Ekainaren 22an, ostegunez, kolegioko bosgarrenak Nafarroan ziren bitartean eta hirugarrenak brebetako berrikuspenetan..... Kolegioko seigarren eta laugarrenei hirugarren nahiera eguna proposatua izan zaie !
- Seigarrenei : bainuko esentziadun gatzak, kiribil tailerra, eskulanak (armariak), idazkera tailerr ttipiak, dantza garaikidea, altxorraren ehiza !
- Laugarrenei : let's play soccer, molekulen domino jokoa, artzikirola eta hockey-a, escape game ¿donde esta el chef ?, Oiasso museoko proiektua, migrante baten ibilbidea.
Azken eguna aitzineko antolaketa horren oroitzapen ona atxikiko dute ikasleek.
Ekainaren 21a, Patagoniatik etorri zitzaigun Rocio Basterra ezagutzeko parada izan 3.eko ikasleek IDZtan.
Euskal diasporaren gaia sakonki landu baikenuen euskarako kurtsoetan, aukera ederra izan zen gure sekuentzia borobiltzeko.
Izan ere, Rociok aitatxi nafarra zuen baina ez zuen ezagutu. Bere amatxik, argentinarra izanik ere, kontatzen zion familiako hizkuntza ez zela espainola, baizik eta aspaldi euren hizkuntza lapurtua izan zitzaiela, euskara alegia.
Hortik datorkio Rociori euskararekiko atxikimendua eta bere kabuz euskara ikasi ondoren, gaur egun Viedma herriko euskal etxean euskara irakaslea da eta lan handia burutzen du bere inguruan gure herria eta kultura Argentinan ezagutarazteko baina ez han bakarrik.
Iparra- hegoa elkarteak sustatutako Kutxabira proiektuan toki garrantzitsua izan zuen eta konfinamendu garaian, euskararen inguruko ilusioz beteriko mezuak zekartzan kutxa Argentinatik ekarri zuenean berriro Euskal Herrira eta Bernat Etxepare lizeoko ikasleek omenaldi eder bat antolatuz errezibitu zuten.
Bere lekukotasuna oso aberasgarria izan da denontzat, euskarak eta euskal nortasunak munduan zehar duen indarraz jabetzeko eredu paregabea izan da.
Mila esker topaketa hau bideratu duten Bernat Etxepare lizeoko Peiori eta gure kolegioko Maritxuri.
Ekainaren 20an, asteartean azken orduan, konzertazio ordua zelarik, ikasleak kanpoko eremura jautsi dira arratsaldeko 4:00etan.... diskretuki....
Seigarrenak, bosgarrenak, laugarrenak, hirugarrenak, irakasle - hezitzaileak.... eta Iolanda eskas baitzen, ikasle guztiek oihukatu diote "Iolanda ! Iolanda "... Mementu horretan ulertu dut bere agurra tenorea zela eta hurbildu da, biziki emozionatua, denen txaloak, oihuak entzutean eta ikasle guztiak xutik ikustean.....
Berehala, zuzendaria den Iñakik hitza hartu du... Ondotik, 6/5.eko eskulan taldeak gutun bat irakurri dio eta bertso bat eskaini, 3.eko eskulan taldeak lekukotasuna eman dio, Aiur / Hodei / Amaiur / Unax bertsolariak mezu ederrak bidali dizkiote, eta azkenik, 4/3.eko ikasle batzuk "aurresku" bat dantzatu diote, Elena / Luma / Alaitz bibolina joleak alaiturik. Zen bat emozio !! Gero, ikasle batek lore xorta bat eskaini dio eta beste bik "eskulan eta konponketa diploma" bat eta kolegioko ikasle gehienek egindako marrazki / gutun / bertso / mezu liburuxka.
Txalo bero bat parte hartu duten guztiei !
Bukatzeko, Iolandak mikroa hartu du azpimarratzeko ez zuela senditu sorpresa hori hurbiltzen, diskretuki pentsatzen zuela joatea kolegiotik erretretara eta oroitzapen bikainak atxikiko dituela, noiztenka berriz pasatuko zela eta noski, eskerrak eman ditu deneri.
Horra Iolanda... hainbeste urte Seaskan, Kanboko kolegioko barnetegian, Ziburuko Larzabal kolegioan, bide on opa dizugu....
Adiorik ez ! Erretreta on zuri !!!!!
Ekainaren 20an, CIBOURE PART EN LIVRE festibala karietara, Piarres Larzabal kolegioko seigarrenek Jean-Christophe Tixier ezagutzeko aukera ukan dute, heldu edo haurrendako hogeita hamar eleberrien egilea eta, besteak beste, frantseseko kurtsoetan landutako Dix minutes à perdre. Ainitzei gustatu zaien polizia-eleberria !
Hasiera batean, haien liburuko laburpen gogokoena eszenaratu dute ikasleek baita ere Dix minutes serieko liburu-estalkien sorkuntzak egin. Bere eleberri batzuen gainean zenbait asmakizun ere jarri dizkiote.
Orduan, autorea jokoan sartu da bere bizitzari buruzko galdera sorta eginez, eta bere oroitzapenak kondatuz : bere amatxiren historia 1940an alemaniar etsaiarengandik ihes egin zuenean, La Rosalie-n kondatua, parean zuen publikoa liluratua izanez.
Gero, irudikapen bisualen bidez irudimena sustatzeko tailer orijinal batean aktiboki parte hartu dute ikasleek. Bertan ziren gazteek pitzadurarik gabeko konzentrazioa erakutsi dute eta beren sentimenduak adierazi dituzte bere gisako esperientzia honen aurrean.
Borondate oneko eta hurbilerraza den Jean Christophe Tixier bere liburuak sortzeko prozesura azaldu zien, irakasleek irudimenarik ez zuela pentsatzen zutelarik. Sari ainitzeko liburu arraskastatsuak sudurreko oin sakratuak dira eskolako urteetan !
Milesker ainitz Jean Christophe eta zuri Muriel, topaketa horren antolatzeagatik !
Ekainaren 19 eta 20 ean, astelehen eta asteartez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostira.
Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.
Eguerditan, aroa lagun izanez, kanpoan piknikatu zuten denak elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.
Ikasle talde bakoitzak, bere erakaslearekin galdezketa liburuxka bat zuen betetzeko bisita mementuan, bertan ziren modulo batzuei buruz.
Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek, beti ere euskaraz, beste ikuspuntu bat izan zuten, eta arratsaldeko bisitarekin haiek izan ziren eragileak!
Ondoko ikasturtean ere azken aldikotz errepikatzekoa espero dugu ateraldia (gero hesten baita) !
Ekainaren 19an, astelehenez, ikasleen nahietatik abiatuz, Bordalen aurkeztua eta sariztatua izan den "Losseni" filma aurkeztu dute Rahmi taldeko 3.eko ikasleek, kolegioko IDZtan nahi zuten ikasleei.
Lemisik, 6. eta 5.eko ikasleei presentatu dute arratsaldeko 1:00tan eta bigarren partean, 4. eta 3.eko ikasleei arratsaldeko 2:00tan.
Proiektua nola hasi zen eta nola landuten oroitarazi ondotik, ikasleek zituzten galderei erantzuten saiatu dira.
Laster youtuben aurkituko da www.rahmi.fr webgunean....
Milesker ainitz hurbildu diren 60 lagunei !