Maiatzaren 12an, "Zubiak eraikiz" proiektuari segida emateko helburuarekin, Orereta ikastolako DBHko Euskaraz Biziko ikasleek Piarres Larzabal kolegioko 5.eneko ikasle batzuekin bideo-deia egin zuten....
Herri Urratserako gonbidapena luzatu zieten, eta bertze hainbat gauzetaz mintzatu ziren.
Hastapeneko gutun trukaketa, ihauteriei buruzko bideo trukaketa eta... orain topaketa bat egiteko ametsa dute elkar ezagutu ditezen !
Aurten Kilometroak 2023 Errenterian ospatuko da.
Ea joaterik duten haien elkartasuna eskertzeko !
Maiatzaren 10ean, astearte arratsaldean, piknika goxo baten ondotik, kolegioko laugarren eta hirugarreneko ikasleak kolegioko ezker paretan elkartu dira......
Gerraren zentzugabekeria eta loturari buruzko laugarreneko proiektuaren esparruan den Andrée Chedid El mensaje eleberriarekin hasiz, ikastegiaren kanpoko eremuan, Batcharte konpainiaren Xilko emanaldiari harrera egiteko plazerra ukan genuen.
Proposamen honek gaurko neska baten gainezkatzeak kontatzen ditu eta seme-alabatasunari buruz galdetzen du, gaur egun emakume bat zer den.
Ikuskizun horrek ikasleak astindu zituen, 3.ekoak ere gonbidatuak zirelarik, eta gogoeta bat eginarazi zien. Euskal eta frantses hizkuntzak gurutzatu, kateatu, erantzun egiten dira.
Ikuskizun hau aukera biziki ona izan da ikasleak ikusle adeitsu eta kritikoak izan daitezen.
Loturaren temaika hartuz, ekainean, 4 klaseek 15 orduko tailerra izango dute lau artistekin (4 emakume), besteak beste Joana eta Fanny, Batcarta konpainiako kideak.
Milesker Batcharte konpainiari kolegiora etortzeagatik eta bereziki, Joana Olazagasti gure ikasle ohiari !
Maiatzaren 2tik Herri Urrats arte, eguerdiko pausan, kolegioko ikasleek mikroaren aitzinean dute hitzordua !!
Aurten eta beste urteetako Herri Urratseko abestien inguruan, hainbat galderei erantzun dute edota karaokean parte hartu baikorki.
Gainera erantzun onak emanak badira, aurten eta beste urteetako KDa irabazi dituzte !
Egunero, euskaraz gozatzeko parada kantuz !
Laster Herri Urrats !
Maiatzaren 14ean, igandez dugu hitzordua, bertan kantatzeko, jolasteko, dantzatzeko, jan eta edateko eta noski Herri - Urrats Seaska laguntzeko !
Zuen gain kondatzen dugu !
Ekainaren 3an, Ziburun iraganen den liburu eta disko azoka hurbiltzen ari zaigu...
Aurten azokaren eta kolegioaren artean elkar harremana sortu eta hainbat ekintza antolatu ditugu.
Lehena, maiatzaren 5an, ostiralez, Dani Fano komiki egilearen bisita izan da.
Laugarrenek oren batez berekin trukatzeko parada izan dute komikiaren inguruan.
Xabiroi komiki aldizkariaren egilea den Dani Fanok komikigintza, ilustratzaile eta idazle lana, Xabiroi komiki naldizkaria aipatu die.
Milesker Dani eta Ziburuko liburu eta disko azokan elkar ikusiko dugu !
Maiatzaren 3an, asteazkenez, goizeko 9:00tan, kolegioko seigarren eta bosgarrenak joan dira Donibane Lohizuneko Le Sélect zinemara.
Bertan, 2010ean ateratutako "Fantastic Mr Fox" filma ikusi dute, Wes Andersonek eginik.
"Hiru baserritar oso erne den azeri bati aurre egiten ari dira, familiarentzako janariaren bila joaten direlarik..."
