Irungo Oiasso museotik Itxaso !
Ekainaren 18an, Itsaso Bikunaren bisita ukan dugu kolegioko IDZtan.
Iruneko Oiasso museoan lan egiten du Itsasok eta bere ezagutzak partekatu ditu seigarreneko ikasleekin.
Izan ere, Euskal Herriaren erromanizazioa lantzen dute seigarreneko ikasleek.
Oiasso (Irun), erromatar inperioko toki estrategiko bat zenez, ikasleek Euskal Herriarren erromartartzea landu dute adibide honen bitartez.
Kolegioko mus txapelketako finalak 4. / 3.ean...
Ekainaren 17an, astelehenez, bazkaltzeko garaian, kanpoko eremuan iragan dira 4. / 3.eko finala, printzipala eta kontsolantea mailan, denen begipean...
Printzipalan, 4.eko Eneka Chapelet eta Laia Doyenard aritu dira 4.eko Kamila Lagrange eta Munia Arizagaren aurka.... Lehena azkaindarrentzat izan da 40 - 36, bigarrena Arbonatarrendako 40- 35, eta azken mantxa Kamila eta Muniak dute irabazi 40 - 34 emaitzarekin bukatuz ! Irabazleek boina bat eta "accrobranche" egiteko bono bat ukan dute, besteek "accrobranche" egiteko bono bat eta mus kartak. Txalo bero bat lau jokalariei !
Kontsolantean, 3.eko Unax Aizpurua eta Unai Heredia elkartu dira 3.eko Idoia Etchegaray eta Laida Garayarren aurka.... Partida honetan, neskak nagusitu dira fite bi mantxak irabaziz : 40 - 38 / 40 - 0. Irabazleek dute "Accrobranche" bono bat eta zinema sartze bat eskuratu eta besteek karta pakete bat eta zinema sartze bat. Txalo bero bat lau jokalariei !
Txalo bero bat ere bai 4. / 3.eko txapelketan parte hartu duten guztiei !!! Bide on joaten direnei eta besteendako heldu den urte arte !
Laugarreneko ikasleak hizkuntz bidaian ziren...
Aurten laugarreneko ikasleak Zaragozan izan dira.
Ekainaren 10etik 14era handik ibili dira eta hizkuntza lantzeko aukera izan dute bertako familietan.
Nahiz eta 71 ikasleek ber herrira bidaiatu duten, zenbait aktibitateetan bi taldetan banatuak ziren.
Bisitak eta aktibitate ezberdinak (kirolak eta artea) egin dituzte, tokia eta bertako kultura ezagutzeko. Hoien artean, rapel inizioazioa Mallos de Agüeron, Ebro ibaiaren bazterretako historia bizikletez deskubritu, zeramika tailerra Muel herrian edo Goya museoa eta Aljaferia palazioa. Azken egunean, joko pista handi batean parte hartu ondoren, pizinetan eta atrakzio parkean loriatu dira ikasleak.
Dena oso ongi igaro da eta ikasle eta irakasleek asko gozatu dute!
Datorren ikasturterako motibatuak!!
Kolegioko mus txapelketako finalak 6 / 5.ean...
Ekainaren 10ean, astelehenez, bazkaltzeko garaian, kanpoko eremuan iragan da 6. / 5.eko finala, printzipala mailan, denen begipean... Alde batetik, 6.eko Joanes Etcheverry Harriet eta Panpi Indart eta bestalde 5.eko Hegoa Haramboure eta Intza Haramboure lehengusinen arteko partida izigarri tinkatuak izan dira.... Lehena mutilendako izan da 40 - 39, bigarrena neskendako 40- 32, eta azken mantxa 5.eko lehengusinek dute irabazi 40 - 23 emaitzarekin bukatuz ! Irabazleek boina bat eta "bouée tractée" egiteko bono bat ukan dute, besteek mus kartak eta zinema sartze bat ukan dutelarik. Txalo bero bat lau jokalariei !
