Ekainaren 14ean, ostiralez, IEPeko ikasleek ateraldia egin zuten Oihana Parkera eta hondartzara.
Datorren ikasturtean, IEPeko 5 ikasleek kolegioa bukatzen dutenez, agur modura ateraldi bat egitea erabaki zuten denen artean.
Ateraldi honetarako dirua lortzeko, tiramisua, hagunak eta fruitu entsaladak egin eta saldu zituzten kolegioko irakasle eta langileei.
Goiza Oihana Parken pasa zuten, ia hiru orenez zuhaitz batetik bestera zintzilik ibili ziren eta primeran pasa zuten.
Ondoren, Zokoako hondartzara abiatu ziren pikniktazera eta arratsaldea bertan pasa zuten.
Bide on Oier, Peio, Zuhain, Gexan eta Unai !
Ekainaren 11an, 6.eko ikasleek, urte osoan landu duten Michel Coulareauren La mauvaise note (emaitza txarra) antzerki musikala euskaraz aurkezteko parada ukan dute.
Urriatik abiatu dira entsaioak, nahiera egunetan bereziki, irakasleek animatutako tailerretan, elkar abentura batean sartuz, ikasleen arteko harremanak sakontzeko helburua zelarik. Ikasle bakoitzak bere tokia taldean aurkitzeko parada ukan du, hitza hartzea komitatua zen eta besteena entzutea eta errespetatzea ere bai.
Urtarrilatik goiti, Axut konpainiako Manex Fush eta Elirale konpainiako Pantxika Telleriak lekukoa hartu dute ondotik, ikasleen plazer handienarendako, haien saioak kartsuki itxaronez. Tailer horiei esker, ikasleek bizitasuna azkar atxiki dute, jokoaren plazerra, eta batzuendako laguntza izan da urrunago joateko haien antzemoldean.
Finkatutako hitzorduan ezinegonez egon dira bai aktoreak baita ere publikoan komitatuak zirenak.
Iritsi da futbito txapelketa bere bukaerara !
Giro beroa sortua da aurten ere PLK futbol zelai inguruan !
6 / 5 mailan Kolonbiak eraman du txapela eta 4 / 3 mailan, Mexikok !
Biba parte hartzaile guziei !
Ekainaren 7an, ostiralez, ikastola guzietako ikasle, irakasle, langile eta burasoek zuten hitzordua Miarritzeko hondartza handian.
Danborren erritmoan, desfilea Ste Eugènie elizako plazan amaitu da.
Lehendakarien hitzak ozenki entzun eta, bertso eder bat emana izan da, denak elgarrekin azken kantua eman aitzin !
Ikastoletako egoera larria da eta Parisen entzun gaituztela espero dugu !
Azpimarratzekoa da kolegioko marea urdina bikain ongi agertu dela !
Mila esker parte hartu duten guztiei !
"Plazara.... euskara.... jalgi plazara, jalgi mundura ! Euskara !"
Aurten, 4.eko ikasleekin "Nortasuna eta lurraldea" lantzea erabakia izan da gela bakoitzarekin, ekoizpen ezberdinak sortuz.
4Bko ikasleek, Mathilde euskarako irakaslearekin eta Myriam Ayçaguer soinu errealizatzailearekin, "soinu sorkuntza" bat ekoiztu dute tematika horren inguruan.
Joan den maiatzaren 14an, Myriam Ayçaguer soinu errealizatzaileak bukaerako ekoizpena ikasleei entzunarazi die eta ondotik, elkarrekin sortu sentimenduak partekatu dituzte. "Soinu sorkuntza" hori efektuz eta musikaz lagundurik aurkeztua izan zaigu.
Mementu hunkigarria, irringarria eta tarteka pertsonala !
Ekainaren 3 eta 4ean, 6.eko ikasleak Ziburuko inguruak aztertzeko, lehenik Ziburuko oihantxora igo dira eta bertan, landare bilduma bat eraikitzeko 12 hosto bildu dituzte bakoitzak.
Geroxeago, kostaldera abiatu dira, han marea behera baliatuz, arroketan bizi diren animalia ezberdinak bildu dituzte hala nola itsas triku, anemona, itsas luzoker.....
