Ziburutik Bilbora Durangotik pasatuz !
Abenduaren 4tik 6ra, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Gernika, Bilbo eta Durangora.
Bidaia honen helburu nagusiak ikasleen nahietatik abiatuz, Gernika eta Bilboren historia eta bere garrantzia Euskal Herriko ekonomian eta garapenean ezagutzea izan dira batetik, eta bestetik, Durangoko historia eta bertan ospatzen den euskal kultur azoka bisitatzea.
Lehen egunean, Bermeora iritsi ginen lehenik kolegiotik, bertan, ikasleek eskatutako Gaztelugatxeren bisita egiteko itsasuntziz. Bermeon piknikatu ondoren, Gernikara hurbildu ginen, bertan Bakearen museoa, Picassoren "Gernika"-ren murala eta Gernikako Arbola bisitatzeko besteak beste.
Bigarren egunean, Bilboko Guggenheim eta San Mames Athleticen futbol zelaia bisitatu dute. Bisitak amaitzean, denak Doña Kasilda parkean elkartu ginen eta bertan bazkaldu genuen. Arratsaldean, eguraldia ez bazen lagun ere, oinez, Ibaiazabal ibaian kokatzen diren garai eta teknika ezberdinetako zubi eta eraikinak ikusi genituen Zazpi kaleetara heldu arte. Ilunabarrean, Bilboko alde zaharretik ibili ginen.
Lehen bi egunetan ikasleek zituzten denbora libreak baliatzeko argazki lehiaketa bat proposatua izan zitzaien taldeka, gauean denak elkartu eta argazki irringarriena, argazki historikoa eta artistikoena saritzeko gaubela goxo baten bidez.
Azken egunean, Durango eta Durangoko azoka bisitatu ditugu. Bertan piknikatu eta kolegiora sartu gira ondotik.
Nahiera eguna #1....
Abenduaren 3an, asteart goizez, urteko lehen "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek.
Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, 4 orduz.
Hala nola :
- seigarrenendako : Arnasa hartu, Geoguesser, Herriak ezagutu jokoen bidez, matematikako astearen afitxa egin, nire ametsetako herria.
- bosgarrenendako : Arnasa hartu, Geoguesser, Herriak ezagutu jokoen bidez, nire ametsetako herria, Orientazio lasterketa euskaraz,"Dixit" kartekin ipuinak asmatu, zure etxebizitza ideala,zu ere idazle !, Txapelketa : zubi bat eraiki !
- laugarrenendako : "Dixit" kartekin ipuinak asmatu, Zu ere idazle !, Txapelketa : zubi bat eraiki !, Zientzia tailerrak
- hirugarrenendako : Zu ere idazle !, Abesbatza, Jungle Speed Euskal Herria
Goizeko pausa denboran, laugarreneko ikasleek bixkotxak saldu dituzte haien bidaia finantzatzeko.
Nazioarteko euskara eguna zela eta, arratsaldeko "PLK-n Behin jokoan" parte hartu dute kolegioko ikasle guztiek, jokoa sarean ezarriz.
Gai desberdinei buruzko galderei erantzun behar zuten aski fite, ahal bezain punttuak irabazteko !
Giro izigarri on batean iragan da eta ikasleak euskaraz gozatu dira !
Gora euskara !
Sexualitatea 3.eko ikasleei aipatua...
Aurten ere, hirugarreneko ikasleek sexualitateari buruzko prebentzio tailerra antolatua izan zaie Planifikazio Zentroaren eskutik.
Azaroaren 28an, ostegunarekin, 3A eta 3Bko ikasleekin hasi da....
Talde handian , iragan diren tailer horiei esker, gazteek informazioa lortzeko parada ukan dute, baita ere gai horri buruz dituzten galdera guztiak pausatzeko.
Planifikazio Zentroko profesionalen erranetan, gogotsu parte hartu dute ikasleek ; galderak pausatu eta solasaldi interesgarriak ukan dituzte. Besteak beste eritasunak, kontrazepzioa, babestea, errespetua, generoa, homosexualitatea eta bisexualitatea bezalako gaiak izan dituzte hizpide.
Esperientzia errepikatzekoa da 3Dko ikaslekin heldu den abenduaren 12an.
Tailer hauek bestalde osatzen dute biologia ikasgaian ikustekoak diren gaiak.
Elkartasun hilbetea aipagai irratian !
Azaroaren 22an, ostiralez, eguerdiko pausan, elkartasun hilabetea kudeatzen aritu izan diren maila guztietako 12 ikasle elkartu dira, Antxeta irratiako kazetaria eta ikasle ohia den Esteban Bastierekin elkarrikzeta baten egiteko.
Urriaren 17an, Madag'azkar elkarteko Ione Lopez Manterolarekin iragan zen mintzaldia aurkeztu dute, 65 ikasle bolondresak bildu zirelarik, eta biharramunean, 55 ikasle bildu zirela erabakitzeko zein ekintza antolatu.
Ondotik, azaroaren 4etik 29ra antolatu dituzten bilketak zerrendatu dituzte, hala nola, goizero gosari salmenta antolatua dela goizeko jolas garaian, talde ttipika salmenta segurtatuz, dena euro batean salduz eta kazketak / eskolako materiala gunea ezarria izan dela kolegioko sartze nagusian nahi dutenek parte hartzeko. Heldu den astean dena bukatuko da eta Eguberri aitzin elkarteko kideak berriz komitatuak izango dira haien oparien eskuratzeko, 2025eko apirilan Madagazkarrera beharretan direnei eramateko.
Ikasleak poz pozik eta argiki azaldu dute haien lana, gaia bikain ongi menperatzen baitute !
Zinez zorionak eta txaloak elkartasun hilabete honetan aktiboki parte hartzen duten ikasle guztiei !
Milesker Esteban ere bai kolegiora etortzeagatik !
Comete sarea dokumentala XXIV FICABen aurkeztua !

