Elikadura Bankuaren aldeko bilketaren emaitzak !
Martxoaren 10etik apirilaren 11ra eta urtero bezala, kolegioko familiei proposatua izan zaie Elikadura Bankuaren aldeko bilketan parte hartzea.
Aurten, higiene produktuak (linja garbitzekoa, gorputza garbitzekoa eta hortzetako pasta) eta janaria (kafea, azukrea, bixkotxak, janari kontserbak) bost astez bildu dira nahi eta ahal zutenen artean.
Apirilaren 11an, eguerdiko pausan, Elikadura Bankuaren arduradunak kamioez etorri dira, bilketa kargatzeko eta hor ziren ikasleek lagundu dituzte. Emaitzak eskuratu ditugu : 291 kilo bilduak beraz 600 bazkariak eskainiko dira inguruan eta beharretan diren familiei !
Milesker ainitz parte hartzaileei eta bilketa errextu dutenei !!
Matematikak egitea bikaina da baina irakurtzea ere liluragarria da !!
Apirilaren 15ean asteartez, eguerdiko pausan...
Txalo bero bat matematiken astean parte hartu dutenei.
Irabazleak gaur ere sariztatuak izan dira !
Milesker bero bat Haria liburuak !
Matematikak egitea bikaina da baina irakurtzea ere liluragarria da !!
Urrunako gazte gunea kolegioan
Apirilaren 10ean, ostegunez, eguerdiko pausa denboran, Urruñako Gazte guneko Julen Garcia eta Eñaut Larretche kolegiora etorri dira Urruñako ikasleekin solastatzera.
Arratsaldeko 13:00tan, Urruñako 6. eta 5.eko ikasleekin bildu dira eta 13:45tan, Urruñako 4. eta 3.eko ikasleekin.
Gazte gunea nun kokatu den oroitaraziz, apirileko oporretako bi asteetan antolatu dituzten tailerrak, ateraldiak eta ekintzen berriak ukan dituzte. Saioa bukatu aitzin galderak egin dituzte xehetasun gehiago ukaiteko. Tokiak gelditzen direla oraindik jakin dute beraz ahal bezain fite inskribatzeko aukera dutela.
Eñauti esker, euskarazko aurkezpena segurtatua izan da eta eskertzen dugu, zinez.
Milesker Julen eta Eñaut aurkezpen honendako ! Ondoko aldia arte !
Xehetasun gehiago :
Eñaut LARRETCHE 05-59-85-94-26 / 06-18-77-72-54 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
GARCIA Julen 06.59.97.67.09 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
"Les compagnons" aurkezpena kolegioan !

Irakurketaren Juul hauteskundeen emaitzak !!
JUUL hauteskundeak iragan dira apirilaren 1 eta 2an.
Hauek dira Euskal Herriko ikastoletan bozkatuen atera diren ipuinak edo liburuak, hala nola, bozkatuen izan diren ilustratzaileak: Ibon Martin Onin eta Sira serieari esker, eta Emmanuel Montiel Oninen ilustratzailea.
Informazio gehiago : www.juulkanpaina.eus.
Gomita luzatzen dizuegu zuen herrietako liburutegietara joatea.
Ea opor hauetan irakurtzen gozatzen duzuen....
Bertso saioa 6. eta 3.endako !
Piarres Larzabal kolegioko 6.eta 3.eko ikasleek, euskara kurtsoetan bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzeko helburuarekin, Bertsularien Lagunak elkartetik etorritako Josu Txoperena bertso irakaslearekin sei saio igaro dituzte.
Lanketa horri bukaera polit baten emateko asmoz, martxoaren 25ean, asteartez, bertso-saioa ukan genuen kolegioan, Maddi Ane Txoperena eta Irantzu Idoate bertsolari gazteen eskutik. Ikasleek kurtsoetan ikasitako doinu eta joko ezberdinak bat-batean gozatzeko parada paregabea ukan zuten.
Milesker Josu, Irantzu eta Maddi Ane !
Itsas Lizeoko aurkezpena 4.eko ikasleei !
Martxoaren 25an, asteartez, 4.eko ikasleei Itsas Lizeoaren aurkezpena proposatu zaie, IDZtan.
Orientaziorako gogoeta goiz hasi behar denez geroz, memento egokiena zen ondo-ondoan dugun lizeo horren berri ukaiteko, eta etorkizunari begira itsas munduaz interesatuak izan daitezkeenei aukera hori eskaintzeko.
Aurkezpena Joseba Davant irakasleak egin du. 30 bat urtez mariñel egon ondotik, orain Itsas lizeoan da irakasle eta ibilbide hori kondatu digu. Azaldu du itsas mundua zein zabala den eta nola gustu guziendako ofizioak aurkitzen ahal diren, nahiz ongi azpimarratu duen ofizio horietarik batzuk besteak baino zailagoak direla (arrantzalearena adibidez, eder bezain gogorra). Bideo argi baten laguntzaz Lizeoaren antolaketa, ikasle kopuru ttipia, formakuntza mota guzien aurkezpena eta horiendako eskaintzen den puntazko material osoa aipatu ditu… Eta bistan dena, formakuntzari esker irekitzen diren lanbide guziak, izan daitezen arrantzan, komertzioan, edozein motako itsasontzietan, lehorreko lan batean edota mekanikan.
Lizeoak hainbat ikasbide proposatzen ditu, laburrenetatik luzeenetara, egun bakar bateko ikastaroetatik pasatuz. Gure kolegioarekin partaidetzan, bisitak edo ikastaroak antolatzen ahalko dira 3.ean, interesatuak diren guziendako, mutil ala neska.
Apirileko nahiera egun goizez, lizeoaren bisita egiteko aukera ukango dute.
Bitartean, edozein xehetasunendako: http://lycee-
Milesker Lizeoko lankideari etortzeagatik !!
Matematikako astea iragan da gure kolegioan !!

Parekideak tailerrak Etxepare Lizeoko ikasleek animaturik !
Baionako Seaskako Bernat Etxepare lizeoan sortu den Parekideen taldeko 12 ikasle etorri ziren PLK-ko 67 hirugarreneko ikasleekin bi orduko saio baten animatzera, joan den martxoaren 18an, astearte goizez.
Hamabost ikasleko taldeak osaturik, elkar ezagutza eta talde dinamika bultzatzeko joko bat egin ondoren, bi tailer ezberdin eramanak izan dira.
Lehenak publizitateek gordetzen ahal dituzten mezuen inguruko trukaketa bat zuen helburu eta bigarrenak, egunerokoan entzun daitezken esaldi edo oharren inguruan debatea piztu norberarentzat "egokia" edo "ez egokia" den azalduz.
Tailer horiei esker hainbat gaien aipatzeko parada izan da : onespena, estereotipoak, jarrera eta bortizkeria sexistak, arrazakeria.
Gure kolegioko hirugarreneko ikasleen parte hartzea biziki dinamikoa eta baikorra izan da. Ebaluazio galdetegi bat banatua izango zaie aste honetan.
Mila esker Etxepare Lizeoko ikasle eta irakasleek osatzen duten Parekideak taldeari !!! Biba zuek !!
Kike Amonariz, euskararen osasun babeslea, gure kolegioan...
Martxoaren 24an, astelehenez, arratsaldeko 1:30tik 3:00ak arte, Ziburu, Donibane Lohizune, Urruña eta Hendaian ospatzen ari den Euskararen sentsibilizazio hamabostaldia kari, Kike Amonarrizen bisita izan genuen ikastegian; 3.eko eta 4.eko ikasle nahiantek parte hartu zuten mintzaldi honetan.