Korrika goaitatzean... Ziburun...
Apirilaren 2an, igandez, giro polita bazen Ziburuko pilota plazan !
Begiraleak taldeko haurren dantza saioa eta "Arts du spectacle" elkarteko pailaso gazteen emanaldia ondotik, gure kolegioko zortzi ikasleek hip hop koregrafia eskaini dute publiko eder baten aitzinean.
Txaloen ondotik, krakadatxo bat eskainia izan zai.
Zorionak eta milesker AEK !
"1:54" filma ikustera joan dira 4.ekoak...
Martxoaren 30ean, Select zineman, laugarrenekoek, Yan Englandek egindako "1:54" filma ikusteko aukera izan dute.
Donibaneko Gazte Guneak lizeoko ikasleendako antolatua bazuen ere, gure kolegioa komitatua izan da.
Sinopsia : Herabea, dirdiratsua eta kirolan dohainututako talentua duen 16 urteko gazte bat da Tim. Bere ingurumenean bizitako presioak puntaraino bultzatuko du, bizira itzultzeko aukerarik ez duen egoerara.
Filmaren bukaeran, Adoneia zentroko hezitzaile batek eztabaida animatu du.
Jazarpenari buruzko oharrak, erreakzioak, galderak eta kezaka adierazteko parada izan dute ikasleek eta haiekin ziren helduek. Sentimendu, emozio eta kuraia ainitz agertu da solasan. Azpimarratzekoa da gure ikasleen ekarpena baikorra, eztabaida hortan.
Agian, gogoetak piztuko dira horrelako egoerei buru egiteko.
Iniziatiba ona Donibaneko Gazte Gunearen partetik. Milesker.
Manekin txalentx bideo desafioa Korrikaren alde !
Duela bi aste, kolegioko ikasle guztiekin batera, grabaketak egin ditugu...
Estatu Batuetan bezala, "Challenge Mannequin" euskarria erablitzea proposatu zuten ikasle batzuk. Korrikari lotutako bideo bat sortzea erabaki zen, gelaka ideiak asmatu zituztelarik. Ikasle bakoitzak postura estatiko bat hautatu behar zuen gelaka ideiak asmatu behar zituztelarik. Ikasle bakoitzak postura estatiko bat hautatu behar zuen gelako idei nagusiaren arabera, eta ondotik grabatua izan da.... Egia erran 2 minutuz gelditurik eta mugitu gabe egotea ez da hain errex izan baina ikasle guztiek desafioa gainditu dute !
Txalo bero bat deneri !
Bideoa ikusteko, hemen klikatu.
Hogei urte hauetan iragan diren musika zatiak entzungo dituzue... nostalgia...
Korrika'irratia kolegioan.....
Martxoaren 27an, astelehenez, eguerdiko jolas garaian, Donibane-Ziburuko AEK-ko ikasleak kolegioko Korrika' irratira komitatuak izan dira. Emankizun berezi bat izan da, adin desberdinen arteko mintza pratika bat egin baita...
Kolegioko 6.eko Ibai, Mikel, leire, Elaia, Irati, Ximun eta Narobak AEK-ko 5 ikasle eta irakaslea den Pantxika elkarrizketatu dituzte, haien izena - deitura - herria eta adina eskatuz, zergatik eta noiztik ikasten duten euskara galdetuz, zer zen zaila edo errexa, nun eta noiz mintzo diren euskaraz kurtsotik landa eta kuizz delako bat eginez. Erantzun guztiak eman dituzte, batzuk errexkiagoak besteak baino !
Euskaldun berri horiek plazer handiarekin parte hartu dute gure emankizunean. Telebista eta lagunen arteko topaketak hobekiago ulertzeko, haien haur ttipiekin mintzatzeko, karrikan eta sagardotegietan ongi pasatzeko eta kantatzeko... eta eusakra maite dutelako azpimarratu dute !
