Kolegioko mus txapelketaren segida...
Nahiz eta Baionako danborrada eta Herri Urrats kari moztura bat izan zen gure antolaketan, martxoan hasitako mus txapelketarekin segitzen dugu...
Lehen fase batean, 37 ekipak aritu dira bost edo seiko multzoetan partidak egiten.
Emaitzen arabera, printzipala ala kontsolantean aritzeko kalifikazioak zehaztu dira.
Maiatzaren 18an iragan dira kontsolanteko 1/16ak.
Aste hontan, printzipala eta kontsolanteko 1/8ak jokatuko dira heldu den astean txapelketa bukatzeko helburuarekin...
Gauza da : orain partida guztiak irabazi beharko dira finalaraino iristeko.....
Xantza on ekipa guziei eta txalo bero bat parte hartzaile guztiei !!
Nautika eguna kolegioaren alde...
Kolegioko Burasoen elkarteak Nautika eguna antolatzen du heldu den uztailaren 1ean, igandez !!
Itsas aktibitate desberdinak haur eta helduei proposatuak izanen zaizkie Zokoako hondartzan : optimista, katamarana, paddle....
Aktibitate horiez gain, udarako oporrei hasiera emateko besta eguna izango da !!
Ongi antolatzeko helburuarekin, zuen izena lotura hontan ezartzea eskatua zaizue.
Egun osoan, animazioak, taloak eta ostatua izango dira.
Animatu !!
Zientziak ere euskaraz !! Sustengua...
Gaur egun, 3.eko ikasleei Brebetako zientzietako froga euskaraz pasatzea ukatzen zaie.
Aldarikapen hori zabaltzeko "Brebeta euskaraz" tixertak eginarazi ditugu.
Denon esku dago mezua zabaltzea, tixerta erosiz eta erabiliz.
Tixerta horiek erosten ahal dituzue Piarres Larzabal kolegioan, 7 eurotan.
Zuen laguntzarekin kondatzen dugu !
Willis Drummond-ekin Atabalen...
Maiatzaren 15ean, astearte arratsaldez, kolegioko 4.eko ikasleak Miarritzeko Atabalera komitatuak izan dira Euskal Kultur Erakundearengandik.
Hiru taldeetan banaturik, talde ttipi batek bisitatu ditu Atabal guneko gela gehienak, beste talde ttipia ari zelarik egitarauari buruzko "quizz" galdezketa bati erantzuten. Anartean, talde handiak Willis Drummond-en musika entsaioetan parte hartu du, artistekin solas bat partekatu eta bukatzeko, argi eta soinu teknikarien lana deskubritu. Bigarren partean, taldeek tailer desberdinetatik trukatu dute.
Haien arteko bi ikasle trebatu dira musika taldearekin eszena gainean : Eneko Cia eta Oier Alberdi !!
Saio guztia euskaraz iragan da, artisten transmisio eta harreman hurbil eta atsegina azpimarratzekoak dira, zinez !
Ikasleak adi egon dira eta baikorki interesatu dira prestatu zituzten galderak pausatuz !
Milesker ainitz Franck, Brice, Willis Drummond taldea, Atabal gunea eta Euskal Kultur Erakundeari horrelako ekintza batera komitatzeagatik !
Hemen klikatu.
Bigarren brebeta xuria...
Maiatzaren 7tik 11ra, aste berezia izan baldin bada gehienendako, gure 3.eko ikasleendako azterketa astea izan da : bigarren brebeta xuria....
Astelehenen goizean, 4 orduz, frantsesa froga pasa dute.
Asteazken goizean : brebetarako ahozkoa pasarazia izan zaie bi pertsonez osatutako epaimahaiaren aitzinean eta aitzin / ondotik, B2 mailako euskara azterketarako ahozko eta idatzitako froga.
Ostiralean : beste ikasleak etxean zirelarik pedagogi eguna antolatua baitzen, 3.ekoek azken azterketa eguna zuten : 2 orduz historia geografia, zientziak ordu batez eta arratsaldean, bi orduz matematikak.
Igandean, Herri Urratsen burua hutseko arnasa hartzeko aukera izan zuten !
Azken txanpa da ekainaren 28 et 29an iraganen den egiazko azterketa aitzin....
Segi segi lanean !
Pegatinak ! Pegatinak !
Maiatzaren 13an, Herri Urratsen.... euri tantak eta eguzki izpien artean jendea hurbildu da....
Hirurogei ikasle taldeka ibili dira aitziraren inguruan, jendeari pegatinak saltzen, kolegioaren alde !
Txalo bero bat haiei !
Segi dezagun euskararen alde borrokatzen ez baita oraindik irabazia....
Postu gehiagorik ez momentukotz !
Zientziak brebetan frantsesez pasa beharko dira : Onartezina !
Hemen.... gaude.... euskararen alde !
2zio taldeko kideak gure kolegioan izan dira !!
Maiatzaren 4ean, Baionara joan aitzin, ohorea izan dugu gure kolegioan : 2zio taldeko Odei eta Gorka kantari "ospetsuak" komitatu ditugu kolegioko IDZtara momentu goxo baten pasatzera, bazkari denboran....
Lehen parte batean, 5. eta 4.eko 45 ikasle bildu dira eta bigarren partean, 6. eta 3.eko 51 ikasle !
Bertan, kantari bakoitzak euskararekiko duen atxikimenduaren lekukotasuna eta bizipena eman dute, ondotik aurtengo Herri Urratseko kantua aurkeztu dute, bideoklipa erakutsi eta erranahia landu, azaldu.
Harri batez bi xori ! 2zio taldearen azken KDa berriki atera baita, "ni eta zu" bideoklipa erakutsi eta esplikatu diete ikasleei.
Hitz hartzea eta galderei erantzun ondoren, bertan ziren ikasleen artean, KD berria irabazteko zozketa antolatua izan zen eta 6.eko Eztitxu Girard eta 4.eko Haize gramont-ek zuten eskuratu !
Milesker ikasle parte hartzaileei ! Milesker Odei eta Gorkari !
Hiztordua dugu denok igandean orain, Maiatzaren 13an, Herri Urratsen, Nafarroa gunean, 12:15etan haien kontzertua entzuteko eta baitezpada kantatzeko.... Erantzuna : prefosta" !
"Deiadar bat bada Baionan"....
Danborradako oroitzapenak webguneko argazki gunean dira !
Txalo bero bat antolatzaile, irakasle, langile, buraso, parte hartzaile, sustengatzaile eta ikasle guziei !!!!!
Milesker ! Desafioa lortua !!