Seigarrenak Donibaneko mediatekan....
Ekainaren 21 eta 22an, 6.eko ikasleak Donibane Lohizuneko mediatekara joan ziren, koelgioko dokumentalistari esker.
Donibaneko bestak hasi berri baitziren, Mediatekako langileak Donibaneko koloreetan jarriak ziren, nola ez beltzez eta gorriz.
Ihintza Dubernet-ren (ikasle ohia) laguntzari esker, gure ikasleak egoitzaren ezagutza egin dute eta ikasi dute estaia guziak irekiak zitzaizkiela : haurren xokoa, eleberriak euskaraz eta frantsesez eta azkena, prentsa gunea, DVD eta KDrena. Baita adingabekoak direnez, karta urririk jaso dezaketela.
Ondorioz, udan ere, literaturan murgiltzeko aukera badute gure ikasleek !
Hondartza garbiketa...
Azken sei urteetan egin bezala, kolegioko bostgarreneko 70 ikasle Zokoako hondartza garbitzen izan ziren ekainaren 26an. Biologian, teknologian eta fisikan landu gaien inguruan, GIP proiektu bati amaiera eder bat emaitzeko parada izan da.
Hortarako Surf Rider Fundation elkarteak antolatzen duen hondartzen garbiketa ekimenean parte hartzea erabaki zen.
Batzuek, harea bereizteko iragazkiekin ekin zioten hondartza garbitzeari, eta besteak, harroketara abiatu ziren itsasoak ekarritako soberakinak jasotzera. Harroketan itsasita zeuden gurpilak eta antzerako tramankulak askatzen ere nahiko lan izan zuten, baina botatako izerdiak merezi izan zuen, horren ostean mokadutxoa jan eta itsasoan bainatzeko aukera izan zuten.
Ikasturteko honetako azken egunari amaiera emateko uda sasoi honetako lehen zabor biltzea egin zuten beraz. Pilatutako zakar poltsak kolegiora eraman, eta han, soberakinak sailkatu eta aztertu ostean, formularioa bete zuten datuak Surf Rider Fundazioari igortzeko, hauek baitira udan zehar egiten diren antzeko ekimenetan, bildutako zaborren datuak bildu eta kudeatzeaz arduratzen direnak.
Iniziatiba ederra ! Txalo bero bat 5.ei !
Nafarroa 5.enendako !
Ekainaren 21 eta 22an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.
Goizeko 9etan kolegiotik abiatu eta, 11:30ak aldean urtean zehar landutako Leireko monasterioa bisitatu zuten. Ondoren, 14:30tan, Erreberriko bisita egin zuten : Karlos III.aren jauregiaren bisita. Joko pista baten bitartez, Erreberriko alde zaharreko karriketan eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten.
Arratsaldeko 4:30ak aldera, Mendigorriako Errota akanpalekura joan dira. Han bertan, pizinan freskatzeko, errugbian - futbolean eta tenizan aritzeko parada izan zuten, lagunen artean.
Gauean, astronomia sezio bat proposatua izan zaie, teleskopia baten bitartez zeruaren azterketa egiteko.
Ondoko egunean, Jondoni Jakobeko bidea zen gai nagusia. Gosaldu eta gero, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren, erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gares zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte.
Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburua sartu ziren.
Bostgarrenak Miramonera joan dira !
Ekainaren 19an, asteartez, 5. mailako ikasleekin Miramon Zientzia kutxagunerat joan ziren egun pasa Donostira. Bertan, goizean, bi tailerretan parte hartu zuten.
Lehenik, astronomia tailerrean eta ondotik, elektrizitate tailerrean parte hartu zuten.
Eguerditan, aroa lagun zutela, kanpoan piknikatu zuten denak elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikusi eta esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitate hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.
Ikasle talde bakotxak, galdezketa orri bat zuen betetzeko bisita mementuan.
Egun goxo eta interesgarria pasa zuten agian, zientziei begira ikasleek beste ikuspuntu bat ukaitea lortu zutela. Ondoko ikasturtean ere errepikatzekoa !
4.ak Oiartzunera joan dira !
Ekainaren 19an, asteartez, laugarreneko ikasleak Oiartzunera joan ziren Euskal Herriko historia geologikoan bidaia bat egitera.
Alde batetik, luberri ikasgune geologikoan aztarna geologikoak aztertuz Lurraren bilakaera aztertu zuten.
