Aurten, fisika - kimika, artea eta euskara kurtsoetan, proiektu komun bat burutu da Piarres Larzabal kolegioko laugarrenekoekin : "Espaziora bidaia".
Astronauta bilakatu eta Lurretik abiatu dira espazioan zehar bidaiatuz, gizakientzat egokiak diren beste planeta batzuen xerka.
Helburua, gaitasun ezberdinak baliatuz, taldeka komiki bat sortzea izan da.
Ekainaren 1ean, ostegunez, arratsaldeko 6:30tan, kolegio eta inguruetako burasoak komitatuak izan dira kolegioko IDZtara "Nerabe buraso baten izatea" mintzaldian parte hartzera, Elorri Garat pzikologoak animaturik, kolegioko Eskola Bizitzak antolaturik.
Sar hitza denboran, haurzaroa eta nerabezaroa garaiak hitzen bitartez nola kalifikatzen ahal diren galdetu die burasoei.... Nerabezaroa, desoreka pasai bat da familiarendako, garapen fase horrek beldur, kezka ainitz iratzartzen ditu eta ber mementuan, identitate eraikitze momentu azkarra da, experientzia berriak egiten dira, familiatik haratago ikusten duguna. Alta, gaztearendako, burasorik gabe bizitza ederra da ! Ariketa ttipi bat proposatua die iraganera bidaiatzea eta zer ongi ala gaizki pasa zen haien nerabezaroan oroitzea.
Ondotik, helduaren postura nerabearen sekuritatearen bermatzea dela adierazi du. Ethologikoki, Konrad Lorenz eta Harry Harlowk egin zuten ikerketa azalduz, eta psikologikoki - psikanalisikoki René Spitz, John Bowlby eta Mary Ainsworth-rena gehituz. Atxikimendua, ingurumenaren eraso bat bizitzen duelarik, haurrak bere inguruan duen heldu segurraren hurbiltasunaren deitzeko duen sistema da. Heldua deitzen du, bere barne sekuritatea, barne oreka berriz lortzeko. "Caregiver" fenomenoa esplikatu du ere bai : Helduak emozioak partekatzen ditu, gaztea kontsolatzen du, babesten du, segurtatzen du, aterabideak proposatzen dizkio eta berantago, aterabideak atzematen laguntzen du.
Segurtasun emozionala ukan eta, gaztea joango da munduaren deskubritzera eta garapen fase garrantzitsuak hasiko dira, izanez pzikologikoak, sozialak eta fisikoak.... Esperientzia desberdinak saiatuko ditu, helduari da kontrolatzea - neurtzea arriskuaren frekuentzia...
Nerabezaroa ez da krisia bat, noiztenka gure nerabearekin dugun harremana krisian da, harremanak iratzartzen dituen emozio intentsoengatik...
Bukatzeko, Elorri Garatek burasoen kezka eta galdera batzuei erantzun du : Nerabe bat bere logelatik ateratzea beharrezkoa da ? Muttiko edo nesken nerabetasun desberdintasunak zein dira ? Beste nerabe baten portaera desegokiaren lekukoa izatea ez da errexa.... Bixkien nerabetasunaren desoreka kudeaketa zaila da ; Telefonoaren erabilpenari buruzko negoziaketak eta mugak zein dira ? Nola egin etengabe erantzuten duen nerabe baten aitzinean ? Zaila da gainditu duten etapa baten gibelean senditzea ; Nerabe anai-arrebak direlarik, etengabe konparaketan baitira, nola kudeatu ?
Osoko euskaraz izan den mintzaldi hori biziki interesgarri, aberatsa eta interaktiboa izan da.... Hezkuntz Aholkularia den Elenda Dufauk du segurtatu berehalako itzulpena. Etorri eta parte hartu duten 40 burasoak eskertzen ditugu eta nola ez, Elorri Garat pzikologoa azlapen guzti horiek emateagatik ! Txalo bero bat !
Aurten ere laugarrenak Segovian eta Toledon izan dira.
Maitzaren 22-26ean Castillan zehar ibili dira, gainera hizkuntza lantzeko aukera izan dute bertako familietan.
Aurten bi taldetan banatuak izan dira ikasleak, bat Segovian (4AD) eta bestea Toledon (4BE).
Herri bakoitzean bisita eta aktibitate ezberdinak egin dituzte, tokia eta bertako kultura ezagutzeko. Adibidez, gasna tailerra Consuegran edo beira fabrika La Granjan.
Bi taldeek joko pista baten bidez Madril ezagutu dute. Ondoren, Reina Sofian dagoen Gernika deskubritzeko aukera izan dute ere.
