Jazarpena aipatzeko eta gogoetatzeko egunak...
Azaroaren 7a "Jazarpenaren aurkako eguna" izanez, kolegioko sartzean berriz ezarria izan da joan den urtean ikasle batzuk sortu zuten erakusketa...
Kurtso batzuetan aipatzen izan zaien bitartean, nahi zutenek esposatuak ziren afitxetako mezuak irakurtzeko parada ukan dute, zein tokian izaten ahal diren pentsatuz, nola portatu behar diren jazarpen kasu batean, zein aholkuak eta laguntzak ematen diren hortik pasatzen badira....
Azaroa gogoeta hilabetea baldin bada ere, urte osoan kondutan hartzekoa da...
"Miñan" antzeztua hirugarreneko ikasleen aitzinean...
Azaroaren 4ean, astelehen arratsaldez, kolegioko hirugarrenak Hendaian kokatua den Mendi Zolan gelara joan dira, bertan Artedrama antzerki taldeak eman duen Miñan antzerkiaren ikusteko.
Antzerki honen abiapuntua, Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako liburua izan da, ikasleekin aitzinetik landua izan zena. Liburuan bertan, Ibrahimak Europara iristeko bizi izan duena kondatua da.
12 urtetik goiti, Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.
Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.
Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala.
Antzerki hunkigarria eta biziki erreala izan da, ikasleek anitz gozatu dutena.
Milesker eta zorionak Artedrama antzerki taldeari !!
"Madag'Azkar" elkartearen ezagutza egin dute ikasleek !
Hirugarrenak "Coulisse du bâtiment" ekimenean !!
Urriaren 11an, ostiral goizez, PLK kolegioko 3. guztiek, FFBTP*k antolatutako "Les coulisses du bâtiment" ekimenean parte hartu dute, Angeluko El Hogar igerilekuaren eraikuntza berria bisitatzera joanez.
Lantokiaren bisita teknikoaz gain, eraikuntzari lotuak diren lanbide ezberdinetako tailerretan parte hartu dute ikasleek. Hor lanbide edo formakuntza ezberdinei buruzko informazioak eta enplegatu batzuen lekukotasunak bildu dituzte, baita aktibitate praktikoak egin ere.
Bisita ederki pasatu zen eta antolatzaileek PLK-ko ikasleen jarrera ona txalokatu dute.
Eskuz egindako tximeleten eskulanak !
"Ikusi Mikusi", Saran zer ikusi...
Urriaren 11an, ostiralez, udazkeneko eguzki izpien artean, kolegioko seigarrenak Sarako “Ikusi Mikusi” haur eta gazteendako liburu azokara joan dira. Sarako karrikak liburuz apainduak ziren eta gure ikasleak haien artean pasa dira giroan murgiltzeko… Xoko desberdinetan, Baionako Etxepare Lizeoko pro sailako ikasleek digute harrera eman eta gidatu.
Talde handia bitan banatu da egunean zehar....
Bi tailerrak proposatuak izan zaizkie :
- Komikigintza tailerra, bi ahizpek animaturik, bat idazlea eta bestea marrazkilaria, sortu duten "Xan" komikiaren sorkuntza urratsez urrats azalduz.
- Maialen Alfarok animatutako "Mikel Laboa kantuz" tailerra, artista eta bere obrak hurbiletik deskubritzeko aukera emanez, kantua, musika eta indizeei esker.
Piknikatu aitzin edo ondotik, bi taldeak azokaren bisita egitera gonbidatuak izan dira eta liburu bat erosteko parada eskainia izan zaie 15€ko bono bati esker …. Liburu guztiak euskara gelan atxikiak izanen dira apirila arte, ikasle bakoitzak irakurtzeko aukera ukaiteko eta ondotik ikasle bakoitzari itzulia izango zaio, JUUL kanpainaren ondotik.
Ezin ahantziko irakurketaren inguruko jolas eguna bikaina ! Zorionak aktiboki parte hartu duten ikasleei ! Txalo bat antolatzaile guztiei eta milesker !
Laugarreneko ikasleak Oiartzunen ziren...
Urriaren 3 eta 4ean, laugarreneko ikasleak Oiartzungo Arditurriko Meategiak eta Luberri ikasgun Geogolikoa bisitatzera joan dira.
Taldea bitan banatuz, erdia meategian zen bitartean, beste erdia Ikasgune Geologikoan egon da eta ondoren trukatu dute.
Meategian zirelarik, interpretazioa zentroa ikusi dute lehenik eta ondoren meategia barrutik bizitatu, kaskoak ezarri eta.
Luberriko Ikasgune Geologikoan, Lurraren bilakaera aztertu dute bisita gidatu batean eta Euskal Herrian topatutako fosilak erabiliz ardatz kronologiko bat osatu dute.
Aldi oro bi taldeak elkar topatzeko parada izan dute piknika baten inguruan....
Zientzia eguna bikaina eta aberatsa !
Seigarreneko egonaldia Igantzin iragan da !!
Burasoen sartze bilkura
Irailaren 17an, asteartez, arratseko 7etan, burasoen sartze bilkurara etortzeko komita ukan dute kolegioko familiek.
Lehen parte batean, denak kolegioko IDZtan elkarturik, burasoen elkarteko bi lehendakariek hitza hartu dute urteko lana eta inplikazioa azpimarratzeko eta lantalde komisioetan parte hartzeko deialdia egiteko.
Ondotik, zuzendariak hitza hartu du eta mailaka familiak geletara joateko komita bultzatu.
Geletan banatu eta, haien haurraren irakasle arduradunek aurtengo ikasturteko helburuak, ibilmoldea eta proiektuak aurkeztu dituzte, buraso arduradunen izendatzearekin bukatzeko.
Etorri diren familiei milesker.
Animazio tailerrak hasi dira !
Ikasturte hastapen honetan, bazkaltzeko denboran, kolegioko ikasle guziei proposatuak dira aktibitate desberdinak :
Eskulanak : Astelehen eta ostegunetan :
Beatriz eta Anerekin, eskulan tailerran, haien gustuko orri markak sortuko dituzte ikasleek lehen denboraldi honetan, eskuak erabiltzen trebatuz, irudimena landuz, plazerra hartuz, lagun berriak eginez eta giro onean denbora pasatuz. Ez ahantz izenak ematea...
Mahai jokoak : Astearte eta ostiraletan :
Garai honetan, animazio gelan, mahai joko desberdinak proposatuak zaizkie ! Nahi dutenek heldu dira nahi duten lagunekin nahi duten denbora : Uno, nor da nor ? Mastermind, zaldi ttipiak, mus kartak, Jungle Speed, damak, Monopoly, Gizotxo.... Ez da izenik aitzinetik eman beharko. Lagun berriak egiteko eta euskaraz gozatzeko parada paregabea.
Olagarroa kirol elkartea : Astelehenetan eta ostiraletan :
Astelehenetan, nahi duten ikasleek ping pong jokoan aritzeko aukera ukango dute kirol gelan Anderrekin, aldiz ostiraletan, izena ematen duten ikasleek PINFUVOTE (ping pong, futbola, volley ball, teniza) lehiaketan parte hartzen ahalko dute.