Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ekainaren 23an, ostiralez, 6.eko ikasleak Ziburu gaindi ibili dira tailer ezberdinetan: “le passeur” itsasontzian badia bisitatzen, pilota plazan jokoetan, hondartza gainean arte sorkuntzak egiten edota herriko Antton oihanzainarekin Untxineko oihan ttikia bisitatzen. Egun goxo bat izan da, transmisioan oinarritua.

Ondotik, denak elkarrekin Sokoako ezker paretaren eremura joan gara bazkaltzera.

Berriz ere elkarrekin partekatutako egun bikaina!

Milesker Antton Goicoetxeari eta Jo Lameule-i!

Urtean zehar landutako obrei bukaera baten emateko, laugarreneko ikasleek dantza eta antzerki tailerrak izan dituzte “lotura” kontzeptuaren inguruan eta Andrée Chedid-ek idatzitako “Le messager” obraren inguruan. Kanpoko eragileak izan ditugu 5 egunez , “Jour de fête” konpaniakoak edota” Baratxarteakoak”. 

Proiektu hau 5 goizez iragan da eta bukaeran klase bakoitzak besteari eraman duen lana aurkeztu du. Mementu goxo eta intentsiboa bizi izan dute ikasleek kanpoko eragilei esker.

Lan zinez ederra, txaloak!

Ekainaren 22 eta 23an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.

Goizeko 9:00tan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera, Leireko monasterioa bisitatu zuten . Ondoren, Erriberriko bisita egin dute jan bazkaldu eta gero : Karlos III.aren jauregiaren bisita eta joko pista baten bitartez, Erreberriko alde zaharreko karriketan eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten. Artaxoako herri gotortua bisitatu ondoren, arratsaldeko 18:00ak alde, Mendigorriako Errota akanpalekura joan ziren ; han bertan, pizina freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenizan aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan.

Biharamunean, Jondoni Jakobeko bidea zen gai nagusia. Gosaldu eta gero, Eunateko eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gares zeharkatuz zubia erromaniko ospetsura iritsi arte.

Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu dira, biziki pozik !

Ekainaren 23an, ostiralez, 4. mailako guziekin joan ziren Untxin bazterrean den belardi handi eta parkera.
Bertan bakoitzak ekarritako piknika partekatu ondoren itzalean,  talde bat zango baloin jokoan aritu zen Aaron epaile (gure zangobaloin jokalariarekin).
Beste batzuek nahiago izan zuten, parkeko jokoetan aritu etengabe, azken talde bat mundua berregiten gelditu zelarik zuhaitzen itzalpetan.
Arratsalde goxoa pasa zuten, freskuran, ikasturteari agurtzeko asmotan.
Ondotik, kolegiora itzultzean, 3. mailakoen agurrean parte hartu zuten, hauek ez baitira gehiago itzultzen ondoko ikasturtean.

Ekainaren 22an, ostegunez, kolegioko bosgarrenak Nafarroan ziren bitartean eta hirugarrenak brebetako berrikuspenetan..... Kolegioko seigarren eta laugarrenei hirugarren nahiera eguna proposatua izan zaie !

- Seigarrenei : bainuko esentziadun gatzak, kiribil tailerra, eskulanak (armariak), idazkera tailerr ttipiak, dantza garaikidea, altxorraren ehiza !

- Laugarrenei : let's play soccer, molekulen domino jokoa, artzikirola eta hockey-a, escape game ¿donde esta el chef ?, Oiasso museoko proiektua, migrante baten ibilbidea.

Azken eguna aitzineko antolaketa horren oroitzapen ona atxikiko dute ikasleek.

4/3.en futbito txapelketa bere amaierara iritsi zaigu ostegunarekin, ekainaren 22an.
Hilabetez zortzi talde lehiatu ostean final handia jokatu zuten Obelix FC eta Askatu! taldeek.
Partida lehiakorra izan zen hasieratik amaierara eta berdinketan amaitu ostean, dena penaltietan erabaki zen. Obelix FC taldeak irabazi zuen aurtengo edizioa.
Obelix FC taldeak, txapelketako irabazle gisa, kolegioko erakasle-langileen aurka jokatzeko parada izan zuen segidan.
Kolegio osoa bildu ginen aire hartze eremuan partida ikusteko giro bikainean, komentarioak segurtatuak izan direlarik Olhain Butronc-engandik (4.).
Partida oso lehiatua izan zen, ikasleak 0-2 irabazten joan ziren partida osoan zehar baina azken  5 minutuetan 3.ek ezin izan zuten presioa kudeatu eta erakasle-langileen taldeak 3-2 irabazi zuen markagailua irauliz.
Txalo finalean eta txapelketa osoan zehar parte hartu duzuen guztiei!!

Ekainaren 21a, Patagoniatik etorri zitzaigun Rocio Basterra ezagutzeko parada izan 3.eko ikasleek IDZtan.

Euskal diasporaren gaia sakonki landu baikenuen euskarako kurtsoetan, aukera ederra izan zen gure sekuentzia borobiltzeko. 

Izan ere, Rociok aitatxi nafarra zuen baina ez zuen ezagutu. Bere amatxik, argentinarra izanik ere, kontatzen zion familiako hizkuntza ez zela espainola, baizik eta aspaldi euren hizkuntza lapurtua izan zitzaiela, euskara alegia. 

