KORRIKA : Kolegioko 49. kilometroa
Martxoaren 14an, ostegunean, arratsaldeko 6:30tan, Urruñako Leclerc dendako su gorrietan, kolegioko ikasleak, lankideak, familiak, famili ohiak elkartu dira euskararen lekuoka aitzinera eramateko, "Harro Herri" izanez, azterketak euskaraz kamisetak ezarriz, pankartak gora altxatuz, eta ozenki oihukatuz ! Zinez, mementu zoragarria izan da eta eskertzen ditugu hurbildu diren guztiak.
Txalo bero bat ere bai 6.eko Enekori, 5.eko Osoitzi, 4.eko Imanoli eta 3.eko Eheinari lekuko eramaileak izateagatik.
Gora AEK !
Gora Korrika !
Herriz herri harro herri izan gaitezen euskararen alde, eguneroko borroka elgarrekin eramanez !
"Moi capitaine" filma 4.endako
Martxoaren 14an, ostegun goizez, laugarreneko ikasleak Donibane Lohizuneko Le Select zinegelara joan dira 2024ean argitaratua izan den Matteo Garonnen "Moi Capitaine" filma, Historia Geografian gaia lantzen baitute.
Sinospia :
"Seydou eta Moussa, 16 urteko senegaldar gazteek, Europan sartzea erabaki dute, haien jaioterria utziz. Baina, bizitza hobe baten ametsak eta itxaropenak oso azkar suntsitzen dira bidaia honen arriskuengatik. Odisea honetako arma bakarra haien gizatasuna izango da."
Master klasea neurozientziak eta sare sozialak
"Aldaketa klimatikoa" proiektua laugarrenean !
"Aldaketa klimatikoaren" proiektua abiatu zen Seaskako lau kolegioetako fisika irakasleengandik ; laugarren mailako ikasleak gai horren inguruan lan araztea zen asmoa, gaur egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.
Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, lau kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen, eta Piarres Larzabal kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da 4. mailan fisikan, bainan baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, española, euskara...). Ikerketa lan horrekin, aurkezpen dokumentu bat sortu dute ikasleek, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa).
Ikasturte osoan zehar, 4. mailako gure ikasleek MEEK, Xalbador eta Eztitxu Robles-eko ikasleekin harremanetan izan dira :
Lehen trukaketa birtuala izan zen abenduaren 5-ean, ikastetxe bakoitzetik 3-ko taldeak osatuz, nortasun agiri amankomun moduko bat sortzea zen helburu, ikastetxeen arteko argazkiak partekatuz, izenak, herriak, gustuak...
Bigarren trukaketa : "Egunean behin" jokoa aldaketa klimatikoaren inguruko galderekin egokiturik, lau kolegioen artean osaturiko taldeekin jostatu ziren ikasleak. Hau ere, drive sistema bidez, iragan martxoaren 12 an izan zen.
Azkenik, ikasturte bukaeran maiatzaren 28an, topaketa bat eginen dugu Baionan lau ikastetxeen artean : erakusketa, tailer, mintzaldiak antolatuko dituzte elkarte ezberdinek (Bizi, Bil ta Garbi, Enargia, Surfrider...), urtean zehar osatutako kolegioen arteko taldeekin.
Orain artekoan, ikasleak ongi lotu dira proiektuari, batez ere beste kolegioekin topatzeko garaian. Baionako trukaketarentzat, gogoa erakusten dute, beste ikasleekin hartu emana izateko.
Mintza'Goxo 5. eta 4.ean....
MINTZA GOXO ikastaroa hasi zuten martxoaren 12an, asteartearekin, 3 orenez 5. eta 4. ikasle guztiekin.
Proiektu honen helburua ikasleen arteko bitartekaritza-protokolo bat antolatzea da, urte bukaera aitzin 4.an diren ikasle nahiantekin.
Lehenengo saioan jarduera desberdinak proposatu zitzaizkien ikaslei norberak bere burua ezagutzeko eta bere kideen ezagutza garatzeko.
Korrika : Kolegioko kilometroa !!
Martxoaren 14ean, ostegunez, denok dugu hitzordua arratsaldeko 6:15tan Urruñako Leclerc dendako suetan, Euskal Herriko korrikan parte hartzeko eta gure urteroko borroka ozenki aldarrikatzeko : "azterketak euskaraz".
Teniza pare on bat hartu, atzerketak euskaraz tixerta ezarri eta ttipi ttapa ttipi ttapa korrika joango gara, euskarari lotutako mezua aitzinatzera ondoko kilometroraino, denak elkartasunez, AEK sustengatuz !!
