Hirugarrenak zinemara
Apirilaren 12an, asteartez, goizeko kurtsoak bukatu eta, hirugarreneko ikasleak joan dira Urruñako Itsas-Mendi zinemara, piknikatu ondoren, Louis-Julien Petitk argitaratu eta 2022ko martxoan atera den "La Brigade" filma ikustera.
Sinopsia : Ttikitatik, Cathyk bere ostatu proprioa kudeatzea da bere ametsa. Baina berrogoi urteetan, ezer ez zen aurreikusi bezala atera eta etorkin gazteen egoitza batean jantokian lan egiteko postu bat onartzea behartuta ikusten du bere burua. Bere ametsa oraindik urruntzen ari dela dirudi... ala ez ?
Adingabe isolatuen harrerari buruzko filma konprometitua, biktimak diren diskriminazioari buruz, urratutako eskubideei buruz. Filma kementsu, dinamiko eta itxaropentsu honek prestakuntza ere gogorarazten du integrazio-bide gisa. Askotan, migrazioa trebatzeko aukera da. Filma honek emakume sukaldariei buruz hitz egiten du ere bai eta mundu oso maskulino batean toki bat aurkitzeko zailtasuna erakusten du (etxeko sukaldaritzan %80k emazteek egiten dutenean).
Ikasleek ongi pasatu dute filmaren aipagaiak ulertuz. Haiek baino pixka bat helduago (batek 10 urte ditu) gazte hauen zuloz jositako bidea jarraitu ahal izan dute. Irri egin dute, hunkituak izan dira, oldartuak ber mementuan. Filma sakona eta gaurkoa.
Behar bada, adingabe isolatu gazteen zorteari buruzko begirada aldatuko zaie. Seguraski, ez dute gehiago utziko diskurtso politiko okaztagarria eta intoleranteek liluratzen....
Korrika : 2409. kolegioko kilometroa
Apirilaren 4eko astean, ikasleak motibatu dira bai korrika 'irratian, bai korrika erakusketan, baita ere lekuko eramailearen izenak apuntatzeko.
Baina motibazio handiena izan da apirilaren 9an, herriz herri ibili delarik korrika, kolegioko ikasleek indartsuz parte hartu dute haien herriko kilometroetan baita ere kolegioko 2409. kilometroan !!!
Hau elkartasun ederra !! Euskararen aldeko elkartze hori ilunpean ! Familiak, kolegioko ekipa, lagunak eta beste sustengatzaileak !
Milesker deneri !
Ozenki gure aldarrikapena oihukatu dugu "Azterketak euskaraz ! Hemen gaude euskararen alde !"
Kolegioko hiru ikasleen bitartez, 4.eko Eñaut, 5.eko Lena eta 6.eko Beñat zehazki, lekuko mezua aitzinatua izan da Donostira iristeko !
Milesker ere bai antolatzeei eta kazetariei, haie esker edozoin tokietatik segitzen ahal baitzen zuzenezko lasterketa !
Gora denak !!!! Eta segi euskaraz gozatzen !
Elikadura Bankuaren aldeko bilketa
Apirilaren 4etik 8ra, Elikadura Bankuaren aldeko bilketa antolatua izan da.
Hiru astez, kolegioko familiek eta langileek janaria eta higiene produktuak ekartzeko poltsak ukan dituzte.
Egunero, ikasleak banan banan etorri dira haien eskaintzarekin....
Astez aste, kutxak eta kutxak bete dira !!!!
Azken egunean, kanpoko eremuan ziren ikasleak etorri dira gunea hustera, kamioan bildutakoa kargatuz eta antolatzaileak lagunduz !
Emaitza izigarri polita atera da : 430 kilo !!!! Abantxu kilo bat'et erdi ikasleka ! Zoragarria !
Antolatzaileak biziki pozik dira, bihotz sustagarria eta ohargarria izan baita elkartasun hori !
Inguruan eta beharretan diren familiak ongi laguntzen ahalko dira, 430 x 2 = 860 bazkari eskainiz denen partetik !
Txalo bero bat eta milesker deneri !
Okupazioa Donibaneko Ikuskaritzan
Apirilaren 7ko elgarretaratzea eta okupazioa Donibane Lohizuneko Ikuskaritzan giro onean iragan da, Baionan eta Donapaulen bezala : aldarrikapenak ozenki oihukatuz, dantzan eta kantuz !