Ikasleak ohartu dira bizidunak inguruko ezaugarri fisikoei lotutako bizi baldintzak zituztela.
Goiza bukatzeko, denak elkarrekin hondartzan jan dute eta elkarrekin jostatzen.
Maiatzaren 20etik 24era, kolegioko 4.eko ikasle guztiak "Aragon abentura" bidaia egin dute.
Astelehenean, Jaca eta Huesca herriak ezagutu dituzte pista joko baten bidez. Gauean, familietara iritsi dira eta harrera ona ukan dute.
Asteartean, ostegunean eta ostiral goizean, inguruko mendietan ibilaldiak eta arrapela partikatzeko aukera ukan dute, Mallos de Agüero, Sierra de Guaran.... Ostegunean, bertan egindako pista jokoari esker, Alquezar erdi aroko herria deskubritu dute.
Asteazkenez, Zaragoza hirian pasa dute eguna Aljafería eta bertako Pilarica katedrala bisitatuz. Erran gabe doa, ikasleek oroitzapen ttipiak erosteko parada izan dutela bertako karriketatik ibiliz.
Aste zoragarria pasa dute eguraldi bikainarekin, ikasleak eta irakasleak biziki pozik sartu dira !
Maiatzaren 23 eta 24an, 3.eko ikasleek bigarren brebeta xuria pasa dute, 4.eko lagunak Huescan zirelarik.
Ostegunez, zientziak zituztelarik, biharramunean, frantsesa eta HG frogak pasa dituzte.
Azken txanpa egiazko azterketa aitzin !!!!
Ale, kuraia on azken berrikuspenendako !
Seaskaren 50. eta kolegioko 20. urtebetetze kari, kolegioko Euskaraz Bizi taldeak memorio gaualdi berezi bat atnolatu du maiatzaren 23an, ostegunez, arratseko 7:00tan.
Hiru pertsona komit ziren : Xan Coscarat (Seaska), Pantxika Duperou eta Maia Paterne (kolegioko lehen zuzendaria eta lehendakaria).
Gaualdia, artxibetako irudi eta lekukotasun desberdinekin abiatu da (Argitxu Noblia, Libe Goñi, Jean-Louis Maitia.....).
Ondotik, komita bakoitzak Seaska eta gure kolegioko hastapenak oroitarazi eta kondatu ditu, umore eta anekdota zonbatzuekin.
Inguruan jarririk ziren burasoek galdera ainitz pausatzeko parada ukan dute ere bai.
Kolegioko IDZtan instalatutako erakusketa preziatua izan da denengandik.
Seaskako buraso ohien borrokari esker hor gaudela argi da, eskertzekoa da, baina ez dela bukatua eta borrokatzen segitu behar dela ere bai !
Milesker ainitz zuei Xan, Pantxika, Maia eta Euskaraz Bizi taldeari horrelako momentu aberats eta atsegina partikatzeagatik.
Maiatzaren 22an, Maialen Alfaro eta Philippe Albor, tailer batzuen eta ikusgarri baten eskaintzea 5.eko ikasleei Piarres Larzabal kolegiora etorri dira.
Lehenago, euskarako Sabiana eta musikako Aaron irakasleekin, Mikel Laboaren bizia edota kantu hautatu batzuen lantzeko parada ukan dute, hala nola "haika mutil", "martxa baten lehen notak", "txoria txori"....
Goizean goiz, ikastetxea esnatzen ari zenean bi artistak lekuak girotzea etorri dira. Tailerrak ikastetxeko kirol gelan iragan dira, aldiz emanaldia IDZtan. Hurbileko harreman baita giro goxo batean iragan dira tailerrak. Bertan, ikasleek kantatzeko, Mikelen bizitzako atal ezberdin batzuk ezagutzeko, gorputzarekin jolasteko aukera ukan dute. Hots, ikusgarriaz hurbiltzeko gakoak bi artistek ikasleei eskaini nahi izan dizkiete.
Ikasleen arabera, ikusgarria izan da momenturik hoberena lagunekin partekatu dutena.