Elkar' Topa #1 : Artea, artista...
Joan den urtean bezala, ikasleei lehen "Elkar'topa" proposatzeko aukera ukan dugu : epeka, pertsona ezagun bat edo ikastetxeko ikasle ohi bat komitatzen dugu kolegiora ikasleekin topatzeko eta bere esperientziak trukatzeko...
Urria hasiera honetan, frantseseko kurtsoetan, Amane Apalategui-Telleria artistaren "Un jour d'été - Neguko egun bat" liburua ezagutu eta lantzeko aukera ukan dute 6. eta 5. ikasleek... Kalsean gustura irakurri zuten liburu hau, elebiduna, oso orijinala, artistaren marrazki ederrekin ilustratua. Ondoren, liburuko zonbait enigma argitu zituzten, eta ikasleek oso ondo pasa zuten haiek aurkitzen.
Ondorioz, urriaren 8an, ostegunarekin, 31 boluntarioak elkartu ziren, bazkaltzeko pausan.
Bere obraz inguraturik, Amane Apalategui-Telleriak hasi du saioa ikasleen aurrean, isiltasun osoan, agurtzen zituen "lamina" izeneko iratxo ttiki bat marraztuz.... Segitzeko, bere ibilaldia kondatu die. Ondoren, bere ibilbidea aipatu zien : txiki-ttikitatik, marrazkia da bere pasioa... Modari lotutako zirriborro batzuekin hasiz, bere marrazkiekin etengabe apaindu ditu bere kolegioko kuadernoak.... Geroago, teknika desberdinak ikasteko aukera ukan duela ere bai : pastela edo akuarela erabiliz, paisaiak eta erretratuak eginez. Ez zitzaion batere gustatzen norbaitek subjektu bat inposatzea, beti nahi izan zuen libre izan bere obren diseinuan.
Gaztetan, hasieran, albaitari izan nahi zuen ; azkenean, literaturaren bidea hartzea erabaki zuen. Hiru urteren buruan, konturatu da ez duela irakaslea izan nahi. Beraz, Bordalen "ilustrazio masterra" bat egin ondoren, Kolonbiara bidaiatzea lortu zuen, Erasmus programari esker. Bertan, olio-pintura erabiltzen ikasi du.
Gaur egun, bere marrazki sorkuntzak edota edozoin motako ekialdietarako dohainak eskatzen zaizkio : Donibane Lohizuneko bestetako tixertaren marrazkia egiteko, lurreko frezka erraldoi bat, muralak, kontzertu edota bertsolaritza denboran zuzenezko marrazki saioak, tatuajeen ideiak, aldizkari edo zeramiken ilustrazioak....
Ikasleek eskaturik, bere inspirazio iturriak azpimarratu ditu : emazteen erreproduzkioa, margolairak eta ilustratzaile ukraniar - Indiar - Kolonbiarrak.... Amazoniako kultura eta historia gustukoak baititu, oihan tropikalak marraztea maite du.
Garu egun, bere bulegoa Senpereko Larreko kultur gelan kokatua da eta erakutsi duen bezala, bere margolan paletan kolore ainitz agertzen dira...
Bukatzeko, bere liburuaren sorrera aipatu zuen. Haur eta gazteei zuzendutako liburu bat sortzeko erronkari aurre egitera ausartu zen. Ziburu eta Donibane Lohizuneko argazkietatik abiatua, guaxa erabiliz, bere herriko paisaiak margotzen saiatu da, urratsez urrats, zerutik hasiz, gero lurra eta eraikinak, detaileak gero gehituz. Denbora ainitz pasa du obra horretan. Irudiak lotzeko, hari eroale bat txertatzea erabaki du : orri bakoitzean xakur bat ; zergatik ? Desagertutako lagun batena omentzeko. Testua integratzen hasi zenean, frantsesez idatzi zuen lehenik. Gero, gogoetatuz, esukarazko testua gehitzea erabaki zuen, frantsesezko testua itzuli beharrik gabe.
