Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ekainaren 18an, asteartez, bostgarreneko 60 ikasleek Zokoako hondartza garbitzen izan ziren. Biologian, teknologian eta fisikan landu gaien inguruan proiektu bati amaiera eder bat emateko parada izan da.

Hortarako, Surf Rider elkarteak, "initiative océanes" antolatzen duen hondartzen garbiketa ekimenean parte hartzea erabaki zen.

Batzuek, harea bereizteko iragazkiekin ekin zioten hondartza garbitzeari, eta besteak, harroketara abiatu ziren itsasoak ekarritako soberakinak jasotzera. Harroketan itsatsita zeuden gurpilak eta antzerako tramankuluak askatzen ere nahiko lan izan zuten, baina botatako izerdiak merezi izan zuen, horren ostean mokadutxoa jan eta itsasoan bainatzeko aukera izan zuten.

Ikasturteko honetako azken egunei amaiera emateko uda sasoi honetako lehen zabor biltzea zuetn bera. Pilatutako zakar poltsak berezi, aztertu eta Herriko etxeko kamionetan bota zituzten. Bete duten formularioa Surf Rider fundazioari igorri dituzte.

Arratsaldean, haien lana txalokatzeko, bainatzeko aukera ukan dute piknika denboran.

Joan aitzin, harez idatzitako mezu utzi zuten Zokoan : "Gure hondartzak maite ditugu !"

Joxerra Garzia ekainaren 18an etorri da laugarreneko ikasleei bere ofizoaren aurkeztea alde batetik. Eta bertzetik, Malen labirinto madarikatuan liburua ekoizteko sorkuntza prozesuaren kontatzeko. Liburu honekin, 1987an sari bat irabazi zuen.

Liburu hori idatzi zuen ziztu batean gau batez, nahiz eta urte batzuk zeramatzan ideiarekin. Seme bat itxaroten zuen unean.

Aurten, bere liburua berargitaratua izan da eta ondorioz egokitzapenak egin dira. Hala nola euskara mailean euskara normalizatu baita.

Ekainaren 17an, Jean-Louis Iratzoki, industria diseinatzailea (kolegioko guraso ere), etorri zitzagun kolegiora bere lanbidea aurkeztera.

Objektu baten diseinuaren desmartxa aurkeztu zuen, ideia sortzen denetik eraiki arteko pausuak zeintzuk diren azalduz. Honela, bere enpresak diseinatu dituen zenbait altzariren diseinatze eta fabrikaziorako urratsak zeintzuk diren ikusi ahal izan zituzten.

Milesker Jean-Louis zure ekarpenagatik !

Ekainaren 17an, astelehen arratsaldez, arratsaldeko 2.45etan, alarmak jo du eta ikasle, irakasle eta langile guziek zuten hitzordua kolegioko ezker paretan.... Txalapartaren erritmoan jarri dira denak....

Egun berezia bai !!!! Ttoniren azken eguna !!!! Azken minutak !!! Ber momentuan, Ladix, euskara irakaslearen azken egunak baitira ere bai, bera ere konzernatua zen.....

Lehen parte batean, kolegioko bertsu eskolakoek bertso bat bakoitzari eskaini diete eta kuadro batean idatzitako letrak.

Ondotik, Ilune, seigarreneko ikasle bat entzun dugu, Ttoniri emaiten berak idatzitako sorkuntza bat kantuz, denen aitzinean, boz eztiarekin eta kuraia handienarekin, a capella....

Txalaparta pausa musikala egin ondoren, maila guzietako 32 neska eta muttikoek aurresku bat eskaini diete....

Bukatu aitzin, lore xorta bat eta xampomi botoila bat ekarri dizkiote beste ikasle batzuk.

Ttoni eta Ladix, emozionez beterik, ikasleak eskertu dituzte eta euskaraz segitzen bizitzea aholkatu.

Amaitzeko, "Gure esku dago" kantua entzutean, ikasle eta lankide guztiak lerrokatu dira azken muxuekin agurtzeko gure Hezkuntz Aholkulari Nagusia.... negarrak, irriak, baina denak pozik !

Erretreta on zuei Ttoni eta Ladix ! Milesker eman daukuzuen guziarendako ! Pausatu eta ongi segi ! Ikus arte !

Ekainaren 14ean, ostiral arratsaldez, kolegioko ikasle guztiak zinemara joan dira !

Sei eta bostgarrenekoak bildu dira gela batean, 2010ean atera den "Benda Bilili" dokumentala ikusteko.

"Rickyk amets bat zuen : Staff benda Bilili bilakatzea Kongoko orkestra hoberena. Rogerk, karriketako haur bat, betidanik ghettoko artista horiengana hurbiltzea du xedea, Mad Max moduan beztitutako gurpil aulkidunengana. Lehenik, bizirik iraun behar da, Kinshasa karrikako zepoak saihestuz, dantzatu eta kantatu ihes egiteko. Bost urtez, lehen kantuetatik mundu osoko festibaleko garaipenera, Benda Bililik, errealitatea bilakatu den ametsa kondatzen digu. 

Eta bestalde, lau eta hirugarrenak bildu dira beste gelan batean 2012an egindako "La Grande illusion" drama filma ikusteko.

