Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Aurten ere, uztailaren 8tik 12ra, kolegioko ikasleak joan dira Avignonera, "Scène d'enfance et d'ailleurs 2019" elkarteak antolatutako antzerki festibalera.

Nahiz eta bero handia izan den, ikasleak suharki adi egon dira egonaldi guzian.

La vrille du chat, Blanche-Neige et ses princes eta Une vie de papier antzezlanak ikusteko parada ukan dute eta gainera, artista batzuekin eta taula zuzendariarekin topatzeko ohorea.

Hirugarrenean den Eneko Baudin enbaxadorearen zerbitzua azpimarratzekoa da, berari esker kolegioko koloreak eramank izan dira ohore gortera, antzerkilarien izen handienen artean.

Hego Lapurdiko Hirigunearen parte hartzea eskertzekoa da ere bai, ikasle kopuru eder bat eramana izan baita haien laguntzari esker. Hirugarren aldia da horrelako bidai kulturala antolatzen dela gure kolegioan.

Oroitzapen izugarriak atxikiko ditugu !

Uztailaren 4an, talde polit bat bildu da Donibaneko Ikuskaritzaren aitzinean... Prentsa, telebista, irratiako kazetariei esker, gure berriak zabaltzen ditugu eta eskertzen ditugu !

Goizean, goizik, gidari ofizial bat aurkeztu da Ravel ikastegian euskarazko zientzietako kopiak eskuratzeko eta Bordalera eramateko.

Gure taldeko batzuk Ikuskaritzara joan dira, euskaradun zuzentzaileak han bertan egongo zirenez galdegiteko. Ez dugu erantzuni jaso. Alta, espero dugu euskararen Ikuskariak bere aldetik sustengatu eta magunduko gaituela....

Bestalde, buraso batzuk ari dira Blanquer Hezkuntz Ministroari haien kezkak emailez adierazten... Handik ere, kopiak eramanak izan dira.

Kanboko kolegiokoak, haien aldetik, zuzenketa zentroa den Hazparneko Ursuya kolegiora joan dira ere bai...

Denen ahaleginak emankorrak izango direla espero dugu ! Milesker bildu eta sustengatzen gaituzten guztiei !

Ez ahantz petizioa izenpetzea hemen klikatuz !

Azkenik, gaur eta bihar artean, mobiliza gaitezen Errektoretzari azpiko mezua bidaliz. Helbidea : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

 

Euskarako ikuskariari / A l'attention de l'Inspecteur de basque

Ikuskari jaun agurgarria,

Goiz honetan, gure 3.eko ikasleen zientzietako kopiak zuzentze zentroetatik bahituak eta Bordaleko Errektoretzara eramanak izan dira. Biologia eta fisikako inspektoreek zuzendu behar baldin badituzte, euskaldunak ez baitira, zuzenketa horiek ez dira zuzenak izango. Egoera hori ez da onargarri ! Ituzltzaile batzuk izendatuak izan daitezen, zure sustengua eskatzen dugu. Zientziak euskaraz ikasten baitira, brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea lortu behar dugu !

 

Bio eta fisikako ikuskariei / A l'attention des inspecteurs de SVT et physique-chimie

Monsieur l'Inspecteur,

Ce matin, les copies de sciences de nos élèves de 3ème ont été réquisitionnées et amenées au rectorat de Bordeaux, car rédigées en langue basque. Il se peut qu'il vous soit demandé de procéder à la correction de ces copies, correction qu'il vous sera difficile d'effectuer sans être bascophone. Cette situation est inadmissible ! Nous vous demandons d'effectuer une demande officielle de traducteur afin que nos élèves soient justement traités. L'Education Nationale permet l'enseignement des sciences en basque, il nous faut maintenant avoir l'autorisation de passer les examens en basque.

Ekainaren 24an, astelehenez, Hendaiako ikastolako lehen mailako 22 ikasleei harrera egin diegu kolegioan, irakurketa desafioa kari.

Pasa diren asteetan, bi eskoletako haurrek, bidaia edota abenturari buruzko euskarri desberdinen gainean lan egin zuten : Magritten L'oiseau bleu margolana, Obaldiaren Le Secret olerkia, Jean Claude Mourlevat-ren L'enfant océan eleberria eta Fred Bernarden La Reine des fourmis a disparu alboma.

