Heldu den ikasturteko buraso berrien bilkura...
Urtarrilaren 23an, astelehen arratsean, heldu den irailan izango diren burasoendako bilkura antolatua zen gure kolegioan.
Berrogoit'hamar buraso hurbildu dira.
Edurne Manterola den zuzendari berriaren harrera hitza ondoren, besta taldeko Jean François Mercierk hitza hartu du, azpimarratzeko burasoen inplikazioa kolegioan ere beharrezkoa dela. Ondotik, Maritxu Larzabal animatzaileak erakutsi die kolegioa aurkezteko filmatxo bat. Horren ondotik, burasoen galderei erantzun dute Iñaki Lecuona, Karmele Sorrondo, aurtengo 6.eko irakasle arduradunek eta Ttoni Basurco, Hezkuntz Aholkulariak. Mintzaldi guztia euskaraz eramana izan da, eta frantsesezko itzulpen osoa kaskoetan aseguratua izan da Mathilde Etxart Gracyri esker.
Bilkura bukatzeko, buraso guztiek kolegioko bisita egin dute : gela bat, laborategiak, jantegia..etabar... eta etxera joan dira eskainia izan zaien liburuxka batekin.
Haiei ere, opatzen diegu ongi bukatzea lehen mailan eta haien haurra sustengatzea heldu den irailaren sartzerako !
Seigarren berrien bisitak gaur bukatu dira...
Joan den astean eta aste hontan, lehen mailetako azken bisitak antolatuak ziren gure kolegioan...
Senpere, Sara, Azkaine eta Urruñako ikasleen txanda zen.
Haiek ere aurkezpen filma ikusi eta, kolegioko eremu desberdinak bisitatu dituzte Ttoni Hezkuntz Aholkulariarekin.
Bukaeran liburuxka ttipi bat eskainia izan zaie eta haien galderak edo kezkei erantzunak emanak izan zaizkie.
Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !
Atzo iragan da fandango txapelketa...
Urtarrilaren 23an, igandez, Bixintxo kari, iragan da usaiazko fandango txapelketa.
Kolegiotik 20 ikasleek aurkeztu dute haien prestakuntzaren emaitza.
Ikasleen artean txapeldun batzuk agertu dira :
Haur mailan :
1. saria : Tehexa Alduntzin eta Lutxi Iribarren (5.)
2. saria : Maddi Fernandez Arbelaitz eta Adur Apeceche Araquistain (6.)
3. saria : Elaia Borda Uhalde eta Maika Alzuri (5.)
Ertain mailan :
2. saria : Laida eta Julene Etxeberri Pacheco (4. - 2.)
Txalo bero bat parte hartzaile guztiei !!
Ea heldu den urtean muttiko batzuk animatuko diren....
Bixintxoetako fandango txapelketarako prest da kolegioa !
Aurten ere, urtero bezala, kolegioko ikasle batzuk animatu dira Bixintxoetako fandango txapelketan parte hartzeko !
Hendaia, Senpere, Sara, Azkaine edo Biriatukoa izanez, 20 ikasle ari dira duela bi aste fandangoa lantzen karraskan ! 10 ekipa !
Jolas garaian ari dira, bikoteka, urratsak berrikusiz, besoen postura, begirada, parez parekoa segurtatuz !
Haien artean, 6 ikasleek zerotik abiatu dira eta bi astez desafioa bultzatu dute iganderako !
Urtarrilaren 22an, igande honetan, arratsaldeko 5.30tan, Ziburuko pilota plazan haiek sustengatzera komitatzen zaituztegu !!
Fandango !
ADOENIA zentroko harreman tailerrak 4.etan...
Adoenia zentroko 4 kide, azaroan, abenduan eta urtarrilan, ordu bat et'erdiko tailerrak animatu dituzte, 4.ak bi taldeetan banaturik.
Neskak eta muttikoen arteko harremanei buruzko solas gune bat proposatu dute.
IREPS argitaratu dituen "ado'sexo" jokoa erabiliz, afirmazio bat proposatu diete ikasleei. Azken horiek horien iritzia eman dute eta eztabaidak sortu dira.
Adoeniako profesional ele pasatzaileak egoera desberdinen esplikatzeko hor izan dira. Ikasleek biziki baikorki parte hartu dute, trukaketa interesgarriak agertu dira.
