Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

"Aurten Brebeta Euskaraz lortu dugu !!"

Hau da, joan den ostiralean, uztailaren 10ean, Seaskako 3.eko ikasle irrifartsuek esaten zutena ! Egia !

Aurten, egoera dela eta, ez dute azterketarik pasa ; zeharkako gaitasunak eta urteko notak dira kontutan hartuak izan, azterketan aurkeztu beharko ziren gaietan.

Denok gogoratzen ditugu azken urteetako borrokak, Frantses Hezkunde Nazionalak ez bait onartzen zientziak euskaraz pasa ditzaten. Inork ez du ahantzi nola erasotuak izan ziren ikasle gazte euskaldunak azken urteetan, azterketak euskaraz pasatzeagatik, heien kopiak bahituak izan zirelarik eta buruan buru, frantses zuzentzaile batzuen eskuetan utziak... Bistan da, ez zituzten ondorioz lortu espero zituzten notak ! Biziki emaitza apalak izan ziren, zuzentzaileek ez baitzuten tutik ulertzen eta zenbakiak soilik begiratu baitzituzten !

Baina.... aurten.... irabazi dugu ! Zientzien emaitzak, urte guzian euskaraz egindako ebaluaketa horien emaitzak onartu dituzte ! Eta behingotz Seaskako 3.eko ikasleek merezi duten emaitza lortu dute !

Badakigu segurki ere hau gertatu dela, Parisen inork ez baitu pentsatu nota horiek onartuz, kontra esan batean eroriko zela Hezkunde Nazionala.....

Baina auskalo ! Agian horrek zerbait adlatuko du datozen belaunaldientzat ?

Eta ez bada hala, borrokatzen segituko dugu eta BREBETA EUSKARAZ aldarikatzen aurre eginen dugu amore eman gabe.

Baina aurten, Brebeta euskaraz LORTU DUGU !!!!!

 

Edurne Manterola, Piarres Larzabal kolegioko zuzendaria

Mañolo Espellet, Eztitxu Robles kolegioko zuzendaria

Eñaut Elosegi, Xalbador kolegioko zuzendaria

Celine Tourreuil, Manex Erdozaintzi kolegioko zuzendaria

Iban Tikoipe Etxepare lizeoko zuzendaria

Arratsaldez, jan ondotik, hirugarreneko ikasleak bilduak izan dira geletan ASSR diploma eskuratzeko.

Ondotik, kolegioko ezker paretan, zuzendariak hitza hartu du urte bukaera berezi honetan....

Zoriondu ditu, promozio horretan brebeta euskaraz osoki lortu baitute, zientziak barne !

Bakoitzari personalizatua izan zaien orri marka bat eskainia izan zaie.....

Honen ondotik,  krakada bat eskainia izan zaie, Untxin bazterrera joan aitzin.

Han, jokoetan aritu izan dira eta haien azken oroitzapenak partikatzen eguzkitan ! Gainera, bertso saio bat ukan dute Ibaii esker !!

Agurrik ez hirugarrenak, bide on eta ikus arte !

Uztailaren 3a, ostiralez, azken eguna zuten bostgarreneko ikasleek.

Egunean zehar, azken kurtsoak ukan dituzte.

Arratsaldeko azken orduan, ASSR diploma banatua izan zaie.

Honen ondotik, bilduak izan dira ezker partean krakada bat eskainia izan baitzaie.

Txirrina jo arte egon dira jolasean, kalakan eta denbora librea betetzen.

Ale ! Ongi segi eta heldu den urte arte ! Laugarrenean !

Uda on pasa !

Uztailaren 3an, ostiralez, gure hirugarreneko ikasleak etori zaizkigu udako giroan mozorroturik...

Kolorea ezarri daukute berriz !

Azken orduak dituzte, azken momentuak elgarrekin, azken kurstoak......

Biba zuek !