Ondotik, jostagarri galderak irudikatu eta prestatu dituzte ikasleek (asmaketa, erran-gordeak, aukera ainitzeko galderak).

Astelehen horretan, Ziburu eta Hendaia artean osatutako ekipak umore eta giro onean buruz buru aritu izan dira. Arratsaldea kanpoan bukatu da askaria baten inguruan.

Brebetaren biharramunean, PLKn egindako azterketak Donibaneko Ravel kolegioan zuzenduak izanen dira.

Zientziak euskaraz eginagatik tratamendu berezia izango dutenaren BELDURRA daukagu kolegioan PLKko irakasle eta burasook. Izan ere, 2018ko ekainean azterketak, plan estrategiko bat jarraituz konfizkatuak izan ziren. Gure azterketak zuzentzaile erdaldunek zuzendu zituzten, idatzia zena ulertu ere egin gabe ; horrek, sekulako sumina, ezinegona eta inpotentzia sentimenduak pistu zituen, gure gan. Zuzentzaileen artean ere, azterketak nola eramanak ziren ikusi zutenean, harriturik eta sumindurik geratu ziren. Azkenean gure haurrek egindako ahalegina inongo aitortzarik gabe geratu zen, gure haurrek motibaturik ikasten jarrai dezaten serioski oztopatuz.

Hori dela eta, aurten azterketen zuzenketa zaintzera deitzen ditugu jokamolde hori onartzen ez duen oro, izan irakasle, langile, buraso, ikasle, amatxi, aitatxi, anai-arreba...edo lagun !

Lehen hitzordua : uztailaren 2an asteartez, 12:45tan Zokoako Paries dendaren ondoan den itzulgunean

Bigarren hitzordua : uztailaren 3an, asteazkenez, 9:00tan Donibaneko Ravel ikastegiaren aitzinean, permanentzia deialdia : gure azterketen zuzenketa nolabait modu egoki eta justu batean gertatzen dela segurtatzeko. Modu baketsu, ez bortitz batetan eginen dugu, beti ere kontutan harturik nor dugun gure aitzinean gure eskubideak zapaltzen. Ez gaitezen tronpa, ministeritza dugu aitzinean eta ez Ravel ikastextea bera.

Aurten, brebeta euskaraz pasa duten ikasleengatik, iraganean pasa zuetenengatik eat etorkizunean pasako dutenengatik. Egoera normalizatu batetara iritsi arte.

Gaur, uztailaren 1ean, brebetako froga ofizialak hasi dira !

Gure kolegioko ikasleak gure kolegioan elkartu dira haien konbokazioarekin, bertan pasatzen baitituzte, kolegioa azterketa zentroa izendatua izan baita !

Goiz honetan, frantsesa programan, arratsaldean matematika eta bihar : historia geografia goizean eta arratsaldez zientziak !

Xantza on ikasle guziei !!!

Ekainaren 30ean, igandez, egun polit bat pasatzeko aukera zen Zokoako hondartzan....

Evi nautika klubean izena emanez, haur, gazte eta helduek nautika aktibitateak entsaiatzeko aukera zuten : optimista, katamarana, paddle eta buia tiratua !

Horrez gain, osatatua muntatua zen edari freskuak eta jatekoa elkarrekin partekatzeko, buraso batzuk musikaz alaiturik !

Egun atsegin bat famili eta lagunen artean elkartzeko eta Piarres Larzabal kolegioa laguntzeko !

Hitzordua heldu den urtean orain...

Ekainaren 24an, astelehenez, udako oporrak eta brebeta azterketa aitzin, kolegioko hirugarrenek II. Mundu Gerra garaira bidaitzeko aukera izan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz.

1941 eta 1944 urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comet sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirinoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.

Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzul arazteko.

Kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino, Biriatuko plazan bukatuz.

Hodeiak lagun, egun ederra bizitu zuten kolegioko ikasleek !

Ekainaren 24an, astelehenez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostira. Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.

Eguerditan, aroa lagun izanez, kanpoan piknikatu zuten denak elkarrekin.

Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.

Ikasle talde bakoitzak galdezketa orri bat zuen betetzeko bisita mementuan.

Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek beste ikuspuntu bat ukaitea lortu zutela eta. Ondoko ikasturtean ere errepikatzekoa !