Beharrez, horra haien kontaktua : 05 56 64 22 52 / www.adoenia.com
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Ihauter'idatz tailerrak 5.endako...
Ihauterien inguruan, kolegioko bostgarrenekin proiektu bat eramana izanen da.
Ihauteriko pertsonaia, Hiruburu, oinarritzat hartuz, ikasleek idatz tailerrak burutuko dituzte. Azken hau da, Xabier Soubelet artista-tindatzaileak asmatu duen pertsonaia ; eta jadanik Donibane Ziburuko ihauterian ezagutua da. Izenak berak dioen bezala, Hiruburuk hiru buru ditu eta bakoitzak denboraren garai bat irudikatzen du. Hala nola, oraina, iragana eta geroa. Funtsean, denboraren joana sinbolizatzen duen pertsonaia xelebrea da. Justuki, euskarazko ipuina sortzeko, gai hori izanen dute oinarri ikasleek.
Hortaz, saio hauetan ikasleen sormena eta irudimena landuko dira. Tailerrak IDZtan iraganen dira ostegunero urtarrilaren 12tik otsailaren 2ra, azken ezik, asteartez eginen dena, otsailaren 7a,
Saioak euskara tenoreetan eginen dira, Ixabel Millet ipuin kondalariak gidatuko ditu, Donibaneko Liburutegiarekin partaidetzan. Hala, saioak bukatuta, Donibaneko Mediatekarekin elkarlanaren fruiti bezala, testuak hantxe bertan jarriko dira.
Seigarren berrien bisitak....
Urtero, garai hontan, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatzen ditugu.
Aste honetan, Donibane Lohizune, Hendaia eta Miarritzeko ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu.
Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute.
Ondotik, Hezkuntz Aholkularia den Ttonirekin laborategiak, jantegia eta bulego desberdinetatik pasatuz kolegioko bisita egin dute.
Azkenik, liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.
Ikasturte hori ongi bukatzea eta heldu den sartzean motibaturik etortzea opatzen diegu !
Urtarrilako sartzea...
Neguko giroan, urtarrilaren 3an, asteartez, kolegioko ekipa pedagogi egunean zen bitartean, gure hirugarreneko ikasleek brebeta xuria eguna zuten... Bi orduz frantsesa, bi orduz matematikak, bi orduz historia geografia eta ordu batez zientzien azterketa....
Biharramunean, beste ikasleak hurbildu dira ongi tapaturik, kolegioko bazterrak xurituak baitziren...
Berts'Olentzero kolegioan !!!
Eguberriko giroan sartu gara kolegioan !!
Esku lanetan kolegioko apaindurak prestatu dituzte eta nola !
Marrazki lehiaketako 42 parte hartzaileak eta kolegioko musikariak txalokatzekoak dira ere bai !
Abenduaren 16an, eguberriko bazkari denboran, haien jantzi tradizionala ezarri dute ikasleek.
Ja ! Prest ziren arratsalde goxo baten pasatzeko !
Eguraldi lainotsu batekin, kolegioko ikasle guztiak bildu dira kirol gelan, ttinko ttinko, ikasle musikariekin batera kantatzeko, batzuen talentua entzuteko eta olentzeroren sorpresa zein zen azkenean jakiteko. Hau ohorea !! Xilaba txapelketako Aitor Servier, Maddalen Arzallus, odei Barroso kolegioko ikasle ohiak izanak eta Amets Arzallus euskararen lekukoak komitatu zituen Olentzerok aurten ! Haien kolegioko konpetentziak egiaztatzeko parada izan dute bertsulariek, Xumai Murua gai emaileari esker. Zenbat kantu, zenbat bertso, zenbat irri eta hitz joko !
Horren ondotik, 4. eta 3.eko ikasleek prestatutako krakada partikatu dute denen artean.
Arratsaldea bukatzeko, Arhan Ibarguren eta Gaizka Arrizabalaga (6./5.) baita ere Hodei Goieaskoetxea eta Enaitz Ibarguren (4./3.), Olagarroa elkarteak antolatutako pilota txapelketako finalistek Xumai eta Gregoriren aurkako desafioa ez dute errexki gainditu baina borrokatu dira ! Biba zuek !
Giro izigarri polita izan dugu azken egunean, ongi bukatzeko oporretara joan aitzin !
Eguberri on eta bakantza on deneri !