Ikasle ohi batzuen ikasketa ibilbidea : Frantsesenia Lizeoa
Joan den abenduaren 4an, gure ikastetxetik pasatutako bi ikasle berriz itzuli zitzaizkigun arratsaldeko azken orduan, haien ikasketa ibilbidea azaltzeko asmoz.
Orain Garaziko Frantsesenia lizeoan segitzen dituzte haien ikasketak eta ibilbide horren karietara, haien esperientzia gure 3.ei kontatzera etorri ziren.
Gure ikasleez gain, irakasleek ere biziki preziatu zuten ikasle ohien bisita eta egindako aurkezpena !
Lizeoari buruzko xehetasunak : www.frantsesenia.com
Milesker ainitz Noema Mihura, Elorri Manterola eta haien lagunak eta irakasleari !
Nahiera eguna # 2
Abenduaren 3an, astelehenez, kolegioko ikasle eta helduendako bigarren "nahiera eguna" deitutako egun berezia izan da : asteleheneko ordutegia guztia bermoldatua !
Eguna hasteko, Nazioarteko euskara eguna eta Euskaraldiaren azken eguna zela eta, goizeko 8:300tik 10:30ak arte, adin desberdinetako ikasle guztiak nahasirik bildu dira talde ttipika MIHILUZE jokoan parte hartzeko, giro onean : potokumeak, tribuaren berbak, esamesak, eroglifikoak....
Ondotik, egun osoan, tailer desberdinak proposatuak izan zaizkie : tronza zerra desmuntatzea, eguzki sistemari buruzko frezka, kazetaritza, antzerki musikala eta erlaxazioa, euskaraldia lankiak eta kantu - koregrafia, kaligrafia, laborategiko materialaren erabilpena, erromar idazkeraren ulertzea, aniztasuna... eta beste.
talde ttipika arituz eta beste mailetako lagunekin batera, eguna desberdinki iragan da eta ikasleak pozik atera dira. Egun interesgarri eta paregabea izan da denentzat !
Elkartasunez janari mailan aldi hontan !
Azaroaren 12tik 30era, Baionako Elikadura Bankua elkartearen aldeko janari bilketa antolatu dugu gure kolegioan. Familia bakoitzari boltsa bat banatua izan zaio eta, nehor behartuz, azaroaren 30eko azken epea itzuli behar zuten.
Bildua izan dena : arrain eta haragi kontserbak, fruiti eta barazki kontserbak, gosaltzekoak, bixkotaxk, txokolota, irina, azukrea, kafea, olioa, zopak...
Abenduaren 4eko eguerdiko pausan, antolatzaileak etorri dira kolegiora bildutakoa kargatzeko eta nola, ikasleen laguntzarekin batera ! 500 kilo janari pasa bildua izan da, bilketa ederra !
Asteburuan egina izan den eta gure bilketari esker, astero 5600 pertsonei 3 bazkari eskaintzen ahal zaizkie....
Txalo bero parte hartzaile guztiei !
Sud Ouesteko artikulua irakurtzeko, klikatu hemen.
"Behin bazen internet..." antzerkia 6.endako...
Azaroaren 30ean, Miarritzen, "Les découvertes" Versant antzerki taldearen egoitzetan, euskaralkaldi kari, Biarritz Culturek bultzaturik, ikastetxeko 6. mailako ikasleek "Behin bazen internet"... obra ikusi dute.
Antzezlariak lan itzela egin du eta bere pertsonai nagusiarekin : Data, ordenagailuaren muinerat eskutik eraman gaitu. Han maitasun eta laguntasun ixtorioen bitartez parada ukan dute arreta ematea zer gertatzen den gu, jendeak ("Mendi bilotsuek") ordenagailuan, eta batez ere interneten eskaria bat egiten dugunean honen ibilbidea ikusteko. Baita, ibilbide hori baliagarri egiten duten hainbat elementu, zerbitsariak, switch-ak, paketeak, zuntz optikoa etab... deskubritu ditugu.
Versant antzerki taldearen egoitza haurrez , irriz eta magiaz bete dira pasa dugun momentu goxo honetan.
Etxepare Lizeoko bisita 3.endako....
Azaroaren 27an, asteartez, goizeko lehen kurtsoaren ondotik, urtero bezala, 3.eko ikasleak Baionako Bernat Etxepare lizeoa bisitatzera joan dira.
Hamarrak aldera, MEE eta PL kolegioetako ikasleak polikiroldegian bildu dira azpi taldetan banatu dira eta Iban Tikoipe zuzendariak ongi etorria eman eta antolaketa azaldu die.
