu, bertan aurkitzen ziren olerki ezberdinak landuz eta ezaugarriak zerrendatuz. ikasle bakoitzak nahi zuen ametsa nahi zuen olerkia modura interpretatzeko askatasun osoa zuen.
Ekoiztutako lanak bilduma liburuxka batean argitaratuak dira 5 eurotan.
Aitzineko artikulu batean erran bezala, aurten, 4.eko ikasleek "transmisoaren" gaia lantzen ari dira 3 gelek sorkuntza artistiko ezberdin bat ekoiztuz, aditu baten laguntzarekin (CLEA bat).
4Bko ikasleek, Chimères taldeko Txomin Heguy-rekin lan egiteko parada izan dute 6 saioz transmisioren gai antzerki ttipi batzuen bidez antzeztuz.
Proiektua bururatu dute 6Bko ikasleen aitzinean aurkeztuz eta gai honen inguruan agertzen diren alderdi baikor eta ezezkorrak irakutsiz.
Aurkeztuak izan diren 5 antzerkitxoek, emozio desberdinak uztartzen zituzten, publikoarengan erreakzioak sustatuz.
Lan ederra ! Txalo !
Lartzabalen Truk'Arte eguna kari, bideogintza tailerran egindako muntaketa ikusteko, klikatu hemen.
Aurten ere, "Truk'Arte" proiektuaren kari, 3.eko ikasleak Larzabalera joan dira jona den apirilaren 10 eta 11an, Manex Erdozaintzi Etxarteko ikasleekin elkartzeko.
Egun osoan ikasleak tailer desberdinetarik pasa dira, hala nola, grafismoa, bideogintza, jostegintza, marrazketa, bertsolaritza, dantza edota musika.
Txalokatzekoa da ikasleek erakutsi duten kuriositatea eta interesa lanki horietaz hubrilduz, baita kanpoko eragileek izan duten pazientzia eta profesionaltasuna ere, eguna manera goxoan iragaiteko gisa.
Ondotik, ikasle guziek Ziburuko bidea hartu dute kostaldeko familietan gauaren iragaiteko. Biharamunean, ikasleek "Komet Sarearen" arrastoetatik ibiltzeko parada izan dute mendi ibilaldi bati esker. Itzuli honetan, Florentino Goicoechea edota Kattalin Aguirre goraipatuak izan dira Iñaki hitsoriako irakaslearengandik.
Hori dela eta, Aitor eta Agnès eskertzen ditugu bihotzetik, etxeko eltzekari goxo bat oparituz ikasle guziei zinez pizkorgarri !
Aurten, Hego Lapurdiko Hiriguneraren partaidetzarekin, 4.eko ikasleek transmisioari buruzko proiektu batean parte hartuko dute 3 maila desberdinetan : euskal antzerkia 4Bkoentzat (Chimères konpainiarekin), objektu antzerkia 4Dkoentzat (Nanoua konpainiarekin), Akrokirola eta zirkoa 4Akoentzat (Rouge Elea konpainiarekin).
Klase bakoitzak bi emanaldi ikusiko ditu eta tailerrendako testuak idatziko, adin desberdinetako belaunaldien arteko transmisioari buruz : zer transmititua izan zait ? Zer maitatuko nuen transmititua izatea ? Zer transmitituko dut ? (material eta imaterial elementuak).
4A eta 4Dko ikasleek, apirilaren 13an, asteazkenez, Nanoua konpainiak taularatu duen "Confession d'une femme hachée" antzerkia kolegioko IDZtan bertan ikusteko xantza ukan dute.
Zorrotz diren objektuen antzerki garratz den ikusgarria : Umore xerrakatua duen harrakin baten alabak bere ixtorio makatuaren zati intensiboenak eskura ematen dizkigu. familiako haragitegiari lotua, emazte horrek haragien pusken tartetik biziko gorabeherak jalgiarazten ditu. Objektuen antzerkian kokatzen den antzerki honek, alderdi intimoak eta zabalagoak uztartzen ditu manera ezberdinetan.
Antzerkilaria den Fanny Berard eta ikasleen arteko solasaren ondotik, Benito tomate bete batekin etxera sartu da ! Milesker ainitz !