Udaberri besta mozorrotua !
Apirilaren 3an, ostiralez, eguzki izpen artean, ikasleek ospatu dute Udaberri besta mozorrotua ! Aurtengo gaia "munduko herritarrak" hautatu zuten, bakarka, binaka ala taldeka mozorrotuz.
Kanpoko eremua joko eta besta herrikoiaz bilakatu delarik, ikasle guztiak sartze nagusira deituak izan dira konsigna guztien entzuteko lemisik.
Futbol eremuan, bubble fut erraldoi bat instalatua izan zaie, bostnakako ekipek haien artean lehiatzeko arratsaldean zehar.
Kolegioko atekatik sartze nagusiraino, espartin botatze txapelketa bat antolatua zen.... Ikasleak banan banan eta txandaka saiatu dira ahal bezain urrun botatzea eta arratsalde bukaeran Beñat Zapirain (3.) izendatua izan da txapelduna ! 24.60 metro lortu ditu !
Belarrezko eremuan, zumo lehiaketaren tatamia gainean, ikasleak buruz buru aritzeko aukera ukan dute, Japoniako kirol horren jantzia ezarriz....
Aterpe azpiko piknika mahainetan, egurrezko mahai joko handiak instalatuak izan zaizkie lagunekin trebatzeko.
Azkenik, kolegioko ezker paretan, saski baloian, dama jokoan eta xake erraldoian aritzeko parada ukan dute.
Arratsalde eder honen bukatzeko, 6. / 5. eta 4.eko ikasleek ekarri dituzten bixkotxak, matahamiak eta edariak partekatu zituzten, mailaka pasatuz krakada erraldoi hortatik, errepikatzeko aukera ukan zuten gainera ! Mila esker krakada egileei !
Dena bildu eta garbitu ondoren, autobusean sartu ziren etxera itzultzeko, oporren txirrina jo bezain laster !
Udaberri on deneri !
Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna
Ikasturte honetan, martxoan, "Antxeta irakurzale kluba"-ri hasiera eman diogu ikastegian.
Kolegio guztia zineman !
Urtero eta hiruilero bezala, kolegio guztia joaten da bigarren aldikotz Donibane Lohizuneko Le Sélect zinemara.
Martxoaren 25ean, Korrikako gauladia ondotik, asteazken goizez, txirrina jo ondotik, berehala 6. / 5.ak joan dira ikustera 2019an Iciar Bollainek argitaratu zuen "Yuli" filma.
Sinopsia : "46 urterekin, Carlos Acosta Kubara itzultzen da ikuskizun bat prestatzeko. Bere haurtzaroaz oroitzen da: Habanako auzo pobreetan bizi zen eta futbolaria izan nahi zuen. Bere aitaz ere oroitzen da: maitagarria zen, baina zorrotza, hala ere balleteko eskolara bidali zuen."
Bestalde, lehen kurtsoa eta gero, 4. / 3.eko txanda izan da Donibanera joateko 2021ean, Jérémy Trouilh-ek argitaratu zuen "Gagarine" filma ikustera.
Sinopsia : "Youri deitzen da. 16 urte ditu. Ivry-sur-Seine-ko Gagarine auzoan bizi da. Astronomia maite du. Kosmonauta bilakatzea amesten du. Lagunekin, bere bizitegi eraikin konpontzen du, suntsipena baino lehen."
Bi filmen ondotik, kolegiora itzuli dira ikasle guztiak.
Milesker Le Select ekipa guztiari !
PLK Zientzia azoka !
Aurten bigarren aldikotz, 5. eta 4. mailako ikasle talde batzuk zientzia azoka proiektuan parte hartzea erabaki dute.Hirugarreneko ikasleak prentsaurrekoan...

Martxoaren 24an asteartez, Meyer proiektuan parte hartu duten 3.eko ikasleek prentsaurreko bat antolatu dute kolegioan.
Meyertarrak Donibane Lohizuneko judu familia bat zen, okupazio denboran onsatun guzietatik desjabetuak izan zitzaizkiona, baina bizirautea lortu zuena.
Ikasleek prentsaurrekora etorri diren 5 hedabideei urtean zehar sortu duten bideo dokumentala erakutsi diete.
Orain, dokumentala Concours national de la Résistance et de la Déportation lehiaketari igorriko diote, irabazteko esperantzarekin, noski!
Matematika astea kolegioan !
Martxoaren 16an, astelehenarekin, Zenbakien lasterketa (la Course aux nombres) lehiaketan parte hartu zuten 6. et 5.ikasleek.
Lehen lehiaketa... estrezagarria baina giro onean segitu genuen "Gizon-emazte berdintza" gaia tratatuz eguneroko etxeko lanetan.
Berantago astean, Nobel eta Fields sariak eta beren banaketa emazte-gizonen aldetik ikertu genituen.
