Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Maiatzaren 18an, sartze berezia ukan zuten 6. eta 5.eko 42 ikasleek.... erritmo berria hartuz maiatza bukaera arte !

Deskonfinamenduko bigarren fasean sartuz, kolegioak maial guztietako ikasleei bere ateak ideki ondoren, ekainaren 4an, sartze berria egin zuten berriz 115 ikasleek, ikasle kopuru orokorraren herena, 4 egunez astean lanean aritzeko aukerarekin.

Goizetik, segurtasun neurri desberdinak errespetatu behar ziren : kolegioan maskarekin sartu, metro bateko distantzia errespetatuz, eskuak garbituz eta talde berri bat integratuz gelara igo aitzin.

Ikasgelak ez dituzte beti bezala atzeman, izan ere antolaketa bermoldatua zen beti ere segurtasun neurriak errespetatzeko : gelen neurria kontutan hartuz, gehienik 17 ikasle errezibitzeko moduan antolatu dira gelak aldi honetan, mahainak urrunduz eta ikasleak bakarka instalatuz.

Goizean zehar eta jan ondoren, pausa bat ukan dute kanpoko eremuan, talde bakoitza bere kanttuan egonez, joko berrietan parte hartuz : pilota misterioa, mimoak, zkubiduak, baxoa euskaraz !, orkestra sinfonikoa....

Eguerditan, etxetik ekarritako piknika goxoa jantegiko mahainetan bazkaltzeko aukera ukan dute, txanda desberdinak antolatuak baitziren.

Txandaka egunean, arnasa hartzeko kirol ordu bat ukan du talde bakoitzak : yoga, tabata, ping pong, zumba.... !

Egunean zehar, ikasleei emandako telelana aitzinatu dute, instalatutako eremu desberdinei esker. Maskaren erabilpena edota distantzien atxikitzeko geroz ta errezagoa bilakatzen ari da ikasleendako, mereximendua dute zinez !

Maiatzaren 18an, astelehenez, sartze berezia ukan dute 6. eta 5.eko 42 ikasleek... Kolegioa osoki bermoldatua zen...

Goizetik, segurtasun beurri desberdinak errespetatu behar ziren : kolegioan maskarekin sartu, metro bateko distantzia errespetatuz, eskuak garbituz, eta talde berri bat integratuz (martxo aitzineko ikasgelaz ahantziz) gelara igo aitzin. Irakasle batekin gelan sartu eta instalatu ondoren, haien azken bi hilabeteetako bizipenak trukatzeko aukera izan dute.

Ikasgelak ez dituzte beti bezala atzeman, izan ere antolaketa bermoldatua zen beti ere segurtasun neurriak errespetatzeko : gelen neurria kontutan hartuz, gehienik 12 ikasle errezibitzeko moduan antolatu dira gelak, mahainak urrunduz eta ikasleak bakarka instalatuz...

Goizean zehar eta jan ondoren, pausa bat ukan dute kanpoko eremuan, eguzkia lagun, talde bakoitza bere kanttuan egonez, eta arnasa hartzeko kirol ordu bat ukan du talde bakoitzak.

Eguerditan, etxetik ekarritako piknika goxoa jantegiko mahainetan bazkaltzeko aukera ukan dute.

Arratsaldean, berriz ere gelara.

Egunean zehar, ikasleei emandako telelana aitzinatu dute, instalatutako informatikako lau eremu desberdinei esker.

Maska aurpegian izanki irriñoak ez baziren agertzen ere, hor ziren ikasleentzat esperientzia bitxia izan da, elkartu abitira egoera berezi honetan. Eguna gazigozoa izan da alde batetik pozik baitziren lagun batzuk berriz ikusteagatik, baina bestalde ez osoko eroso ez baitute haien kolegioko "bizi normala" berriz atzeman.

Eguna xarmanki bukatu da eta kolegioak ateak hetsi ditu biharramuneko eguna aitzin, dena desinfektatzeko eta garbi garbi uzteko !

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Martxoaren 16etik aurrera, Piarres Larzabal kolegioa hetsia izan da, abisua ukan arte.

Ikasleek, haien etxetik, etxeko lanak aitzinatzen dituzte irakasleek emandako lanen arabera.

Denak arduradun gara, denak babestu behar gara !

Eskulanak, sukaldaritza, kantagintza edo beste egiteko baliatu denbora librea ! Euskaraz gozatu !

Baina egon etxean !! Kuraia on deneri !!!

Keinu ttipi bat arriskuaren aitzinean direnendako egunera : farmazietan eta hospitaletako langileei....

Martxoaren 12an, ostegun arratsaldez, kolegio guztia Donibane lohizuneko Les Ecrans Luzien zinemara joan dira bi filmen ikustera.

Alde batetik, 6. eta 5.ek 1927an Clyde Bruckmanek egindako "Le Mécano de la Générale" komedioa ikusi dute : "Johnie Gray trein gidariak bere bizia partekatzen du Annabelle bere emaztegaia eta La Générale lokomotiboaren artean. Sesezio gerla garaian, sudista armadan engaiatzeko xedea du, baina mekanista gisa gehiago baliagarria izango dela estimatzen dute. Annabelle-i beldurtia ez dela frogatzeko, bere amorosa eta bere lokomotiba lapurtu dutelako, nordista espioen gibeletik ibiltzera joango da bakarrik..."

Bestalde, 4. eta 3.eko ikasleek 1955an Alfred Hitchcock egindako "Fenêtre sur cour" filma begiratu dute : "Hanka hautsi batengatik, gurpil aulki batean bere etxean egotea behartua da L. B. Jeffries erreportari-argazkilaria. Ekintza gizona eta abenturzalea izanez, bere gelditasun bortxatua baliatuz, Greenwich Villageen okupatzen duen egoitzako biztanleen portaera aztertuko du. Lars Thorwald, bisean biseko auzoak bere emaztea hil duela ondorioztatzen du. Hastapen batean, Lisa Fremont, bere ezkongaiak, ez du serioski sinesten baina pittaka jokoan sartuko da berekin..."

