Mintza'Goxo #3 : 34 balizko bitartekari !
Maiatzaren 17a : aldarrikatzeko eguna !
Entzun dukezuen bezala, aurtengo Brebeta frogetako kontsignak euskaratuak izango direla segurtatu du Hezkunde Nazionaleko Marion Gallier Examen et concours buruzagiak. Baina datorren urterako oraindik dudak daude. Bitartean, Baxoko frogak hurbiltzen dira, aitzinamendurik ez da, horretarako Maiatzaren 17a ostiralan, azterketak euskaraz aldarrikatzeko mobilizazio orokor baten deialdi batera deituak izan gara gu euskaraz bizi nahi dugunok.
Beste herrietan edota ikastegietan bezala, PLK-ko irakasle, hezitzaile eta ikasleak elkartu dira kolegioko ezker paretan, "Bretea euskaraz / baxoa euskaraz / Azterketak kamisetaz jantzirik, argazki erraldoi bat eta oihu berezi baten botatzeko : "Azterketak euskaraz orain eta beti !"
Agian urrundik entzunak izan garela, segi dezagun aldarrikatzen eta borrokatzen denak elgarrekin ! Azterketak euskaraz !
Herri Urrats : kolegioko ikasleen hortzadarra !
Maiatzaren 12an iragan den Herri Urratsen, ikasleen inplikazioa eta laguntza eskertzekoa da !
Goizeko 9:30 eta 13:30ak artean, hiru tokietan agertu dira kolegioko ikasleak :
- Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan, Euskal Selekzioko taldeak antolatutako esku huska lehiaketan, gure kolegioko bi bikoteek parte hartu dute, bat 6/5.ean izanez eta 4/3.ean bestea.
- Baxe Nafarroko hondartzan, kolegioko 12 hirugarreneko ikasleekin osatutako ekipak antolatutako kirol desafioetan parte hartu du beste 4 ikastegien aurka : Azpeitiko ikastola, Sangotzako ikastola, Getxoko ikastola eta Oingoarena.
- Pegatinak ! Pegatinak ! Kolegioko 90 ikasleek pegatinak eta kutxak eskuetan jaso eta, lakuaren itzulia egin dute lagunen artean, haiek finkatutako kuadrila eta ordutegia errespetatuz, jendeari pegatinak proposatuz eta diru kutxak betetzen saiatuz.
Bestalde, ber gunean "brebeta euskaraz / azterketak euskaraz" tixertak eta giltzeroak saltzen aritu dira, gure borroka eta aldarrikapenak aitziraren inguruan agertzeko !
Maila guztietako ikasleek parte hartu dute, giro onean, motibaturik eta lagunen artean elkartuz !
Txalo bero bat zinez ikasle guztiei ! Eta segi euskaraz gozatzen !
Antzerkia kolegioan "in english" !
Maiatzaren 3an, ostiralez, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingles antzezlari harrera egiteko plazerra ukan du Piarres Larzabal kolegioak.
Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guztiek eguneroko bizitzako gaiak osoki ingelesez landu dituzte aktoreek proposaturiko tailerretan parte hartuz.
Murgiltze dibertigarri baina zorrotza, ikasleei bi ordu pasatxoz ingelesez trukatzeko parada eman diena. Aktoreek haien gogo eta indar biziari esker ikasleak guztiz hainganatzen jakin dute.
Iaz bezala aurten ere gure ikasleak liluratu dituen esperientzia aberasgarria izan da eta ziur, datorren urtean ere errepikatuko dena.
Thanks / milesker Jack, Bella eta Mike !
ASSR2 froga pasa dute...
Maiatzaren 2 eta 3an, 3.eko ikasleek bide sekuritateko ASSR 2 froga pasa dute gelan, teknologiako irakaslearekin.
Irudi edo bideo laburren bidez azaltzen ziren egoerak kontuan hartuz 20 galdera erantzun behar zituzten.
ASSR 2 bide sekuritateko frogagiria eskolarra diplomak eskainia zaie 3.eko ikasleei, 10/20 bederen lortzen badute.
Autoaren gida baimenarako baliatua izango da.
