Joanes Echeveste, Go!Azeneko aktorea kolegioan !
Martxoaren 18an, ostiral goizean, Go!Azen 8.0 telesaileko Joanes Echeveste aktorearen bisita ukan dute Piarres Larzabal kolegioko seigarrenek.
Azken hauek, euskara kurtsoetan, urtea hasi zuten Go!Azen eleberri bat irakurriz, hala nola "Asteburu bat eskiatzen". Ondotik, "Laguna" abestiaren lanketa egin zuten, bukaeran telesailaren parte batzuk landuz.
Joanes, kolegioko ikasle ohiari, galdera ugari egiteko parada ukan dute, izan ere bere bizi pribatuari buruz, bere ikasle ibilbideari buruz, pailasogintzan erematen duen "Pontx" pertsonaia famatuari buruz edota Go!Azen-en interpretatu duen Ibai pertsonaiari buruz :
"Ez al da sobera zaila ikasle eta aktore izatea ?"
"Nola lortu duzu ibaien sindromea hain ongi antzezten ?"
"Zergaitik Pontx deitu duzu zure pertsonaia ?"
"Aktore izatearekin lizeoko bizia aldatu ote da ?" ....
Bizi izan duten trukaketa biziki aberatsa izan da denentzat, nahiz eta doi bat laburra gelditu den anitzentzat. Ikasleen konzentrazio baikorra eta parte hartze dinamikoa azpimarratzekoa da !
Milesker handi bat Joanesi gurekin partekatu duen mementu honentzat !!
"PI" eguna kolegioan !
Martxoaren 14an, astelehenez, π eguna zen, baita ere Albert Einstenen sorteguna !
π zenbakiaren biribiltzea 3,14 denez martxoaren 14ean (hirugarren hilabetea eta hamalaugarren eguna 3/14) zenbakiaren nazioarteko eguna ospatzen da. Honen karietara, kolegioan matematikako lehiaketa bat antolatua izan da, 6. eta 5.ean. Ikasleek, ordu batez, asmakizunak ebatzi dituzte giro goxoan !
Bestalde, 3Bko ikasleek Matematikako desafio batean parte ahrtu dute.... Ekaintza hau Akitaniako IREM-ekoek antolatu dute. Gainera, aurten, Duranthon inspektoreari esker, asmakizunak euskaraz emanak izan dira, eta erantzunak euskaraz idazten ahal zituzten ikasleek ! Taldeko lan bat izan da. Hamabi asmakizunak proposatuak izan zaizkie bainan, lehen azterketa ondotik, zazpi asmakizunak hautatuko zituzten ebazteko. ikasleek estrategiak definitu behar zituzten ahal bezain puntu irabazteko....
Gora matematikak !
Kolegioaren aldeko kantaldia !
Martxoaren 13an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia.
Lehen parte batean, Urruñako haurrek "Bidasoatik harago" kantua abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute kantuz eta trikititxan "Izar iheskorra" kantua eskainiz. Plazer handi batekin Xabi Solano gurekin lotu da musikaz laguntzeko, "Brebeta euskaraz" kamiseta urdina ezarriz ! Hau sorpresa ona !
Bigarren partean, Xabi Solano Maiza, bere musikariak eta Kimua dantza kolektiboak animatu dute Iturbidea polikiroldegia ! Euskararen aldeko mezuak bota ditu eta nola ez "azterketak euskaraz orain" kanpaina kari !
Bertan, bildu dira 800 pertsona gutti gora behera.
Eskertzekoak dira ere bai, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz bi urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !
Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !
Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei !
Milesker Xabi Solano eta bere konpainiari !
Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !
Kantu tailerra igandeko kantaldia kari !
Oporrak aitzin, seigarreneko ikasleek deskubritu zuten euskarako kurtsoetan Xabi Solanoren kantu zahar bat, Etzakit taldean ari zelarik....
Oporretatik landa, eta hori eguerdiko jolas garaia guziz, igandeko kontzertuan lehen partean abestuko dutenek biltzen dira kantua elgarrekin lantzeko.... Haien helburua diru laguntzaileak eskertzea kantu bat eskainiz ! Bestalde, kolegioko trikilariek ere bai, haien aldetik, Erika irakaslearekin ari dira kantu hori lantzen musikaz !
Martxoaren 10ean, ostegunez, kantariak eta trikitilariak bildu dira entsaio nagusia egiteko kolegioko IDZtan !
Hitzak badakizkite, musika ere bai, haiek entzuteko aukera ukango duzue igande honetan arratsaldeko 4:00etan, Urruñako ikastolako haurren ondotik ! Motibatu !! Balio du !!
Txalo bero bat 30 artitsa horiei haien lanarengatik ! Eta milesker Erika !
Hazitik Lilia enpresa deskubritu dute !
IEP bisita profesionalak proiektuaren barne, beste lanbide bat ezagutzeko aukera izan dute ikasleek. Oraingo honetan, Hazitik Lilia enpresa ezagutu dute.
Otsailaren 4a eta 11an, baita ere martxoaren 4an, Senperera joan dira eta han dauden negutegi eta instalazioak bisitatu dituzte. Hazi biologikoak erein eta landare bilakatu arteko prozesua ikasi eta ikusi dute. Hazteko behar dituzten baldintzak eta prozesua ezagutu dituzte. Hazi direnetik, salmentan ematen diren arte.
Konturatu dira sinplea dirudien lanbide batek gauza ainitz badituela barnean ! Lurra prestatu, tenperaturak zaindu, momentu egokian lekuz aldatu, txintxuketa, salmenta, administrazioa !
