Kolegioaren aldeko kantaldia !
Martxoaren 19an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia.
Lehen parte batean, Urruñako haurrek "cup song" erritmoan abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute lau hizkuntzetako kantu nahasketa bat eskainiz. Sorpresaz, Ruper Ordorika gutaz hurbildu da ! Lagundu gaituzten Thomas gitarrista eta Fred teklatu jolea eskertzen ditugu bihotzetik !
Bigarren partean, Ruper Ordorika bere musikariekin batera, Iturbidea polikiroldegia gozatu du ! Euskararen aldeko mezuak emanez !
Eskertzekoak dira, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz hiru urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !
Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, Kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !
Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei !
Milesker Ruper eta musikariak !
Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !
Udaberri besta mozorrotua !!!
Udaberria hurbiltzen zela eta, martxoaren 16an, ostegun arratsaldez, "Udaberri besta mozorrotua" ospatu dute kolegioan !
Bazkaltzeko garaian, "koloretsua" zen gaia errespetatzeko, haien mozorro edota aksesorioak ezarri dituzte maila guztietako ikasleek.
Arratsaldeko 2:00etan, konsignak ongi entzun eta, ikasleak lehiatu dira jokoz joko, tailerraz tailerra : zumo lehiaketan, bubble footen, espartin botatze lehiaketan,egurrezko jokoetan eta batzuk kantuz eta dantzan hor genuen DJ Bull mundialaren laguntzari esker !
Arratsalde zoragarria pasa dute eguzkiko izpien artean, eiazko udaberria biziz, euskaraz biziz !
Azken partean, 6. - 5. eta 4.ek prestatutako krakada denen artean partektua izan da !
Milesker deneri eta gora udaberria !
Matematikako desafioaren sari emaitzak !!
Martxoaren 17an, ostiral goizez, jolas garaian, ikasleak bildu dira IDZtan astearteko "π" eguneko sarien ukaiteko....
6A eta 5Dko gelako irabazleak : Ally - Laida eta Lili - Eztitxu... Txalo neskak !!
6B eta 5Ako gelako eta mailen irabazleak : Hegoa - Aisha eta Udane - Munia.... Txalo !
6D eta 5B gelako irabazleak - Berdintza :
Lou Q - Maika - Laia eta Nahia - Luma.... Txalo neskak !!
Hodei - Adrien - Mattin.... Txalo mutikoak !!
6E gelako irabazleak : Ana, Mailin, Nahia A eta Amaia... Txalo neskak !!
Zorionak parte hartu duten guztiei eta biba txapeldunak !
"π" (pi) eguna kolegioan !
Martxoaren 14an, asteartearekin, π eguna zen, baita ere Albert Einstenen sorteguna !
π zenbakiaren biribiltzea 3,14 denez martxoaren 14ean (hirugarren hilabetea eta hamalaugarren eguna) zenbakiaren nazioarteko eguna ospatzen da.
Honen karietara, kolegioak matematikako lehiaketa bat antolatu zuen, 6. eta 5.eko ikasleak nahasirik.
Ikasleek, ordu batez, asmakizunak ebatzi zituzten lan giro kooperatibo eta gogotsuan !
Gora matematikak !
Matematikako rallya hirugarrenendako !!
2009 urtetik matematikako "Rallye " delakoa antolatua dan Akitanian.
Orain arte azmakizunak frantsesez zirela eta ez genuen parte hartzen lehiaketa honetan.
Joan den urtetik, Agnes Duranthon inspektoreari esker, asmakizunen itzupen bat proposatua izan da (Bernat Etxeparen erakasleek egina).
Ondorioz, bigarren urtea da hirugarreneko ikasleek parte hartzen dutela lehiaketa horretan.
Nahiz eta zailak izan, ikasle guztiak serioski lotu dira buruketak ebazteko, martxoaren 13an, astelehenez.
Orain, emaitzak itxaroten dituzte....
Kantu tailerrako ikasleak prest dira igandeko kantaldirako !!
Oporrak aitzin, nahi zuten ikasleek kantu tailerran izena eman zuten eta gustukoak zituzten kantuen proposamenak egin, eztabaidatu eta bozkatu zituzten.....
Oporretatik landa, eta hori astero, astearte eta ostiraleko bazkaltzeko pausan, igandeko kontzertuan lehen partean abestuko dutenek biltzen dira kantua elgarrekin lantzeko.... Hizkuntz desberdinetako kantu nahasketa trebatzen dute haien aldetik eta musikariak ere bai bestalde. Haien helburua diru laguntzaileak eskertzea da kantu bat eskainiz !
Martxoaren 17an, ostiralez, kantariak bilduko dira entsaio nagusia egiteko !
Hitzak ongi badakizkite, haiek entzuteko aukera ukango duzue igande honetan arratsaldeko 4:00etan, Urruñako ikastolako haurren ondotik ! Motibatu !! Balio du !!
Txalo bero bat 30 artitsa horiei haien lanarengatik ! Eta milesker Fred eta Thomas-ri !!!