Plazer bat izan da bidaia denak elgarrekin bukatu izana Warner Bros. parkean !!!
Dena oso ongi igaro da eta ikasle eta erakasleek asko gozatu dute! Datorren ikasturterako motibatuak!!


Maiatzaren bukaeran, seigarren eta bosgarrenen artean antolatua den mus txapelketako kideen arteko fase finalak iragan dira....
Haien multzoetako partiden emaitzen arabera, ekipa batzuk sailkatu dira printzipalan eta besteak kontsolantean.
Joan den astetik laurden eta final erdiak jokatu dituzte...
Eta maiatzaren 30ean, asteartez, fianlak jokatu !
Alde batetik, printzipalan aritu diren Elaia Biscay eta Amaia Etchegarayk bi mantxak irabazi dituzte Hegoa Haramboure eta Beatrizen aurka, nahiz eta emaitzak ttinko atera : 40-38 eta 40-33.
Bestalde, kontsolantean aritu diren Enaitz Diratchette eta Xalbat Otañok bi mantxak irabazi dituzte ere bai Enaitz Duperou eta Jokin Zugastiren aurka, ber emaitzekin : 40-38 eta 40-33.
Printzipalako txapeldunek boina ezarri dute buru gainean, eta jokalariak sariztatuak izan dira ! Mus kartak, buia tiratua aktibitate bono bat...
Zorionak zuei eta segi gezurretan aritzen eta parioak egiten herri desberdinetako txapelketetan !
Lau eta hirugarrenetako fase finalak jokatzen diren bitartean, heldu den urte arte !!!!
Maiatzaren 24an, asteazkenez, euskara kurtso denboran, Ziburun urtero antolatzen den liburu eta disko azoka ezagutzeko parada izan dute 3.ek Ladix Lanouguere Arrosagarayren eskutik.
Orain dela zenbait urte kolegioan euskara irakasle izandakoa eta gaur egun Baltsan elkarteko partaide izanik, Ladixekin egindako topaketa honen helburua ikasleak azokara gertura daitezen motibatzea izan da.
Azoka honen berezitasuna euskara hutsean izatea baita, heldu den ekainaren 3an
aukera paregabea da gure lurralde eleanitz honetan, euskal literaturaz eta musikaz gozatzeko. Bertan hainbat idazle, komikilari zein kantariren lanak ezagutzeaz gain, edozein adineko publiko zabalari idekiak diren emankizun desberdinak izanen direla aurreratu digu Ladixek, erakusketak, umorezko saioak eta kontzertuak besteak beste.
Mila esker Ladixi gure ikasleak euskalgintzara hurbiltzera motibatzeagatik eta eskerrak ere aurkezpen saio hauek egingarriak izaten lagundu duten langileei. Espero dugu ikasleei azokara joateko gogoa piztu izana.
Ekainaren 3a arte !
Maiatzaren 17an, asteazken goizez, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten !
Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, artista bat - obra bat - ikastaldiaren ahozkoa aurkeztea hautatu zutelarik. Bost minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste hamar minuta epaimahaineko galderei erantzuteko. Froga honen emaitzak, ehunen gain dena, brebeta azterketarako kondatuko du.
Bestalde, euskara frogaren ahozkoa pasatu dute, maiatzaren 23an zutelarik idatzizkoarena. Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna neurtzen da : ulermena irakurriz eta entzunez, adierazpena idatziz eta mintzatuz.
Asteburu luzea pasa eta, maiatzaren 21 eta 22an, 4.ak hizkuntz bidaiara joan diren bitartean, bi egunez, bigarren brebeta xuria pasatzeko aukera ukan dute. Astelehenean, frantsesa eta HG-IMH frogak zituztelarik, biharramunean : matematikak, zientziak eta euskara idatzia.
Azterketa egoera horietan erakutsi duten portaera egokia azpimarratzekoa da. Biba zuek ! Ale azken txanpa !
Maiatzaren 16an, asteartez, kolegioan piknikatu eta, kolegioko laugarren eta hirugarreneko ikasleak Donibane Lohizuneko Le Select zinegelara joan dira "Les lumineuses" 5 labur metraiak ikustera (1995 - 2015) :
- Catherine Bernsteinenen "Zohra à la plage"
- Sarah Saidanen "Beach Flags"
- Abbas Kiarostamiren "No"
- Guillaume Paul eta Léa Mysiusen "L'île jaune"
- Mathias de Panafieu eta Sonia Gerbeaudren "Oripeaux"
............ emakumezkoen erretratu-galeria bat !