Ikasleak biziki pozik atera dira eta kolegiora sartu bezain orduko kurtsora joan dira. Filmari buruzko gogoeta aitzin egin bazuten ere, ondotik segituko dute frantses kurtsoetan.

Oporrak aitzineko entrepresaren behaketa ondotik, 3.ek ikasleek haien txostena aurkeztu dute banan banan, martxoaren 10ean, asteartez azken orduan, kolegioko irakasle bat eta ber ikasgelan ziren 6., 5. eta 4.eko ikasleen aitzinean.

Ikasle bakoitzak bere ikastaroa eta lanbide bat aurkezteko gai izan behar zuen, hainbat irizpide kondutan hartuz : gorputzaren adierazpen egokia, ahozko adierazpen egokia, adierazitakoaren koherentzia eta kohesioa, hizkuntza zehatzaren erabilpena, hizkuntza xuxenaren erabiltzea (gramatika, ahoskera)...etabar...

Hirugarreneko ikasleak 22 taldetan banatuak izan dira eta irakasle "epaile" bakoitzak hiruzpalau ikasle zituen.

Orokorki, ikasleek txosten sakonduak aurkeztu dituzte eta lanbide baten aurkezteko publiko eta epaile baten aitzinean gai izan dira.

Ikastaldiaren txostena aurkezten ahalko dute brebetarako ahozko gisa.

Otsailaren 20an, azken eguna eta azken arratsaldea !!! Eta nola ?! Ihauteriak ospatu ditugu kolegioan !!!!!

Bazkaltzeko garaian, ikasleak mozorrotu dira nahi zuten bezala ! Gaia librea zen aurten !

Denetarik bazen : Pikatxuak, pijamez beztituak, super eroak, Harry Potter familia, erleak, muttikoak neskaz, errugbilariak, la casa de papel, zientifiko eroak, arbol bat, mari gorriak, M&M'S-ak, "chic" ikasleak, kirolariak.... etabar... eta radar bat hor genuen ere bai !!

Ikasleek prestatutako Zanpantzarinaren auzia entzun dugu ! Eta nola ! Zenbat gertakari leporatuak izan zaikio Zanpantzarinari !! Koronabirusa epidemia, Australia eta Amazonian iragan diren suteak, Kobe Bryanen elikopteroaren istripua, G7a, kolegioan gertatzen direnak ere bai : argindarraren moztea, alarma, pisontzien egoera, ebaluaketen emaitzak, irakasleek emandako hitzak...eta beste ainitz ere ! Ez du hitzik hartzeko eskubiderik izan ere ! Auzi egileak publikoarekin batera kondenatu dute ! Defendatzeko paradarik izan gabe, jo dute eta suntsitu ! 

Honen ondotik, besta giro batean, kanpoko eremua jolas parke bat bilakatu delarik, ikasleak taldeka ibili dira jokoz joko ! Babifuta erraldoia, zumo lehiaketa eta egurrezko joko handietan jolasteko parada baitzuten !

Arratsaldea goxoki bukatzeko, 6. eta 4.eko familiek prestatutako krakada denen artean partikatua izan da !

Eta txirrina jotzean, ikasle guziek haien otobusa hartu dute bakantzetako giroan !!!!

Milesker parte hartzaile guziei !!!!

Otsailaren 21ean, azken egunean, egun berezia zen goizez kolegioan : Gure hirugarren "nahiera eguna" !

Beste bi aldietan bezala, proposatutako tailer desberdinetan izena ema zuten gure ikasleek (hirugarreneko ikasleak ikastaldian izanez).

Talde ttipika goiza pasa dute edo parte hartuz 4 orduko tailerretan edo bi orduko bi tailerretan....

Bazen hautua tailerren artean : Sorgin dantza ta beste !, mundu mikroskopia irudikatu, esploratzailearen urratsei segi, flag football, nor da nor ?, saski baloia 3 x 3, joko pista Untxinen, Zeusen izenean ! Greziar Jainkoak,  zaborra musikarazi, carnival around the world, aurreiritziak desegiten, las mascaras y el carnaval, marraztu, irabazia da !

Ikasleek bikain ongi pasa dute momentu hori eta joan dira bazkaltzera !

Otsailaren 20an, bazkaltzeko pausan, Herri Urratseko kantuaren bideokliparendako ekipa teknikoa kolegiora hurbildu da !!!!

Haien artean, Etxe eta Diabolo Kiwi taldeko bi kide ! Uauuuuh ! Ikasleak pilpilean ziren kanpoko eremuan.....

Lehen denboraldian, kanpoko eremuan grabaketak iragan dira Seaska baten inguruan.... Ikasleek ikusi dute zenbat aldiz berriz grabatu behar den bi segunduko irudiak lortzeko, kamera non ezarri, argi teknikaria ere, ahotsak, posturak eta beste !

Ondotik gela batera joan dira, han bertan beste irudiak lortzeko, denek ber lemarekin buruan : "Gaki ge ! Gaki ge !"

Bi orduko momentu bereziaren ondotik, ikasleak berriz zentratu dira kurtsoetara joateko !

Zinez txalokatzen ditugu parte hartzaile guziak biziki baikorki aritu izan baitira eta alaiki !!!! Milesker ikasleei eta komita guziei !

Bideoklipa martxoaren 10ean ateratuko da normalki.... Bakantzen ondotik ! Ea...