Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Urtarrilaren 8an, asteartez, Baionako Bernat Etxepare Lizeoko irakasleak gure kolegioan ziren 3. eta 4.eko gurasoei Seaskako lizeoaren berri emateko.

Frantziar Hezkuntza Ministeritzak bultzatu eta abiatu duen erreformaren azken informazioak aipatzeaz gain, Etxepare lizeoak profesional arloan dituen eskaintzak aurkeztu zituzten.

Binazkako esku pilota txapelketaren finalekin hasi du urtea Olagarroa kirol elkarteak !

Azaroa eta abenduan zehar, 16 bikote aritu dira zoin gehiagoka 6. eta 5.etan. Hamar bikote 4. eta 3.etan.

Multxo zein kanporaketetan, partida ederrak ikusi baditugu ere, ez dute denek finalerat heltzerik izan, nahiz eta merezimenduak badituzten guziek !

Zorionak txapeldunei : 5.eko Iban Larzabal eta Manex Etcheberri Pachecori eta 4.eko Julen Ladebat eta Ximun Daguerre-i !

Ondoko egunetan, Gregori eta Xumaien aurka neurtzeko parada izanen dute hauek !

Gaur, urtarrilaren 7an, neguko giroan sartu gara, kolegioko ikasle eta langile guztiek haien sartzea egin baitute ikaragarriko hotzarekin....

Ale, berriz lanari lotu beharko !!

Sartze on deneri !!!

URTE BERRI ON ETA OSASUN ON !!

Abuztuaren bukaeran, gure ikasturtea hasi aitzin, gau hontatik hasiko den "Infidèle" filmaren egileak eta aktoreak kolegioan egon ziren !!

 

Abenduaren 21ean, egun berezia zen gure kolegioan...

Goizeko kurtsoak bukatu eta, xistorrada jatea zuten ikasleek jantegian, Santo Tomas zela eta.

Eguneroko jantziak kendu eta, jantzi tradizionala ipini dute eta eguerdiko jolas garaian Olentzero itxaron, udazkeneko azken giro bero hortan jolastuz.

Txirrina jo eta, 6. eta 5.eko ikasleak elkartu dira kolegioko kirol gelan eta lehen sorpresan parte hartu : lau bertsolariak etorri zaizkie kantatzera ordu batez, Amets eta Maddalen Arzalluz, Odei Barroso eta Maindi Murua ! Txaketa horiak, maitasuna, xistor vegan, Olentzero, euskaraldia eta beste gai arrunt desberdinen artean, erantzun ezinago egokiak aurkitu dituzte hor ere bai, hau talentua ! Saioa asmakizun batzuekin bukatu da : Maindi Domingi eta Olentzeroren astoa asmatu behar zuten bitartean, Ttoniri omenalditxoa bat egin diote egindako lana eskertuz, bere erretreta ekaina hartuko baitu !

Ondotik, talde horrek lekuz aldatzen zuen bitartean, 4.eta 3.en txanda zen bertso saio hortan parte hartzeko... Anartean, 6. eta 5.ekoak IDZtan instalatu dira, ttinko ttinko, Txoborro magoak "Gezur Gehiegi" magi saioa eskaini baitie : txanpon ala euro billete desagertze et agertze.... txinatar itzalak.... magia, poesia, momentu biziki atsegin eta paregabekoak !

Ikasleak biziki adi egon dira saio guztian, eta parte hartzaile biziki baikorrak !

Magia eta bertsoaren ondotik, 5. eta 3.eko ikasleek ekarritako krakada partikatu dute denen artean, ikasle musikariak alaiturik ! Hor ere, zenbat artista ditugun kolegioan : trikitilariak, tronpeta jole, klarineta - flauta eta txistulariak, piano eta akoredoi joleak !

Zinez Eguberriko giroan sartu gara bakantzak aitzin, eta denen laguntza eta elkartasunari esker ! Ongi pausatu eta heldu den urte arte !

Mila esker Maddalen, Maindi, Odei eta Ametsi, bertsularien lagunak elkarteari eta Txoborro magoari !

Abenduaren 19an, asteazken gauean, SOS Migrants - Etorkinekin kolektiboko Lilian eta Dominika etorri dira burasoak sensibilizatzea etorkinen egoerari buruzko informazio zehatzak emanez.

