Bosgarrenek itsas bazterrak garbitu dituzte !
Urtero, Surf Rider Foundation elkarteak "initiatives océanes" deitutako ekintza antolatzen du eta urtero, kolegioko ikasleek parte hartzen dute.
Ekainaren 25ean, ostiralez, haien azken egunean, bosgarreneko ikasleek Zokoako hondartzako bidea hartu dute.
Bertan, eskularruak ezarri eta, arroketan ala arean itsas bazterretako hondakinak aurkitu dituzte : gurpilak, gurpil uztaiak, arrantzarako sareak, botak, zigarreta mutturrak eta plastikoa orokorrean. Gero, denak elkartu dira kutxaduraren aztarna horiek aztertzeko, hondakinak sailkatzeko eta Surf Rider Foundation-ek egindako galdezketa betetzeko. Zabor guztiak Herriko Etxeko zikinontzi berezi batean ezarriak izan dira. Ingurumenaren aldeko ekintza hori betetzeagatik bosgarren guztiak zoriontzekoak dira !
Ondotik, hondartzan taldeak osatu dira jokoak egiteko (errugbia, futbola...) eta Untxin bazterrera hurbildu eta, lagunen artean piknikatu dute. Jolastu dira ere bai.
Kolegiora iritsi eta, ASSR1 bide sekuritateko diploma banatua izan zaie ikasle bakoitzari.
Azken eguna koloretsua eta eguzkitsua ukan dute ikasleek ! Prest dira oporretara joateko ! Txalo !!
Kontzertu pedagogikoa seigarrenendako...
Ekainaren 22an, asteazkenez, seigarreneko ikasleek kontzertu pedagogiko bat izan dute Aaron Carton musikako irakaslea eta bere anaia Axelen eskutik.
Kontzertuan barrokotik - gaur egunerako bidai bat egin dute, garai historiko eta estilo desberdinetako musikak entzunez. Hala nola, barrokoa, klazizismoa, erromantizismoa, inpresionismoa, jazza, bossa nova, rock and rolla eta musika garaikidea.
Kontzertuan lau musika tresna ezagutzeko aukera izan dute, zeharkako txirula, klarinetea, pianoa eta gitarra ; haien artean konbinaturik eta bakarrik.
Emanaldiaren helburu nagusiak bi izan dira : ikasturtean zehar landutako hainbat kontzeptu berrikustea eta zuzenezko musikaz gozatzea. Ikasleen parte hartzea bikian izan da, sekulako interesa azalduz eta pausatutako galderak erantzunez.
Azkenik, kontzertuari amaiera emateko, denak elkarrekin azken hiruhilekoan landutako gorputz perkusioa egin dute.
Hirugarreneko ikasleen azken eguna !
Ekainaren 19an, ostiralez, kolegioko hirugarrenek azken eguna zuten ikastegian.
Goizetik "dotore dotore" ikusi ditugu eta zinez eskertzen ditugu !
Goizean kurtso normalak ukan dituzte, bazkaldu eta, haien artean egon dira jokoetan, mintzatzen etabar... argazkiak hartzen eta azken orduan krakada bat eskainia izan zaie.
Bazkaltzeko garaian, bi hirugarreneko bertsolariek mikroa hartu dute kanpoko eremuan, ikasle eta ekipa guziaren aitzinean, eskertzeko eta agurtzeko bertso goxoak eskaini dituzte eta zoriontzen ditugu.
Ekainaren 21etik 25era, Covid egoera dela eta, gela osoak konfinaturik geratzeko erabakia hartua izan da, azterketak huts egiteko arriskurik ez hartzeko. Ondorioz, ikasleak etxetik berrikuspenak egin dituzte baita ere irakasleen bisio konferentziak eginez.
Ekainaren 28 eta 29an, astelehen eta asteartean, haien brebeta azterketa ofiziala pasako dute gure kolegioan, azterketa zentroa izendatua izanez.
Berrikuspenak on !!!
Gaueko zinemaldia laugarrenendako....
Ekainaren 20an, astelehenez, arratseko 8etan, nahi zuten laugarreneko ikasleak joan dira Urruñako zinemara Charlène Favier egindako Slalom filma ikustera (lehen filma). Eskiatzaile eta bere entrenadorearen arteko harremana kondatzen du, psikologiko eragin baten gainean oinarritua, bortxaketa batera itzulita bukaeran.
Engaiatua den filma horrek, Noée Abita eta Jérémie Rénier arras onak diren bi aktoreek eramanik, pedokriminalitatea kirola eta gizartean orkorrean, salatzen du.
Gogorra izanik ere, ikasleek biziki preziatu dute filma hori. Krime horien larritasunaz ohartu dira. Gizarteko arazo hortaz (maleruski arrunta) sensibilizatuak izango direla espero dugu.
Talde esperientzia sakona izan da !
Milesker Itsas-Mendi zinemari haien harrerarrendako !
Mus txapelketako laugarrenen finala...
Martxoaren 8tik landa, laugarreneko 22 ikasleak lehiatu eta multzoka aritu izan dira....
Ekaina hastapenetik, 8 lehen ekipak final laurdenak jokatu dituzte : Amets A - Fitsum Edurne - Unai T, Ibai - Samuel / June P - Milia, Martxel - Iñaki / Ana P - Ainara, Amets I - Gabi H / Aida - June E.
Partida horietatik atera ziren final erdiko izenak : Amets A - Fitsum / June P - Milia, Martxel - Iñaki / Aida - June.... Maila horretan ere, nesken ekipa guztiak kanpoa emanak izan dira.....
Txalo bero bat aritu izan diren lehiakide guztiei !