Kolegioko km : 49. eta ordua : 18:39tan
Kolegioko 3 lekuko eramaileak izango ditugu aitzinean : Eneko Aizpuru (6.), Osoitz Echave (5.) eta Imanol Penouilh (4.) !!! Harro Herri izan gaitezen ! Ziburun ere euskaraz ! Hemen gaude euskararen alde !
Ostegun arte !!!!!!!!!!
Kolegioaren aldeko kantaldia igandean !
Urtarriletik, martxoaren 17ko kantaldirako prestatzen ari dira kolegioko ikasle batzuk !!
Aurten Urruñako polikiroldegian, arratsaldeko 4:00etan, Korrontzi taldeari harrera eginen diogu, bere 20garren urtebetetzerako !!!!! Urtero, Goierriko laguntzarekin batera, abenduan antolatzen da pailasoen emanaldia Ordizian eta martxoan kantaldia Urruñan.... Bildutako etekin guztia Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde izango da !!!! Gainera, nahiz ez duten egoera errexa azken urte hauetan, inguruko enpresek eta artisauek segitzen dute zponzorra izaten ekitaldi honetan eta eskertzekoak dira !!
Dirulaguntzaileak eta publikoa eskertzeko, astearte eta ostiralero, ikasle talde bat ari da dantzan, kantuan eta musika saioak errepikatzen.... Talde ttipi bat ere euskal irratietako soinu deia grabatu zuen....
Ari dira azken errepikak egiten, txalokatzekoak dira zinez !
Emaitza igandean..... Aitzinetik txartelak salgai dira 12€tan Pausuko Xaia ostatuan eta Urruñako Dongaitz Trinketean eta bertan 15€tan !!!!
Zatozte denak !!!!!
Martxoaren 8a kolegioan...
Goizetik buruan, batzuk ubelez jantzirik, gela batzuetan aipagaia izan, batzuen eskuetan logo bat agerturik, edo jantzietan txapa bat eramanez, martxoaren 8a zen gaur, kolegioan.
Emakumeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna aipatu edo aldarrikatu dute nahi zuten ikasleek nahi zuen moduan....
Egunero segi dezala....
Azterketen egoera burasoei aipagai !
Martxoaren 6an, asteazkenez, kolegio eta inguruko lehen mailetako burasoak komitatuak izan dira azterketen egoeraren inguruan mintzatzeko, arratseko 7:00tan.
Lehen parte batean, AEK-k egindako "Oihaletxea" dokumentala proiektatua izan zaie.
Ondotik, diaporama batek lagundurik, urtez urte iragan den azterketen egoeraren kronologia azaldu du, hainbat aldarrikapenak eta ondorioak eta gaur egungo egoera azpimarratuz.
Bukatzeko, bertan ziren burasoak bildu dira edari eta pintxo batzuen inguruan, haien eztabaidak eta galderak trukatzeko.
Milesker etorri direnei !
Prentsa argazkilari batek bere ofizioa 3.eko ikasleei kondatzen...
Martxoaren 6an asteartez, gure kolegioko hirugarreneko ikasleek bisita berezi bat ukan dute Prentsa astearen karietara : Daniel Velez.
Gaur erretretan, Daniel Velezek bere karreraren parte gehiena prentsan iragan du, Euskal Herriko eta berezikiago Iparraldeko gertakari garrantzitsuenak argazkitan hartuz. Besteak beste, Iparraldeko lehen ikastolaren argazki famatua hari zor diogu, Arrangoitzen 1969an hartua.
Harekin hirugarreneko ikasleen aintzinean, harri batez bi xori tirokatu ditugu. Zazpi argazki esanguratsuren sorta baten bidez Euskal Herriko historia politikoa kondatu, frankismoaren azken urteetatik gaur-egunera, eta argazki bakoitzaz baliatuz aldi oro prentsa argazkilari baten ofizioaren aspektu bat azaldu. Joseba Elosegiren ekintzatik ETAren desarmatze egunera, Monbar hotelean GALen atentatutik edota Bokalen Iparretarrakeko militanteen atxilotzetik pasatuz, ibilbide oso bat pasionez eta anekdota ugariz Daniel Velezek kondatua.
Zer hobe lekukotasun bizi bat baino, garai bat berriz biziarazteko eta lanbide baten harat-hunatak ulertarazteko?
Milesker handi bat Daniel Velezi desafio hori altxatu izanagatik eta Peio dokumentalistari zaio horren antolatzeagatik !