Bertan, egon diren Libaneko Maher eta Soudaneko Mohamedek haien lekukotasuna emateko aukera ukan dute.... Batek hiltze mehatsuei ihes egin du eta besteak gerla....

Maher-ek Baionako fakultatean ikasteko karta ukan duen arren, bertan bizitzeko eta lan egiteko eskubiderik ez du. Bere familia Donibane Lohizunen aterpetua da.

Mohamed, aldiz, frantsesa ikasten ari da eta jada, lagun sare bat sortu du, hain da atsegina beretako ; alta, lana aurkitzeko zailtasuna du, paperik gabe izanez.

Bi experientzia arrunt desberdinak dira eta konplikatuak, mingarriak.

Lilian eta Dominikak egiten duten lana errepikatu dute : bai hautetsiak eta populakuntza informatu, baita ere, harrera eginez etorkinei laguntza eman. Haiek laguntzeko, edozoin pertsona harremanetan sar daiteke Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz. Migranteen administrazio ibilbideak erraztuak dira bertako elkarteko kide batek lagundurik (ikus ere bai antolatutako lantaldeak herrika).

Gaualdia pintxo batzuen inguruan luzatu da, galderak, eztabaidak, elkartasuna erakutsiz.....

Talde polit bat bildu da aurten ere, Eguberriko apainketaren inguruan.

Zoriondu behar dia bereziki bi asteazke arratsalde olegioan pasatu dutztenak "ximini xoko" apainketaren inguruan.

Kartoina, papera, poliztirena izan dira haien materia nagusiak.

Eskertzen dituzte ere Larraitz bere kalabaza emanik eta Eider bere sagarra.

Denen artean, lortu dute begietako xoko atsegin bat eraikitzen.

Zorionak deneri eta urte berri on bat desiratzen dute munduari !

Azarotik hasiz, kolegioko 46 ikasleek parte hartu dute aurtengo marrazki txapelketan ! Aurtengo gaia : "Aurten, Euskal Herritik ez pasatzea erabaki du Olentzerok, eta bidaiatzera joan da. Zergatik ?"

Kartoinezko orri batean, kolorez ala xuriz eta beltzez, arkatzez ala margoz, teknika bereziak onartuak izanez, ikasle bakoitza entsaiatu da irudimena eta orijinalitatea lantzen... Idei arrunt desberdinak agertu dira : Olentzero eguzkitan isla batean, txaketa horiekin blokatua edo bere astoak mobilizazioa egitea erabaki baitu, Olentzero eri, Olentzero migranteei laguntza emaiten, eusakraren presentziaz dudatzen...

Ikasleek marraztu dute etxean edota kolegioan, bi aldiz astean aukera zutelako aintzinatzea, eguerdiko jolas garaian. Marrazki guztiak ituzliak izan dira abenduaren 13an eta kolegioko paretetan ezarriak izan. Epaileak pasa ondoren, emaitzak abenduaren 20an emanak izan zaizkie :

1. saria : Ainhoa Biscay (5.)

2. saria : Sunita Camblong (5.)

3. saria : Zohardi Davant (6.)

4. saria : Unax Egiguren (4.)

Besteak : 6.eko Alba Calvo (5. saria), 6.eko Garazi Puy (6. saria), 4.eko Amaia Halsouet (7. saria), 6.eko Xuban Olçomendi (8. saria).

Publikoaren sari berezia 4.eko Unax Egigureni eskainia izan zaio !

Benetan, txalo bero bat deneri eta zorionak kolegioko artista guztiei ! Hau talentua !!!

Azaroan iragan zen etorkinei buruzko mintzaldiaren ondotik, berrogoi ikasle batzuk animatu ziren ekintza baten antolatzeko.

Abenduaren 10etik 14era, gosari salmenta bat egin dute talde ttipika arituz.... Zerealak, jusak, xokolatinak, madalenak... prezio merke batean salduz, diru etekina bat atera dute eta elkarteari eskainiko.

Elkartasun ederra iragan da tripa gozatuz !

Mila esker parte hartzaile guziei : saltzaile eta erosleei ! Arrakasta handiko salmenta izan da ! Gosalduz, elkartasunez aritu izan dira ! Txalo bero bat !