Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Maiatzaren 31an, asteazkenez, Rahmi lehiaketan parte hartu duten kolegioko hirugarreneko 9 ikasle (hamabiren gain) elkartu dira Donibane Lohizuneko geltokian Bordalera joateko treina hartzeko.... Tramway-z garraiatu eta, Bordaleko Eskualde hotelaren aitzinean iritsi dira eta itzalean piknikatu dute elgarrekin.....
Arratsaldeko 1:30tan, hotelan sartu dira eta behar zen egon gelara ailegatu dira ; bertan "Portraits de France" erakusketaren itzulia egiteko aukera ukan dute.
Ondotik, beste 7 lizeo - kolegioetako ikasleak bezala, anfiteatro batean instalatu dira, harrera hitz entzuteko, lehiaketan ziren 8 dokumentalak - labur metraiak ikusteko eta haiena deskubritzeko.
David Diop idazlea, Pascal Blanchard historialaria, Marion Duclos komikilaria, Le Monde egunkariako kazetari bat eta hain beste pertsona ezagunekin osatutako epaimahaia bildu den bitartean, ikasle guztiak atera dira eskainia izan zaien krakada baten partekatzeko eta iritziak eztabaidatzeko.....
Tenorea iritsi delarik, arratsaldeko 4ak alde, talde guztiak berriz sartu dira.... Denak urduri noski....
Lehenik, emaitzak eman aitzin, epaimahaiaren lehendakaria den David Diopek ikasle guztiak eta haien arduradunak eskertu ditu, eta hautatutako gaiak eta kalitatezko lan guztiak zoriondu ditu. Ondotik, esplikatu du horietatik hiru kolegio sariztatuak izango zirela, berdinketan izanez.... Trofeo bat eskuratuko zutela eta bertan ziren idazleek izenpetutako liburu batzuk..... Lehen trofeoa kanboko Errobi eskolari emana izan da, bigarrena Josephine Baker omendu duten lizeoari eta ..... suspenzio handienarekin.... hirugarren trofeoa, nola ez, Gure kolegioko ikasleek egindako "Losseni" dokumentalari !!!!!!!!! Hau sorpresa eta hau poza izen hori entzutean !!!! Bozkarioz beterik, berehala haien sariaren bila joan dira ikasleak, txalokatuak izan dira..... Dokumentala bakarra euskaraz aurkeztua gainera !!!!!
Ondotik, elgarrekin trago bat hartu eta, Euskal Herrira treinez itzuli dira, haien emozioak partekatuz... Baina eguna ez zen bukatua ! Azken sorpresa bat ukan dute Donibane Lohizuneko geltokira iristean : Losseni hor zen !!!!! Elkarrekin mementu horiek partekatu dituzte, denak harro harro ziren azken argazki bat hartu aitzin !
Eramandako lan guztiagatik, denak dotore dotore etortzeagatik, portaera bikaina erakusteagatik, txalo talde hortako ikasleei : Ainitze, Elena, Jade, Alaitz, Yun, Mael, Aritz eta Iluneri !!!! Eta noski, gurekin ez zirenak izaten ahal : Lorea, Urtzi, Ines eta Nahia H !!!!!!

Maiatzaren bukaeran, seigarren eta bosgarrenen artean antolatua den mus txapelketako kideen arteko fase finalak iragan dira.... 

Haien multzoetako partiden emaitzen arabera, ekipa batzuk sailkatu dira printzipalan eta besteak kontsolantean.

Joan den astetik laurden eta final erdiak jokatu dituzte...

Eta maiatzaren 30ean, asteartez, fianlak jokatu !

Alde batetik, printzipalan aritu diren Elaia Biscay eta Amaia Etchegarayk bi mantxak irabazi dituzte Hegoa Haramboure eta Beatrizen aurka, nahiz eta emaitzak ttinko atera : 40-38 eta 40-33.