Mintza'Goxo bitartekaritza formakuntza segitzen du....

Jazarpena aipatzeko eta gogoetatzeko egunak...
Azaroaren 7a "Jazarpenaren aurkako eguna" izanez, kolegioko sartzean berriz ezarria izan da joan den urtean ikasle batzuk sortu zuten erakusketa...
Kurtso batzuetan aipatzen izan zaien bitartean, nahi zutenek esposatuak ziren afitxetako mezuak irakurtzeko parada ukan dute, zein tokian izaten ahal diren pentsatuz, nola portatu behar diren jazarpen kasu batean, zein aholkuak eta laguntzak ematen diren hortik pasatzen badira....
Azaroa gogoeta hilabetea baldin bada ere, urte osoan kondutan hartzekoa da...
"Miñan" antzeztua hirugarreneko ikasleen aitzinean...
Azaroaren 4ean, astelehen arratsaldez, kolegioko hirugarrenak Hendaian kokatua den Mendi Zolan gelara joan dira, bertan Artedrama antzerki taldeak eman duen Miñan antzerkiaren ikusteko.
Antzerki honen abiapuntua, Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako liburua izan da, ikasleekin aitzinetik landua izan zena. Liburuan bertan, Ibrahimak Europara iristeko bizi izan duena kondatua da.
12 urtetik goiti, Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.
Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.
Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala.
Antzerki hunkigarria eta biziki erreala izan da, ikasleek anitz gozatu dutena.
Milesker eta zorionak Artedrama antzerki taldeari !!
"Madag'Azkar" elkartearen ezagutza egin dute ikasleek !


Hirugarrenak "Coulisse du bâtiment" ekimenean !!
Urriaren 11an, ostiral goizez, PLK kolegioko 3. guztiek, FFBTP*k antolatutako "Les coulisses du bâtiment" ekimenean parte hartu dute, Angeluko El Hogar igerilekuaren eraikuntza berria bisitatzera joanez.
Lantokiaren bisita teknikoaz gain, eraikuntzari lotuak diren lanbide ezberdinetako tailerretan parte hartu dute ikasleek. Hor lanbide edo formakuntza ezberdinei buruzko informazioak eta enplegatu batzuen lekukotasunak bildu dituzte, baita aktibitate praktikoak egin ere.
Bisita ederki pasatu zen eta antolatzaileek PLK-ko ikasleen jarrera ona txalokatu dute.