ASSR azterketa 5. eta 3.endako
Ekainean, bosgarren eta hirugarreneko ikasleek ASSR (Attestation Scolaire de Sécurité Routière) pasatu dute, hau da, bakoitzak bere mailan bide segurtasunari buruzko azterketa egin dute.
Bosgarrenen kasuan, ASSR1 egin dute eta beharrezkoa izango da noizbait eskuterrarentzat baimena lortu nahi baldin badute.
Hirugarrenek aldiz, ASSR2 pasatu dute eta autoaren baimena ateratzeko eskatuko diete.
Aurten ere denek gainditu dute froga beraz, Zorionak guztiei !
Segoviara joan dira 4.ak !
Kolegioko 4.eko 50 ikasle eta 5 irakasle ekainaren 4tik 8ra Segovian egon ziren.
Astelehen goizean goiz gogotsu abiatu ondoren, bazkalostean Madrileko "Reina Sofia" erakustokian Pablo Picassoren eta bere garaikideen arte lanei buruzko azalpenak eman zizkiguten, ikasleek 3.ean aztertuko duten Guernica margolanarekin bukatzeko. Bertan, ikasleek Picassoren krokisak eta margolana bera aztertzeko parada ukan zuten. Ondoren, Segoviaruntz abiatu ziren, eta bertan haien aste baterako familiek ongi-etorria eman zieten afari goxo batekin.
Astearte goizean, Ávila hiriaren harresien inguruko bisita gidatu bat egin zuten. Ondoren, La Granjako "Real Fábrica de Cristales" kristal lantegia bisitatu zuten, eta bertan bi tailerren bidez, kristalak tindatzen eta grabatzen ikasi genuen. Arratsaldean, Segoviako alde zaharra ezagutzeko, bost ikasleko taldeka pista-joko batekin amaitu zuten eguna.
Asteazkenean, egun osoa Warner Madrid jolas-parkean igaro zuten egun osoa. Denak oso pozik baina nekaturik atera ziren !
Ostegunean, goizean Segoviako zentro historikoki bisita gidatu bat egin zuten, bertako hitsoria eta arktekturari buruz asko ikasiz. Bazkaltzeko, parke eder batean jarri ziren, eta elgarrekin hizketan eta jostetan aritu ziren haien eguneko bigarren bisitaren ordua iristen zen bitartean. Ondoren, Segoviako alkazarra bisitatu zuten. Eguna bukatzeko, haiek izan ziren gidak : taldeka, astean zehar ikasitakoari esker bideo batzuk ekoiztu zituzten, gehien maitatutako monumentuei buruz azalpenak emanez.
Ostiralean, etxera bueltan abiatu ziren goizean goiz, pozik baina oso nekatuak !
Pubertaro saioa bat 6.endako !!
Seigarrenak pubertaro saioa izan dute joan den ostiralean, Joana eta Laida biologia irakasleen laguntzarekin.
Neskak alde batetik eta mutikoak bestetik, lasaiaki haien kezka eta galderak pausatu ahal izateko.
Hasieran, hitza askatzeko bideo batzuk eta diaporama bat proiektatu dira.
Ainitz galdera eta ohar aipatu dituzte giro goxo batean.
Ordua biziki fite joan da eta denak zerbait gehiago ikasita atera dira.
Hau aurkikuntza !!
Gaur, ekainaren 7an, ostegun eguerdiz, udako eguzkiaren azpian 5.eko ikasle baten begien azpian !!!!
Lau hostoetako hirusta bat !! Gure kolegioan !!
Suerte on zuri Otxanda !
Deserria antzezturik !
Aurten, 4.eko ikasleek "deserriaren" gaia landu dute euskaran eta frantsesean, gai hori hurbiletik edo urrunetik landuz, izan Euskal Herrian edota mundu mailan.
Deserriaren zergatiak, arrazoinak aztertuz euskarri ezberdinak erabiliz.
Abiapuntua, Jon Arretxek idatzitako liburua izan da, hala nola "Beti Iparralderantz".