"Euskaraz edo beste tokiko hizkuntzetan ikasten duten ikasleek (Seaska, Diwan, Calandreta... edo sare elebidun publiko eta pribatukoek) haien hizkuntza eskubideen urraketa jasaten dute urtero.
Izan ere, Frantses Gobernuak ikasle horiei euskaraz ikastea onartzen baldin badie ere, azterketak euskaraz pasatzea ikatzen die :
- brebetan euskara idatzitako zientzietako frogak bahituak dira eta inspektore erdaldunek zuzenduak, ikasleek merezi ez duten nota txarra emanez.
- baxoan euskararen presentzia ez da ziurtatua, ez idatzian ez eta Ahozko Handian.
Norberak bere hizkuntza bizitzeko, ikasteko eta azterketak pasatzeko eskubidea du : ikasleek Baxoa, Brebeta eta CFG-a euskaraz pasatzeko eskubidea ukan dezaten eskatzen dugu.
Aski da ! Euskararen kontrako mespretxurik ez ! Azterketak euskaraz orain !"
Hurbildu diren familia, irakasleak, langileak, hautetsiak eta lagun guztiak eskertzen ditugu !
Eskatua izan den hitzordua onartua izan da heldu den asteazkenean !!!! Txalo !
Korrika erakusketa
Badu aste bat orain 22. korrika hasi dela, eta honen karietara, apirilaren 5eko astean 4D eta 4E gelako ikasleek "22 korrika : 1980 - 2022" erakusketa sortu dute euskarako kurtsoetan.
Korrikaren hastapenak eta aurtengo edizioa landu ondotik, 22 edizioak landu dituzte taldeka. Aldi oro, urte hartako lema, kantua, omendua eta lekukoan aurkitzen den mezu gordearen idazlea zehaztu dituzte, afitxa eder eta aberatsak sortuz !
Erakusketa IDZtan ikusgai da, zatozte Korrika hobeki ezagutzera.
Txalo Armelle euskara irakasleari eta laugarreneko artistei !
Hitzekin.... Korrika'irratia !
Apirilaren 5ean, asteartez, eguerdiko pausan, mementu berezi bat entzun da kolegioko kanpoko eremuan : Korrika'irratia !!
Eneka, Laina eta Xana, bosgarreneko hiru ikasleek irrati emankizun berezi bat prestatu dute.... Bertan Donibane Lohizuneko AEK-ko ikasleak komitatuak izan dira elkarrizketa batean parte hartzeko. Galdera desberdinak egin dizkiete : zergatik euskara ikasi nahi ote zuten eta noiztik ari diren, zer zen errexena ala zailena haiendako, zenbat aldiz astean biltzen diren.... Anartean, kolegioko ikasleak kanpoan adi egoten ziren ongi entzunez eta bukaeran antolatutako jokoan parte hartzeko... eta zergatik ez korrikako sarien irabazteko !
AEK-ko Jon, Miren, Mirentxu, Maitena eta Paulo, haien irakaslea, izigarri ongi erantzun dute euskaraz, batzuk haien bizipen egoerak azalduz, batzuk irriz arituz, batzuk euskarari duten atxikimendua azpimarratuz, eta gainera euskaraz gozatuz ! Mintza pratika ariketa ona izan da !
Urduri ziren irrati kazetari gazteek ere bai ongi pasa dute, mikroa ahoan eta kaskoa belarrietan, hitz egin dute lasaiki, txandaka, ongi ahozkatuz haien esaldiak eta ongi animatuz kanpoko lagunak.
Bukaerako jokoan, ikasle andana bat hurbildu da irrati estudio lehiora eta ainitzek sari ederrak irabazi dituzte : giltzeroak, kazketak, eta kamisetak.....
Agurtzeko hitza aitzin, larunbateko kolegioko lekuko eramaileen izenak zozketatuak izan dira zuzenean : 6.eko Beñat Del Bosque, 5.eko Lena Housset Serraler eta 4.eko Eñaut Jauregui !!
Txalo bero bat deneri, irrati animatzaileei, joko parte hartzaleei eta noski milesker ainitz AEK-ko lagunei : Paulo, Miren, Jon, Mirentxu eta Maitenari !