Bukatzeko "Izkutatutako irudiak" filmaren trailerra begiratuko genuen eta ikasle guztiek interes handiarekin entzun zituzten azalpenak.
Martxoaren 26an, ostegunez, desafioak gainditu zituzten ikasleek sariztatuak izan dira ! Txalo deneri !
Hirugarren mailan ere, Akitaniako IREMek antolatutako matematika erronka batean parte hartu dute. Aurten ere, Duranthon andreari esker, enigmak euskaraz proposatuak izan zaizkie eta ikasleek euskaraz erantzuten ahal zuten. Taldeko lana izan da. Hamabi asmakizun proposatu zaizkie eta lehen analisi bat egin ondoren, zazpi aukeratu behar zituzten. Ikasleek hainbat estrategia definitu zituzten ahalik eta puntu gehien lortzeko....
Gora matematikak ! Milesker Myriam, Itsaso eta Danieli !
Nahiera eguna #2
Martxoaren 23an, astelehenez, urteko bigarren "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek.
Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, goiz eta arratsaldez, piknika erraldoi bat eginez bitartean.
Hala nola :
- seigarrenendako : Udaberria euskaraz eskaini ondoko Zokoako zahar etxeari, Numbers ! Mandalak, Zeusen izenean, Korrika, Euskal ihauterietako pertsonaiak ezagutu,
- bosgarrenendako : Carnavales del mundo hispanico, zientzia azoka, ondarea kameraren aurrean, antzerki tailerra
- laugarrenendako : Zientzia azoka, matematiketan buru mapen sorkuntza, sumertar zenbakien idazketa buztinean, escape game : atrapa al ladron de museos !, enpresa sortzailearen lehiaketa
- hirugarrenendako : The Commonweath and multiculturalism in Britain, gorputz adierazpena : sormena, loto blind tezt, ahozko aurkezpena,
Giro izigarri on batean iragan da eta ikasleak euskaraz gozatu dira !
Gora euskara !
KORRIKA : Kolegioko 1531. kilometroa
Martxoaren 24-25eko gauean, asteazkenez, goizeko 1:59tan, Ziburuko 7, Turnaco plazatik Donibane Lohizuneko zubiraino, kolegioko ikasleak eta familiak elkartu dira euskararen lekukoa aitzinera eramateko, "Euskara gara" lelopean. Zinez, mementu zoragarria izan da eta eskertzen ditugu parte hartu duten guztiek.
Txalo bero bat ere bai 6.eko Gabiri, 5.eko Ekhiri, 4.eko Kepari eta 3.eko Xalbati lekuko eramaileak izateagatik.
Gora AEK !
Gora Korrika !
Ttipi ttapa Korrika !
Ziburun ere euskaraz !
Hemen gaude euskararen alde !
Herriz herri harro herri izan gaitezen euskararen alde, eguneroko borroka elgarrekin eramanez "euskara garelako" !
Korrika : lekuko eramaileen zozketa eta joko alaiak !
Martxoaren 12ko Korrika'irratia ondotik, martxoaren 20an, eguerdiko jolas garaian, iragan da mailaka lekuko eramaileen zozketa !
Aurten, Ziburuko 7, Turnaco plazatik abiatuko den kolegioko 1531. kilometroan, 6.eko Gabi Viquendi, 5.eko Ekhi Chaumont, 4.eko Kepa Zozaya eta 3.eko Xalbat Otanok dute lekukoa altxatuko Ziburuko Kaskarrotenea ikastolako ikaslearen ondotik. Beste lagunek banderola atxikitzeko aukera ukango dute eta denak elgarrekin "euskara gara" lelopean aitzinatuko dugu Korrika, gaur gauean ! Hitzordua finkatzen dugu 1:30tan, goizeko 1:59tan hurbiltzen baita !
Zozketa ondotik, Korrika'Quizz galderei erantzun onak edota Korrika'raokean aurtengo kantua ongi abesten bazuten, Korrikako pegatinak eta txapak irabazteko aukera ukan dute parte hartzaileak ziren ikasleek !
Txalo deneri eta gero arte gauean zehar ! Ttipi Ttapa korrika !
Urruñako gazte gunea bisitan
Martxoaren 16an, astelehenez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Kirol zerbitzua eta Gazte gunea zerbitzuetko arduradunak diren Eñaut Larretche eta Andoni Ostiz hurbildu dira Urruñako ikasleekin elkartzeko.
Lehen saioan, kolegioko seigarren eta bosgarrenekin bildu dira eta ondotik, laugarren eta hirugarrenekoekin.
Saio horietan, apirileko oporretan proposatzen duten animazioen egitaraua aurkeztu dute, izenak emateko garaia baita.
Milesker Andoni eta Eñaut
Kontaktuak :
- Kirol zerbitzua : Eñaut : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 85 94 26 / 06-18-77-72-54
- Gazte gunea : Andoni : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 06.59.97.67.09
Izen emaiteak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.






