Arbasoen aztarnetatik....
Urtero bezala, kolegioko ekipa pedagogikoak urte hastapeneko agonaldi bat proposatu du kolegioko 95 seigarrenei. Hiru egunez Orioko Txurruka aterpean egon dira euskarazko giro batean murgildurik, elkar hobeki ezagutzeko helburua hartuz, ikastola desberdinetatik heldu baitira (Sara, Senpere, Azkaine, Miarritze, Urruña, Hendaia...).
Irailaren 19an, asteazken goizean, Zestoako bidea hartuz, bi taldetan banatuak izan dira bi aktibitate desberdinetan parte hartzeko : Alde batetik, Erdi Aroko Lili jauregiaren bisita egin dute Andere Madalenari esker. Antzerkitxo baten moduan aurkezturik, "zerbitzari berriak" deitutako ikasleak gelaz gela ibili dira bere familiako istoria entzunez. Gaztelu honen inguruan den erreka eta oihanaren bazterrean, zientzietako gida fitxak segituz, landare edota hosto desberdinak aurkitzeko parada ukan dute talde ttipika, urratsez urrats.... Bestalde, Ekainberri leizeetara hurbilduz, bertako tailer gelara sartu dira sua nola egiten den ikasteko eta ehiztari ttipiak bilakatuz, lantza botatzearen ariketa eginez. Azkenik, leizeetako arroketan agertzen diren margoak, bereziki zaldiak, hurbiletik aztertu dituzte. Arratsaldean, Orioko Txurruka aterpera sartu eta instalatu dira haien lagun berriekin, kirol eremu zabalean jokoetan aritu, eta arratseko gaubeila prestatu.
Biharamunean, irailaren 20an, ostegunez, ongi gosaldu, mendiko zapatak ezarri eta, Oriotik Zarautzera oinez joan dira hondartzara iristeko. Bertan, talde ttipitan banaturik, "argazki'rally" bat egin dute : mapa bati esker, orientazioa landu, monumentu desberdinak aurkitu eta argazkiak hartu dituzte. Ibilaldi honen ondotik, elagrrekin piknika erraldoi bat partikatu dute. Arratsaldez, geltokira joan dira Euskotren topoa hartzeko eta Oriora itzultzeko.... Hau desafio ! Gehien batek lehen aldikotza bere txartela konpostatu du eta treina hartu ! Oriora iritsi eta, portura hurbildu dira lekuko historiaren entzuteko HG irakaslearengandi, Oteizaren eskulturaren inguruan elkartuz. Bentio Lertxundi hango kantari famatua dela jakin dute eta Arraun taldearen bandera horiak balkoinetan ikusi ere bai ! Egun hori fisikoa izanki, aterpera itzuli dira ; batzuk jolasten ari ziren bitartean, nahi zutenek Orioko hondartzan freskatu dira, dutxak, afaria eta gaubeila aitzin.
Azken egunean, irailaren 21ean, ostiralez, materiala bildu eta, Donostiara joan dira Tabakalera Kultur Zentroa bisitatzeko eta Christina Enea parkean piknikatzeko, bertan landare eta animaleen artean ibiltzeko.
Kolegiora iristean, oroitzapen liburuxka betetzen bukatu dute eta egonaldiko ahozko bilan biziki baikorra egin dute. Bukatzeko, gure ikasleek ikasturte hastapen honetan, harreman biziki azkrrak lortu dituztela egonaldi honi esker ondriozta dezakegu, motibagarriak ziren aktibitate eta amorratuak ziren animatzaile guziei esker.
Eta jolasten baginen kolegioan ere bai.... ?
Urte hastapen hontan, bazkaltzeko garaian, burua husteko aktibitateak proposatuak zaizkie kolegioko ikasleei : 12h45etatik 13:30ak arte 6. eta 5.entzat eta 13:45etatik 14:30ak arte 4. eta 3.entzat.
Astelehenetan : eskulanak proposatuak dira Iolandarekin.
Astearte eta ostiraletan : azaroaren 25eko kantaldian parte hartzeko kantu tailerra Maritxurekin.
Ostegunetan : nahi dutenendako eta jan aitzin eta ondotik, mahai jokoak gelditu gae Maritxurekin.
Kirol arloan, Olagarroa elkarteak eskalada saioak proposatzen ditu asteazken arratsaldetan.
Lagunen artean jolastea aktibitate berriak deskubrituz eta euskaraz segitzea aisietan ere bai aktibitate guztien helburua da.
Ez da berantegi zuen izenak gehitzeko ! Animo !
Beste guztiek sartzea egin dute ere bai !
Irailaren 4an, asteartez, kolegioko ikasle guztiak hor ziren.
Txirrina jo eta, seigarreneko ikasleak kurtsora joan dira.
Anartean, beste ikasle guztiak kanpoko eremuan jarri eta, zuzendariaren hitza ondotik, haien irakasle arduradunarekin joan dira gelara bi orduz haien ordutegia berria ezagutzeko, irakasleen izenak, zurkaitzen izenak, legedia oroitarazteko...etabar.
Hirugarren ordutik landa, 5., 4. eta 3.eko ikasle guztiak kurtsoetara joan dira.
Aurten 293 ikasle ditugu !!
Ikasturte berri on desiratzen dugu ikasle guztiei ! Euskara on deneri !
Sartze on seigarrenei !!
Irailaren 3an, 96 seigarrenek haien lehen sartzea egin dute gure kolegioan.
Lau geletan banaturik, haien irakasle arduradunarekin pasa dute goiza : legedia, irakasleen izenak, ordutegia, kolegioko bisita....
Eguerdiko pausa ondotik, haien lehen kurtsoak ukan dituzte.