Bisita biziki interesgarria eta osatua izan da ! Mila esker Mirentxu eta Jakes zuen harrera eta ezagutzen transmisioagatik !!
Haien kontaktua : www.hazitiklilia.eus
Ikastola guztien ekimena : PLK barne !
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHI) eta Seaskak, guraso, ikasle eta euskaltzale orori deia egin die Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean, elkarretaratzeak egiteko Euskal Herri osoko 112 ikastoletan.
Piarres Larzabal kolegioan ere, ikasle, irakasle eta langile guztiak goizeko 11:00etan bildu dira elkarretaratze batean Brebeta euskaraz tixertarekin gure hizkuntza eskubideen alde, giro izigarr on batean, "azterketak euskaraz orain !" oihukatuz.
Igandeko kantaldirako soinu deiaren grabaketa
Kantaldia baino hamar egun lehengao, kolegioko seigarreneko talde batek irratiendako soinu dei bat grabatu du.
Ikasle bakoitzak bere erranaldia grabatu du banan bana Antxeta Irratiako Maia Muruagaren mikroan, hitzak ongi ahozkatuz.
Martxoaren 13an, igandearekin, Urruñako polikiroldegian, arratsaldeko 4:00etan, kantaldia izango dela Urruñako ikastola eta Ziburuko kolegioaren alde !
Lehen partean, Urruñako haurrak eta Ziburuko gazteek abestuko dutela eta ondotik, Xabi Solano Maizaren kontzertua izango dela Kimua dantza kolektiboa animaturik !
Txartelak aitzinetik salgai dira 12€tan Pausuko Xaia ostatuan eta Urruñako Dongaitz trinketean. Bertan 15€tan izango dira.
Ondotik erromeria iraganen da, taloak, ostatua eta Kuxkuxtu txaranga.
Milesker ikasle ohiei haien bozen grabatzeagatik : Munia, Kamila, Jare, Eztitxu, Maddi, Lili, June, Mairi, Amaia eta Andderi ! Eta noski milesker Maiari !
Korrika 22. unitate didaktikoen aurkezpena
Martxoaren 4a goizean, Korrikaren edukiak lantzeko unitate didaktikoen bilduma aurkeztera etorri dira Piarres Larzabal kolegioa AEK - Korrikako eta Ikastolen Elkarteko ordezkariak.
Aurkezpen honetan, Euskaraz Bizi PLKko ikasle taldearen parte hartzea eskatu dute eta nola ez gogotsu izan dira bertan 6 ikasle. Horretarako aitzinetik aurtengo Korrika kantaren koregrafia ikasi behar izan zuten eta kazetari lanetan aritzeko galderak prestatu zituzten.
Kolegioa guztiak kanpoan gure Brebeta euskaraz tixertekin argazkiak atera ondoren hasi zen aurkezpena IDZtan. Hasiera batean urduri jarri dira hainbeste kamera eta arduradunen artean baina kanta hasi denean dantzatzen hasi eta bikain atera zitzaien.
Dantza ikasi nahi duzuela ? Koregorafia korrika.eus-en eskuragarri da. Dantzatu ondoren, arduradunen hitzak eta unitate didaktikoaren aurkezpena entzun dituzte. Azkenik, Korrikari buruzko galderak egin dizkiete bertaratutakoei.
Arduradunekin ateratako argazki batekin bukatu zuten esperientzia polit hau eta Kanaldudekoek haien ikaskide bat galdezkatu dute.
Txalo deneri !
Prentsaurrekoaren berriak hemen klikatuz aurkituko dira.
Zinema laugarren eta hirugarrenendako !
Martxoaren 3an, ostegunez, kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak Donibaneko Le Select zinemara joan dira "Collège au cinéma" programaren barnean eskainia zaien filmaren ikustera.
Aurten, lehen aldiko euskaraz ekoiztua izan den filma bat aurkeztua izan zaie, Lara Izagirrek zuzendutako "Nora" filma.
Sinopsia : Norak 30 urte ditu, Nicolas aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da. Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko. Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenego aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.
Filmaren ondotik, ikasleek Lara Izagirrerekin trukaketa baten ukateko parada ukan dute, haien inpresio, duda eta oharren egiteko. Momentu biziki goxoa eta aberatsa izan da !
Milesker handi bat Cinevasioneko Joanari, Le Selecteko Xabi zuzendariari eta proiektu honu lotu diren guziei !
Enpresa ikastaldiaren ahozkoa
Oporrak aitzin egindako enpresaren behaketa ondotik, hirugarreneko ikasleek haien txostena aurkeztu dute banan banan martxoaren 1ean, asteartez, azken orduan, kolegioko irakasle bat eta ber ikasgelan ziren maila desberdinetako ikasleen aitzinean.
Ikasle bakoitzak bere ikastaroa eta lanbide bat aurkezteko gai izan behar zuen, hainbat irizpide kondutan hartuz : gorputzaren adierazpen egokia, ahozko adierazpen egokia, adieratzitakoare koeherentzia eta kohesioa, hizkuntza zehatzaren erabilpena, hizkuntza xuxenaren erabiltzea (gramatika, ahozkera...) etabar..
Hirugarreneko ikasleak 20 taldetan banatuak izan dira eta irakasle "epaile" bakoitzak hiruzpalau ikasle zituen.
Orokorki, ikasleek txosten sakonduak aurkeztu dituzte eta lanbide baten aurkezteko publiko eta epaile baten aitzinean gai izan dira.
Eskuratu dituzten hobetze aholkuekin batera, ikastaldiaren txostena aurkezten ahalko dute brebetarako ahozko gisa.