Bestalde, kontsolantean aritu diren Enaitz Diratchette eta Xalbat Otañok bi mantxak irabazi dituzte ere bai Enaitz Duperou eta Jokin Zugastiren aurka, ber emaitzekin : 40-38 eta 40-33.

Printzipalako txapeldunek boina ezarri dute buru gainean, eta jokalariak sariztatuak izan dira ! Mus kartak, buia tiratua aktibitate bono bat...

Zorionak zuei eta segi gezurretan aritzen eta parioak egiten herri desberdinetako txapelketetan !

Lau eta hirugarrenetako fase finalak jokatzen diren bitartean, heldu den urte arte !!!!

Maiatzaren 24an, asteazkenez, euskara kurtso denboran, Ziburun urtero antolatzen den liburu eta disko azoka ezagutzeko parada izan dute 3.ek Ladix Lanouguere Arrosagarayren eskutik. 

Orain dela zenbait urte kolegioan euskara irakasle izandakoa eta gaur egun Baltsan elkarteko partaide izanik, Ladixekin egindako topaketa honen helburua ikasleak azokara gertura daitezen motibatzea izan da.

Azoka honen berezitasuna euskara hutsean izatea baita, heldu den ekainaren 3an 

aukera paregabea da gure lurralde eleanitz honetan, euskal literaturaz eta musikaz gozatzeko. Bertan hainbat idazle, komikilari zein kantariren lanak ezagutzeaz gain, edozein adineko publiko zabalari idekiak diren emankizun desberdinak izanen direla aurreratu digu Ladixek, erakusketak, umorezko saioak eta kontzertuak besteak beste.

Mila esker Ladixi gure ikasleak euskalgintzara hurbiltzera motibatzeagatik eta eskerrak ere aurkezpen saio hauek egingarriak izaten lagundu duten langileei. Espero dugu ikasleei azokara joateko gogoa piztu izana.

Ekainaren 3a arte ! 

Maiatzaren 17an, asteazken goizez, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten !

Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, artista bat - obra bat - ikastaldiaren ahozkoa aurkeztea hautatu zutelarik. Bost minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste hamar minuta epaimahaineko galderei erantzuteko. Froga honen emaitzak, ehunen gain dena, brebeta azterketarako kondatuko du.

Bestalde, euskara frogaren ahozkoa pasatu dute, maiatzaren 23an zutelarik idatzizkoarena. Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna neurtzen da : ulermena irakurriz eta entzunez, adierazpena idatziz eta mintzatuz.

Asteburu luzea pasa eta, maiatzaren 21 eta 22an, 4.ak hizkuntz bidaiara joan diren bitartean, bi egunez, bigarren brebeta xuria pasatzeko aukera ukan dute. Astelehenean, frantsesa eta HG-IMH frogak zituztelarik, biharramunean : matematikak, zientziak eta euskara idatzia.

Azterketa egoera horietan erakutsi duten portaera egokia azpimarratzekoa da. Biba zuek ! Ale azken txanpa !

Maiatzaren 16an, asteartez, kolegioan piknikatu eta, kolegioko laugarren eta hirugarreneko ikasleak Donibane Lohizuneko Le Select zinegelara joan dira "Les lumineuses" 5 labur metraiak ikustera (1995 - 2015) :
- Catherine Bernsteinenen "Zohra à la plage"
- Sarah Saidanen "Beach Flags"
- Abbas Kiarostamiren "No"
- Guillaume Paul eta Léa Mysiusen "L'île jaune" 
- Mathias de Panafieu eta Sonia Gerbeaudren "Oripeaux" 

............ emakumezkoen erretratu-galeria bat !