"Lehen gerla mundiala. Bi frantses soldaduak preso emanak dira Von Rauffenstein komandantearengandik, fin eta errespektuzko Alemandar bat. Preso kanpamendu batera bidaliak, haien bizilagunak tunela bat zilatzen laguntzen dituzte. Baina ihesaldi bezperan, atxilotuak transferatuak dira. Von Rauffensteinek kudeatzen duen sekuritate handiko gotorleku batera eramanak dira azkenean. Berak presoak jendetasunez tratatzen ditu, gainera Boeldieurekin adiskidetasunez lotuko da. Baina frantses aitzindariek ihesaldi berri bat prestatzen dute."

Apirilaren 30ean hasitako kolegioko mus txapelketa ekainaren 13an, bukatu da !

Multzoka aritu zirelarik lehen parte batean, kalifikazioekin segitu zuten, partidaz partida....

6./5.eko 44 ikasle eta 4./3.eko 42 ikasle bildu dira txapelketaren antolaketan, txalokatzen ditugu denak haien parte hartzearendako !

Ekainaren 13an, udako giroan, txapelketaren bukaera senditu da kanpoko eremuan antolatutako finalen inguruan.

6. / 5.eko printzipalan, 5.eko Kemen Deprez eta Julen Hugonnet-k txapela eraman dute, 2 - 0 irabaziz seigarreneko Ander Pascassio eta Thomac Clerc-en aurka.

6. / 5.eko kontsolantean, 6.eko Ana Pujos eta Ainara Bidegain 2 - 0 irabazi dute 5.eko Keti Anegvin eta Lenaïg Alfaro (ordezkaria : Elena Sansinena)-ren aurka.

4. / 3.eko printzipalan, 3.eko Eneko Susperreguy eta Jon Elgorriagak boina eraman dute, 2 - 1 irabaziz 3.eko Remi Clerc eta Kepa Chaumont-en aurka.

4./3.eko kontsolantean, 4.eko Ximun Daguerre eta Estebe Ourdanabiak dute irabazi 2 - 0, hirugarreneko Gaizka Garat eta Eneko Ciaren aurka.

Txalo bero bat deneri !!! Uda honetako txapelketetan segi parte hartzen eta hitzordua heldu den urteko 3. hiruilan !

Ekainaren 14ean, ostiralez, IEPeko ikasleek ateraldia egin zuten Oihana Parkera eta hondartzara.

Datorren ikasturtean, IEPeko 5 ikasleek kolegioa bukatzen dutenez, agur modura ateraldi bat egitea erabaki zuten denen artean.

Ateraldi honetarako dirua lortzeko, tiramisua, hagunak eta fruitu entsaladak egin eta saldu zituzten kolegioko irakasle eta langileei.

Goiza Oihana Parken pasa zuten, ia hiru orenez zuhaitz batetik bestera zintzilik ibili ziren eta primeran pasa zuten.

Ondoren, Zokoako hondartzara abiatu ziren pikniktazera eta arratsaldea bertan pasa zuten.

Bide on Oier, Peio, Zuhain, Gexan eta Unai !

Ekainaren 11an, 6.eko ikasleek, urte osoan landu duten Michel Coulareauren La mauvaise note (emaitza txarra) antzerki musikala euskaraz aurkezteko parada ukan dute.

Urriatik abiatu dira entsaioak, nahiera egunetan bereziki, irakasleek animatutako tailerretan, elkar abentura batean sartuz, ikasleen arteko harremanak sakontzeko helburua zelarik. Ikasle bakoitzak bere tokia taldean aurkitzeko parada ukan du, hitza hartzea komitatua zen eta besteena entzutea eta errespetatzea ere bai.

Urtarrilatik goiti, Axut konpainiako Manex Fush eta Elirale konpainiako Pantxika Telleriak lekukoa hartu dute ondotik, ikasleen plazer handienarendako, haien saioak kartsuki itxaronez. Tailer horiei esker, ikasleek bizitasuna azkar atxiki dute, jokoaren plazerra, eta batzuendako laguntza izan da urrunago joateko haien antzemoldean.

Finkatutako hitzorduan ezinegonez egon dira bai aktoreak baita ere publikoan komitatuak zirenak.

Iritsi da futbito txapelketa bere bukaerara !

Giro beroa sortua da aurten ere PLK futbol zelai inguruan !

6 / 5 mailan Kolonbiak eraman du txapela eta 4 / 3 mailan, Mexikok !

Biba parte hartzaile guziei !

Ekainaren 7an, ostiralez, ikastola guzietako ikasle, irakasle, langile eta burasoek zuten hitzordua Miarritzeko hondartza handian.

Danborren erritmoan, desfilea Ste Eugènie elizako plazan amaitu da.

Lehendakarien hitzak ozenki entzun eta, bertso eder bat emana izan da, denak elgarrekin azken kantua eman aitzin !

Ikastoletako egoera larria da eta Parisen entzun gaituztela espero dugu !

Azpimarratzekoa da kolegioko marea urdina bikain ongi agertu dela !

Mila esker parte hartu duten guztiei !

"Plazara.... euskara.... jalgi plazara, jalgi mundura ! Euskara !"