Aurtengo ikasle arduradunak...
Oporrak aitzin, bizi eskolarra orduan, gelaka bildu dira ikasleak haien irakasle arduradunarekin, aurtengo ikasle arduradunen hauteskundeak egiteko.
Gelaka bi ikasle hautatuak izan dira. Beren gelako boz eramaileak izango dira, heldu eta ikasleen bitartekariak. Hiruilean behin, gelako kontseiluan parte hartuko dute ikasle ordezkari gisa. Hilabetean behin, Hezkuntz Aholkulari Nagusiarekin bilduko dira eguerdiko pausan informazioak elkar partikatzeko.
Hona hemen gelaka zein diren :
6An : Naiara Hadouelhadj eta Gabi Harocarene
6Bn : Julen Barreno eta Aida Arizaga
6Dn : Oihan Le Dudal eta Ekaitz Duranona
6En : June Palma eta Fitsum Bessonart
5An : Gehaxan Heguy eta Keti Angevin
5Bn : Naroba Catalan eta Luma Andrieu
5Dn : Laïla Rosa eta Unai Susperreguy
4An : Ximun Sansonnetti eta Elaia Girard
4Bn : Eusko Haddad eta Lea Bouchenard
4Dn : Amaia Halsouet eta Ibai Lecuona
3An : Lutxi Irribarren eta Alaia Aprendisteguy
3Bn : Amaia Apecechea eta Oihan Aramendi
Mikroa hartu eta...
Azaroaren 25eko kantaldirako, kolegioko 6. eta 5.eko ikasle baztuk euskal irratietako soinu deia grabatu dute Maiaren mikrotik, entzungai izango da garai hontan...
Ez ahantz Urruñan iraganen dela kontzertu hori, Urruñako ikastola eta Ziburuko Larzabal kolegioaren alde !
Txartelak salgai emanak dira Urruñako trinketean eta Batika ostatuan, eta Pausuko Xaia ostatuan, 12 eurotan !!
Bertan 15 eurotan izango dira.
Kantu tailerra....
Bazkaltzeko pausa denboran, 6. eta 5.eko hogei bat ikasle ari dira karraskan kantu tailerran, haien hizkuntz desberdinetako "medley"-a lantzen.... Lau hizkuntzetan !
Irailaren erditik, gustukoak dituzten abestiak zerrendatu, proposatu, eztabaidatu eta selekzionatu dituzte ; ondoren, zein kantu landuko dituten erabaki eta bi aldiz astean, biltzen dira lantzeko.
Azaroaren 25ean, igandez, iraganen den kantaldiako lehen partean, haien bozak entzuteko parada ukango dugu !!
Eta ondotik, Kalakan taldearen kontzertua !!
Zatozte !!
Kolegioaren aldeko kantaldia hurbiltzen ari....
Urtero bezala, azaroaren azken igandean, 25ean aurten, dugu hitzordua Urruñako polikiroldegian, arratsaldeko 16:00etan, Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa laguntzeko !
Lehen parte batean, Urruñako haurrak eta Ziburuko gazteek dute kantatuko eta ondotik famatua den KALAKAN taldea entzuteko parada ukango dugu !
Txartelak aitzinetik salgai dira 12 eurotan Urruñako ikastola eta Ziburuko Larzabal kolegioko burasoen eskuetatik eta Urruñako Batika ostatuan, Dongaitz trinketean, Pausuko Xaia ostatuan eta Segurako Elorripe ostatuan. Bertan 15 eurotan izango dira.
Goierriko ikastolak eta elkarteen laguntza eskertzekoa da !
Emanaldi honen ondotik, taloak salgai izango dira zintzur bustitzearen denboran, Kuxkuxtu txarangaren erritmoan !
Burulagunean apuntatu data !
Elkartasun froga ederra !
Urriaren 26an, ostiralez, 900 pertsona baino gehiago bildu dira Donibane Lohizuneko elizan Wolfram sindromoa elkartea laguntzeko !
Trikititxa, kantua, kalitatezko emanaldia Amaren Alabak eta Joseba Tapiaren taldeekin !
Iluneren familia, trikitilari lagunak, kolegioko lagunak eta publikoari esker inguratua izan da !
Txalo bero bat sustengatzaile guztiei !
Euskal Museora joan dira !
Joan den urriaren 18an, ostegunez, laugarreneko ikasleak Baionako Euskal Museora joan dira ; 4A eta 4Bkoak goizez eta 4Dkoak arratsaldez.
Lurraldeak proiektua kari, "Gaur 1966, Euskal Arte Frankismoaren garaian, ihardukitzea eta abangoardia" erakusketa gidatua ukan dute alde batetik eta bestalde,museoko gune desberdinak deskubritzeko aukera.
