
Ekainaren 19an, astelehenez, ikasleen nahietatik abiatuz, Bordalen aurkeztua eta sariztatua izan den "Losseni" filma aurkeztu dute Rahmi taldeko 3.eko ikasleek, kolegioko IDZtan nahi zuten ikasleei.
Lemisik, 6. eta 5.eko ikasleei presentatu dute arratsaldeko 1:00tan eta bigarren partean, 4. eta 3.eko ikasleei arratsaldeko 2:00tan.
Proiektua nola hasi zen eta nola landuten oroitarazi ondotik, ikasleek zituzten galderei erantzuten saiatu dira.
Laster youtuben aurkituko da www.rahmi.fr webgunean....
Milesker ainitz hurbildu diren 60 lagunei !


Ekainaren 14ean, Baionako Etxepare lizeoko lagunek Baxo froga baitute, PLK kolegioko ikasle, irakasle eta hezitaileak bildu dira haien sustengua ozenki oihukatzeko Ziburutik Baionara !!!!!
"PLK zuekin !
Baxoa euskaraz !
Azterketak euskaraz !
Ooooorraiiiinnn !"
“Aldaketa klimatikoaren” proiektua, abiatu zen seaskako 4 kolegioetako fisika erakasleengandik: 4. mailako ikasleak gai horren inguruan lan araztea zen asmoa, gaur egunko ingurugiro arazoen larritasunari begira.
Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. eta PLK kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da 4. mailan fisikan , bainan baita ere beste hainbat gaietan ( biologia, ingelesa, historia, española, euskara…). Ikerketa lan horrekin, aurkezpen dokumentu bat sortu dute ikasleek, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa)
IKasturte osoan zehar, 4. mailako seaskako gure ikasleak harremanetan izan dira:
Lehen trukaketa birtuala izan zen abenduaren 14ean, nortasun agiri amankomun moduko bat sortzea zen helburu drive dokumentu partekatu batean.
Bigarren trukaketa: “Egunean behin” jokoa aldaketa klimatikoaren inguruko galderekin egokiturik, 4 kolegioen artean osaturiko taldeekin jostatu ziren ikasleak. Hau ere, drive sistema bidez, iragan martxoaren 14ean izan zen.
Azkenik, iragan ekainaren 12an, Baionan lau 4 ikastetxeen arteko topaketa: erakusketa, tailer, mintzaldiak antolatuko dituzte elkarte ezberdinek (bizi, bil ta garbi, Enargia, surfrider, itsas arima, laborantza ganbara, I-ener, Enargia…), urtean zehar osatutako kolegioen arteko taldeekin.
Egun polita izan zen atzokoa, tailerretan ikasleek parte hartu ondotik, elkarrekin piknikatu eta azkenik aldaketa klimatikoaren inguruko konferentzia batean parte hartu zuten gure ikasleek, Kanaldudek dena filmaturik.
Egun horren arrakasta ikusirik, ondoko ikasturtean berriz eramanen den proiektu bat izango dela pentsatzen dugu.
Ekainaren 10ean, Seaskako lau kolegioetako ikasle, irakasle, langile eta burasoak elkartu ginen Baionan lehen SEASK'UP futbol txapelketa ospatzeko. Helburua garbia zen, euskara ardatz, Seaskaren oinarri garen 3 zutabeak elkartu, euskaraz harremandu eta momentu goxo bat pasatzea.
Arratsaldeko 13tatik goiti elkarturik kirol zelaian 4 kolegioak desfilatu eta txapelketa abiatu zen. PLKtik lehen edizio honetan ez genuen lortu nahibeste jende bertaratzea, baina beste kolegioetako ikasle, irakasle eta burasoekin batera taldeak osatu eta hala ere parte hartzea lortu genuen, helduen finala irabaziz eta 6/5.en txapelketan finalean parte hartuz gainera.
Trofeoa Xalbador eta MEEK kolegioek eraman bazuten ere, irabazle bat nagusitu zen guztien gainetik: EUSKARA eta SEASKA!
Lehen edizio honetako giro eta oroitzapen onak atxikiko direla segur da, euskara nagusitu baita denen artean!
Biba zuek eta milesker Estitxu Robleseko ekipa eta burasoei lehen edizio antolatzearen ardura hartu eta bikain bururaino eramateagatik!!
Ekainaren 9an, ostiralez, Kanaldude telebistako Haitz Aldana kazetaria kolegioko IDZtara hurbildu zaigu.... Rahmi taldeko proiektua eta sariztatzeari buruzko xehetasun guztiak biltzeko.
Arratsaldeko 13:00tan jan eta 13:30tan bildu dira Haitzekin batera, berriz esplikatuz proiektu hori nola hasi zen, nola eraman duten, ukan dituzten ateraldien esperientziak eta nola ez Bordaleko sariztatze eguna.
Bakoitzari eskatua izan zaie ere bai zer ekarri dien abentura honek, eta ikusiz erran dutena, denek baikorki bukatzen dute.
Laster kanaldude katean, erreportaia ikusgai izango da !
Milesker Haitz eta Kanaldude ekipa proiektu honi interesa emateagatik !!
Ekainaren 2 eta 9an, 4.eko ikasleak Oiartzungo Arditurriko Meategiak eta Luberri Ikasgune Geologikoa bisitatzera joan dira "txutxu trena" erabiliz !
Taldea bitan banatuz, erdia meategian zen bitartean, beste erdia Ikasgune Geologikoan egon da eta ondoren trukatu dute.
Meategian zirelarik, interpretazioa zentroa ikusi dute lehenik eta ondoren meategia barrutik bisitatu, kaskoak ezarri eta.
Luberriko Ikasgune Geologikoan, Lurraren bilakaera aztertu dute bisita gidatu batean eta Euskal Herrian topatutako fosilak erabiliz ardatz kronologiko bat osatu dute.
Aldi oro bi taldeak elkar topatzeko parada izan dute piknika baten inguruan....
Zientzia eguna bikaina eta aberatsa !
Maiatzaren bukaeran, laugarren eta hirugarrenen artean antolatua den mus txapelketako kideen arteko fase finalak iragan dira....
Haien multzoetako partiden emaitzen arabera, ekipa batzuk sailkatu dira printzipalan eta besteak kontsolantean.
Joan den astetik laurden eta final erdiak jokatu dituzte...
Eta ekainaren 5ean, asteartez, finalak jokatu !
Alde batetik, printzipalan aritu diren Kaiet Alduntzin eta Mani Vellak bi mantxak irabazi dituzte Elaia Forestier eta Saioa Girardek bat baizik egin dutelarik : 40 - 37 / 32 - 40 / 40 - 33.
Bestalde, kontsolantean aritu diren Ella Resampa eta Idoia Apeztegik bi mantxak irabazi dituzte Elena Sansonetti eta Mila Yriarten aurka, ondoko emaitzekin : 40-26 eta 40-25.
Printzipalako txapeldunek boina ezarri dute buru gainean, eta jokalariak sariztatuak izan dira ! Mus kartak, zuhaitz ibilaldia opari bono bat...
Zorionak zuei eta segi gezurretan aritzen eta parioak egiten herri desberdinetako txapelketetan !
Heldu den urte arte !!