Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Aurten ere, Juul kanpaina egin dugu 6. eta 5. mailako ikasleekin. Juul kanpainaren bitartez, euskarazko irakurketa bultzatzea da helburua baina ere IKTetaz (Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak) jabetzea, Powerpoint bat eginez edota afitxa bat osatuz. Errespetatu behar diren baldintzak hauek dira :

- ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratzea. ikasleak jarriko dira epaile. Beraz, haiek aukeratutako liburuak, beraiek aukeratuak izan behar dute eta ez, guk irakurtzera behartuak.

- ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratu dute

Urte honetan ez dugu Powerpoint bat egin baizik eta arte irakaslearen laguntzari esker, afitxak. Oso lan politak atera dira. Erran gabe doa ikasleak eskertzekoak direla eta nahi duen oro IDZtara etortzea ikasleen lanen behatzea gomitatua da.

Juul kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastolan, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoitza duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barnean, azken ekintzetariko bat da.

Horrela gure ikastetxean, 2016eko apirilaren 7-8an egin ditugu, Hego Euskal Herrian baino lehenago oporretan ginelako. Emaitzak jaso ditugu eta horra beraz zeitzuk izan diren irabazleak :

6. mailan :

1- Jeff Kinney Gizajo baten egunkaria 3 - hauxe besterik ez nuen behar Alberdania

2- Gaizka Arostegi Karlisten altxorra - Elkar

3- Fernando Morillo Amets Ameslari : amaren barruko laguna : Gaumin

5. mailan :

1- Jasone Osoro Ezekiel : Elkar

2- Jon Arretxe Beti Iparralderantz : Erein

3- John Andueza San Ferminetan, Lesakan : Elkar

Ilustratzailea :

1- Juan Luis Landa

2- Jokin Mitxelena

3- Mikel Valverde

Seaskako bi eskualde ezberdinetako kolegioen arteko ezagutza egiteko, trukaketa bultzatua izan da. Hala nola Euskara - Euskal Herria - Artea oinarritzat hartuz, 3.eko ikasleek Turk'arte topaketan parte hartu dute.

Apirilaren 7an, ostegunez, Ziburuko 3.eko ikasleak goizik abiatu dira Larzabaleko MEEK ikastetxera 10ak aldean heltzeko. Bertan, harrera izan eta, ondoko lanki desberdinetan aritu izan dira : dantza garaikidea, dantza tradizionaletik garaikidera, margolaritza / grafitti, gorputza eta arkitektura, sukaldaritza kimikoa, food'art, zizelkaritza, pilotagintza eta musikagintza.

Artistek haien burua eta ikasketa zein profesional ibilaldia laburki azaldu diete ikasleei. Beren jakitate eta gaitasunak pasarazten entsaiatu dira, ikasleak aktore izanez aldi berean.

Bukaeran, sorkuntza guziak aurkeztu dituzte antolatutako erakustaldian. Eguna bukatu eta, Ziburu eta Larzabaleko ikasleek berriz otobusa hartu dute kostaldeko familien etxeetara joateko.

Biharramunean, apirilaren 8an, aro txarrarengatik, Comete sareko ibilaldia egin ordez, Ziburuko kolegioan egon dira "Amama" filma ikusten eta Mihiluze jokoan parte hartzen. Eguerditan, piknika bat haien artean partikatu ondotik, barnekaldeko ikasleek otobusa hartu dute haien kolegiora itzultzeko eta hemengo ikasleak kurtsoetara joan dira.

Duela 5 urte antolatzen dugun trukaketa horrek arrakasta handikoa du, ikasleen artean hurbiltasun bat sortzen baitu, Etxepare lizeora elkartu aitzin.

Joan den apirilaren 5ean, 4.eko ikasle guztiak Donibaneko zinemara joan dira, "Frankenstein Junior" filma ikustera, "collège au cinéma" proiektua kari.

1974ean atera den fikzio zientifiko filma hau Mel Brooks-ek egin du.

"Bere arbasoetaz harro gutti izanik ere, Frederick Frankenstein medikuak bere familiko lurretara itzultzea onartzen du. Bere familiaren erokeriak gibeletik harrapaturik, bere aitatxiren aztarnak segitzea eta hilotzetatik abiatuz, izaki bat sortzea, Igor bere zerbitzaile leialaren laguntzarekin erabakitzen du. Zoritxarrez, azken honek, jenio baten burumuina aurkitzea bere gain zuelarik, oker ibiltzen da eta Frankensteini ahalmen urriko burumuin bat ekartzen dio..."

