E - 1... Bihar.......
Gaur azken entsaioak senditzen dira....
Gelaka, mailaka, kolegioa osoa...
Jarririk, egun guzietako jantziekin eta eskuekin...
Bihar xutik ! Tixerta urdina eta danborrarekin !
"Bizi, hazi, hezi, ikasi nahi dugu ! Euskaraz Euskal Herri guzian !"
Berziklapen olinpiadak...
Joan den apirilaren 23an, asteartez, Salies de Béarn herria joan dira 5D-ko ikasleak ; bertan berziklapen olinpiadetan parte hartzera.
Olinpiada horiek bi urte oro iragaiten dira ; eta ikastetxeak, 2016-ko trofeoa berriz jokoan eman nahi izan du, orduan kolegioa txapeldun gelditu bait zen.
Aurten, nahiz eta hautatu bi ikasleak xarmanki aritu diren kolegioa defenditzen, ezin izan ute trofeoa berriz ere etxera ekarri. Halata guztiz, primeran pasa zuten eguna, beste kolegioetako ikasleekin batera.
Olinpiada horietarako prestatzeko, martxo eta apirila tartean 3 aldiz jin zen Joseba Manterola, Bil ta Garbiko langilea gelara, berziklatzearen inguruko informazioa ematera.Haien aldetik ere, olinpiadetan parte hartzeko entrenamednu gogorra egin zuten.
Orain, ondoko urratsa gure ikastetxean, jadanik berziklatzen dena hausnartzea da eta ahalez hobetzea. Hemendik bi urtetara, ondoko olinpiadetan, trofeoa berriz ere ikastetxera ekartzeko gisan !
E - 2... Heldu ! Heldu !
Maiatzaren 4eko danborrada erraldoia prestatzeko, kolegioko ikasleak ari dira a tope hemen !
Erritmoa, hitzak...
Milesker ainitz Unax, Asier eta Aitzoli haien laguntzarendako !
"Plazara ! Euskara ! Jalgi plazara ! Jalgi mundura ! Euskara !
Kasu kasu ikastola kexu !!
Seaskaren etorkizuna arrisku gorrian ezarri ditu Frantziako Hezkunde Ministerioaren jarrerak. Ez baditugu dagozkigun ahalak lortzen, gure irakaskuntza sistema osoa zalantzan ezarria izanen da. Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan ere egoera larriki okertuko da !!!
Maiatzaren 4an, Seaskak mobilizazio handi bat antolatzen du Baionan.... Danborrada erraldoia !!!! Arratsaldeko 5etan abiatuko da, badugu aste bat entrenatzeko eta 6etan La Poterne eremuan dugu hitzordua !
Danborrada ordena berezi batean eginen da, ikastola bakoitzak bere tokia ukanen du, eta bakoitzak bere kolore berezia. Gure kasuan, "Brebeta euskaraz" idatzia duen Tixerta urdina ezarriko dugu (Hezkunde Nazionala aurten zientziako azterketak ez dituela euskaraz zuzenduko salatzeko). Kamiseta salgai dugu !! Zoritxarrez mobilizazioaren ondotik, erabili beharko baitugu !
Mobiliza gaitezen denok ! Indar erakustaldi ederra izanen da !
Anartean, danborra, bidoina, kontserba, kutxa bat aurkitu makil batekin batera eta danborrada erritmoa landu !!
Hemen hasi gara a tope !!!!
Erantzuna : "Prefosta" !
Apirileko bakantzetaik landa, goizeko jolas garai guziz, kolegioko irratiak ditu bazterrak alaitzen udaberri hontan.....
Maiatzaren 13ko ekitaldia hurbiltzen da....
2zio taldeak atera duen kantuaren KDa irabazteko, jokoak antolatuak dira Herri Urrats'irratian !!!
Goizero, ikasle andana bat hurbiltzen da irrati estudiora, edo abesteko Herri Urrats'karaokean edo galderei erantzun egokia emateko....
Dinamika izugarria ! Parte hartze biziki baikorra ! Biba zuek ikasleak !!! Segi horrela !
"Ibiliz ez ote da egiten bidea ? Erantzuna : prefosta !
Usteak uste, urratsak egin ditugu ta urratsek egin gaituzte, hemen gira, prefosta !"
Hazitik Lilia.... Baratzegintza....
Apirilako bakantzen aurretik, IEP gelako Peio, Zuhain, Oier, eta Unai ikasleak Senperen izan ziren Hazitik Lilia lantegian. Bertako sortzaileak diren Mirentxu eta Jakes senar-emazteek gidaturik, gure ikasleek lantegia ezagutu zuten, bai eta lanean jo ta ke aritu ere. Lan bikaina egitearen ondorioz, azken saioan tomate landareekin itzuli ziren etxera. Ea udara honetan tomate goxo-goxoak ateratzen zaizkien !
Hiru saio egin zituzten bertan. "Motteuse"-arekin lanean ibili ziren bixi-bixi, hazitegian baldintza berezietan dauden haziak hartu eta erein zituzten ere ondotik landareen segimentu zehatzaren ariketari ekinez eta bukatzeko lur eremuen garbiketan ere aritu ziren.
Milesker Mirentxu eta jakes zuen harrerarengatik !
Milesker gure ikasle baratzezaineri ere, kolegioan egin zuten baratze ttipian babak noiz aterako diren zain egongo gara !.... Tomateak ere gustoz jango genituzke !
"Spelling bee" jokoa 6Akoendako !
Ikasleek ingelesez idazten duten moduari arreta gehiago jar diezaioten, "Spelling bee" jokoan aritu dira 6A kalsekoak, eta ondotik, txapelketa bat antolatu zuten.
Horretarako, ezagutzen zituzten hitz batzuk letreiatzen entrenatu dira talde txikika, geroz eta astiroago joanez, eta aktska penalizazio bat hartuz.
Azkenean, 12 ikaslek parte hartu zuten torneoan.
Lehen fase eliminakorra 9 ikaslek gainditu dute, eta ondoren, zuzentasuna eta abiadura kontutan hartuz, sailkapen bat lortu zen : Naël Soussi-Charonnat (1.), Maitane Alonso (2.), Matei Calvo (3.) izan ziren txapeldun !
Zorionak parte hartu duten guztiei !