Alde batetik, bi mutzotan banaturik, 2 kolegioetako ikasleak nahasiak izan dira talde ttipika, lizeoa bisitatzeko terminaleko ikasle batzuei esker : jantegia, barnetegia, kirol eremuak (kiroldegia, eskalada pareta, dantza gela...), biltoki nagusia, IDZ, sartze nagusia, HAN eta hezitzaileen bulegoak, estudio gela, administrazioa, irakasle gunea, orientazio bulegoa, mendi eta erreken izenak dituzten ikasgelak, 3.pro eremua, alda gelak, kiroldegia eta bil txokoa. ikasle horiek lizeoan duten ardura eta autonomia inportanteak zirela azpimarratu dute.
Lizeoan, talde bakoitzak du bere gela eta kurtsoen arteko txirrinaren ordez, 5 minutuko musika bat entzuten dute bitartean, ikasleek tenorez gelara joan behar dute.
Bigarre parte batean, berriz talde ttipika baina ikastegika, ikasle ohiek diaporama bat aurkeztu diete : ordutegia, gai berriak, jantegiko antolaketa, askatasun berriak, une inportanteak, barnetegia, ikasketa motak (orokorra : Z, ES, L - tekno : MKZT Management eta Kudeaketa zientzia teknologia - pro : merkataritza, soziala), animazioa talde desberdinak (kirola, irratia, antzerkia...), kanpoko aktibitateak (UNSS, yoga, Yoseikan Budo, bertso...), alde onak, ertainak eta txarrak. Bukatzeko 2.eko ikasleei haien galderak pausatu dituzte gure 3.ekoek mintzodromoan.
Eguerditan, lizeoko jantegian bazkaltzeko aukera izan dute eta kolegioko bidea hartu dute. Erran gabe doa, MEEK eta P. Larzabal kolegioetako 3.en arteko lehen harremanak egin direla !
Etorkinekin batera kolegioan....
Azaroaren 26an, Baionako "Etorkinekin kolektiboko" Dominika eta Lilian kideak etorri dira Pacôme deitutako migrante batekin, bazkaltzeko orduan. Nahi zuten ikasleek parte hartu dute, hala nola 60 seigarren-bostgarren lehen saioan, eta 30 laugarren - hirugarren bigarrenean.
Ahmed, Abidjaneko 16 urteko gazte baten lekukotasuna geiratu dute. Duela 10 urte joan da bere herritik, burasoak hilak izanez. Mali, Aljeria, Maroka zeharkatu ditu Donapaulera joateko, Monicaren etxera. Harrera biziki ona ukan du, asteburuetan haien etxean da eta astean zehar, eskolara doa. Lizeoan ez da beti errex, arrazismo probokazioneak jasaiten ditu "beltza" bakarra baita. Harrera bikoteak azpimarratzen du bere baikortasuna, bere indarra, bere engaiamendua, zein energia ematen duen. Argi du gidaria ala zabor biltzailea bilakatu nahi duela. Ahmedek dio "bizia baldin bada, esperantza bada !" eta lema horrekin bizi da, besteak lagunduz ere bai.
Ondotik, komitatu genuen Pacôme migranteak hitza hartu du bere bizipena kondatzeko ikasleei. Bera, Côte d'Ivoiretik heldu da. maitasun ixtorio bat ukan du Lila musulman batekin, bera giristinoa izanez, eta haurdun bilakatu delarik, bi maiteminduak botaiak izan dira haien familiengandik, erlijio desberdinagatik. Pacômek jasan ditu hiltze mehatxuak eta erasoak. Bere emazteak eskatu zion joatea herritik 2017ko maiatzean, arriskuan baitziren eta abentura hasi zen : Mali, Niger, Aljeria, Marokara joan da eta dirgabekoa bilakatu delari, lana xerkatu du ; lanean aritu da 6 hilabetez, baina osasun arazoak ukan ditu eta Marokako hegoara joan da. Aditzen zuen "Boza ! Boza !", zodiaka batekin itsaso zeharkatzen ahal zelarik... Baina dirua behar zen, polizia hor zen, oihanean egon behar zen... Gau batez, zodiakan upatzea lortu du eta 9 orduko bidaia egin zuen ! Betiko oihuak "boza ! boza !". 800 kilometarar iritsi da Almeria herrian, Españan ; ondotik Bartzelonan egon da hilabete batez... Gaztelera ikasi du... baina bere ametsa eskolara berriz joatea da ! 80€ lortu zituen ONG batetik, otobusa pagatuta bakarrik 36€ gelditzen zitzaion... eta Bionara iristea lortu du ! "Bizi" deitutako ONG bati esker, aterpetua izan da... Etorkinekin kolektiboko kideengandik lortzen du laguntza, orain Frantziako estatutik babes deretxoa itxaroten du eta paperak egun batez berriz eskolara joateko psikologia ikastera.