Pixka bat kanpo, bere umore burleskoari esker, filma hau ez da batere zahartu. Bizkitartean, Marie Shelley-n obrari leial gelditzen da, hedatuak diren mezuak beti gaurko ere balio dute : arte kalitateraren froga behar balitz. Zinema momentu goxo bat.

Apirilaren 5ean, asteartez, piknika goxo baten ondotik, Erreaéleko David Zurutuza futbolaria etorri zaigu !! Hau sorpresa ederra !!

Kolegioko IDZtan elkarturik, 6. eta 5.eko 125 ikasleen aitzinean, heldu den apirilan antolatutako zangobaloi kanpus egonaldiari buruzko xehetasun zehatzak eman ditu. Honen ondotik, adi egon diren gazteak galdezka aritu dira, "Errealak zuenez irabaziko heldu den larunbatean", "ze nolako entrenamendu ordutegia duten", "zenbat diru irabazten duten", "zenbat goal markatu zituen", etabar...

Elkarrizketa aberats eta dinamiko honen ondotik, taldeko argazki bat hartu dugu kanpoko eremuan, "xuri urdin" kantatuz, beregana presaka joan dira autografoaren bila.

Momentu labur eta goxo bat pasa dute.

Ea neska / mutil batzu animatzen diren parte hartzeko apirilaren 18tik 25era, baionan antolatutako futbol egonaldirako...

Aupa Erreala ! Aupa xuri urdin !

Euskal irratietako erreportaia entzuteko, hemen klikatu.

NB : Kanpusarendako xehetasunak : http://www.dzurutuza.com/eu/kanpusa.html

Aurten, euskarako gaian, 4.eko ikasleek Saran iragan den Idazleen Biltzarrean parte hartu dute manera ezberdinez.

Biltzarra berritu eta gaztetu nahian, eskola eta ikastolako irakasleak gomitatu dituzte gai baten inguruan lan egitera : Transmisioa...

Gai hori abiapundu gisa hartu dute eta gai hori landu dute, galdezketa bati esker, ondotik "ipuin harrigarri" bat ekoiztuz taldeka eta bururatzeko lekukotasun bideoak sortuz arteko irakaslearekin.

ikasleek egindako lanak eskuragarri dira Idazleen Biltzarrak atera berri duen liburuxka batean, 5 eurotan saldua dena.

Segi dezala transmisioak belaunaldiz belaunaldi bidaiatzen !

Aurten, 4.eko ikasle guziek Asier Altunak zuzendutako Amama filma ikusteko parada ukan dute 4Akoekin, euskaran eramaten den proiektuan sartzen baita.

Gure lanketa, Laurent Dufreche muntatzailearekin eraman dute baita Simon Blondeu, Atalante zinegelako langilearekin.

Helburua, euskal zinemaren hurbilketa baten egitea zen teknologia berriak erabiliz, hala nola "Mash up table" erabili dutena talde ttipika laburmetraia batzuen egiteko.

Aurten, Asier Altunak bere filma ateratzen zuenez, bere unibertsoaren ulertzea saiatu dira, hasiz bere laburmetraiak lantzen eta ondotik Amama filmaren "trailer"-ak proposatuz taldeka. 

Lan horiek, ondoko ostegunean aurkeztuak izan zaizkio kolegioan, Asier Altunari.

Aupa euskal zinema !

Martxoaren 21an, goizeko 9.15etan, 3.eko ikasleak Pasaiara joan dira. Euri tanten artean, oinez, Albaola Faktoriako bidea hartu dute. Hiru taldeetan banaturik, zurginen tailerra, museoa eta baleontziaren eraikuntza azken aldiko, gurekin behintzat, bisitatu dute. Kanaldude Bideo kideek bisita hori hurbiletik segitu dute, hasten baitute proiektu honi buruzko "San Juan" DVDa. Lau urteko bisitak, tailerrak, ekintza desberdinen oroitzapenak liburuxka batean adierazi dituzte. Piknikatu ondoren, kolegioko bidea hartu dute eguzkiarekin batera.