Ondotik, ikasleek gelan egindako lanketa baten ondorioz, taldeka Dejabu konpainiako Miren Alkalari esker, antzerkitxoak sortu dituzte 2 orduko 6 saio eginez.
Ikusgarria biziki ederra eta hunkigarria izan da deserriaren arrazoin ezberdinak taularatuz.
Txalo bero bat 4B-ko ikasle guztiei eta milesker Miren eta Mathilde-i !
NB : Hego Lapurdiko Herri Elkargoaren laguntzarekin egina izan den CLEA proiektua da.
Mus txapelketako txapela neskengandik eramana izan da !
Ekainaren 1ean, ostiralez, atera den eguzkiari esker, mus txapelketako finalak kanpoko jolas eremuan iragan dira, bestee lagunen begipean.
Urduri ziren ikasleak 8 hamarrekotan ziren bi mantxak irabazi behar zituzten txapeldunak bilakatzeko.
Alde batetik, printzipala sailkapenean, 3.eko Laia Calvo eta Itxaso Gartziak 2 - 0 irabazi dute 5.eko Maddi Fernandez eta Nekane Artolaren aurka, nesken finala aurten !
Bestalde, kontsolantean, 4.en arteko desafioan, Larrun Arantzabal eta Gaizka Arrizabalagak dute irabazi 2 - 0 Jon Elgorriaga eta Eneko Susperregyren aurka, muttikoen finala aurten !
Azkenean, txapelak neskek dute ipini !
Txalo bero bat txapelketa hontan parte hartu duten 74 jokalariei eta sustengatu dituztenei !
Heldu den urte arte ! Imido, bi gehio, bost gehio, ordo, kanta ! Bukatua da Kolegioko Mus txapelketa !
Ziburun egin den elgarretaratzea...
Maiatzaren 31an, asteazkenez, arratsaldeko 6:00etan, Piarres Larzabal kolegioa eta Kaxkarrotenea ikastolako 50 heldu ta gazte bildu dira Ziburuko plazan.
Danborra erritmoan, plaza eta karrikak animatu dituzte, Herriko etxearen aitzinean bukatzeko ibilaldia.
Ondoko hitzorduak : gaur arratsean 7:00etan EEP aitzinean eta larunbatean eguerditako piknikarako !
Milesker hurbildu direneri.... Borroka ez da bukatua ! Segi dezagun !
Kolegio guztia zinemara
"Collège au cinéma" proiektuen kari, kolegioko ikasle guztiak Donibane Lohizuneko"Les Ecrans Luziens" zinemara joan dira maiatzaren 28an, astelehen goizean, aurtengo hirugarren eta azken filma ikusteko :
2015ean Alain Gagnol eta Jean Loup Feliciolik egindako animazio eta abenturazko "Phantom Boy" filma seiggaren eta bosgarreneko ikasleei aurkeztua izan zaie :
"New York.... Gangster desitxuratu misteriotsu batek Alex zuritzen du, bere atzetik segika dabilen polizia inspektorea. Ospitalean dagoela, Alex Leoren laguna egiten da, 11 urteko mutiko bat, bere gorputz barrutik irteteko gaitasuna duena. Mamu bat bezala, beste pertsona guziengandik ikusezina izanez, hormak zeharkatuz hegan egiten du. Baina egun batez, aurpegi puskatua duen gizonak birus informatiko batekin hiria mehatxatzen du... Zer gertatuko ote da ?"
Laugarren eta hirugarreneko ikasleek, 2011an Aki Kaurismâki-k ekoiztutako filma dramatikoa ikusi dute :
"Marcel Marx, idazle ohia Havre hirira erbesteratu da berta oski garbitzaile lana eginez eta ondorioz biztanleekin harreman hurbil atxikiz. Bere idazle lana era bat baztertuz, bizi erosoa darama Arletty bere emaztearekin, tabernan eta egiten duen lanari esker. Baina bere biziak beste itzura bat hartuko du egun batez Afrikatik datorren haur batekin topo eginen duelarik eta momentu berean bere emaztea larriki erituko delarik. Baina zer gertatuko ote da ?..."