Ikasleak biziki hunkituak izan dira bere lekukotasunarekin, nola lortu zuen joatea, bere emaztea eta haurrik gabe bizitzea zer egiten zaion, bere herriari pentsatzea... Gaur egun, Jean Joris bere semeak 11 urte ditu eta harremanetan dira telefonoz. Bukatu du bere solasa erranez "Me boulaye" (maite zaituztet).
Azkenik, kolektiboko Lilian eta Dominikak hitza hartu dute aipatzeko egiten duten lana :
- migranteen egoeraz jendea informatu legea aldarazteko
- migrante guzti horiei laguntza ematen entsaiatu : gazteak eskolarizatuz, paperak lortzen lagunduz, aterpeak aurkituz...
Mintzaldi horren bukaeran, ikasle talde eder bat sortu da ekintza berezi bat antolatzeko kolegioan bertan, dirutza bat lortzeko kolektiboaren alde.
Kolegioaren aldeko kantaldia...
Azaroaren 25ean, 900 pertsona inguru elkartu da Urruñako polikiroldegian, han bertan antolatua baitzen Kalakan taldeko kontzertua Urruñako ikastola eta gure kolegioaren alde.
Lehen partean, Urruñako haurrek "Aldapeko" kantua abestu dute, ondotik Ziburuko nerabeek lau hizkuntzetako kantu nahasketa bat eta ondotik Kalakan taldea.
Arratsaldea bukatzeko, erromeria antolatua zen xarmanki aterpearen azpian, taloak, edariak eta nola ez Kuxkuxtu Txarangarekin !
Mila esker antolatzaile eta donatzaile guztiei
Milesker Goierriko lagunei eta etorri diren guztiei !
Kolegio guztia zinemara !!
Azaroaren 22an, ostegunez, goizeko 3. orduan, kolegioko ikasle guztiak Donibaneko Le Select zinemara joan dira.
Gazteenendako, 2009an eta Tom Moore - Nora Twomeyk egindako "Brendan et le secret de Kells" animazio filma ikustera joan dira : "Irlandan, XI. mendean, Kells-eko azkartutako abadian bizi da 12 urteko Brendan deitutako fraide gaztea. Brendanek beste fraideak laguntzen ditu abadia azkartzen, "viking"etaz babesteko. Bukatugabeko liburuaren jabea den Aidan frera ezagutuko du eta abentura zoragarrietan hasiko da. Egun batez, abadiatik oihanera eskapatzen da Brendan, eta erdi otso erdi haurra den Aislingen ezagutza egingo du ; neskatxa horrek muga guztiak gainditzen lagunduko du...."
Bestalde, lau eta hirugarrenek, 2007an eta Marjane Satrapi - Vincent Paronnaud-ek egindako "Persepolis" animazio filma ikustera joan dira : "Teheranen 1978an : Zortzi urteko Marjanek bere etorkizunari pentsatzen du eta mundua salbatzeko profeta bilakatzea amesten du. Bere amatxiri hurbiletik lotua, iraultzako gertakariak hurbiletik segitzen ditu ; hauek Chah erregimenaren erortzea probokatuko baitute. Gerlako giroan, Marjanek bere oihala atxiki beharko du baina errebeldatuko da..."
Filmak bukatu eta, Ziburuko kolegiora itzuli dira jantegia eta kurtsoekin segitzeko eguna.
Euskaraldirako prestatzen ari...
Azaroaren 22 eta 23an, euskaraldia kanpaina kari, kolegioko ikasleek haien txapa prestatzera joan dira bazkaltzeko pausa denboran....
Ttipitatik euskaraz aritzen dira eta "aho bizi" izaiteko prest dira...
Karrikan, etxean, edozoin tokitan kurutzatzen badituzue, lasai : lehen hitza emango dizuete : "euskaraz" !
Ez ahantz abenduaren 3a arte iraganen dela eta luzarako !
Eskuetatik trebe...
Astelehenetan eta bazkaltzeko pausan antolatutako eskulan tailerra animatua izan dugu ikasturte hastapen honetan, seigarreneko ikasle frango interesa erakutsi baitute proposamen honekin.
Arraultze kutxa andana bat bildu ondoren hasi dira loreak sortzen eta tindatzen ispilu borobil bat inguratzeko helburuarekin. Gehienak proiektuaren bukaeraraino joan dira aurtengo lehen produkzioa plazerrekin eramanez etxera.
Handiagoko taldean aldiz, kakorratzean aritu dira. Lehen urratsak eman dituzte otarre ttiki bat eginez. Ez bada errez izan ere, ongi lotu dira eta orain badakite teknika honek eskatzen duen trebeziak zoin diren.
Segi dezatela sortzen, asmatzen eta plazer hartzen ondoko proiektuetan !