Ondotik, irrati animatzaile gazteek kanpoan ziren ikasleei galderak pausatu dituzte eta ongi erantzun ezkero, sariak irabazarazi : pintxak, pegatinak, bizkarreko bat eta... goxokiak ! Parte hartzaile guztiak eskertuak izan dira eta Pantxikak oharatrazi duen bezala : "ez da inor irabazle edo galtzaile, euskararen alde denok baitgara parte hartzaile !"
Giro biziki polita iragan da edozoin adinetako ikasleen artean ! Korrika'irratia itzali da aurtengo "zirkorrika" kantuaren hitzekin, denak batera abestu baitute..... eta :
"Ttipi Ttapa Ttipi Ttapa Kroketak !
Ttipi Ttapa Ttipi Ttapa Korrika !
Hemen gaude gero pintxo pote !
Hemen gaude Euskararen alde !"
Mahalia txapelduna !!
Martxoaren 22an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten "Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak" banatu dira. Piarres Larzabal kolegioko Mahalia Resampa, 6.eko ikasleak, A mailako (11 - 14 urte) bigarren saria irabazi duelarik. Zorionak !!
Proiektu honen abiapuntua euskarako klaseetan izan da, erran nahi baita narrazioa landu ondoren, bukaeran ekoiztutako ipuinak Mathilde Etchart, haien irakaslea eta bere ikasleak Bilboko lehiaketa hortara parte hartzea erabaki zuten.
Sorpresa ederra izan da ikusirik kolegio honetako ikasle batek ereman duela sari hori ! Mahaliak bere ikaskideekin bizitako momentu hori partekatzeko parada izan du ondotik gelan, ingurukoak hurrengo baterako motibatuz.
Bertsulari bat klasean...
Hego Lapurdiko hiriguneko euskara zerbitzuaren laguntzarekin, bostgarreneko ikasleek bertsolaritzaz gozatzeko parada izanen dute ikasturte honetan. Hala, "Bertsulari bat klasean" proiektua maxrtan jarri da otsailako oporretatik landa. Aimar Karrika Eta Egoitz Zelaia diren bertsolarien laguntzarekin, ikasleek hainbat eduki landuko dituzte, hala nola, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutzak, irudimenaren lanketa, elkarrizketa lantzea, argumentuen xerkatzea etabar...
Saioak euskarako orenetan iraganen dira. Funtsean, proiektua bertsolaritzarekiko hurbiltze bat izanen da eta euskaraz nahiz euskararekin momentu goxo bat pasa daitekeela frogatzea du xede. Orotara, 6 saio eginen dira gela bakoitzeko, aldiro oren bateko interbentzioak eginez. Saioak bukatuta, ikasle guziek haien produkzioak kantatzeko parada izanen dute. ikuskizun hau maiatzaren 5an iraganen da Donibane Lohizuneko Ravel aretoan.
"Azken itzulia" antzerkia (4B)
Otsailaren 14ean, 4Bko ikasleek Ainhoa herriko bidea hartu zuten Chimères taldearen azken lana ikusteko.
Laugarrenek, transmisio gaia lantzen baitute aurten, gelan honek, euskaraz antzeztutako ikusgarri horren ikusteko parada izan du, ondotik Txomin Heguy-rekin gelan lan bat eramanen baita. "Azken itzulia" bi antzezle eta musikari batek taularatu lan bat da.
"Herrixkañoan, Aldebaran zaharra, aspaldiko txirrindulariz jantzirik, txirrindula eskuan, bere haurraren zain da ; atzeman duen haurra da, orain arte kukuturik izan den haurra... Biztanle guztiak dira hor, zazpi urteko mutikoa errezibitzeko. Hor ageri da, Herrixkara daraman tuneletik jalgiz, bera ere korrikalariz jantzirik, txirrindula berri-berri batekin. Apur bat herabe, apur bat zuhur, apur bat berri. Aldebaranek aurkezpenak egin ditu, giroa goxatzen da. Horra gure bi txirrindulariak ibilaldi baterako abiatuak. Aldebaranek hasimasiak erakusten dizkio haurrari. Laster ikasten du. Ibiladiak iniziazio itxura hartu du..."