Biharramunean, ekainaren 11an, asteartez, bazkaltzeko garaian ere bai, kanpoko eremuan iragan da 6. / 5.eko finala, kontsolantea mailan... Alde batetik, 6.eko Inma Bouix eta Jone Gorrochateguy eta bestalde, 5.eko Laia Alvarez eta Elaia Biscay aritu dira desafiatzen.... Partida honetan, bosgarrenekoek dira nagusitu bi mantxak irabaziz : 40 - 21 / 40 - 26. Irabazleek dute "Boue tractée" bono bat eskuratu eta besteek karta pakete bat eta zinema sartze bat. Txalo bero bat lau jokalariei !
Txalo bero bat ere bai 6. / 5.eko txapelketan parte hartu duten guztiei !!! Heldu den astean 4. / 3.ekoa !
Hirugarreneko ikasleen azken frogak...
Ekainaren 10ean, astelehenez, hirugarreneko ikasleek, UEU eta Seaskak sortutako B2 mailako euskara froga idatzia pasatzeko aukera ukan dute, lau orduz goizean zehar.
Bestalde, ekainaren 12an eta 13an, hirugarreneko ikasleek haien bigarren brebeta xuria pasa dute :
- Asteazkenez, Historia - geografia eta zientzien frogak pasa dituzte
- Ostegunez, goizean frantsesa froga eta arratsaldean, matematikak saiatu dira egiten.
Hirugarreneko ikasleak hiru geletan banatuak izan dira azterketa baldintzetan ; denbora herena zutenek beste gela batean.
Azken hilabetean sartzen dira, azken berrikuspenak egiazko azterketa aitzin.
Berrikuspena on deneri !
Euskal Olinpiadak Orereta ikastolarekin batera !

Laugarrenak Oiartzunen ziren....
Ekainaren 6 eta 7an, 4.eko ikasleak Oiartzungo Arditurriko Meategiak eta Luberri Ikasgune Geologikoa bisitatzera joan dira.
Taldea bitan banatuz, erdia meategian zen bitartean, beste erdia Ikasgune Geologikoan egon da eta ondoren trukatu dute.
Meategian zirelarik, interpretazioa zentroa ikusi dute lehenik eta ondoren meategia barrutik bisitatu, kaskoak ezarri eta.
Luberriko Ikasgune Geologikoan, Lurraren bilakaera aztertu dute bisita gidatu batean eta Euskal Herrian topatutako fosilak erabiliz ardatz kronologiko bat osatu dute.
Aldi oro bi taldeak elkar topatzeko parada izan dute piknika baten inguruan....
Zientzia eguna bikaina eta aberatsa !
Kolegioko mus txapelketaren segida...
Maiatza bukaeratik, muslariek haien partidak segitzen dituzte.... Ekipa batzuk kalifikatuak izan dira Printzipalan eta besteak Konsolantean....
Egun horietan, zortzirenak, laurdenak eta erdi finalak antolatuak dira eta nahiz eta galtzen dutenek eliminatuak diren, besteek segitzen dute finalako txartela irabazi arte.
Beraz xantza on deneri !!! Laster finalako berriak !!!
Kolegio guztia zinemara # 3 !!
Ekainaren 5an, asteazken goizez, maila guzietako ikasleak Donibane Le Select zinemara joan dira ber filma ikustera : 2006an ateraia eta Hayao Miyazakik egindako "Nausicaä" filma.
Sinopsia : "Zazpi eguneko sutan" gizakien erokeriak suntsitutako Lurralde batean, gizaki eskubada batek haizeak babestutako haran batean bizirautea lortu zuen. Hala ere nekazaritza-herri hori arriskuan da etengabe hazten ari den baso toxiko baten ondorioz. Baso horretan intsektu erraldoi eta mutanteak bakarrik bizi dira. Bizirik atera diren gutxi horiek, eguna batean, errege maitea eta Nausicaä preso pzintzesa ikusi dituzte. Azken hori, ordea, naturarekiko eta ekosistemarekiko sentikorra da, eta mutanteekin komunikatzeko gai den bakarra da...."
Ondotik, berriz kolegiora itzuli dira azken orduko kurtsoa egiteko.
Ekainaren 1a : aldarrikapen eguna
