Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Bakantzak baino lehen, ikasle arduradunak hautatuak izan dira.

Ondoko astetik goiti, horien funkzioan arituko dira.

Gelako kideen ordezkariak izanez, kezkak, pozak, kolegioko bizia hobetzeko proposamenak eginen dituzte.

Eginen duten lanarendako eskertzen ditugu :

 

6A : Ndeye Seune Ngom eta Ximun Sansonetti

6B : Maitena Tife, Ibai Lecuona, Uxue Rodriguez

6D : Elaia Berra, Eki Elorza

5A : Gaizka Arrizabalaga, Eneko Susperreguy

5B : Unai Berge Mazet, Ainara Pascal

5D : Oier Alberdi, Amaia Apezetxea, Alain Rey

4A : Manex Perez, Urko Aduriz

4B : Onintza Agirre, Theo Trichereau

4D : Aitzol Gil, Asier Arbelaitz, Yannick Galardi

3A : Haitz Arrarte, Killian Laplace

3B : Haizea Gonzalez, Irati Esparza

Baigorriko egonaldia bukatu delarik, seigarreneko ikasleek haien abentura kondatu dute Urdin Euskal Irratietako Xexili kazetariari...

Lehen elkarrizketa : hemen klikatu

Bigarren elkarrizketa : hemen klikatu

Hirugarren elkarrizketa : laster....

Omiasainduko oporrak aitzin, sexualitate eta bizi afektiboari buruzko prebentzio saioak antolatuak izan dira 3A eta 3Bko ikasleendako, talde erdika, ARSA elkartea eta Baionako Hospitaleko planingako bi profesionaleei esker.

Bi orduko saio horietan, talde ttikika, egoera desberdinak aztertzeko aukera izan dute, hala nola :

- lehen aldiko harreman sexualen kezkak eta arriskuak

- babestuak ez dire harremanak

Talde handian eztabaidatu dute eta bukaeran, Planingaren aurkezpena eskainia izan zaie : zer den, nun kokatua den, noiz konsultatzen ahal den eta zergaitik.

Donibaneko planinga : 05 59 51 46 64

Ordutegia : Astelehenetan (8.30tik 12.00 arte), asteazkenetan (arratsaldeko 2etatik 6ak arte) eta ostiraletan (8etatik 11.30ak arte).

Urtero bezala, kolegioko ekipa pedagogikoak euskal mitologiaren inguruko egonaldi bat proposatu du kolegioko seigarrenei. Hiru egunez Baigorriko Oronozia aterpean egon dira euskarazko giro batean murgildurik, elkar hobeki ezagutzeko aukera helburutzat hartuz, ikastola desberdinetatik heldu baitziren (Sara, Senpere, Azkaine, Miarritze, Urruña, Hendaia...).

Urriaren 5ean, asteazken goizean, Mendi Gaiak elkarteak kudeatutako mitologia eta Baigorriri buruzko orientazio lasterketan, talde ttikika eta dinamikoki aritu dira gure seigarrenak, geografia eta gorputz heziketako nozioak berriz landuz. Ondotik, elkarrekin piknika partikatu dute. Arratsaldean, logeletan instalatu dira eta aterpeko ingurumena (belarrezko bi hektareak) deskubritu dute, eta jokoetan aritu : pilota, ping pong, futbola, intxaur bilketa, mahai jokoak... Arratsean, Eleka konpainiako Kattalin eta Jokin ipuin kondalariak eramandako euskal eta afrikako leienda misteriotsuak entzuteko plazerra ukan dute, begiak zurituak egonez.

Biharramunean, urriaren 6an, ostegunez, ongi gosaldu eta, berriz banatu dira taldeka lau tailer desberdinetan parte hartzeko :

Aldudarrak Bideo elkarteko Haitz eta Pantxikarekin, ikasle talde batek audiobisualari buruzko hiztegi teknikoa eskuratu eta, kamera erabili du eta elkarrizketa jokoetan aritzeko parada izan du, profesional horien aholkuak ongi kondutan hartuz, gogotik eta kartsuki.

Beste talde batek P2i elkarteko Paxkal Indok kudeatutako musikagintza tailerrean parte hartu dute, euskal musika tresnak eta perkusio desberdinen inguruan. Tresna guziak erabiltzeko aukera izan dute, harriturik. Ordu bat et'erdi berantago, izugarrizko sinfonia, "batukada" antzekoa, entzun zitekeen nafarroko mendiean artean.

Eñaut artzainari esker, lanaz eta transmisioaz errabiatua, gasna bat nola prestatzen den ikasi dute beste taldeko ikasleek, giro biziki intimo eta sakratu batean.

Azkenik, Mathilde eta Iñaki, kolegioko irakasleek arte plastikoei buruzko tailer bat animatu dute beste ikasleendako. Irudimenez betetako mitologiako munstro bereziak sortzeko aukera izan dute. 

