Eguberri PLK-n !
Abenduaren 19an, ostiralez, ikasle guztiak kolegioan sartu dira jantzi tradizionalarekin beztiturik edo beltzez edo urdin ilunez.....
Goiz osoan, kurtso normalak ukan dituzte nahiz eta bosgarrenak Oreretan izan goizez.
Ordu batez goizean, hiruila batez ostegun eguerdiro bildu den seigarreneko taldeak bere "nota txarra" antzerkia aurkeztu du beste seigarrenkoei, kolegioko IDZtan.
Eguerditan, ikasle guztiek jantegian bazkaldu eta, kanpoko eremuan pausatzeko eta jolasteko aukera ukan dute.
Arratsaldeko 13:45tan, kolegioko 6. eta 5.eko ikasle guztiak bildu dira kolegioko kirol gelan, han bertan Elena Clerc-Charriez eta Haizea Gonzalez, ikasle ohiak, Bosta Axolako kantariak hor baitziren "Olentzero'kantuz" saioa animatzeko : eguberriko kantuak eta kantu herrikoiak ozenki abestu ditugu gitarreren erritmoan. Milesker Elena eta Haizea !
Ondotik, 14:45etan, ordu batez, Kaxkatu taldea etorri da Olentze'rock kontzertu baten eskaintzera, ikasleak kantuz eta dantzan aritzeko, euskal kantu ohiak abestaraziz !
Bukatzeko, errege pastiza bola bat eskainia izan zaio ikasle bakoitzari, 3.eko ikasle batzuk ekarri zuten edatekoa ere bai.
Ondotik, kantu batzuk bota dituzte ikasleek eta fandangoak edota "chapeloise" delakoak dantzatu !
Txalo eta milesker deneri ! Eguberri on bat pasa ezazue denek zuen famili eta hurbilekoekin ! Euskara on deneri !!!!
Eguberriko marrazki lehiaketa 2025 !
Azarotik ikasleei proposatua izan zaie 2025ko Eguberriko marrazki lehiaketan parte hartzea.
Maila guzietatik 33 ikasleek izena eman dute eta hilabete bat ukan dute nahi zuten marrazkiaren teknika erabiltzeko baina aurtengo gaia errespetatuz : "Eguberriko opari banaketa gaualdian, zerbait arraroa gertatu zaio Olentzerori, zer ?"
Edo xuriz ta beltzez - edo kolorez, edo arkatzez - edo margoz, edo tindatuz.... Izigarrizko marrazki ederrak eskaini dizkigute gure kolegioa apaintzeko..... Denak esposatuak izan dira, 6 epaileek haien bozkak emateko....
Abenduaren 11a arte zuten itzultzeko, eta abenduaren 17an, ostegunez, goizeko jolas garaietan, 6/5 eta 4/3 sarien emaitzak antolatua izan dira.
6. / 5.eko mailan :
- 1. saria berdinketan : Iban Alzugurren eta Haizea Celayeta (5.ak)
- 2. saria : Lili Bellenge (5.)
- 3. saria berdinketan : Ilargi Garay (5.) eta Kima Forestier (6.)
- 4. saria :Nahia Calvo (5.)
- Publikoaren saria : Haizea Celaeyta (5.)
Beste guztiek 5. saria berdinketan ukan dute !
4. / 3. mailan :
- 1. saria : Udane Muguruza (3.)
- 2. saria berdinketan : Eheina Ortega (3.) eta Odei Olçomendi (4.)
- 3. saria : Hina Fernandez (3.)
- 4. saria : Maitane Iglesias (3.)
- Publikoaren saria : Eheina Ortega (3.)
Beste guztiek 5. saria berdinketan ukan dute.
Sariztatuak izan direnek Donibaneko Le Select zinema sartzeak, ztiloak, margoak, karnetak, eta arkatzak ukan dituzte eta parte hartzaile guztiek eguberriko txokolota bat !
Txalo bero bat 33 artistei eta segi marrazten, gozatzen eta plazer hori partekatzen ! Heldu den urte arte !
PLK Meyer familiaren urratsetan.....
Aurten, 3.eko ikasle talde bat Concours National de la Résistance et de la Déportation lehiaketan parte hartzeko prestutasuna erakutsi du.
Helburua: entzun-ikus dokumental bat proposatu, lehiaketari aurten eman zaion gaiaren inguruan.
Donibane Lohizuneko Meyer familia juduaren historia jorratuko dute.
Proiektuan buru belarri sartuak dira jadanik, eta abentura horren etapa hunkigarri bat bizi izan dute abenduaren 16an Hélène Legartoren bisitarekin. 100 urteko andere horrek 16 urte zituen gerra garaian eta Meyer familia ezagutzen zuen.
Bestalde, proiektuko hiru ikasleren birramatxi da!
Lekukotasun pare gabe hori proiektuarendako lagungarria izanen da, baina horrez gain gazteendako aukera ahantzezina, gure historia hurbilaren oihartzun biziaz jastatzeko.