Orain, haur ttikiendako animaleen marrazkiak egiten ditu, hurrengo ikuskizun bateko apaindurak sortzeko, eta, aldi berean, komikigintzan eta ilustrazioan lanean segituz.
Saioaren bukaeran, ikasleen galderei erantzuteko parada ukan du, eta ikastextean eman dituen urteetako oroitzapen batzuk partekatuz, marrazkiak eta autografoekin bukatzeko.
Hurrengo astean, urriaren 15ean, ostegunez, Amane kolegiora itzuli zen, ikasleei proposatu zuen munstro eta pertsonai mitologikoen sorkuntzaren inguruko tailer artistikoa animatzeko. Giro atsegin eta sortzailean iragan da.
Txalo parte hartu duten ikasleei !
Zinez milesker Amane kolegiora etortzeagatik eta zure talentua partekatzeagatik ! Bide on !
Miramonen ziren bosgarreneko ikasleak !
Iragan urriaren 13 an, asteartez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostira.
Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.
Eguerditan, aro goxo baten laguntzaz, kanpoko eremuan piknikatu zuten denak elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.
Ikasle talde bakoitzak, bere erakaslearekin galdezketa liburuxka bat zuen betetzeko bisita mementuan, bertan ziren modulo batzuei buruz.
Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek, beti ere euskaraz, beste ikuspuntu bat izan zuten, eta arratsaldeko bisitarekin haiek izan ziren eragileak!
Ondoko ikasturtean ere errepikatzekoa izanen dugu ateraldi hau !
"Ikusi Mikusi", Saran zer ikusi...
Urriaren 9an, ostiralean, udazkeneko eguzki izpien artean, kolegioko seigarrenak Sarako “Ikusi Mikusi” haur eta gazteendako liburu-azokara joan dira. Sarako karrikak liburuz apainduak ziren eta gure ikasleak haien artean pasa dira giroan murgiltzeko…
Talde handia bitan banatu da egunean zehar....
Alde batetik, ikasle batzuk Sarako kulturaz eta historiaz aberastu dira, karriketan ibiliz eta jendeari laguntza eskatuz joko-pistan eskatutako galderei ahal bezain ongi erantzuteko: San Martin elizaren izena, Xareta lurraldearen osaketa, Larrun - Suhalmendi - Atxuria eta Ibanteli mendien izenak, Pleka trinketea, Ez Kexa jantzi marka, usoaren ehiza, kontrabanda, errebotearen jokoa, Picassoren Gernikako obra....
Bestetik, azokaren bisita egin dute. Bertan, argitaletxeen izenak, jatorriak, liburuen tituluak, egileak eta ilustratzaileak deskubritzeko aukera ukan dute. Itzulia egin ondoren, liburu bat erosteko parada izan dute ukan duten bonoari esker...
Piknikatu ondotik, Saran ezagutua den Pontx pailasoa eta Kiki eskusoinulariaren emanaldia entzuteko, ikusteko eta bertan parte hartzeko aukera ukan dute. Liburuaren 3 hartzekin irriz, kantuz eta dantzan aritu izan dira gogotik.
Irakurketaren inguruko jolas egun bikaina! Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei! Txalo bat antolatzaile guztiei eta milesker!
"Korrika doan basoa..." laugarrenendako...
Urriaren 5ean, 4.eko ikasle batzuk (4AB2 taldea) Urruñako Bixikeniara joan dira “Korrika egiten duen Basoa” elkartea eta haien jarduerak ezagutzeko.
Han, eremuaren bisita egin ondoren eta sintropia landaketa sistema ulertu ondoren, ikasleek gogotik esku kolpe bat eman dute, artoak eta sahatsak moztuz, arto bihiak eta arto zurtoinak separatuz eta xehatuz, horrek lurzorua aberastuko du.
Biziki serioski eta gogotsu aritu dira eta elkarteko kideek egin duten lan onagatik eskerrak eman dizkiete.
Denek elkarrekin piknikatu ondoren kolegiora itzuli gara.
Mahai jokoen inguruan !
