Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Abenduan, Zaldi Urdina antzerkiaren ikustera joan ziren eta horren ondotik, PAC proiektua hasi zuten antzerkiaren inguruan tailerrak izanez Arantxa irigoyenekin (Axut kolektibokoa).

Orotara, 6 tailer ezberdin ukan dituzte, beti IDZtan, abendutik otsaila arte iraun du : 

- bi tailer testua sortzeko eta lantzeko

- hiru tailer taularatzea lantzeko

- tailer bat beste 4.ko ikasleen aurrean antzezteko

Besteak beste, tailerretan, ahotsa, gorputzaren mugimendua etab... landu dituzte.

Otsailaren 20an, ostegunez, ordu batez 4Bkoen aitzinean anzteztu dute eta beste ordu batez 4Dkoen aitzinean.

Otsailaren 17 eta 20an, astelehen eta ostegunez, Andrea Aranguren komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleekin "sare sozialei" buruzko mintzaldi bat animatzeko, ordu batez gelaka, lau aldiz.

Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, i-phone-a, logeletan uzten duten, zenbat "ztory" igotzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, snpchaten erabilpena, youtben jarraitzen dutenek, ordutegi muga bat dutenez eta beste..... eskatua izan zaie.

Ondotik, bostpasei egoerak aztertu dituzte talde ttipika eta talde handian aipatu eta gogoetatu.

Solasa denboran, egoera bakoitzean biktimaren sentimenduak zerrendatu dituzte : baztertua senditzea, triste, haserrea, amorratua, desepzioa, mendekatzeko gogoa, lotsa, harridura, beldurra.... Bestalde, zer egin dezaken pentsatzen aritu izan dira : heldu batekin arazoak aipatu nahiz eta ez den errex, igotako argazkiak kentzea, bi pertsonen arteko solasa, bideo bat igotzen denean ezin dela neurtu zenbat aldiz partekatua izan den, norbaiten biluztearen grabatzea delitu bat dela....

Bukatzeko, zein diren egoera baten arriskuak entzun dituzte eta legediak nola zigortzen dituen :

- ez dakigu sekulan nor den pantailaren gibelean !

- zyber jazarpena, ziber indarkeria

- buruko minak, adikzio sortzea, droga bezala

- ez da beti egiazkoa erakusten

- orduak neurtzeko zailtasunak

- xehetasun pribatuak gehiegi ezarriak dira

- klik batekin gauza asko, gehiegi ?

"Arau hauste bat eta salatu daiteke !"

Mintzaldia interaktibo hoentan, ikasleen parte hartze baikorra azpimarratzekoa da ! Milesker Andera !

Konsultatzeko webgunea : www.e-enfance.org

"Denak gara arduradun, kontuz ! Egin aitzin !"

Otsailaren 14an, ostiralez, arratseko 7etan, 4.eko ikasleak Urruñako La Corderie zinemara joan dira, abenduan atertutako Ladj Lyr-en "Les Misérables" filma ikustera.

Zinemako ekipak egin digun harrera bikaina eskertzekoa da.

Frantses kurtsoetan, Victor Hugoren "Les Misérables" obra lantzen ari dira 4.eko ikasleak eta bi obren arteko loturak atzeman dituzte.

Filma gogorra baldin bada ere, ezezaguna den beste errealitate bat erakusten digu, biziki aberatsa izan dena.

Bukaerako eztabaidan, ikasleen oharrak biziki baikorrak izan dira eta seguraski holako beste ateraldia berriz antolatua izanen da.

Elkargoarekin landu Kultura bidean proiektuen baitan, 4D gela urtarrilean dantzatzen hasi da.

Senpereko Larreko gelan "Être et Phasmes" Libertivoire konpainiaren lana ikusi ondoren, Miriam Perez dantzariaren aginduetara sorkuntza prozesu batean sartuak dira, otsailaren 18a arte.

Eguneroko gorputzkeretatik gorputzkera adierazgarrietara, esperientzia berriak egiten ari dira ezohikora ausartuz eta irudimena garatuz.

Otsailaren 14 eta 17an, 3.eko ikasleei lehen brebeta xuria antolatua izan zaie.

Ostiralez, hiru geletan banaturik eta denbora herena zutenek beste gela batean, goiz osoa frantsesari lotua zen : testuaren galderak, ber idazketa, diktaketa eta idazlana.

Eguerdiko bazkaria eta pausaren ondotik, mat froga pasa dute bi orduz.

Asteburua izanik azken berrikuspenendako, astelehen goizean brebeta xuriaren bigarren partea pasa dute goizez : bi orduz historia, geografia eta herritar heziketa froga eta azken orduan, zientziak.

Arratsaldean, betiko kurtsoekin segitu dute. 

Bihartik landa, hirugarreneko ikasleek enpresako ikastaldia egingo dute ostirala arte.

Otsailaren 8an, larunbatez, kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak Gourettera joan dira, Olagarroa kirol elkarteari esker !

Elurra urritzen ari bada ere, gozatzeko beste bazen !

Lau eta hirugarreneko 45 ikasle izan dira eskiatzera aurten.

Maila guzietako ikasleei idekirik, motibazio handiarekin abiatu dira goizeko 6:00etan kolegiotik !

Bazterrak hain xurituak ez baziren ere, umore onean lagun artean egun eder bat pasatzeko gogoz joanak zirenez, haien doia topatu dute bertan.

Ziztuan lerratzearen sentsasio goxoak eta zirrarak ekarri dituzte etxera, ondokoan elurraren xamurra gozatzen ahalko dutenen esperantzan !