Ekainaren 20an, astelehenez, kanpoko eremuan denen begipean, laugarreneko finala joaktua izan da : Amets Amado eta Fitsum Bessonart / Martxel Aguirre - Iñaki Martinren aurka. Maskarik gabeko finala umorez betea ! Amets eta Fitsumek boina irabazi zuten 2 - 1 ! Txalo bero bat lau finalistei, itsas aktibitate bat irabazi dute.
Segi dezatela herriko mus txapelketetan parte hartzen ! Aupa laugarrenak !
Mus txapelketako bosgarrenen finala...
Martxoaren 8tik landa, bosgarreneko 14 ikasleak lehiatu eta multzoka aritu izan dira....
Ekaina hastapenetik, 8 lehen ekipak final laurdenak joaktu dituzte : Mañu - Eneko S / Ella - Malu, Ilargi - Maitane / Antton - Mattin, Mikel - Mattin / Iban S - Unai L, Nahia I - Luma erreginak izanez.....
Partida horietatik atera ziren final erdiko izenak : Mañu - Eneko S / Antton - Mattin, Mikel - Milan / Nahia - Luma. Maila horretan, neskeen ekipa bakarra finalerako kalifikatua : Nahia eta Luma !
Txalo bero bat aritu izan diren lehiakide guztiei !
Ekainaren 18an, ostiralez, kanpoko eremuan, eguzki eta denen begipean, bosgarreneko finala jokatua izan da..... Maskarik gabeko finala ! Antton eta Mattin aritu dira Nahia I eta Luma O-ren aurka. Neskek dute irabazi 2 - 1 !!!!!! Txalo bero bat lau finalistei, joango dira itsas aktibitate baten egitera eta txapeldunak boina batekin !
Segi dezatela herriko mus txapelketetan parte hartzen ! Aupa bosgarrenak !
"Les adolescentes" filma laugarrenendako
Kolegioko hirugarreneko ikasleendako bezala, kolegioa zinemara joan da laugarreneko ikasleekin..
Ekainaren 18an, ostiral goizez, Urruñako Itsas-Mendi zinelara joan ziren "Les adolescentes" filma ikustera.
Nerabetasunari buruzko bizipen desberdinak ikusteko aukera ukan dute, eta frantses klasean eztabaidatzeko ere bai.
AMUA antzerkia ikustera joan ziren 3.ak
Urrundua izan zitzaien ateraldia ekainaren 14ean egin zuten kolegioko hirugarrenek.
Luhosoko antzokira Axut konpainiaren AMUA antzerkia ikustera joan ziren ikasleak.
Aitzin eta ondotik, euskara klasean gaia landu zuten.
Mus txapelketako seigarrenen finala...
Martxoaren 8tik landa, seigarrenekeo 18 ikasleak lehiatu dira haien artean eta multzoka...
Ekaina hastapenetik, 8 lehen ekipak final laurdenetan aritu dira : Julen F - Kaiet / Oihan D - Oihan B, Amets G - Unai H / Eztitxu - Laina, Xan S - Luc S / Josu - Xan B, Lutxo - Xabi SS / Xanti A - Julen U.
Partida horietatik atera ziren final erdiko jokalariak : Julen F - Kaiet / Amets G - Unai H eta Xan S - Luc S / Lutxo - Xabi SS. Kalifikazio horietan, neskeen ekipak ere desagertu ziren....
Txalo bero bat aritu izan diren lehikide guziei !
Ekainaren 17an, ostegunez, jokatu da finala, kolegioko sartze nagusian, euria baitzen, besteen begipean..... Partidak ez du luzaz iraun.... Gainera, egun horretan maska kentzen ahal zen kanpoko eremuan, beraz mus finala maskarik gabe egin da ! Hau poza !
Xan Saubaber eta Luc Salaignac-ek txapela irabazi dute 2 - 0, Amets Guimon Basurco eta Unai Herediaren aurka. Lau lehiakideek itsas aktibitate bateant rebatzeko sariztatuak izan dira. Txalo bero bat lau finalista horiei !
Segi dezatela herriko mus txapelketetan parte hartzen ! Aupa seigarrenak !
Mus txapelketako hirugarrenen finala....
Martxoaren 8tik landa, hirugarreneko 20 ikasleak lehiatu dira haien artean eta multzoka...
Ekaina hastapenetik, 8 lehen ekipak lehiatu dira laurdenetan : Unai S - Leni V / henri - Julen H, Haira - Santiana / Iban L - Ttotte, Estitxu - Itzal / Manex - Eñaut, Lenaïg - Keti / Iban L - Gau..... Muttikoak nagusitu dira eta neskak agurtzeko garaia izan da...
Horietatik, irabazleak kalifikatua dira final erdiak jokatzeko : Unai S - Leni V / Iban L - Ttotte eta Manex - Eñaut / Iban L - Gau.
Haien artean, nagusitu dira bi ekipak : Iban Larzabal - Ttotte Larzabal eta Iban Lamothe - Gau Apalategui.
Txalo bero bat giro biziki onean lehiatu diren ikasle guztiei !
Ekainaren 15ean, asteartez, jokatu da finala beraz, kanpoko eremuan, xapa zen bitartean, denen begipean. Partidak ez du luzaz iraun kartak baitziren ekipa baten alde..... Nagusitu dira Iban Lamothe eta Gau Apalategui bi mantxak irabaziz, 8 hamarrekotan aldi honetan, boina eramanez. Hala ere lau lehiakideek itsas aktibitate bat egiteko oparia ukan dute. txalo bero bat lau ikasle horiei.
Segi dezatela lizeoan eta herriko txapelketetan trebatzen ! Aupa zuek hirugarrenak !