Lau hilabeteren ondoren, PLK 22-23 pala txapelketak bere amaierara iritsi dira.
Olagarroa elkarteak antolaturik eguerdiko aire-hartze denboran binakako txapelketa burutu da aurtengoan, maiatzaren 15ean.
6/5.ez osaturiko 25 bikoteen txapelketa egon da alde batetik eta 16 bikoteez osaturiko 3/4.ena bestetik. 
5/6.en txapelketan hasieratik Ekain eta Xan 5.ak nagusitu dira partida guztiak irabaziz eta nahiz eta finalean Ekhi eta Andonik estutasunetan jarri zituzten, azkenean txapeldunak atera ziren lehen biak. 
Bestetik, 3/4.en txapelketan Allande eta Unai 3.ek final erdietan partida bat galdurik ere, finalera sartzea lortu eta Josu eta Julen 4.ak garaitzea lortu zituzten neurketa berdindu baten ondoren. 
Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta zorionak Ekain, Xan, Unai eta Allanderi!!
Piarres Larzabal Kolegioak txapeldun berriak ditu !!
Aurten ere Orientazioa lantzeko asmoarekin zenbait lanbide ezagutzera joan dira 4.eko ikasle batzuk.
Urtarrilan Sarako Eskutik enpresa bisitatu zuten eta esku pilotak nola egiten diren ikasi hango langile ekipo bikainarekin.
Ondoko hilabetean, Senpereko Hazitik Lilia enpresa bisitatu zuten, hazi biologikoak ereitea eta landareak salgai eman arteko prozesu guztia behatuz eta ikasiz. Mila esker Mirentxu zure prestutasun eta laguntzagatik !
Eta azkenik, orain, Errenteriako Udaletxeko langileen tailerrak bisitatu dute bertako lanbide ezberdin ugariak ezagutuz, hala nola elektrikari, arotz, errementari, lorazain, margolari, etab. Mila esker beraiei ere urtero egiten diguten harreragatik !

Urtero bezala, kolegioko ikasleek bertako mus txapelketan izena emateko aukera ukan dute.

Aurten, 36 ekipak ari dira astearte eta ostiraletan, eguerdiko jolas garaian elkarren kontra eta hori apirilaren bakantzetaik landa.

Bi txapelketa antolatuak izan dira : bat 6. eta 5.en artekoa eta bestea : 4. eta 3.en artekoa.

Urtero, arrakastatsua den txapelketa bat da !

Hastapenetik legedia argiki utzirik, bikote bakoitza ahal bezain ttanttoak eta hamarrekoak irabazten saiatzen da : sei hamarretako bi mantxak irabazi behar dituzte.

Orain arte multzoka aritu izan dira, hiruzpalau partidak segurtatuz.

Maiatzaren 23tik, kalifikazioen garaia abiatuko da, printzipalan ala kontsolantean sailkatuak izanez.

Xantza on deneri ! Ea aurtengo finalistak zein diren ....

Maiatzaren 12an, ostiralez, jateko pausa denboran, Rahmi proiektuko ikasleak elkartu dira kolegioko IDZtan, Euskal Irratietako Panpi kazetariarekin mintzatzeko !

Hastapen batean, txandaka, proiektua nola aurkeztua izan zitzaien aipatu dute. Ondotik, zergatik eta nolaz osatu duten taldea... Ahantzi gabe hautatu duten gaia eta abenduan Losseni Fofanarekin egindako topaketa. Segitzeko, hilabetez hilabete eramandako lana aipatu diote, Miarritzeko Atabalen egindako ahotsen grabaketaren esperientzia, oporretan, sortu duten musika tresnen grabaketa ikaslea baten aitaren etxean.... Eta bukatu aitzin, gaur egun arte eraman duten gidoia xehetasunetan azaldu diote. Azpimarratu diote ere bai, maiatzaren 31an komitatuak direla Bordalera, haien 3 minutuko dokumentalaren aurkezpenara eta epai mahainaren emaitzak zuzenean bizitzeko.

Bukatzeko bakoitzak bere esperientziaren iritzi balorapen bat egin du.

Laster grabaketa hori Euskal Irratietan entzungo dugu !

Milesker Panpi kolegiora etortzeagatik eta proiektuari erakusten duzuen interesari !!!