Kolegioa zineman !
Urtero bezala, hiruilan behin, kolegio guztia joaten da Donibane Lohizuneko Le Sélect zinemara.
Abenduaren 17an, asteazken goizez, txirrina jo ondotik, berehala 6. / 5.ak joan dira ikustera 1991an Tim Burtonek argitaratu zuen "Edward aux main d'argent" filma.
Sinopsia : "Edward Scissorhands ez da mutil arrunta. Asmatzaile baten sorkuntza, maitatzeko bihotz bat jaso zuen, ulertzeko burumuin bat. Baina bere diseinatzailea bere obra amaitu ahal izan baino lehen hil zen. Eta Edward metalezko xaflekin eta tresna zorrotzekin aurkitzen da behatz gisa."
Bestalde, lehen kurtsoa eta gero, 4. / 3.eko txanda izan da Donibanera joateko 2021ean, Patrick Imbert-ek argitaratu zuen "Le sommet des Dieux" filma ikustera.
Sinopsia : "Katmandun, Fukamachi erreportari japoniarrak uste du Habu Joji ezagutzen duela, aspaldi desagertua zela uste zuen alpinista. Mendizaletasunaren historia alda dezakeen argazki kamera bat eskuetan duela dirudi. Eta George Mallory eta Andrew Irvine izan baziren Everesteko gailurrera iritsi ziren lehen gizonak, 1924ko ekinaren 8an ? Bakarrik Kodak Vest Pocket txikiak, zeinarekin munduko teialtuan elkarri argazkiak atera behar zizkioten, emango zuen egia. 70 urte geroago, misterio hori argitu nahian, Fukamachik Haburen arrastoei ekin die. Ezinezko konkisten egarri diren grinatsuz betetako mundu bat aurkitu du, eta jakinoen gailurrerako azken bidaiara laguntzea erabaki du."
Bi filmen ondotik, kolegiora itzuli dira ikasle guztiak.
Milesker Le Select ekipa guztiari !
Elkartsunez Eguberri aitzin !
Azaroa izan da Hendaiako Txoko elkartearen aldeko elkartasunezko hilbetea gure kolegioan.
Hilabete batez, goizero, ikasleak aritu izan dira gosari salmenta bat kudeatzen eta higiene produktuak biltzen, sartzea nagusian.
Abenduaren 16an, asteartez, arratsaldeko 1:00tan, kolegioa kanpoko eremuan bildu da emaitza entzuteko.
Bertan, Txoko elkarteko Brigitte eta Xan hor ziren. Txandaka, maila guztietako 13 ikasle antolatzaileek proiektuaren bilakaera eta aitzinamendua oroitarazi dute.
Ondotik, emaitzak eman dituzte, higiene produktuen aldetik, zenbat bildu den : 20 bizar mozteko botila, 200 bizar mozteko nabalak, 31 txanpu botoila, 106 saboin, 64 hortzetako pasta, 108 hortz eskuila, 99 galtzerdi pare eta 4950 kotoi txotxak !!!
Ondotik, gosari salmentari esker irabazitako dirutza ozenki aurkeztua izan da : 1441.32€ !!!
Zinez elkartasun ederra erakutsia izan da ! Eskertzen ditugu antolatzaileak, gosari egile eta saltzaileak, kanpoko eremutik ziren erosleak, produktuak ekarri dituztenek, zinez !
Txalo eta goresmenak deneri !
Eta ez ahantz : "Eguberriz jaso aitzin, beharretan direnak laguntzen saia gaitezen !"
Eguberriko eskulanak...
Urteko azken hilabete honetan, eguberriak hurbiltzen bait dira, eskulan tailerrean, apaingarriak lantzen aritu gara.
Kolore ezberdineko artilezko ipotxak, paper ezberdinak erabiliz eskuz eginiko opari kaixak, postalak etab sortu ditugu, bakoitzaren irudimena erabiliz.
ELKAR'TOPA #2 : Zarena zarelako dantzariak !!
Hilabetero bezala, bigarren aldikotz "Elkar'topa" hitzordua ukan dugu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan.
Lehen saioa pilota gaiari lotu bagenuen, aldi honetan dantzari lotu dugu.
Hala nola, abenduaren 12an, Zarena zarelako taldeko 4 kide komitatu ditugu, bi neska eta bi muttiko : ikasle ohiak izan diren Iraia eta Julene, eta Aitor, Unai...
Lehen partean, 6. eta 5.eko 33 ikasle bildu dira eta bigarren partean, 4. eta 3.eko 13 ikasle.
Hastapen batean, Iraia Lazkanok du aurkezpen orokor bat egin, sortu dituzten emanaldi guztiak zerrendatuz : "Urraska, Goazen, Ainarak, Zelda, Herrikoa, Giz'arte, Zergatik ez, Hariz hari, Ala beharra, Parez pare eta So egin".