Zorionak ikasle parte hartzaile guziei eta esker beroenak ere bai etorri diren laguntzaile guztiei !

Otsailaren 4an, asteartez, Gourmelon andereak, Hegobus garraio elkargoko arduradunak hitza hartu du ordu batez 6A eta 6Bkoei lehen txandan eta ondotik 6D eta 6Ekoei. Kolegioko IDZtan elkarturik, otobus prebentzioari buruzko helburuak oroitarazi ditu : informatu, alerta eman eta gogoetarazi.

Lehenik, Hegobusek 2900 ikasle inskribatuak elkartzen dituela, 120 zerbitzu eskolarrak kudeatuz, 36 ibilgailu egunero ezarriz : 27 autokarrak, 6 autobus eta 3 minibus. Eskolako garraio izen desberdinak zerrendatu ditu : Le Basque Bondissant, Hegobus, Réunir, ATCRB, Transdev, Citram Pyrénées.... Ondotik, autokarra eta autobusaren arteko desberdintasuna azaldu die, autobus batek 150 000€ eta 200 000€ arteko prezioa izanki.

Bigarren parte batean, otobusa etorri aitzin, otobusean direlarik eta kolegiora iristean nola portatu behar diren adierazi die (ikaslearen portaera, materialaren errespetua, uhalaren inportantzia eta bereziki 135€ko ixuna ez bada ezarria, ..) eta kartaren garrantzia eman die. Quizz-bilana batean parte hartu dute saioa borobiltzeko.

Gero, talde guztia kanpoko eremura joan da husketaren ariketa baten egiteko, aholkurik gabe lehenik eta aholkuekin ondotik. Oro har, ikasleek gainditu dute ariketa hori !

Bukatzeko, ikasle guztiak itzuli dira IDZra, azken aholkuak entzuteko, emaztea eskertzeko eta eskainia izan zaizkien esku argia eta euskarazko liburuxka eskuratzeko.

Milesker hegobus Euskal Hirigune garraio sareari azalpen guzti horiendako !

Agian, ikasle bakoitzak kondutan hartuko dituela eta bere burua babesten, otobusa errespetatzen eta gidaria agurtzen segituko duela !

Azaroan hasi eta urtarrila arte Olagarroa kirol elkartearen pala txapelketa luze bat izan dugu aire hartzeetan ! Luzea, parte hartzaile kopurua handia baitzen.... 16 bikote 4. / 3.eko mailan eta 34 bikote 6. / 5.eko mailan.

Azpimarratzekoa da 6. eta 5.etan neskek erakutsi duten motibazioa, bai kantxan eta baita lagunak sustengatzen ere !

Eskertzekoa da ikustea zenbat ikasle prest den palan aritzeaz gain bertze lanetan parte hartzeko : juja, txapazaina, marrazaina... finalean komentarista bikainak izan ditugu, lehia biziari hitzak ematen, dena umore eta giro onean (Xabier Eguzkitze eta Abel Barriola kezkatzen hasiak dira tokia galduko ote duten).

Finalen egitaraua : 

6. / 5.eko mailan : Xan Carricaburu - Txema Gogorza 15 / Gabi Harocarene - Unai Tellechea Muruaga 12

4. / 3.eko mailan : Ximun Daguerre - Joanes Iratzoki 15 / Eñaut Zozaya - Iban Larzabal 14

Komentarioak : Hodei Querendez, Unax Oxandabarratz, Unai Mihura...

Jujeak : Eñaut Barrendeguy, Iñaki Endarra

Biba zuek ! Txalo bero bat parte hartzaile guziei eta goresmenak txapeldunei !

Urtarrilaren 21eko gauean, inguruan ditugun lehen mailetako buraso berriak elkartu dira kolegioan.

Irailan 6.eko burasoak izango direnei harrera hitza eman die Edurne Manterola Zuzendariak, heldu den sartzean Iñaki Lecuona izango zela azpimarratuz.

Lehenik ikasle batendako eguna erakusten duen filma alaitua aurkeztua izan zaie.

Ondotik, burasoen galderei erantzun dute bertan ziren Edurne eta Iñaki, Argi Hezkuntz Aholkularia, Maritxu animatzailea eta Mathilde, Armelle irakasleak. Betiko kezkak agertu dira : nola eginak diren ikasgelak, otobusen antolaketa eta izen emaitea, zurkaizgoa... etc..

Mintzaldi guztia euskaraz eramana izan da, kaskoetan egindako Mathilden bat-bateko itzulpenari esker.

Gaualdi biziki sanoa eta atsegina izan da. Lasaituagoak eta kolegioari buruzko liburuxka batekin joan dira burasoak.

Urtarrilaren 21ean, astearte goizez, kolegioko 6. guztiak Baionako antzokira joan dira, Celine Shaefferek zuzendutako "La république des abeilles" ikusgarria ikustera !

Bertan, antzokiak arnasa hartzen du "erlategi baten  ispirituan". Ipuin dokumentala hori antzeztua, dantzatua, magikoa eta misteriotsua da. Ikusleen sentimenduekin jolastuz, kofoinaren bizia aurkeztua da erlekumeetatik kolonia berriaren fundatzera, sasoinen zikloak berriz biziaraziz eta haien artean dituzten loturak berpiztuz.

Emanaldiaren bukaeran, gure gazteek aktoreekin solastatzeko parada ukan dute, gelan prestatutako galderak pausatuz.

Emanaldi izigarri polita eta aberatsa, frantsesezko kurtsoetan lantzen segituko duten,a arlo desberdinetako txosten bat sortuz : apaindurak, janzkera, aktoreen jokamoldea, argiak, hedatu den usaina eta haien iritzi pertsonala.