Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Urtero bezala, kolegioko ikasleek bertako mus txapelketan izena emateko aukera ukan dute.

Aurten, 36 ekipak ari dira astearte eta ostiraletan, eguerdiko jolas garaian elkarren kontra eta hori apirilaren bakantzetaik landa.

Bi txapelketa antolatuak izan dira : bat 6. eta 5.en artekoa eta bestea : 4. eta 3.en artekoa.

Urtero, arrakastatsua den txapelketa bat da !

Hastapenetik legedia argiki utzirik, bikote bakoitza ahal bezain ttanttoak eta hamarrekoak irabazten saiatzen da : sei hamarretako bi mantxak irabazi behar dituzte.

Orain arte multzoka aritu izan dira, hiruzpalau partidak segurtatuz.

Maiatzaren 23tik, kalifikazioen garaia abiatuko da, printzipalan ala kontsolantean sailkatuak izanez.

Xantza on deneri ! Ea aurtengo finalistak zein diren ....

Maiatzaren 12an, ostiralez, jateko pausa denboran, Rahmi proiektuko ikasleak elkartu dira kolegioko IDZtan, Euskal Irratietako Panpi kazetariarekin mintzatzeko !

Hastapen batean, txandaka, proiektua nola aurkeztua izan zitzaien aipatu dute. Ondotik, zergatik eta nolaz osatu duten taldea... Ahantzi gabe hautatu duten gaia eta abenduan Losseni Fofanarekin egindako topaketa. Segitzeko, hilabetez hilabete eramandako lana aipatu diote, Miarritzeko Atabalen egindako ahotsen grabaketaren esperientzia, oporretan, sortu duten musika tresnen grabaketa ikaslea baten aitaren etxean.... Eta bukatu aitzin, gaur egun arte eraman duten gidoia xehetasunetan azaldu diote. Azpimarratu diote ere bai, maiatzaren 31an komitatuak direla Bordalera, haien 3 minutuko dokumentalaren aurkezpenara eta epai mahainaren emaitzak zuzenean bizitzeko.

Bukatzeko bakoitzak bere esperientziaren iritzi balorapen bat egin du.

Laster grabaketa hori Euskal Irratietan entzungo dugu !

Milesker Panpi kolegiora etortzeagatik eta proiektuari erakusten duzuen interesari !!!

Maiatzaren 12an, "Zubiak eraikiz" proiektuari segida emateko helburuarekin, Orereta ikastolako DBHko Euskaraz Biziko ikasleek Piarres Larzabal kolegioko 5.eneko ikasle batzuekin bideo-deia egin zuten....

Herri Urratserako gonbidapena luzatu zieten, eta bertze hainbat gauzetaz mintzatu ziren.

Hastapeneko gutun trukaketa, ihauteriei buruzko bideo trukaketa eta... orain topaketa bat egiteko ametsa dute elkar ezagutu ditezen !

Aurten Kilometroak 2023 Errenterian ospatuko da.

Ea joaterik duten haien elkartasuna eskertzeko !

Maiatzaren 10ean, astearte arratsaldean, piknika goxo baten ondotik, kolegioko laugarren eta hirugarreneko ikasleak kolegioko ezker paretan elkartu dira......

Gerraren zentzugabekeria eta loturari buruzko laugarreneko proiektuaren esparruan den Andrée Chedid El mensaje eleberriarekin hasiz, ikastegiaren kanpoko eremuan, Batcharte konpainiaren Xilko emanaldiari harrera egiteko plazerra ukan genuen.

Proposamen honek gaurko neska baten gainezkatzeak kontatzen ditu eta seme-alabatasunari buruz galdetzen du, gaur egun emakume bat zer den.

Ikuskizun horrek ikasleak astindu zituen, 3.ekoak ere gonbidatuak zirelarik, eta gogoeta bat eginarazi zien. Euskal eta frantses hizkuntzak gurutzatu, kateatu, erantzun egiten dira.

Ikuskizun hau aukera biziki ona izan da ikasleak ikusle adeitsu eta kritikoak izan daitezen.

Loturaren temaika hartuz, ekainean, 4 klaseek 15 orduko tailerra izango dute lau artistekin (4 emakume), besteak beste Joana eta Fanny, Batcarta konpainiako kideak.

Milesker Batcharte konpainiari kolegiora etortzeagatik eta bereziki, Joana Olazagasti gure ikasle ohiari !

Maiatzaren 2tik Herri Urrats arte, eguerdiko pausan, kolegioko ikasleek mikroaren aitzinean dute hitzordua !!