Ik-Ik-Ik korrika ! Ttipi ttapa ttipi ttapa korrika ! Hemen gaude euskararen alde ! Azterketak euskaraz orain !
Ostatatzea 4En....
Aurten, 4Ekoek erbestearen gaiaren inguruko kultur proiektu baten parte hartzen dute.
4Ekoek gai hau harrera eta ostatatzearen ikuspegitik aztertzen dute. Horretarako, Marie Cosnay, engaiatua den idazlearekin lan egiten dute, besteak beste, "Jour de répit à Baigorri" (Baigorriko atseden eguna) idatzi duena.Argitaletxe bat ere sortu du : Dacres, gazte migratzaileen testigantzak argitaratzen dituen "des récits qui viennent" (datozen istorio hauek) bilduma.
Apirilaren 2an, ostiralez, Ortzi, Miarritzeko arte eskolako ikasle bat, aurkeztu zuen, 1936an eta gaurko Behobia eta Santiago zubiei buruzko filma bategin duena. Off ahotsa, 1936an erbestera joan zen amatxirena da. Mementu biziki hunkigarria !
Marie Pozik da tailer horrekin, "une magiko" guzti hauekin. "Haurrek zentzu ona, idealak eta baloreak osorik dituzte". Ukitua da. "Horrelako mementuak konzentratuak eta sutsu diren 4Eko umeekin pasatzeak "hunkitu" egin dio eta on egin dio momentu zail eta lanjerosa hauetan".
Marie maiatza buakera itzuliko da ikasleekin abentura honekin jarraitzeko.
Horren egiteko lehiaz egoten dira !
Kolegioko 6., 5. eta 4.ak zineman !
Martxoaren 31an, ostegun goizarekin, kolegioko 6., 5. eta 4.enak Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joan dira 2011an Celine Sciammak argitaratu duen "Tom Boy" filma ikustera.
Sinopsia : "Laurek 10 urte ditu. Laure mari-mutikoa da. Auzo berrian ailegatu eta, muttiko bat dela sinestarazten dio Lisa eta bere lagunei. Ekintza ala egia ? Ekintza. Uda joko eremu handi bat bilakatzen da eta Laure Mickael bilakatzen da, besteak bezalako mutil bat.... Aski desberdina da maiteminduko den Lisaren atenzioa pizteko. Laure, bere identitate berriaz baliatzen da sekulan agertuko ez den sekretua nahasgarria gordetzeko......"
Saioa egoera onean egin da, eta klasera itzuli zirelarik, filmari buruzko ikasleen iritziak eta sentimenduak ezagutzeko hitz egin zuten kolegioko 6. eta 5.ekoek. Interes handia agertu zuten, itzal-eremu batzuk argitzeko galdera egokiak egin zituztelarik. Ikasgelan, filmari buruzko liburuxka bat banatua izan zaie eta filmatze sekretu batzuk ezagutaraziak izan zaizkie : adibidez, protagonistak aktore-ajentzietan hautatu zituztela. Besteak, aktore nagusia zen Zoe Heranen lagunen artean aukeratu zituztela. Grabaketa abuztuan egin zela ere jakin zuten, haurrak oporretan zirelako eta grabaketak 20 egun besterik ez zuela iraun.
Laugarrenen gelan aldiz, martxoren 31a dela ikuspen transidentarioaren nazioarteko eguna jakin zuten, transgeneroa diren personaien egoera salatzeko eguna eta zein diskriminazioen biktimak diren. Beraz tolerentzia eguna horren ospatzea baliatu dira filma honekin batera. Eskubiderik al dugu izan gizarte-konformismoa uzteko bere kurdelkeria jasan gabe ? Kodeak hautsi eta nahi duguna izateko deretxoa ote dugu ? Galdera zabalak.....
Zalantzarik gabe, filma honek izpirituak markatu dituela segur da.
Telefonoei buruzko burasoendako mintzaldia
Martxoaren 30ean, asteazkenez, burasoendako gaualdi berezi bat antolatua izan da kolegioan, arratseko 6:30tik 8:30ak arte.
Komitatua zen Andrea Aranguren pzikologoarekin, gaia adostua izan zen aitzinetik : "Telefonoa bai / ez ? Noiz ? Nola ? Telefonoaren erabilera sustatzen !"
Hurbildu diren berrogoi burasoen artean, batzuk irriz aritu dira noiztenka, batzuk harriturik egon dira, besteak biziki konzentratuak, baina denak liluraturik !
