Urtarrilaren 8an, astelehenez, kolegioko ekipak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaie hirugarreneko ikasle guztiei.
Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, pratika ariketak landu dituzte.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !
Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !
Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.
Abenduaren 22an, ostiralez, ikasle guztiak kolegioan sartu dira jantzi tradizionalarekin beztiturik edo beltzez edo urdin ilunez.....
Goiz osoan, kurtso normalak egin dituzte, ondotik piknika mailaka...
Oren batak jo eta, kolegioko musikariek kanpoko aterpea alaitu dute; eskusoinuaz, tronboiaz, saxofoiaz, trikititxaz eta ikasleek entzun dituzte, kantatu dute edota dantzatu Eguberriko besta giro polita hasteko.
Arratsaldeko 13:45tan, 4. eta 3.ek eguerdiko piknika eta pausa zuten bitartean, 6. eta 5.eko ikasleak gelaka ezarri dira eguberriko lankia egiteko : herrika eta talde ttipika banatuz, herriko lehen mailetako ikasle, irakasle eta langileei eguberriko gutun edo hitzño bat diatzi diete haien berrien emateko eta eguberri ona opatzeko.
Ondotik, kolegioko 300 ikasleak aterpe azpian elkartu dira hainbeste eskerrak entzuteko : elkartasun hilabetean erakutsitako inplikazioa (Nesk'à Paillettes elkartearendako 1460€ bildua), marrazki lehiaketan parte harturik, nahiz eta krakada eskainia izan laugarrenen edarien parte hartzeagatik, musikarien animazioagatik, bai eguberriko oparia merexi zutela : Kontzertu bat !!!! Garazi eta Baionatik etorriak, herriz herri ala EHZ festibalan ala Etxeparetik pasatuz, zuzenean gure Piarres Larzabal koelgioan : OPH & Pisoo euskal raperoak !!! DJ Antton, Iñaki eta Guillaume teknikariak lagundurik !! Kontzertu zoragarria izan da, gazteria dantzan eta kantuz, giroa bero beroa eta hori dena euskaraz gozatuz ! Publikoa sutan zen !
Bukatzeko, errege pastiza bola bat eskainia izan zaio ikasle bakoitzari, edatekoa ere bai eta azken minutetan kolegioa garbitu eta bildu ondoren, txirrinak jo du oporretako ordua !!!!!
Txalo eta milesker deneri ! Eguberri on bat pasa ezazue denek zuen famili eta hurbilekoekin ! Euskara on deneri !!!!
Abenduaren 21ean, ostegun goizez, Zubiak eraikiz proiektuarekin segituz, Oreretara joan dira kolegioko 5.eko ikasleak Santo Tomas goiza ospatzera.
Orereta ikastolan, gutun trukaketako bikoteak ezagutu dituzte, jokoak, kantuak, dantzak, zozketa eta txistor pintxoak janez.
Biziki ongi pasa da, nahiz eta eguraldia ez gure alde izan.
Euskaraz gozatuz, lagun berriak egin dituzte hurrengo topaketaren zain izanez.
Abenduaren 20an, Odon Noblia idazlea etorri zitzaigun gure kolegiora. Izan ere, 3.eko ikasleek euskarako kurtsoetan landutako Ikastolaren sorrera eta garapena landu dute "Ikastola nire saloinean". Argitxu Noblia" liburuaren irakurketa jarraikiarekin uztartuz, Odonek idatzitako obra alegia.
Topaketa honetan idazleak bere lana "transmisio" hitzaren bitartez laburbildu du eta lanketa horren xedea hori bera izan da euskarako irakasleen partetik. Seaskako ikasle gisa gure murgiltze sistemaren abiapuntua zein izan zen eta geroztik izandako bilakaeraz jabetzeko parada eman zaie irakurketa hala nola Odonen eskutik izandako aurkezpenaren bitartez.
Kontzientzia hartze lanak gaur egungo egoerak aztertzera eraman gaitu hitz hartze horretan. Ikasleak ohartu dira euskarazko irakaskuntza sisteman oraindik ez dela dena irabazia. Beskoitzeko ikastolaren egoera zein Brebetari buruzko azken erabakiek eragindakoak aipagai izan dira idazle eta ikasleen arteko elkarrizketan.
Abenduaren 20an, asteazken goizez, "Iki Mihi Klik" ipuin kondaketa ekarrarazia izan da kolegioko IDZtara, gabonetako opari gisa kolegioko seigarrenendako.
Bi aldiz, Eleka konpainiako Jokin eta Kattalinek eman dute haien emanaldia seigarreneko ikasleen aitzinean : 6A - 6Dkoendako lehen orduan eta 6B ikasleentzat hirugarren orduan.