Hortik datorkio Rociori euskararekiko atxikimendua eta bere kabuz euskara ikasi ondoren, gaur egun Viedma herriko euskal etxean euskara irakaslea da eta lan handia burutzen du bere inguruan gure herria eta kultura Argentinan ezagutarazteko baina ez han bakarrik. 

Iparra- hegoa elkarteak sustatutako Kutxabira proiektuan toki garrantzitsua izan zuen eta konfinamendu garaian, euskararen inguruko ilusioz beteriko mezuak zekartzan kutxa Argentinatik ekarri zuenean berriro Euskal Herrira eta Bernat Etxepare lizeoko ikasleek omenaldi eder bat antolatuz errezibitu zuten.

Bere lekukotasuna oso aberasgarria izan da denontzat, euskarak eta euskal nortasunak munduan zehar duen indarraz jabetzeko eredu paregabea izan da.

Mila esker topaketa hau bideratu duten Bernat Etxepare lizeoko Peiori eta gure kolegioko Maritxuri. 

Ekainaren 20an, asteartean azken orduan, konzertazio ordua zelarik, ikasleak kanpoko eremura jautsi dira arratsaldeko 4:00etan.... diskretuki....

Seigarrenak, bosgarrenak, laugarrenak, hirugarrenak, irakasle - hezitzaileak.... eta Iolanda eskas baitzen, ikasle guztiek oihukatu diote "Iolanda ! Iolanda "... Mementu horretan ulertu dut bere agurra tenorea zela eta hurbildu da, biziki emozionatua, denen txaloak, oihuak entzutean eta ikasle guztiak xutik ikustean.....

Berehala, zuzendaria den Iñakik hitza hartu du... Ondotik, 6/5.eko eskulan taldeak gutun bat irakurri dio eta bertso bat eskaini, 3.eko eskulan taldeak lekukotasuna eman dio, Aiur / Hodei / Amaiur / Unax bertsolariak mezu ederrak bidali dizkiote, eta azkenik, 4/3.eko ikasle batzuk "aurresku" bat dantzatu diote, Elena / Luma / Alaitz bibolina joleak alaiturik. Zen bat emozio !! Gero, ikasle batek lore xorta bat eskaini dio eta beste bik "eskulan eta konponketa diploma" bat eta kolegioko ikasle gehienek egindako marrazki / gutun / bertso / mezu liburuxka.

Txalo bero bat parte hartu duten guztiei !

Bukatzeko, Iolandak mikroa hartu du azpimarratzeko ez zuela senditu sorpresa hori hurbiltzen, diskretuki pentsatzen zuela joatea kolegiotik erretretara eta oroitzapen bikainak atxikiko dituela, noiztenka berriz pasatuko zela eta noski, eskerrak eman ditu deneri.

Horra Iolanda... hainbeste urte Seaskan, Kanboko kolegioko barnetegian, Ziburuko Larzabal kolegioan, bide on opa dizugu....

Adiorik ez ! Erretreta on zuri !!!!!

Ekainaren 20an, CIBOURE PART EN LIVRE festibala karietara, Piarres Larzabal kolegioko seigarrenek Jean-Christophe Tixier ezagutzeko aukera ukan dute, heldu edo haurrendako hogeita hamar eleberrien egilea eta, besteak beste, frantseseko kurtsoetan landutako Dix minutes à perdre. Ainitzei gustatu zaien polizia-eleberria !

Hasiera batean, haien liburuko laburpen gogokoena eszenaratu dute ikasleek baita ere Dix minutes serieko liburu-estalkien sorkuntzak egin. Bere eleberri batzuen gainean zenbait asmakizun ere jarri dizkiote.

Orduan, autorea jokoan sartu da bere bizitzari buruzko galdera sorta eginez, eta bere oroitzapenak kondatuz : bere amatxiren historia 1940an alemaniar etsaiarengandik ihes egin zuenean, La Rosalie-n kondatua, parean zuen publikoa liluratua izanez.

Gero, irudikapen bisualen bidez irudimena sustatzeko tailer orijinal batean aktiboki parte hartu dute ikasleek. Bertan ziren gazteek pitzadurarik gabeko konzentrazioa erakutsi dute eta beren sentimenduak adierazi dituzte bere gisako esperientzia honen aurrean.

Borondate oneko eta hurbilerraza den Jean Christophe Tixier bere liburuak sortzeko prozesura azaldu zien, irakasleek irudimenarik ez zuela pentsatzen zutelarik. Sari ainitzeko liburu arraskastatsuak sudurreko oin sakratuak dira eskolako urteetan !

Milesker ainitz Jean Christophe eta zuri Muriel, topaketa horren antolatzeagatik !

Ekainaren 19 eta 20 ean, astelehen eta asteartez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostira.

Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.

Eguerditan, aroa lagun izanez, kanpoan piknikatu zuten denak elkarrekin.

Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.

Ikasle talde bakoitzak, bere erakaslearekin galdezketa liburuxka bat zuen betetzeko bisita mementuan, bertan ziren modulo batzuei buruz.

Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek, beti ere euskaraz, beste ikuspuntu bat izan zuten, eta arratsaldeko bisitarekin haiek izan ziren eragileak!

Ondoko ikasturtean ere azken aldikotz errepikatzekoa espero dugu ateraldia (gero hesten baita) !