Apirilaren 27an, goizeko lehen kurtsoa eta gero, kolegioko ikasle guztiak joan dira Donibane Lohizuneko Le Select zinegelara bi filmen ikustera :
2018an Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak argitaratu duten "Handia" filma seigarren eta bosgarrenendako :
"Euskal Herrian, 1836an. Lehen gerla Karlistan borrokatu ondoren, Martin Eleizegi, Gipuzkoak familia-etxaldera itzuli da. Orduan Joaquin ana txikia erraldoi bihurtu zela ikusi zuen. Berehala, Martinek gauza bat besterik ez du nahi : estuegia dela uste duen landa-mundu horretatik ateratzea ; Joaquinek, berriz, bere herria eta familia - tradizioak ditu gogoko. Denok lurreko gizonik handiena ikustegatik ordaindu nahi dutela sinetsita, Martinek Joaquin ontziratu du Europa osoan zehar bidaia luze bat egiteko, eta Joaquinek bere konplexuei, zalantzei eta beldurrei aurre egin beharko die.... benetako gertaeretan oinarritutako istorioa."
2016an Asier Altuna argitaratu duen "Amama" filma laugarren eta hirugarrenendako :
"Euskal Herriko landa-eremuko familia batean, hiru anai-arrebaren benjamina da Amaia. Belaunaldi-gatazka bat piztu du da, Gaizkak baserrira itzultzen den zaharrenak, atzerrira joatea erabakitzen duenean. Amonaren begien aurrean, Amaiak aurre egin behar dio aitaren malgutasunik ezari, tradizioengatik eta landetako lanen erritmo aldaezainagatik bakarrik bizi baita. Adiskidetzeko ezinezkoak, bizitzaren ikuspegi urrunegiak bereizten ditu."
Bi filma horien lanketa aitzin eta ondotik euskara geletan antolatu da.
Milesker Le Select zinema euskarazko filmei egindako harreragatik !
Apirilaren 25eko goizean, kolegioko seigarrenak Senpereko Larreko gelan "Entre les gouttes" konpainiak emandako "Le sourire de l'écume"emanaldia ikustera joan dira.
"Aktorea izan nahi duen Danieren istorioa da hau. Paper bat irabazi du Hans Christian Andersenen bizitzari buruzko antzezlan batean, topaketa horrek bere eguneroko bizitzan oihartzuna eta desarrazoiketa izan duena. Egunero bezala, Myriam bere ama, bisitatzen du baina zahartzen air da eta haurtzaroan berriz erortzen da... Konplizitatearen bihotzean eta daniarraren kondulariaren unibertsoko amildegi batean, Daniek abiatzen eta irtetzen ikasiko du."
Erran gabe doa Lapurdiko Herri elkargoko ordezkarien laguntza eskertzekoa dela.
Apirilaren 25ean, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingles antzezleri harrera egiteko plazerra ukan du Piarres Larzabal kolegioak.
Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guztiek eguneroko bizitzako gaiak osoki ingelesez landu dituzte aktoreek proposaturiko tailerretan parte hartuz.
Murgiltze dibertigarri baina zorrotza, ikasleei bi ordu pasatxoz ingelesez trukatzeko parada eman diena. Aktoreek haien gogo eta indar biziari esker ikasleak guztiz hainganatzen jakin dute.
Iaz bezala aurten ere gure ikasleak liluratu dituen esperientzia aberasgarria izan da eta ziur, datorren urtean ere errepikatuko dena.
Thanks / milesker Lottie, Ben eta Annabel !
Apirilaren 25ean, Hendaian, Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren 15. edizioa iragan zen. Edizio honetan "Gazteak mintzo : diskurtsoak eta etorkizunerako proiekzioak" mamitzat hartu da 14 - 20 urte arteko gazteek euskararekin duten harremana ezagutu eta aztertzeko asmoz.
Hainbat aditu eta ikerlariez gain, gazteek ere parte hartu zuten solasaldi batean ; bertaratutakoen artean EEP-ko, Euskal Jaurlaritzako eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak eta hainbat euskara teknikari, aholkulari, irakasle eta hezitzaile egon ziren. Horietaz gain, lehen aldiz Seaskako lau kolegioetako euskara bitartekariek jardunaldiaz gozatzeko eta haien esperientzia partekatzeko parada ukan zuten.