Uztailaren 2an, ostegunez, kolegioko 5. eta 3.eko ikasleek 1. eta 2. mailako ASSRa azterketa pasatzeko aukera izan zuten, egunaren azken orduan.

Ikasle bakoitzak taula batean egokia zen gurutzea ezarri behar zuen proiektatua zen bideoa ongi begiratuz eta entzunez.

ASSR bide sekuritateko frogagiria eskolarra diplomak eskaintzen du 5. eta 3.eko ikasleei. Lehen mailakoa 5.endako da eta bigarrena 3.eko ikasleendako. Ateztazioa emana zaie 10/20 lortzen baduet azterketan.

Pasatzeko aukerarik ez dutenek ukan, heldu den ikasturteko lehen hiruilean ukango dute bai kolegioan 4.ean baita ere lizeoan 2.ean.

Gure ikastegian, hor ziren ikasle guztiek lortu dute !! Zorionak deneri !! Eta kasun eman bidean !!

Uztailaren 2an, ostegunez, hirugarreneko ikasleek sorpresa polit bat egin digute.

Dotore dotore etorri dira kolegiora !

Eguraldi euritsua izanez, gure eguna alaitu digute !

Egunean zehar argazki oroitzapenak atera ditugu : ikus webguneko argazki xokoa.

Ekainaren 30ean, asteartez, laugarrenek ere bai azken eguna zuten !

Horiek ere azken kurtsoak bizi zituzten, kutxak hustu, liburuak itzuli, azken piknika egin ....

Azken orduan, hiru gelak elkartu ziren irakasle arduradunekin batera Zokoako Untxin bazterrera joateko : bertan, krakada bat eskainia izan zaie eta azken jolasen inguruan azken oroitzapen partikatu dituzte...

Arratsaldeko txirrina jotzean, ikasleek otobusa hartu dute udako bidean.

Agur bero bat laugarreneko ikasle guztiei !

Heldu den sartzea arte.... hirugarrenean !!!

Zuek ere : euskaraz gozatu eguzkitan !

Ekainaren 30ean, asteartez, azken kurtsoak egin eta, azken piknika, kutxak hustu eta....

Azken orduan, seigarreneko ikasleei krakada bat eskainia izan zaie !

Elgarrekin talde argazki oroitzapenak atera dituzte.... eta txirrina jotzean etxera joan dira biziki pozik !

Uda on seigarreneko ikasle guztiei !

Ez ahantz euskaraz gozatzea eguzkitan !!!

Agurrrrrrrrrrrrrrr !

Ekainaren 22an, astelehenez, bi asteetako azken sartze berezia antolatua izan da gure kolegioan, hala nola astelehen eta asteartetan, 6. eta 4.eko ikasleendako eta ostegun eta ostiraletan 5. eta 3.endako. Hala ere, orain arte bezala, hala eskatzen duten familiek 4 egunetako harrera egiteko aukera izan dute. Egunean zehar ikusiz zer kopuruak ziren lau eguneko harrera 4. eta 3.eko ikasleei zabaldua izan zaie.

Nahiz eta protokoloa arindu den, ikasleak maskarekin sartu dira kolegiora, mugimendu guztietan erabili beharko zuten bezala. Geletan, ikasgela finkoetan daude ikasleak eta urtean zehar ukan duten ordutegia segitzen dute. Kolegiora etortzen ez direnendako, irakasleak telelanean segitzeko antolatu dira.

Kanpoko eremuan, protokoloak agintzen duen bezala maila desberdineko ikasleak ez gurutzatzeko, jolas garaiak eta eremuak berrantolatuak izan dira ere bai : futbola eta pilota jokoak berriz onartuak izanez !

Eguerdiko pausan, etxetik ekarritako piknika jateko aukera ukan dute kanpoko eremuan.

Arratsaldeko 4:30tan, ikasle guztiak pozik autobusez sartu dira etxera, lagunekin berriz topatzeko eta goxatzeko aukera ukan baitute egunean zehar.