Errepikak egiteko bi aldiz astean biltzen dira, bi orduz entrenatzeko.
Orokorki, haien taldeak 8 eta 50 arteko dantzari kopurua biltzen du, baina gehienetan hogoi bat dira.
Edozoin herritik heldu dira : Donibane Lohizune, Senpere, Getari, Uztaritze, Itsasu eta Larresoro....
Interesatuak diren gazteak ongi etorriak dira haien taldean sartzeko, euskal dantza maitatzea oinarritzat hartuz eta gorputzean ongi sendituz, haiek dituzte dantzariak formatzen.
Gertatu da emanaldi bat muttikoz bakarrik osatua izatea baina gehienetan muttikoak, neskak baino guttiago ikusgai dira...
Proposatzen dituzten ikastaroen bitartez, emeki emeki berriz pizten ari dela muttikoen parte hartzea ohartu dira.
Elebidunez ari dira, beraz goxo da haiendako euskararen presentzia izatea haien arteko harremanetan.
Bertan diren dantzariak lanean edo ikasketetan dira, dantza hautatzen dute aisialdi eta pasioa bezala, sozialki beste harremanak ukaiteko, plazerra hartzeko eta publikoarekin partekatzeko.
Saioa bukatzeko, garai honetan presentatzen duten Herrikoa emanaldi bateko dantza zati bat ikasleei aurkeztu dute, emanaldi hori duela 10 urte sortua izan zen eta berritu dute, fandangoak eta jotak lotuz.
Ez dudatu, zoazte haien ikustera, balio du ! Ondoko emanaldia urtarrilan dute Bidarten !
Biba zuek gazteak eta milesker Iraia, Julene, Aitor eta Unaii kolegiora etortzeagatik !
Ziburutik Bilbora Durangotik pasatuz !
Abenduaren 3tik 5era, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Gernika, Bilbo eta Durangora.
Bidaia honen helburu nagusiak ikasleen nahietatik abiatuz, Gernika eta Bilboren historia eta bere garrantzia Euskal Herriko ekonomian eta garapenean ezagutzea izan dira batetik, eta bestetik, Durangoko historia eta bertan ospatzen den euskal kultur azoka bisitatzea.
Lehen egunean, Bermeora iritsi ginen lehenik kolegiotik, bertan, ikasleek eskatutako Gaztelugatxeren bisita egiteko . Ondotik, Gernikara hurbildu ginen, bertan Bakearen museoa, Picassoren "Gernika"-ren murala eta Gernikako Arbola bisitatzeko besteak beste.
Bigarren egunean, Bilboko Guggenheim eta San Mames Athleticen futbol zelaia bisitatu dute. Bisitak amaitzean, denak Doña Kasilda parkean elkartu ginen eta bertan bazkaldu genuen. Arratsaldean, eguraldia ez bazen lagun ere, oinez, Ibaiazabal ibaian kokatzen diren garai eta teknika ezberdinetako zubi eta eraikinak ikusi genituen Zazpi kaleetara heldu arte. Ilunabarrean, Bilboko alde zaharretik ibili ginen.
Lehen bi egunetan ikasleek zituzten denbora libreak baliatzeko argazki lehiaketa bat proposatua izan zitzaien taldeka, gauean denak elkartu eta argazki irringarriena, argazki historikoa eta artistikoena saritzeko gaubela goxo baten bidez.
Azken egunean, Durango eta Durangoko azoka bisitatu ditugu. Bertan piknikatu eta kolegiora sartu gira ondotik.
Nahiera eguna #1...
Abenduaren 3an, asteart goizez, urteko lehen "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek, hirugarrenekoak ezik Bilboko aterladian baitziren.
Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, 4 orduz.
Hala nola :
- seigarrenendako : Haiku tailerra (natura eta artea !), Paper toys pertsonai ttikia eraiki, estresaren aurkako bolak / pilotak eraiki, joko logiko-matematikak, geoguesser
- bosgarrenendako : zientzia azoka, Haiku tailerra (natura eta artea !), Paper toys pertsonai ttikia eraiki, estresaren aurkako bolak / pilotak eraiki
- laugarrenendako : Kirolak mundua alda dezake ? zientzia azoka, euskaraz ? noski bro !, munduko hizkuntzen soinuak, "One wall" deitutako pareta bakarra
Goizeko pausa denboran, euskara arbolaren inguruan bildu gara, zuzendariak irakurritako lekukotasuna entzuteko, "Guk euskaraz, zuk zergatik ez" kantuarekin segituz eta Euskal Konfederazioak bultzatu duen "Euskarari trufarik ez" aldarrikapen argazkiarekin
Nahiz eta, eguraldia ez lagun, ikasleak euskaraz gozatu dira !
Gora euskara !
GUK EUSKARAZ ZUEK ZERGATIK EZ ! Euskarari trufarik ez !
Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dugu, gure hizkuntzaren balio unibertsala aldarrikatzeko eguna…