Eneko Gorri, Plazara Kooperatibako kideak eman zuen lehen hitzaldia Ipar Euskal Herriko testuinguru soziologikoa ezagutarazteko. Ondotik, Soziolinguistika Klusterreko Maialen Iñarra eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den Miren Artetxeren txanda izan zen.
Pausa ttiki baten ondoren, Seaskako kolegioetan, Libertimenduetan, Euskarabenturan, Geruza proiektuan, Hezten elkartean eta Emun aholkularitzan euskara sustatzeko eta lantzeko egiten diren egitasmo ezberdinen bideo laburrak erakutsi ziren.
Bideo hauek ikusi ondoren parte hartzaileak talde txikietan banatuta euskararen gaineko diskurtsoetaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko bildu ziren.
Bazkalostean, gazteen mahai-inguruaren momentua iritsi zen, Miarritze, Beasain, Tutera, eta Bidarraitik etorritako lau gazte solasean entzun ziren haien testuinguru, bizipen eta iritzi ezberdinak trukatzeko.
Jardunaldia bukatzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko Jaime Altuna antropologoak hizkuntza ideologien inguruko hitzaldia eman zuen.
Egun biziki interesagarria eta emankorra izan zen. Bertatik indarrak hartu ondoren euskararen alde eta euskaratik lanean jarraituko dugu gure gazteak haien ibilbidean lagunduz eta haiei eraikitzen utziz.
Milesker kolegioko Euskaraz Bizi ordezkariak diren Larraitz eta Anderri, bertako berriak emateagatik !
Ikasturte hastapenean, Rahmi proiektua (Akitania berriko immigrazioaren hitsoria eta memoriako aktoreen sarea) hirugarren guztiei aurkeztu diegu (https ://www.rahmi.fr). Elkarte horrek ere garrantzitsutzat jotzen du historia hori, ahalik eta gehien zabaltzea. Hainbat ekintza egiten ditu horretarako. Horietako bat ikasleekin lan egitea da. Nola ? Beraiek aukeratutako pertsona baten gainean.bideo bat sortzea proposatzen diete ikasleei. Gure kolegioan, hirugarreneko 12 ikasleek izena eman dute abentura hasteko elgarrekin.
Beraz, urte hastapenetik, bilkura batzuk erregularki noiztenka egin eta egiten dira IDZ-n, Murielekin (abendutik bisioz), Peio eta Maritxurekin.
Lehen hiruilan : Pertsonaren hautaketa eztabaidatu dute eta, Donibanen bizi den etorkin bati buruz dokumentala sortuko zutela erabaki dute. Losseni Fofana deitzen da. Informazioak xerkatzen hasi dira.....
Bigarren hiruilan : Losseni Fofanarekin elkar ezagutzeko topaketa antolatu dute kolegioan abenduaren 12an. Geroztik, dokumentalaren testuak idazten, musika melodia sortzen eta ilustrazioak xerkatzen dituzte.
Martxoaren 31an, ahotsen grabatzera joan dira Miarritzeko Atabalera, eta guneko teknikaz baliatu dira. Irakurleek, pazientzia eta jarraikitasuna erakutsi dute, irakurle bakoitzak hainbat proba egin behar izan baititu bertsio zuzendu mantendu aurretik.
Ondoren, Brice Morin Kultura arduradunarekin lokalak bisitatu dituzte : musika tailerretako gelak, kontzertuen gela nagusia eta "catering" egon gelak, esposaketa gunea...
Laster, musika melodia grabatuko dute haien arteko buraso-musikaria den Thomas-ren inplikazioa baliotsuari esker.
Izugarrizko lana egiten ari dira, zinez eskertzekoa eta bultzatzen segitu behar duguna... Azterketa urtea dela ere kondutan hartzekoa da. Merezidunak dira zinez !
Maiatzean, haien bideoa epaimahai batek baloratuko du.... Ea....
Edozoin gisaz, guretako, ikasleek egin duten lanarekin, jada irabazi dut !
Anartean, ikasle horiek motibatzen eta zoriontzen segi dezagun : Ainitze A, Alaitz AO, Jade Ch, Mael D, Yun LB, Elena S, Nahia H, Urtzi Ch, Aritz M, Ilune P, Lorea eta Lorea !
Milesker Miarritzeko Atabl guneko ekipa guztiari haien harreragatik !