Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Erran bezala, urtarrilaren 19an, igandez, kolegioko 18 bikote gazteak elkartu dira Ziburuko pilota plazan instalatutako karparen azpian, publiko eder baten aitzinean dantzatzeko !

Jende ainitz etorri da, bai publikoa baita ere dantzariak !!

Bi kategoriak antolatuak ziren besta komitearengandik : 12 urtepekoak eta 13 urtetik landakoak !

Bikote bakoitza behin edo bi aldiz pasa da eta bukaeran emaitzak emanak izan dira :

Lehen kategorian : 

1. saria : Lili Abadie eta Amaiur Fagoaga (5.ak)

3. saria : Ana Pujos eta Ainara Duhau (5.ak)

Epaimahaiaren sari berezia : Liloia Behoteguy eta Milia Muruaga

Bigarren kategorian : 

2. saria : Ainhoa Biscay eta Maddi Arrizabalaga (4.ak)

Biharramunean, kolegioak dantzari guztiak eskertu ditu krakada eder baten inguruan !

Txalo bero bat 36 ikasle parte hartzaileei eta bereziki aste batez ikasi dutenei !!!

Urtarrilaren 14an, astearte goizean, Senpereko Larreko antzokira joan dira 4Dko ikasleak.

Libertivore konpainiak bi dantza ikusgarri aurkeztu dizkie : bakarkakoa (Hêtre) eta binakakoa (Phasmes). Gizakitik urrundu eta naturatik hurbiltzeko aukera, dantzarien gorputza makurtzera eta tolestera daramaten bi ikusgarri.

Hetre : emazte bat emeki-emeki errealitatetik urruntzen da eta misteriozko, ametsezko oihan batean sartzen da. Haren liana-gorputza hurbiltzen da, oihanean barna sartzen da haren baitan desagertu arte.

Phasmes : animaliatik, mineraletik zein begetaletik hurbilduz, forma bitxi eta isila gure aitzinean gauzatzen da. Dantzak eta gorputzen akrobaziak argi jokoekin bat egiten dute, fasmidoa bezalako irudi abstraktuak sorrarazteko.

Emanaldiaren ondotik, beste eskoletako ikasleak bezala, artistekin topaketa egiteko aukera ukan dute, haien galderak pausatuz.

Ikuskizunaren bukaeran, kolegiora itzuli dira eta laster dantza tailerra abiatuko dute Myriam Perez dantzariarekin, kolegioan bertan !

Joan den astetik, ikasleak elkartzen dira goiz edota eguerdiko jolas garaietan fandangoan trebatzeko !

Aurten 18 ekipa motibatu dira heldu den igandeko fandango konkurtsoan parte hartzeko eta haien artean, 8 ekipa aste batez ikasi dute !

Saio horietan, 4 urratsak berrikusi edota ikasi dituzte, transizioak, postura, besoen altxatzea, teknika sakondu dute azkarki bikoteka !

Giro onean eta motibaturik agertu dira kolegiokoak !

Txalo bero bat haiei eta xantza on ! 

Hitzordua : urtarrilaren 19an, igandez, Ziburuko pilota plazan, arratsaldeko 5:30tan !!

Urtarrilaren 13an, astelehen goizez, kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak gure ikastetxearen ondoan den Itsas Lizeoara joan dira bisita bat egitea.

Han bertan, hiru taldetan banatu dituzte. Lehenik, laugarren mailakoak eta ondoko orduan hirugarrenekoak.

Ikastetxean diren gela esanguratsuenak ikusi dituzte. Hala nola, hotzaren gela, mekanika lantzen den tailerra (sudaketa gelatxoekin, egiazko motore batekin...) ;  korapilo ezberdinak ikasten den gela, karta eta kalkuluak egiten diren ikasgela berezia, sekuritatea lantzen den gunea eta itsasontzi handi baten kontrola gela batean ikasleak trebatzeko prestatua. Eta nola ez, agian gehien gustatu zaien gela : nabigazio simulatzailea. Talde batzuk barnategia eta jan gelara ere joateko parada izan dute.

Orohar, ikasleei gustatu zaien bisita izan da eta harrituak izan dira nola ongi apailatua den alboan dagoen ikastetxea hau.

Milesker Itsas lizeoari haien harrera eta aurkezpenarendako !

Urtero bezala, urtarrila hastapenean, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatzen ditugu.

Joan den astetik, Donibane Lohizune, Urruña, Hendaia, Sara, Azkaine, Senpere, Miarritze eta Azkaingo ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu.

Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute.

Ondotik, Hezkuntz Aholkulariarekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egiten dute.

Azkenik, liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.

Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !

Kolegioko ikasleak poliki oporretatik itzuli dira !!

Urtarrilaren 6an, pedagogi eguna zen... Beraz ikasleak etxean egon dira !

Biharramunean, urtarrilaren 7an, goizez, kolegio guztia Donibane Lohizuneko Les écrans Luziens zinemara joan da !

Alde batetik, 6. eta 5.eko ikasleek, Mickael Dudok de Wit 2016an egindako "La Tortue Rouge" animazio filma ikusi dute :

"Dordoka, karramarro eta txoriez osatutako tropikal isla batean hondoratu den gizaki baten biziaren etapa desberdinak...."

 

 Bestalde, 4. eta 3.ek, Andrew Niccolek 1998an egindako "Bienvenue à Gattaca" fikzio filma ikusi dute : 

"Mundu perfektu batean, ondare genetiko hutsik gabeko gazteendako espazio ikerketa zentroa da Gattaca. Jérôme, kandidatu ideal bat, istripu batengatik bere bizia suntsitua ikusten du, nahiz eta Vincent, haur naturala, espaziora joateko ametsa duen. Bakoitzak besteari nahi duena lortzea lagunduko dio, Gattacako legeak saihestuz".

 

Zinemaldia ondotik, kolegiora sartu dira ikasle guztiak, frantses kurtsoetan segida lantzeko helburuarekin, haien impresioak eta ulermenak partikatzeko.

Sartze on deneri !!

Azken eguna.... abenduaren 20a, ostirala....

Beti bezala, ikasleek goizeko kurtsoak ukan dituzte....

Alta eguerdiko txirrina entzun eta, haien jantzi tradizionala ezarri dute Santo Tomas bazkaria jan aitzin edo ondotik....

Arratsaldeko lehen partean, ipuin kondaketa zen ttikienen egitarauan : Kattalin eta Jokinek osatzen duten Eleka taldea 6.endako eta Lur Usabiaga ipuinlaria 5.endako.

Horren ondotik, denek zuten hitzordua kolegioko ezker paretan, dantzan aritzeko Patxi eta Konpaniari esker ! Eta nola ! Muttikoak ala neskak, bakarka, binaka ala taldeka, gehien bat aritu da baikorki eta zinez txalokatzekoa da ! Hau giroa !

Bukatzeko arratsaldea, 5. eta 3.ek prestatutako krakada erraldoia partikatua izan da giro biziki goxoan bakantzak aitzin denak elgarrekin !

Zorionak eta besta onak opatzen dizkizuegu ! Heldu den urte arte animazio berriendako !

Urtero bezala eta joan den azaroaren bukaeran, ikasleei Eguberriko marrazki lehiaketaren gaia aurkeztua izan zaie : "Berziklapenezko Eguberria". Ondotik, 48 ikasleek haien izena eman dute eta hasi marrazkia prestatzen, bai etxean, baita ere kolegioan batzuendako.

Azken epea marrazkia itzultzeko abenduaren 13a zen, denak sartze nagusiko erakusketan ezartzeko helburuarekin.

Gaur, abenduaren 19an, ostegun goizez, sari emaitzak iragan dira kolegioko IDZtan, publiko handi baten aitzinean !!

1. saria : Elaia Girard (3.)

2. saria : Ainhoa Biscay (4.)

3. saria : Malu De Sonis (6.)

4. saria : Amaia Halsouet (3.)

5. saria : Koldo Berge Mazet (6.) + Publikoaren saria !!!

6. saria : Xan Bonnet (6.)

7. saria : Sunita Camblong (4.)

8. saria : Haize Lecuona (4.)

9. saria : Unax Egiguren (3.)

10. saria : Idoia Apezteguy (6.)

Txalo bero bat parte hartzaile guziei !!!! Denak sariztatuak izan dira bederen txokolota batekin eta hamar hoberenak opari berezi batekin !

Irungo Harrera guneko Jon eta Ametsen mintzaldiaren ondotik, etorkinen aldeko bilketa bat egitea erabakia izan zen :

- Baionako Diakite gunearendako : higiena produktuak eta lo egiteko mihisiak

- Irungo Harrera sarea gunearen alde : jantziak, zapatak...

Bilketa biziki ederra lortua izan da eskertzen ditugun familiei esker.

Bi elkarteetatik ibiliko diren etorkinek garbitzeko eta janzteko aukera ukango dute honi esker.

Txalo bero bat deneri !