Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Urtarrilaren 22an, asteart gauez, heldu den sartzean izango diren 6.eko burasoak gure kolegiora komitatu ditugu gure kolegioa aurkezteko.

Lehen partean, ikasle baten egunaren adibidea filma baten bitartez aurkeztua izan zaie.

Ondotik, buraso bakoitzari banatutako liburuxkaren bitartez, haien galderei erantzun dute bertan ziren zuzendaria, hezkuntz aholkularia eta irakasleek.

Bilkura hori bukatzeko, kolegioko bisita egin dute : zientzietako laborategiak, informatika gela, IDZ, ikasgelak, jangela...

Edozoin kezka baldin badute haien haurrarekin, kolegiora deitu behar dutela dudarik gabe, azpimarratua izan zaie.

Giro biziki atsegin eta lasaitu batean berriz etxera joan dira buraso guztiak !

Urtarrilaren 20an, igandez, fandangolariek zuten hitzordua Ziburuko pilota plazako aterpea azpian, eguraldi euritsua baitzen....

Xumai eta Aitorren bertsoen ondotik, talde guztiak egin du lehen fandangoa beroketa gisa.

Gero, hiru kategorika pasa dira ezena gainean bikote guztiak talde ttipika.

Gure 26 ikasleek haien jantzia ezarri zuten, alaitasunez eta gogo onez dantzan aritzeko, lagunekin elkartu eta !

 

Ikasle guztien artean, hona hemen sariztatuak izan direnak..

Lehen kategorian (12 urte baino guttiago dutenek) :

- Lehen saria berdinketan :

Ilune DUFAU - June PUJOS (6.) eta Amaiur FAGOAGA - Lili ABADIE (6.)

- Bigarren saria :

Alaia NARBEY - Oneka ETCHEVERRY (5.)

Bigarren kategorian (13-16 urtekoak) : 

- Bigarren saria :

Lutxi IRIBARREN - Tehexa ALDUNTZIN (3.)

 

Kolegioko parte hartzea biziki baikorra izan da !

Txapelketa mutxikoekin eta soka luze batez bukatu da....

Txalo bero bat eta zorionak lehiakide guztiei !!

Heldu den igandean, urtarrilaren 20an, Kolegioko 26 ikasleek parte hartuko dute Bixintxoetako Fandango Txapelketan ! 13 bikote !!!

Eguerdiko jolas garai guziz, bikoteak osatu dira eta entrenatu : urratsak, postura, erritmoa, begirada... Prest izaiteko igandean !

Bikote horien artean, talde batek desafio bat egin du : aste batez fandangoa ikastea !

Txalo bero bat haiei, parte hartzeagatik eta xantza on !!!!

Urtarrilaren 14eko astean, lehen mailetako ikasleen bisitarekin segitzen dugu....

Astelehenean, Urruñako ikastolakoak etorri dira, asteartean Sarakoak, asteazkenean Miarritzekoak,eta ostegunean Azkaine eta Bidartekoak.

Ikasle horiek ere bai filmatxoa ikusteko aukera ukan dute, bisita gidatua eta liburuxka batekin eskuetan atera dira berriz haien ikasturtea segitzeko pixkor !

Ongi bukatu urtea eta heldu den iraila arte !

Oroit : burasoen biltzarra izango da heldu den asteartean, urtarrilaren 22an, arratseko 7:00etan !!

Urtarrilaren 15ean, Ziburuko Piarres Larzabaleko 6.ak Real Sociedad kirol elkartea gertutik ezagutzeko aukera izan dute klubaren fundazioari esker.

Errealak Zubieta auzoan duen formazio eta trebatze zentroan eliteko kirolariak nola prestatzen diren ikusi dute eta gorputza osasuntsu mantentzeko segitu behar den elikadura mota deskubritu dute. Bi bideoak ere ikusi dituzte : Errealaren historiaz gain elikadura orekatua.

Futbol Ligako bigarren mailan dabiltzan futbolarien entrenamendu saioan parte hartu ondoren, kirol sesio batzuetan parte hartu dute. Piknikatu eta gero, Anoeta estadio bisitatu dute, barneko zenbait txoko deskubrituz, adibidez jokalarien aldagelak.

Anoeta berriaren proiektua zuzenean ikusteko aukera izan dute, estadioaren parte bat lanetan baita atletismo pista kendu eta ikusle kopurua handitzeko (39500 ikusle kopurura iristeko). Errealeko museoa ezin zuten bisitatu, kendu izan da, parte hori obretan baita.

Argazkiak hartu eta oroigarri batzuk jaso ondoren, kolegiora itzuli dira, bihotza txuri-urdinez margoturik eta ilusioz beterik !

Milesker ainitz antolatzaile guztiei eta bereziki Cristina, Iban eta Egoitz, David eta Alexandre-i !

Urte berria... Heldu den urteko seigarren berriak hurbiltzen !

Aste honetan, inguruko lehen mailetako ikasleen bisitak ukan ditugu... Urtarrilaren 10ean, Hendaia eta Senpertarrak eta urtarrilaren 11an, Donibandarrak !

Lehen parte batean, kolegioa aurkezteko filma ttipi bat ikusi dute eta ondotik Hezkuntz Aholkulariarekin bildu bisita egiteko, liburuxka irakurtzeko eta ulertzeko, eta azkenik, haien galderak pausatzeko.

Aurtengo ikasturtea ongi bukatzea eta irailan forman itzultzea desiratzen diegu !

Urtarrilaren 8an, asteartez, Baionako Bernat Etxepare Lizeoko irakasleak gure kolegioan ziren 3. eta 4.eko gurasoei Seaskako lizeoaren berri emateko.

Frantziar Hezkuntza Ministeritzak bultzatu eta abiatu duen erreformaren azken informazioak aipatzeaz gain, Etxepare lizeoak profesional arloan dituen eskaintzak aurkeztu zituzten.

Binazkako esku pilota txapelketaren finalekin hasi du urtea Olagarroa kirol elkarteak !

Azaroa eta abenduan zehar, 16 bikote aritu dira zoin gehiagoka 6. eta 5.etan. Hamar bikote 4. eta 3.etan.

Multxo zein kanporaketetan, partida ederrak ikusi baditugu ere, ez dute denek finalerat heltzerik izan, nahiz eta merezimenduak badituzten guziek !

Zorionak txapeldunei : 5.eko Iban Larzabal eta Manex Etcheberri Pachecori eta 4.eko Julen Ladebat eta Ximun Daguerre-i !

Ondoko egunetan, Gregori eta Xumaien aurka neurtzeko parada izanen dute hauek !

Gaur, urtarrilaren 7an, neguko giroan sartu gara, kolegioko ikasle eta langile guztiek haien sartzea egin baitute ikaragarriko hotzarekin....

Ale, berriz lanari lotu beharko !!

Sartze on deneri !!!

URTE BERRI ON ETA OSASUN ON !!

Abuztuaren bukaeran, gure ikasturtea hasi aitzin, gau hontatik hasiko den "Infidèle" filmaren egileak eta aktoreak kolegioan egon ziren !!