Lehenik, Andrea Arangurenek oroitarazi du nerabezaroan zonbat aldaketa bizitzen dituzten gure gazteek : aldaketa fisikoak, pzikologikoak, burasoen harremanekiko aldaketak nabari direla, burasoei beldurra handia ematen zaiela, haur gorputza eta nortasunari dolua egiten dutela, bat batean helduen sexualitate gunean sartzen ahalko direla..... Berehalako egoerak kudeatzen ikasten dutela nini / haur garaian baina nerabeendako krisietan mugak ezartzea ez dela beti errexa.... eta bat batean telefonoa agertzen da !! Berak guztiari berehala erantzuten du !
Noiz behar dute telefonoa ? Hastapen batean, burasoek haurren eskuetan haiena uzten diete (jokoak, argazkiak..)... Kolegiora sartzean, nerabeen eskaera da telefono baten ukaitea "denek baitute salbu bera", ardura adina baldin badu zergatik ez ? Kolegioko 5.eko urtean, prebentzioa egiten zaielarik, argi dena da : ukan ala ez, denek dakitela zertan baliatzen ahal den telefonoa !
Zein telefonoa ? Gehienek I-phone bat nahi dute, burasoei da esplikatzea diruaren balioa zertan den telefonoaren hautatzean. Berantago, 16-17 urteetan adibidez, gazteek irabazten duten diruarekin zergatik ez haiena erostea ?
Nola ? Telefono bat eskaintzean, 3 arlo babestea aholkatua da : ikasketak, loaldia eta familiekiko komunikazioa.
Kontseilatua da ere bai kontratu bat egitea nerabearekin telefono bat ematean : erabiltzeko deretxoa duela burasoena izanez, burasoek dutela begi bat ukaiten ahal gainetik, ordutegia araua, konponketa bat balitz parte har lezakela ordainketan, argazki irudiaren legedia aipatu behar da eta noski, mugak depasatuak badira zigortua izan daitekela.
Ondotik, bi bideoen bitartez, Andreak ulertarazi die burasoek duten telefono erabilera dela ere bai gazteen eredua, zer erakutsi nahi dieten garrantzitsua dela. Bestalde, nun dabiltza haurra, zein aplikazioetan ibiliko den (Tik Tok, Snapshat, Instagram, Whatzapp, Youtube, Twitch....) azaldu du, pribatasuna ongi parametratua dela segurtatuz. Nerabeen komunikazioa %85z sare sozialetatik pasatzen da gaur egun, ezin da "isolatu" edo kontrolarik gabe utzi, hitz egin behar dela horri buruz. Berantago, 18-20 urteetan, adikzio berriak ukaten dituzte : parioak eta beste egiteko aplikazioak erabiltzen dituzte : Pmu.fr, Zebet, Bwin, Betclic.... bezalakoak.
Saioa bukatu aitzin, telefonoaren arriskuak zerrendatu ditu : ziber indarkeria, "like" ematea edota zerbait partekatzearen ondorioa, pederasten perfilak, pornografia, sextinga, ikusten den guztia ez dela errealitatea, osasun arazoak eta beste ! Bada gune bat interesgarria dena familien laguntzeko : www.e-enfance.org.
Bukatzeko, burasoen galderei erantzun aitzin, argiki azpimarratu die : "nerabeekin hitz egin behar dela hazten diren bitartean, nahiz eta borroka den eta ez den errexa !"
Milesker Andrea !
Kontaktua : www.andrearanguren.com
Urtxintxa lehiaketako emaitzak !
Urtxintxa matematikako lehiaketarentzat emaitzak eta ondorioz irabazleak atera ziren martxoaren 28an, astelehenez :
- Seigarrenean 6Bko Maialen Fernandez Sanchez eta Oihane Matinez Goñi !!
- Bostgarrenean 5Dko Laida Garayar Hoki eta Saioa Girard !!
Txalokatzekoak dira 6A eta 5E gelak ere bai, hauek, maila bakoitzean, batazbeste hoberena lortu baitute kolektiboki !!
Ikasleekin ikusi eta esperientzia berriz eginen zela atera zen, agian urte bukaera aitzin !
Gora Piarres Larzabal kolegioko ikasleak, Myriam eta Iker matematikako irakasleak eta gora matematika !