Zortzi artisten obrak hurbiletik aztertu dituzte : Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Amable Arias, Jorge Oteiza, Jose Luis Zumeta, Jose Antonio Sistiaga, Remigio Mendiburu eta Eduardo Chillidaren zizelkadurak eta margolanak.
Ondotik, galdezketa fitxa bat bete dute Ziburuko bidea hartu aitzin.
Milesker Hego Lapurdiko hiri elkargoari bere partaidetzarendako.
"Wolfram" aipa dezagun ikasgelan...
Urriaren 16an, astearte arratsaldez, Wolfram sindromoa duen seigarreneko ikasle baten aita eta izeba kolegiora etorri dira ikasle guztiei eritasuna aipatzera.
Lehen parte batean, Wolfram sindromoaren ondorioak zerrendatu eta esplikatu dituzte :
- diabeta, azukre gehiegi edo eskasa, insulina, hipoglizemia...
- ikusmen zainen txuntxitzea
- orekaren galtzea
- gustua edota entzumen apalmendua
Frantzian, 50 kasu badirela azpimarratu dute eta Euskal Herrian : 2 iparraldean eta 3 hegoaldean.
Bigarren parte batean, ikerketa aitzinatzeko dirua xerkatu behar dela oroitarazi diete eta joan den urtean bezala, kontzertua bat antolatua dela heldu den urriaren 26an, Donibaneko elizan, arratseko 8:30tan : Amaren alabak eta Joseba Tapia taldeekin. Kolegioko ikasle batzuk eta ikasle honen trikitilari lagunek parte hartuko dute ere bai.
Beraz data burulagunean apuntatu eta elkartasunez denak bildu !
Txartelak salgai dira Turismo bulegoetan, Azkaingo Plazan ostatuan, Donibaneko Battela ostatuan, Urruñako Trinketa ostatuan10€tan eta bertan 12€tan.
"Eraikinen hegaletan..." (3.)
Urriaren 13an, arratsaldean, Angelura joan dira hirugarreneko 18 ikasle.
"Eraikinen hegaletan" ibiltzeko aukera ezin hobeagoa.
Eraikuntzako hainbat alor eta adituk baita aprendizgoko ikasleek harrera bikaina egin digute.
Bukatzeko, gure ikasleek tokian bertan lanbide hauen ikusteko aukera ukatea anitz preziatu dute.
Nahiera eguna #1
Urriaren 11an, ostegunez, kolegioko ikasle eta helduendako egun berezi bat izan da deitutako "nahiera eguna" : osteguneko ordutegi guztia bermoldatua izan da !
Goizeko 8:30tik 9:00ak arte, tutoreka eta talde ttipika bildu dira ikasleak, denen artean prestatutako gosari elikatu bat partekatzeko.
Goiz eta arratsaldez, antolatutako aktibitate eta tailerretan banatu dira mailaka :
- 6.ean : euskara froga, aniztasuna tailerrak (kultur aniztasuna, arrazakeria, ahalmen urritasun fisikoa, dislexia, genero / sexu aniztasuna...) eta "Art'u ta ekin" proiektu tailerrak (erritmo tailerra, ikus entzunezkoa, gorputz adierazpena eta ahozkatzeko tailerra)
- 5.ean : "comic strips" (ingles hiztegia, informatikan lojiziela bereziaren erabilpena, artean onomatopeiak...) eta sukaldaritza (matematikako proporzionaltasuna, espainolezko hiztegia, zientzietako esperimentuak...)
- 4.ean : eguzki sistema (jokoak, kalkuluak, esperimentuak...) eta aniztasuna
- 3.ean : frantsesezko brebeta lanketa, euskaran erremediazioko ariketak eta gorputz heziketa
Bestalde, talde batek egun osoa pasa du tronz baten mekanismoa aztertzen eta ulertzen.
Eguerdiko pausan, ikasleek jan dute kanpoan, Mega Kantu Piknika antolatua biatzen ; lau musikari eta kantu liburuxkari esker, kantu herrikoiak abestu dituzte ozenki eta giro biziki onean, dantzan bukatzeko !
Egun interesgarri eta paregabea izan da denentzat !
Prebentzioa 3.endako
Irailaren 18 eta 25ean, ARSA eta PLANINGako kideak 3A eta 3B-ko ikasleekin, talde txikitan, gogoetak eraman dituzte gai desberdinen inguruan, hala nola :
- elkar bizitza, bestearen errespetua, sentimenduak, emozioneak,
- sexu eritasunen prebentzioa (preserbatibo detekzio azterketa, detekzio azterketen zentroa),
- desiratuak ez diren haurdunaldiak, planifikazio zentroa (urririk), abortatzea, urjentzia pilula....
Ikasleak adi egon dira eta baikorki parte hartu dute.