Arratsaldea gehiago fisikoa izan da, Baigorriko pilota plazan, ezin nekatuzkoak diren Mendi Gaiak elkarteko Vivi eta Eñautek herri kirolak animatu dituzte, hala nola, arto hazketa eta bilketa, kontrabandisten lasterketa, kapeluaren botatzea edo soka tira adibidez... Ondotik herriaren itzulia egin dute aterpera sartu aitzin. Arratsean "Izaki basatien lurraldea" zinemaldia ukan dute.

Azken egunean, urriaren 7a ostiralez, materiala bildu eta, gibelerako bidean izanez, Senperen gelditu dira, Euskal artista zen Nestor Bazterretxearen "Oroit mina" zizelkadura deskubritzeko eta 1609an iragan den sorginkerien auzia oroitarazteko. Ondotik, ikasleen artean piknika on bat partikatu dute eta Senpereko elizaren gibelean den parkean jolastu dira.

Kolegiora iristean, oroitzapen liburuxka betetzen bukatu dute eta lagun berriekin azken jokoak egin aitzin, denen artean, egonaldiako ahozko bilan biziki baikorra egin dugu.

Bukatzeko, ikasturte hastapen hontan, harreman biziki azkarrak lortu dituztela gure ikasleek egonaldi horri esker ondoriozta dezakegu, motibagarriak ziren aktibitate eta amorratuak ziren animatzaile guziei esker.

Ikasle batzuk eta Aldudarrak Bideo elkarteko teknikarien artean egindako lana : klikatu hemen.

Irailaren 29an, ostegunez, Elorri Arin, Seaskako inklusio aholkularia kolegiotik pasa da 6.ekoei desberdintasunari buruzko mintzaldia aurkezteko

Bi orduko saioetan aritu da gela bakoitzean, "Ahalmen urritasuna eta eritasunari" buruz hitz egiten. 

Hala nola, lehenik, joko baten bidez, beraren burua aurkeztu dute. ondotik, ahalmen urritasun mota desberdinak zerrendatu dituzte (fisikoa, auditibo, bisuala, mentala eta psixikoa...), beraien jatorriak eta adibideak aipatuz. Ikasleen parte hartzea sustatu da, beraien bizi esperientziatik oinarrituz. Ikastoletan ahalmen urritasuna duten ikasleei zuzendutako egokitzapenak aipatuak izan dira : laguntzailea, ordenagailua edota IEP estruktura.

"Tous ensemble au collège / denak elgarrekin kolegioan" dokumentalak proposatzen dituen 4 egoeretatik (elbarritua, diabetikoa, mukobisidosaduna eta trisomia) bat hautatu behar izan dute ikasleek. bestalde, desberdinatasunari buruzko publizitate bati esker, pertsona guztiak errespetatu behar diren hausnaketa bat eraman nahi izan da.

Bukatzeko, ikasleen sormena sustatuz, taldeka, bertso, olerki, hitz edo marrazkia erabiliz, tailerrari buruzko aztarna bat utzi dute 6.eko ikasleek.

Orokorki, ikasleak parte hartzaileak agertu dira, interesa erakutsi dute gai honen inguruan. Ea egunerokoan desberdintasun guziak onartzen dituzten...

Milesker Elorri !

Joan den asteartean, ikasturteko lehen sartze bilkura iragan da. Maila guzietako ehun buraso batzu hurbildu dira.

Jesus Garate Zuzendari berriak kolegioko aurkezpen orokorra egin du, 263 ikasle genituela eta sartzea biziki ongi pasa zela azpimarratuz.

Ttoni Basurco Hezkuntz Aholkulariak haurren babesarako hor zela ekipa adierazi du baita ere haurrek kasu egin behar zutela telefono mugikorren erabilpenarekin, lanjerak baitira gero eta gehiago.

Azkenik, burasoak bildu dira haien mailetako irakasle arduradunekin, ikasturtearen antolaketa ezagutzeko baita ere erreforma berria kari izango diren aldaketak eta ikasleak nola notatuak izango diren jakiteko.

2016 - 2017 ikasturtea eta euskal giroan hasteko, irailaren 23an, ostiralez, Mega Kantu Piknika antolatu dugu 12.15ak eta 1.30ak artean, kolegioko kanpoko eremuan, maila guzietako ikasle, irakasle eta langileekin.

Ikasleek, ekarritako bazkari hotza lagunen artean partikatu dute.

Kiki, Jokin, Amaiur eta Paxkal kantari musikarien laguntzarekin, eta eskuetan izan duten kantu liburuxkari esker, euskal kantu tradizionalak abesteko parada izan dute, hala nola : Aberriaren mugak, Mendian gora haritza, Gora ta gora beti, Lau teilatu, Maite zaitut... 

Udazkeneko eguzkipean, giro atsegina, alegera eta euskladuna honi esker, iakstegi osoa euskaraz gozatu da eta dantzan bukatu du, eskuzko soka luze bat osatuz !

Mega kantu piknika bukatu da Mega dantza piknikarekin !

Bazkaltzeko denboran, 12.45etatik 1.30ak arte, kolegioko ikasle guziei idekiak diren aktibitate desberdinak proposatuak zaizkie :

Eskulanak : Astelehen eta ostiraletan :

Tulinezko sagarra giltzeroak egiten dituzte Iolandarekin, eskuak erabiltzen trebatuz, irudimena landuz, plazerra hartuz, lagun berriak eginez eta giro onean denbora pasatuz.