San Juan proiektua bukatzeko, 3.eko ikasleek hitzordu desberdinak dituzte :

- Apirilaren 4ean, aste berezian, emanaldia berriz landuko dute kolegioan.

- Itsas erakusketa antolatua izango da maiatzaren 7tik 22ra, Donibaneko Sardina erretegian : ikasleen lau urteko lanak, Itsas Begia - Albaola - Euskal Kultur Erakundea - Altxa Mutilak parte hartzearekin batera.

- Maiatzaren 21ean, Donibaneko Jai Alaian, Ziburu - Donibaneko arrantzaleak omentzeko egingo den San Juan gaualdian, kantaldi bat antolatua da : Jon Maia, Ttikia & Handia txalapartariak, Unama, Tximi Txama gazteak, H-Eden, Kartsuki, Zort'ziburu eta Ziburuko Estudiantinarekin.

Martxoaren 18an, 4Ako ikasleak "Rencontres sur les Docks" festibalara joan dira euskaran egiten duten "zinema euskaraz" proiektuaren baitan. Bertan, "Jai Alai blues" dokumentala ikusi zuten.

Dokumental honek, mundu osoan hedatu den Cesta Puntaren historia laburbiltzen digu Egiptotik abiatuz, Txinan, Filipinetan, Kuban, Mexikon edo Estatu Batuetara bidaiatuz. Joko honen arrakasta bertan egiten ziren apustuei esker zegoela agerian ezarri da, joko honen porrota lekukotauns ezberdinei esker irakutsiz.

Gu, Piarres Larzabal kolegioko 5Dkoak, 5A eta 5Bkoekin batera, martxoaren 16an, asteazkenarekin, Senperera joan gara, Hans Christian Andersen obratik inspiratua den "Les Souliers Rouges" antzerkia ikustera.

Umezurtz neska gazte baten ixtorioa kontatzen du, biziki aberatsa eta gaizkin den emazte batek aterpetzen du. Bere amaren oroitzapen bakarra zuen oinetako pare gorria erretzen dio. Historio guzi hori gorriz jantzitako gizon batek presentatzen digu, Andersenen seme ttikia balitz bezala, bere burua aurkeztuz.

Ez badugu bukaera arrunta maitatu sobera alegera zelako, lortua izan den argi jokoa, aldiz, biziki gustukoa izan dugu ; giro polit bat sortu da.

Hastapena preziatu dugu, mundu triste honetan, haur anitz umezurtz direla oroitarazi digulako.

5Dko ikasleak

Martxoaren 12an, larunbatez, goizeko 6.00etan zuen hitzordua kolegioko 4. eta 3.eko ikasle talde batek. Otobusean sartu eta, Gouretteko bidea hartu zuten.Iritsi orduko, lehenik, eskiak eta zapatak hartu dituzte, eta bigarrenik taldeetan ezarri. Goizeko 10.00etan hasi dira mendi xurietan eskiatzen 5.00ak arte, anartean piknika baten inguruan elkartuz, pausa bat egin dute.

Hona hemen ikasle batzuen lekukotasunak : 

Kiera, Fiona, Urtzi : "Orokorrean, dena ongi pasa da, inork ez du minik hartu baina batzuk erre egin dira..."

Nahia : "Dena ongi zen, salbu nire eskiak beti bakarrik kentzen zirela..."

Haizea : "Asko maitatu dut, giro oso ona bazelako, mendietan anhi genuena egiten baitgenuen. begiraleak oso txintxoak eta irringarriak ziren. Autobusean ere oso ongi pasa da. Nahiz eta eskien alokazioan ez ziren batere atseginak, dena oso ongi antolatua izan da."

Jeanne : "Oso atsegina izan zen lagunekin joatea eskiatzera, nahiz eta laburra izan den." 

Oier, Ion, Unax : "Oso ondo pasa dugu begiraleekin eski ateraldian, pista gorriak jeitsi ditugulako."

Hodei : "Eguna oso ona pasa dut goizetik arratsalderaino lagunekin eskiatzen. Goizean kurtsoa hartu eta, arratsaldean pista urdin eta berdeak egin ditugu denen artean. Nahiz eta aldi bat baino gehiagotan erori naizen, espero dut heldu den urtean berriz joateko aukera ukanen dudala !"

Santxoren bideoa ikusteko, klikatu hemen.