Herri Urratsera hurbiltzen jostatuz !
Maiatzaren 2tik Herri Urrats arte, goizeko jolas garaian eta eguerditan, kolegioko ikasleek mikroaren aitzinean dute hitzordua !!
Aurten eta beste urteetako Herri Urratseko abestien inguruan, hainbat galderei erantzun dute eta parte hartu baikorki.
Gainera erantzun onak emanak badira, aurten eta beste urteetako KDa irabazi dituzte baita ere goxokiak !
Egunero, euskaraz gozatzeko parada kantuz !
Laster Herri Urrats !
Maiatzaren 12an, igandez dugu hitzordua, bertan kantatzeko, jolasteko, dantzatzeko, jan eta edateko eta noski Herri Urrats / Seaska laguntzeko !
Zuen gain kondatzen dugu !
Kolegioko mus txapelketa hasi da !
Oporrak aitzin, kolegioko mus txapelketa abiatu da.
Astearte eta ostiral guziz, eguerdiko pausa denboran, maila guztietako ikasleak elkartzen dira animazio gelan, haien multzoetako partidak jokatzeko.
Legedia kondutan hartuz, ahal bezain ttanttoak irabaztea saiatzen dira, euskara hizkuntza zainduz (bertzenaz ttanttoak galtzen dituzte) eta lagunen artean mementu goxo bat partekatuz.
Sei / bosgarreneko zerrendan 10 ekipa lehiatzen direlarik, lau / hirugarreneko zerrendan, 17 ekipa badira.
Multzoen ondotik, kalifikazio garaia hasiko da...
Xantza on deneri !!!
Baionako Etxepare Lizeoko Pro sailak aipagai....
Hemen gaude egitasmoa 3.ekoei aurkeztua
Hirugarreneko ikasleek euskal diasporaren gaia landu berri dute euskara kurtsoetan “Euskaldunak Ameriketan” sekuentziaren bidez.
Hori dela eta, gaia borobiltzeko xedearekin, apirilaren 11an, ostegunez, Iñaki Goikoetxeak eta Maialen López Irundarrek Ozeano Atlantikoaren beste aldera eraman dituen proiektuaren berri eman zuten atzo IDZtan.
“Hemen Gaude” izeneko elkarte eta egitasmoa abiatu zuten Hego Ameriketako herrialdeetan euskaldun eta euskal kulturarekin lotura duten lekuak bisitatzeko.
Topaketa honetan, auto txiki batean 7 hilabetez bidaiatuz, euskaldunek egindako emigrazioaz atzeman dituzten aztarnak eta lekukotasunak aurkeztu dizkigute, gure kulturak eta hizkuntzak gaur egun Hego Ameriketan duten tokia erakutsiz.
Kolegioko bosgarrenak Elkanoren bidaian
Apirilaren 10ean asteazken goizez, kolegioko 5.eko ikasleak lehen auzoa dugun Itsas Lizeora gomitatuak ziren erakusketa berezi baten bisitatzeko, Elkanoren «urratsetan».
Erakusketa CPIE Euskal Itsasbazterrak antolatu zuen, getariar mariñelaren bidaiaren bukaerako 500. urteurrena kari, 2022an. Hilabete batez Itsas lizeoan egonik, parada ezin hobea zen gertakari historiko horren hobe ulertzeko.
Lehenik, animazio filmatxo batek 20 minutuz espedizioa kondatu du, garai hartako itsasontzietan bizi baldintza dorpeen ideia bat emanez bereziki. Gero, Jon Frahierek erakusketaren 20 panotxoak komentatu ditu, gertakaria XVI. mendeko testuinguruan kokatuz: espezien garrantzi ekonomikoa, Portugal eta Espainiaren arteko lehia, itsas eraikuntzaren aintzinamenduak…. Eta garai hartan, itsas munduan euskaldunek zuten fama handia, nola ez!
Interes pedagogikotik aparte, bisita horrek grazia berezia ukan du Jon Frahier kolegioko ikasle ohia delako!
Ikasleendako segurik, manera goxo eta berezi bat historian murgiltzeko.