Bestetik, Arditurriko meategian erromatarren garaitik orain dela 40 urte arte ustiatu izan den meategi batean asrtu ziren eta garaian garaiko mineralak eta ustiapen teknikak ikusi zituzten.
Herri kirolak 6.endako !!
Ekainaren 19an, asteartez, Mendi Gaiak elkarteak animatutako Herri Kirol goizean parte hartu dute seigarren guztiek, bi taldeetan banaturik : kapeluaren jokoa, arto landatze eta bilketa, toka jokoa, kontranbandisten lasterketa... denen gustukoa bazen !
Lehengo lanak gaurko jokoak bilakaturik Vivi eta Eñauten azalpenei esker !
Desafioz betetako giro atsegina ! Azken izerdiak bota dituzte amaierako soka tira erraldoian eta denak irabazle izan dira ! Txalo deneri !
Biologi ateraldia...
Ekainaren 14 eta 15ean, 6.eko ikasleak Ziburuko inguruak aztertzeko, lehenik Ziburuko oihantxora igo dira eta bertan ezaugarri fisiko batzuk neurtu dituzte baita landar hostoen bilaketa bat egin dute, geroxeago kostaldera abiatu dira.
Han marea behera baliatuz, arroketan bizi diren animalia ezberdinak bildu dituzte hala nola itsas luzokerra, anemona baita olagarroa ere !!
Ikasleak ohartu dira bizidunak inguruko ezaugarri fisikoei lotutako bizi baldintzak zituztela.
Goiza bukatzeko, denak elgarrekin hondartzan piknikatu dute.
"Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere" mintzaldia
Ekainaren 14an, ostegun eguerdiz, Etxepare lizeoan diren Eneka, Gexan eta Enaitz (3 ikasle ohiak), kolegiora komitatu ditugu haien proiektua aurkezteko kolegioko IDZtan : Himalayara joango dira 29 egunez, urriaren 11tik azaroaren 10era, bi gailur igoko dituzte hamar sherparekin batera.
Mendizale gazte horiek txikidanik izanki, elkar motibatu dira abentura horren bizitzeko eta gure ikasleei diaporama baten bitartez presentatzeko : ibilaldia, baldintza fisikoak, bidaiaren xehetasunak, hizkuntzaren trukaketa....
Herrialde guztietako 16 - 18 urtekoeuskal gazteen arteko elkar ezagutza izango da, Sherpa gazteekin beraien kultura eta hizkuntza gutxituaren berri ere izango dute, 100 hitz ikasiko dituztelarik eta alderantziz. Finean, kultur aniztasunez eta mendiaren esfortzuz betetako giza abentura izango da. Honen helburu nagusiena Euskal Herriko gazteen artean euskararen erabilpena sustatu eta zabaltzea da mendiaren unibertsoarekin tartekatuz.
Proiektua finantzatzeko eraman behar den lana azpimarratu dute, bakoitzak 6000€ behar duelarik.
Jan ondotik, beraz, 50 ikasle batzu hurbildu dira mintzaldian parte hartzeko eta ondotik beste 20 ikasle gehiago haien proiektua finantzatzeko antolatu zen tixerta salmentara.
Haien bidaia filmatuko baitute, expedizioaren berriak itxaroten ditugu heldu den iaksturtean ! Bide on zuei Eneka, Gexan eta Enaitz !
Facebook : Oxigenoa eusakrari 6000 metroan ere
Twitter : @oxigenoa6000
Emaila : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Brebeta hurbiltzen da....
MEZUA ZABALDU OTOI !!!
Gure kolegioan salgai ditugun tixertak !!!
Motibatu.......
Gure bosgarrenak bertsolari...
Eta iristi zen eguna : Ekainaren 14an, Donibane Lohizuneko Ravel entzun arretoan bildu ziren haien lanen berri emateko.
Hantxe zeuden goiza alaitzeko eta bertsoak abesten laguntzeko Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariak zein Odei Barroso bertsolari eta rap-abeslari handia.
Hori da hori pagotxa !
Gainera, luxuzko animatzaile bat izan zuten : Oscar Estanga kantaria ! Denak dantzan jarri zintuen bere kitarra doinuak jarraituz. Eta haien unea iritsi zen, urduritasuna alde batera utzi, eta ongi ikasitako bertsoak kantatu zituzten guztien gozamenarako.
Goiza primeran pasa zuten konpainia ezin hobean euskaraz jolastuz, euskaraz kantatuz, euskaraz biziz...
Milesker Hego lapurdiko Herri elkargoa eta Bertsularien Lagunak elkarteari !