LIVERE antzerkia 5.endako ere bai...
Martxoaren 15ean, Stephane Jaubertiek egindako Livère antzerkia ikusi dute 5.eko hiru geletako ikasleek. Livère (Emmanuelle Thomek antzeztua) neska gazte batek Ni deitutako mutil herabe gazte batekin (Sophie Kastelnikek antzeztua) bere egunerokoa partikatuko du. Baina mutil gaztea bere amaren etxera bere aitarekin bizitzera etorri dela, berak nahi izanik ere, laster ulertzen da.
Gutieneko leku batean, bi antzerkilariak aharratzen dira, aurrez aurre jartzen dira eta deskubritzen. Burasoek, oihal gibeleko boz bati esker, haien arteko harremanaren eboluzioari erritmoa ematen diote. Ikuslearen irudimena segidan deitua da baina antzerkilariek sortzen duten dinamika, taularatzea, argi jokoak eta soinuari esker, ikasleek emanaldia prezatu dute eta pertsonaien errealitateari sinetsi dute.
Konpaini honen lana eta haien begiean biziarazi duten aktoreen ixtorioaz sensibilizatu dira. Orohar, biziki pozik atera dira baina nerabetasuna eta anaikor - famili arteko harremanei buruzko galderez beterik...
...Eta euskaraz jolasten baginen....
Oporretatik landa, astearte eta ostegunetan, eguerdiko jolas garaietan, parte hartu nahi duten ikasleek mahai joko gelara hurbiltzen dira...
Jungle Speed, Puissance 4, Uno, Mikado, Babifuta ttikia, Mastermind, SOS zimino, Mila bornak, karta jokoak, Tangram... Denak dira beren esku eta nahi dutelarik, nahi dutenekin jolasten dira, bakarka, binaka edo taldeka....
Momentu astegina eta arrakastatsua da, ikasle anitz biltzen dira aldioro, elkar ezagutzeko parada dute eta desafioak gainditzeko... Irriak eta suspentzioak nahasten dira... baina lege bakar bat errespetatuz : "Euskaraz jolastu nahi dut" !!!
LIVERE antzerkia 3.endako
Martxoaren 14an, astearte arratsaldez, Stephane Jaubertiek idatzia et Entre les gouttes antzerki taldeak zuzendutako Livère antzerkia ikusi dute hirugarreneko ikasleek. Ikusgarri bukaeran, ikasleak arreta handikoak izan direla azpimarratu dute antzerkilariek. Kohabitazio zaila duten pertsonaiei lotu dira.
Saioaren amaieran, haien sentipena agertzen ez dira ausartu. Seguraski, ehun baten pertsonen aitzinean expresatzea ez baita errex haien adinean. Bainan martxoaren 31an, Livère antzerkiko aktore bati ongi etorria emana izanen zaio, koelgioan bertan emozioak eta kritikak egiteko aukera izango dute.
Antzerkiaren zatitxo bat :
"Ni" haur bat ; amarekin bakarrik bizi da, baserrialdean. Aita urrun da, familia bat berregiten ari. Laster, gizon berri bat ageri da. Maitasuna da. Laster-laster, amarekin eta haurrarekin bizitzera dator.
"Ni" ama bat eta aitaizun bat. Horraino, deus berezirik ez. Eta horra non, gaztigatu gabe, Livère datorren. Amaren gizon berriaren alaba da. Nondik dator livère ? Zergatik ? Zenbat denborarako ? Ez dugu arrapostua. Dakigun baarra, livère kokatu dela eta harekin moldatu beharko dugula. Hotza sartu da baserrialdean, etxean [...].
Stephane Jaubertie, Livère testuaren egilea (Editions théâtrales // Jeunesse)