Sartze on eta euskara on deneri !
Bihar beste ikasleak itxaroten ditugu....
Brebeta : azterketa eta mobilizazioa !!
Ekainaren 28 eta 29an, gure kolegioa azterketa zentroa bilakatu da !
Gure 3.eko ikasleek, kolegioan bertan, haien froga ofiziala pasatzeko aukera izan dute !
- Ostegunez : frantsesa goizean (dokumentu aztertzea, diktaketa, idazlana) eta arratsaldez matematikak
- Ostiralez : historia, geografia, herritar heziketa goizean eta arratsaldean, zientziak : bizia eta lur planeta, teknologia.
Anartean, ostiralean, eguerdiko pausan, denok ezarri dugu gure "brebeta euskaraz" tixerta urdina, banderola atera eta bildu kolegioko atekaren aitzinean, zientziak euskaraz zuzenduak izan ditezela salatzeko !
Azterketa bukatua da, ikasleak oporretan daude, burua hustekoa parada dute orain, uda on deneri !
Eta segi euskaraz !
Azken egun erdia hondartzan 6.enendako....
Ekainaren 26an, asteartez, eguerditik landa, seigarreneko guziak joan ziren Zokoako hondartzara piknikatzera eta bainatzera !
Hau beroa baina zein goxo zen lagunen artean bukatzea !
Piknika goxo bat....
Plisti plasta, lagunen artean bustitzea....
Gainera, 5.ekoek zuten haien hondartza garbiketako pausa !
Oroitzapen biziki ona atxikiko dutela segur da !
Munduko kopa kolegioan ere bai !!
Olagarroa elkarteak antolatutako futbito txapelketa bere burua iritsia da, 6. / 5.en txapelketako finalean Mexiko eta Brasil taldeak lehiatu dira eta 4./3.en txapelketan Islandia eta Senegal !
Kirol elkarteak, urtero egin izan duen bezala, 2017 - 2018 ikasturtea bukatzearekin batera, futbito txapelketa antolatu du. Aurtengoan aldiz, Errusiako munduko kopa dela eta, ikasleei parte hartzerakoan munduko herrialde baten izena hartzeko eskatu da.
Parte hartzea aipatuta, azpimarratu beharra dago jende askok parte hartu duela bai txapelketan jolasteko, 16 talde, baita txapelketako partiduak jokatu direnean, publiko gisa ere. Honekin bukatzeko, nesken parte hartzea ere aipagarria izan dela esan behar da, hainbat talde osatu dituztelako.
Txapelketa, azken aste hauetan jokatu diren partiduen ondoren, bere burura iritsi da. Erdi finaletako emaitzak horrelakoak izan dira 6. / 5.etan : Euskal Herri - Mexiko : 0 - 5 eta Kolonbia - Brasil : 2 - 3, Brasil penaltietan buru irtenik, 4. / 3.etan Islandia - Mali : 2 - 1 eta Belgika - Senegal : 1 - 1, penaltietan Senegal nagusituz.
Talde irabazleak aurrera pasatuz, ekainaren 25ean, jokatu dira finalak :
- 6. eta 5.en lehiaketan, Mexiko eta Brasil aritu dira aurrez aurre : 3 - 2, penaltien ondoren, Mexiko garaile izan da !!
- 4. eta 3.en txapelketan, Islandia eta Senegal, azken honek 1 - 0 -ekoarekin irabaziz.
Bukatzeko, biharramunean, 3.eko txapeldunek kolegioko "Super Kopa" jokatu dute irakasleen taldearen aurka, emaitza 2 - 2 izanez, baina penaltiei esker irakasle taldea txapeldun atera da !
Txalo bero bat deneri !
Pilota finalistak !
Olagarroak antolatutako pilota txapelketako finalistak hauek dira : 6.ak !!
Gurruchaga Eneko - Vella Leni / Mihura Urtzi - Etcheverry Pacheco Manex
Antzezlari gazteek deserria taularatzen dute...
Lau goizez, 4A-ko ikasleek La Fabrique Affamée konpainiako Nicolas Marsanen laguntzaz baliatu dira anzterkigile, jokalari eta taula zuzendariak bilakatzeko. Deserria, urte guzian landutako gaia jorratzeko eta eszenak gauzatzeko, haien sormena askatu dute. Herbestearen ibilbidea azaltzen duten testuei zentzua eman diete ikasleek, Untxin ibai ingurumen zoragarri honi esker.
Taldearen kohesioa lortu du Nicolas Marsanek, bere adeitasuna, entzumena, kultura, profesionaltasuna eta bere pasioari esker ; gaur egungo gai zaila hori aipatzeko, idei berezi eta hunkigarriak aurkituarazi dizkie, heine harridura piztuz.
Ikasleek antzerki tailerra gustukoa izan dute, baikorki parte hartuz.
Anzerkilari adituak etengabe galdetu die "zer egingo duzue ondoko sei hilabeteetan ?", talde honekin abentura segitzeko prest baitzegoen. 4A-koek ere bai harekin jarraituko zuten gogotik.
Milesker Nicolasi eta txalo bero bat denei ! Haietaz harro dira !
Koropiloz koropilo aritu izan dira....
Azken egunetako eguerdiko pausan, nahi zutenek izena eman dute eskumuttur tailerran.....
Gustukoak zituzten kolorezko hariak hautatu eta, metodo baten errespetatzeko, ikasle bakoitzari azalpen zehatzak emanak izan zaizkio.
Eskumutturraren hastapena ulertu eta, ikasle bakoitzak berea segitu du.
Bukatzean, agiantza bat asmatu eta, bere eskuan lotua izan zaio azken koropiloa gauzatzeko helburuarekin !