Aurten eta beste urteetako Herri Urratseko abestien inguruan, hainbat galderei erantzun dute edota karaokean parte hartu baikorki.

Gainera erantzun onak emanak badira, aurten eta beste urteetako KDa irabazi dituzte !

Egunero, euskaraz gozatzeko parada kantuz !

Laster Herri Urrats !

Maiatzaren 14ean, igandez dugu hitzordua, bertan kantatzeko, jolasteko, dantzatzeko, jan eta edateko eta noski Herri - Urrats Seaska laguntzeko !

Zuen gain kondatzen dugu !

Ekainaren 3an, Ziburun iraganen den liburu eta disko azoka hurbiltzen ari zaigu...

Aurten azokaren eta kolegioaren artean elkar harremana sortu eta hainbat ekintza antolatu ditugu.

Lehena, maiatzaren 5an, ostiralez, Dani Fano komiki egilearen bisita izan da.

Laugarrenek oren batez berekin trukatzeko parada izan dute komikiaren inguruan.

Xabiroi komiki aldizkariaren egilea den Dani Fanok komikigintza, ilustratzaile eta idazle lana, Xabiroi komiki naldizkaria aipatu die.

Milesker Dani eta Ziburuko liburu eta disko azokan elkar ikusiko dugu !

Maiatzaren 3an, asteazkenez, goizeko 9:00tan, kolegioko seigarren eta bosgarrenak joan dira Donibane Lohizuneko Le Sélect zinemara.

Bertan, 2010ean ateratutako "Fantastic Mr Fox" filma ikusi dute, Wes Andersonek eginik.

"Hiru baserritar oso erne den azeri bati aurre egiten ari dira, familiarentzako janariaren bila joaten direlarik..."

Apirilaren 27an, goizeko lehen kurtsoa eta gero, kolegioko ikasle guztiak joan dira Donibane Lohizuneko Le Select zinegelara bi filmen ikustera :

2018an Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak argitaratu duten "Handia" filma seigarren eta bosgarrenendako : 

"Euskal Herrian, 1836an. Lehen gerla Karlistan borrokatu ondoren, Martin Eleizegi, Gipuzkoak familia-etxaldera itzuli da. Orduan Joaquin ana txikia erraldoi bihurtu zela ikusi zuen. Berehala, Martinek gauza bat besterik ez du nahi : estuegia dela uste duen landa-mundu horretatik ateratzea ; Joaquinek, berriz, bere herria eta familia - tradizioak ditu gogoko. Denok lurreko gizonik handiena ikustegatik ordaindu nahi dutela sinetsita, Martinek Joaquin ontziratu du Europa osoan zehar bidaia luze bat egiteko, eta Joaquinek bere konplexuei, zalantzei eta beldurrei aurre egin beharko die.... benetako gertaeretan oinarritutako istorioa."

 2016an Asier Altuna argitaratu duen "Amama" filma laugarren eta hirugarrenendako :

"Euskal Herriko landa-eremuko familia batean, hiru anai-arrebaren benjamina da Amaia. Belaunaldi-gatazka bat piztu du da, Gaizkak baserrira itzultzen den zaharrenak, atzerrira joatea erabakitzen duenean. Amonaren begien aurrean, Amaiak aurre egin behar dio aitaren malgutasunik ezari, tradizioengatik eta landetako lanen erritmo aldaezainagatik bakarrik bizi baita. Adiskidetzeko ezinezkoak, bizitzaren ikuspegi urrunegiak bereizten ditu."

Bi filma horien lanketa aitzin eta ondotik euskara geletan antolatu da.

Milesker Le Select zinema euskarazko filmei egindako harreragatik !

Apirilaren 25eko goizean, kolegioko seigarrenak Senpereko Larreko gelan "Entre les gouttes" konpainiak emandako "Le sourire de l'écume"emanaldia ikustera joan dira. 

"Aktorea izan nahi duen Danieren istorioa da hau. Paper bat irabazi du Hans Christian Andersenen bizitzari buruzko antzezlan batean, topaketa horrek bere eguneroko bizitzan oihartzuna eta desarrazoiketa izan duena. Egunero bezala, Myriam bere ama, bisitatzen du baina zahartzen air da eta haurtzaroan berriz erortzen da... Konplizitatearen bihotzean eta daniarraren kondulariaren unibertsoko amildegi batean, Daniek abiatzen eta irtetzen ikasiko du."

Erran gabe doa Lapurdiko Herri elkargoko ordezkarien laguntza eskertzekoa dela.