Lehen asteetako sartzearen angustiak ahanzteko, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute kolegioko ikasleek !!
Astelehen eta ostegun eguerdiro, animazio gelan biltzen dira nahi dutenek, mahai jokoen inguruan irriz aritzeko eta lagun berriak egiteko....
Gaitasunak eta trebetasunak kurutzatzeko mementu aberatsak dira, eta baitezpada joko berriak ezagutzeko aukera...
Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Skyjo, Jungle speed, damak, Mots mêlés, antzara jokoa, xake, Monopoly, 1000 bornak, mus.... eta beste ainitz !
Pausa denboran, momentu lasaia iragaiteko parada gehien batendako eta bereziki seigarren berriendako !
Euskaraz bizi jostatuz eta lagun berriak eginez !
Seigarrenak Igantzin ziren !!
Irailaren 16tik 18ra, seigarreneko ikasleak Igantzin kokatzen den "IrriSarri Land"era joan dira integrazio ateraldi baten egitera.
Bertan, arborismoa, tirolinak, zentzumenen ibilaldia, disc golfa, gaueko mendi ibilaldia edota diskofesta egiteko parada izan dute.
Hiru arrabio deskubritzeko aukera ederra ukan dute ere bai !
Gune miresgarri honi esker, gure ikasleak naturan murgildu dira, euskaraz eta umore onean.
Egonaldi bikaina baina doi bat motzegi batzuentzat !
Besteen sartzea ere bai !!
Irailaren 2an, asteazkenez, txirrina jo duelarik, 258 ikasleak kanpoko eremuan ziren.
Alde batetik, seigarreneko ikasleak haien kurtsoetara joateko prest ziren, lerrokaturik.
Bestalde, bost, lau eta hirugarreneko ikasleak kanpoko eremuan prest haien sartzea egiteko.
Zuzendaria den Eneko Irigoyenen hitzaren ondotik, irakasle arduradunek haien ikasleak deitu dituzte.
Bi orduz, harekin egon dira aurtengo plangintza deskubritzeko. Ondotik, berehala hasi dira lanean.
Bosgarrenean 75 ikasle, laugarrenean 57 ikasle eta hirugarrenean 66 ikasle !
Giro onean iragan da eguna ! Kolegioa prest da ! Sartze on deneri !
Seigarrenen sartzea egina !
Irailaren 1ean, asteartez, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da gure kolegioan !!!
Kolegioko zuzendaria den Eneko Irigoyenen harrera ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak deitu dituzte eta haiekin goiza pasa dute gelaka : ordutegia, irakasleen izenak, barne araudia, kolegioaren bisita, eskola bizitza, kutxen gunea deskubritu dituzte...
Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien arteko solasak trukatzeko eta barneko kezkak desagertzeko....
Eguerdiko jolas garaian, kolegioko jantegiko sistema deskubritu dute eta lehen bazkaria partekatu.
Arratsaldean, hiru orduz hiru tailerretan aritu izan dira : antzerkia, jokoak eta informatika.
Sarrera ona opatzen dugu kolegioko 60 ikasleei !!
Uda on deneriiiii !!!
Ikasturte osoan, segi gaituzuen guztiak,
Ikasturte osoan, irakurri gaituzuen guztiak,
Ikasturte osoan, sustengatu gaituzuen guztiak,
Milesker !!
Bakantza on !
Euskara on eta uda oooooooooooon !
Brebetako emaitzak !!
Uztailaren 10ean, ostiralez, Brebetako emaitzak atera dira !
Zorionak eta txaloak aurkeztu diren PLK-ko ikasle guztiei !
Ikasle batek oso ongi aipamena epaimahaiaren goresmenekin lortu du !
11 ikasleek oso ongi zehaztapenarekin lortu dute !
15 ikasleek ongi zehaztapenarekin !
23-k aski ongi aipamenarekin !
13-k onartua eta 2-k ez onartua !
Txalo bero bat deneri ! Eta orain bakantza on zuei !