Euskara zaindu batean, idatzitako zazpi ipuin hauek belarrietako gozamen bat izan dira. Pertsonai ugari dira istorio ezberdin hauetan, hala nola baratzezainaren emaztearena, erregearena, belea eta txirularena, garratoin bikotea eta Hamelingoena, nini itsuarena, buru hezurra eta zakur beltzarena.
Ikasleak adimen handiarekin entzun eta erantzun dute eskainia izan zaienari.
Ipuin guztiak musikaz, kantuz ala dantzaz apailatuak izan dira. Bidaiatzeko eta ametsez betetzeko momentu zoragarriak bizi dituzte, euskaraz gozatuz !
Milesker Jokin ta Kattalin !
Azarotik ikasleei proposatua izan zaie 2023ko Eguberriko marrazki lehiaketan parte hartzea.
Maila guzietatik 49 ikasleek izena eman dute eta hilabete bat ukan dute nahi zuten marrazkiaren teknika erabiltzeko baina aurtengo gaia errespetatuz : "Aurten, Olentzerok erabaki du zerbait aldatzea edo hobetzea mundu honetan... Zer ? ?"
Edo xuriz ta beltzez - edo kolorez, edo arkatzez - edo margoz, edo tindatuz.... Izigarrizko marrazki ederrak eskaini dizkigute gure kolegioa apaintzeko..... Denak esposatuak izan dira, 8 epaileek haien bozkak emateko....
Abenduaren 11a arte zuten itzultzeko, eta abenduaren 19an, asteartez, goizeko jolas garaietan, 6/5 eta 4/3 sarien emaitzak antolatua izan dira.
6. / 5.eko mailan :
- 1. saria : Eheina Ortega (5.)
- 2. saria : Elaia Biscay (5.) + publikoaren saria !
- 3. saria : Hina Fernandez (5.)
- 4. saria : Maitane Iglesias (5.)
- 5. saria : Aiora Urkola (6.)
Beste guztiek 6. saria berdinketan ukan dute !
4. / 3. mailan :
- 1. saria : Telmo Suarez (3.) + publikoaren saria !
- 2. saria : Imanol Penouilh (4.)
- 3. saria : Patxiku Fagoaga (4.)
- 4. saria : Uxue Perez (4.)
- 5. saria : Ana Chabagno (3.)
Beste guztiek 6. saria berdinketan ukan dute.
Sariztatuak izan direnek Donibaneko Le Select zinema sartzeak, ztiloak, margoak, karnetak, arkatzak eta fluoak ukan dituzte eta parte hartzaile guztiek eguberriko txokolota bat !
Txalo bero bat 49 artistei eta segi marrazten, gozatzen eta plazer hori partekatzen ! Heldu den urte arte !
Azaroaren 9an, "Nesk'à paillettes" elkarteko kideak komitatu genituen kolegiora aurkezpen mintzaldi baten egitera eta ikasle ainitz hurbildu ziren eguerdiko pausa denboran. Honen ondotik, dirua lortzeko ekimen bat antolatzea adostu zuten ikasleek : Gosari salmenta bat goizero lau astez ! Txandaka saltzailearen errola hartuz, etxeko pastizak eginez, gosaltzeko xokolatinak, cookies, bixkotxak, jusak, txokolot'esneak, zerealak eta... proposatzen zituzten kanpoko eremuan ziren lagunei..... Dena euro batean ! Bestalde, ebakuntza ondotik goxatzeko bihotz lumatxak egiteko oihalak eta harizko bobinak bildu dituzte.
Konduak egin eta, berriz "Nesk'à paillettes" elkarteko kideak, Gexan Garate ikasle ohia barne, komitatu ditugu abenduaren 15ean, ostiralez, kanpoko eremuan, bildutako oihalak eta txeke ofizialaren eskaintza egiteko Eguberri aitzin ! Kanpoan ziren ikasleak hurbildu dira baita ere gosari salmentan aritu izan diren ikasleak.
Sorpresa ederra izan da denendako : 1460€-ko txekea eskaini diete ikasleek, dituzten proiektuak finantzatzeko. Bertan ziren lau lagun, harriturik eta poz pozik eskertu dituzte kolegioko gazteak. Eguberri aitzineko elkartasun eta laguntza opari ederra izan da denen laguntzagari esker.
Biba zuek ! Segi ezazue horrela ! eta ez ahantz "Eguberrin hartu aitzin, beharretan direnei pentsatzen eta ematen ikastea" !