Kantu tailerra : Astearte eta ostiraletan : 

Urtero bezala eta aurten, Azaroaren 27an, kolegioaren aldeko kantaldi bat antolatzen baitute burasoek, ikasleei eskatua zaie kantu baten ematea, laguntzaile guztiak eskertzeko gisan. Aurten Anje Duhalde komitatua da. Ondorioz, bi egunez astean, Maritxurekin biltzen dira nahi dutenak, gustukoak dituzten kantuak proposatzeko, hautatzeko eta lantzeko. Lanki hortan ere, beste mailetako lagun berriak egiteko aukera dute parte hartzaileek. Aurten, hizkuntz desberdinetan kantu baten abestea erabaki dute.

Pilota txapelketa : Astelehenetan 6. / 5.endako eta ostegunetan 4. / 3.endako

Partidak 15 puntutan iraganen dira, bi kontra bi arituz, larruzko pilota goxo batekin. Lehenik multzoko partidak egingo dira, ondotik fase finalak. Finaleko irabazleak desafio bat ukanen dute bi irakasleren kontra. Olagarroa elkarteak txapelketa horren helburuak definitu ditu : pilotan jostatzea eta bere arauak errespetatzea, "plaza gizon" izatea, epaile lanak egitea eta elkar ezagutzea (6./5. eta 4./3.). 

Gilles Riba, Adoenia zentroko animatzailea, kolegioan genuen irailaren 20an, bizi eskolarra orduan.

Seigarren eta bostgarreneko ikasleei zentroa aurkeztu die, helburua zelarik : ikasleei jakinaraztea hitz egiteko, laguntza eskatzeko toki bat aurkitzen ahal dutela bai Baionan, bai Donibane Lohizunen baita ere Hendaian, urririk, anonimoki eta konfidantzia osoan.

Zergatik Adoenia ?

- lagundua izateko

- arazoak dituztelarik : etxean, beste pertsona batzuekin, kolegioan, kirol taldeetan, karrikan, araudiekin, sare sozialekin

- arazo pertsonalak dituztelarik, gaizki izateak

- haien ingurumenean norbait gaizki ikusten dutelarik.

Nun da Adoenia ?

Argazkien bidez, 3 zentroen kokapenak erakutsi dizkie eta baita ere, Baionako barne antolaketa (besaulkiak, jokoak, babifuta, liburuak,...) gaztea ongi sendi dezan, eztrezarik gabe, elkarrizketatua izan aitzin.

Baionako zentroa hospitaletik hurbil da, Hendaiako Beltzenia ondoan eta Donibaneko Gazte gunean.

Nor bada Adoenian ?

Psikologo bat, hezitzaile berezitua, famili-buraso aholkularia, erizaina eta pediatra bat.

Zentro horretan, familiak errezibitzen eta entzuten dituzte eta berdin laguntza berezi bat behar delarik, behar diren adituengana orientatzen dituzte.

Kontaktuak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Baionan :

Publikoari idekia : Astelehen, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 1etatik 6ak arte

Idazkaritza : Astearte eta ostegunetan arratsaldeko 1etatik 5ak arte

Helbidea : 6, Lahubiague karrika - 64100 Baiona - 05 59 64 22 52

Donibane Lohizunen :

Permanentziak : hilabetean behin, ostegun batez, arratsaldeko 1etatik 5ak arte

Helbidea : Gazte gunea - 34, Victor Hugo etorbidea - 64500 Donibane Lohizune

Hendaian :

Permanentziak : hilabetean behin, ostegun batez, arratsaldeko 1etatik 5ak arte

Helbidea : 2, Fermes karrika, 13. apartamendua - 64700 Hendaia

 

Irailaren 12 eta 13an, Buru Bero Euskal telebistako saiora ikusle moduan izateko aukera izan dute gure hirugarrenekoek.

Euskarazko telebista saio bat nola egiten den eta joko baten inguruan biltzen diren lanbide desberdinak deskubritu dituzte, hala nola animatzailea, soinu teknikaria, argi teknikaria, kameralaria, aurkezlea, laguntzailea, errejidorea, muntatzailea...

Audiobisual mundua bertara ezagutzeko aukera !

Goizean bi saio grabatuak izan dira eta arratsaldean bat. Grabaketa guzian adi egon behar ziren kamerak parean zirelako, jokoa segituz eta publikoaren arduradunari so eginez txaloak noiz egin behar ziren jakiteko.

Experientzia biziki polita eta interesgarri honi esker, abenduan egingo duten Durango / Bilborako ateraldiarentzat dirulaguntza bat eskuratu dute gure ikasleek.

Milesker Euskal telebistako kide guziei harrera biziki ona eskainia izan zaigulako eta bereziki Kikeri, duen umorearendako !

Saioak ikusteko : irailaren 26, 27 eta 28an baita ere urriaren 5, 6 eta 7an ETB1 arratseko 7etan !

Gora Buru Bero !!!