"Baal" emanaldia 3.endako !!
Martxoaren 8a, asteazkenez, Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Eguna zela eta, hirugarreneko ikasleak Luhusoko Harri Xuri antzokira joan dira Groupe Noces konpainiaren "Baal" ikuskizun berria desubritzera ; emanaldi hori Euskal Herriko Herri Elkargoak antolatu du.
Laburpena : Bost gizonek dantza, akrobaziak eta Leïla Slimanirena bezalako testuen irakurketak nahasten dituzte agertokian : "Espero dut egunen batean nire alaba kalean, minifaldan eta eskotean ibiltzea, munduari bira bakarrik egitea, beldurrik gabe metroa gauerdian hartzea, ezta horretan pentsatzea ere. Orduan, bizi den mundua ez mundu puritanoa izango. Ziur nago mundu bidezkoagoa izango dela, non maitasuna, gozamena, sedukzioaren jokoak ederragoak eta zabalagoak izango diren. Imajinatu ere egiten ez den puntu batean." Irakurritako testu batzuk idatzi zituztenak Kanboko ikastetxe bateko ikasleak dira ; ikuskizunean er parte hartu zuten.
Bere dantzari erantzunez, emakumeen abesbatza polifoniko batek tesu feministak jaso eta eskaneatzen ditu. Elkarrekin, gizonek eta emakumeek patriarkatua deseraiki nahi dute eta gizarte berri bat bizi nahi dute, emakumeek eta gizonek jasan duten gizontasun egiantzetik urrun....
Dantzari - akrobaten balentria eta testu konprometituekin harritu dira ikasleak. Musikak ere atenzioa eman zieten eta testuak nola proiektatuak ziren eta taldean integratzeko modua ere bai.
Kolegioko 6. eta 5.ak zineman !
Martxoaren 6an, astelehenarekin, goizeko lehen kurtsoa eta gero, kolegioko 165 seigarren eta bosgarrenak Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joan dira Vittorio De Sicak egindako "Le voleur de bicyclette" filma ikustera (1949). Frantseseko ikasgelan, filmaren afitxa landu zuten eta hipotesiak zerrendatu zituzten.
Sinopsia : "Duela bi urte langabezian dela, afitxak kolatzeko lanbide bat aurkitzen du Antoniok, baina bere txirrindula lapurtua zaio, bere lanbide berrirako beharrezkoa duen tresna.
Ondotik, kolegiora itzuli dira jantegira joateko. Ondoko frantses kurtsoetan, filmari buruzko galderei erantzuten saiatuko dira, eta bost mementu landuko dituzte bereziki aita-semearen arteko harremana, "Besteekin handitzea : familia, lagunak, sare sozialak...." garai honetako gaia aztertzen baitute.
Milesker Le Select zinemako Xabi eta ekipari !!
Itsas lizeoko aurkezpena 4D eta 4Ekoei !
Otsailaren 28an, asteartez, konzertazio denboran, 4D eta 4Eko ikasleei Itsas Lizeoaren aurkezpena proposatu zaie.
Orientaziorako gogoeta goiz hasi behar denez geroz, memento egokiena zen ondo-ondoan dugun lizeo horren berri ukaiteko, eta etorkizunari begira itsas munduaz interesatuak izan daitezkeenei aukera hori eskaintzeko.
Aurkezpena bi ahoz egin da. Lehenik, Catherine Berhok lizeoaren aurkezpen orokorra egin du, power-point argi baten laguntzaz : Lizeoaren antolaketa, ikasle kopuru ttipia, formakuntza mota guzien aurkezpena eta horiendako eskaintzen den puntazko material osoa… Eta bistan dena, formakuntzari esker irekitzen diren lanbide guziak, izan daitezen arrantzan, komertzioan, edozein motako itsasontzietan, lehorreko lan batean edota mekanikan.
Gero Joseba Davantek bere lekukotasuna euskaraz eman du. 30 bat urtez mariñel egon ondotik, orain Itsas lizeoan da irakasle eta ibilbide hori kondatu digu. Azaldu du itsas mundua zein zabala den eta nola gustu guziendako ofizioak aurkitzen ahal diren, nahiz ongi azpimarratu duen ofizio horietarik batzuk besteak baino zailagoak direla (arrantzalearena adibidez, eder bezain gogorra).
Lizeoak hainbat ikasbide proposatzen ditu, laburrenetatik luzeenetara, egun bakar bateko ikastaroetatik pasatuz. Gure kolegioarekin partaidetzan, bisitak edo ikastaroak antolatzen ahalko dira 4. eta 3. mailen artean, interesatuak diren guziendako, mutil ala neska.
Martxoko nahiera egunez, lizeoaren bisita egiteko aukera ukango dute.
Bitartean, edozein xehetasunendako: http://lycee-maritime-ciboure.fr/
Milesker Catherine eta Josebari baita ere Lizeoko zuzendari jaunari etortzeagatik !!