Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Apirilaren 8an, astelehen goizez, hirugarren guziak Bizkarsoro filmaren ikustera joan dira. Urtean zehar kurtsoetan landutako gaiekin lotura eginez, esaterako euskararen debekua, euskal nortasunaren zapalkuntza, euskalgintzaren aurkako errepresioa eta Seaskaren sorrera berriz agertu baitira filma honetan, euskara XX. mendean jasan aldaketak, trabak eta debekuak erakusten dira garai ezberdinen bidez : 1916, 1922, 1942, 1962 eta 1982. urteak hautatuz.

Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano Goikoetxeak honela iruzkindu zuen:
Bizkarsoro herri euskalduna da, jendearen joan-etorririk eta populazioaren nahaste handirik apenas bizitu duena iraganean. Lehen Mundu Gerran frantsesen bandoan borrokatu beharko du lehenik, eta nazien inbasioa jasan gero. Finean, identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartuta ikusiko du bere burua. Programaturik dago bere heriotza, arriskuan dago, eta ondo pentsaturik egingo zaio eraso, baina pronostiko guztien kontrara, eutsi egingo dio. Eta hiltzekotan ere, badaki, autopsiarako frogak utzita hilko dela.”

Apirilaren 4an, ostegunez, eguerdiko pausa denboran, Urruñako Gazte guneko Julen Garcia eta Eñaut Larretche kolegiora etorri dira Urruñako ikasleekin solastatzera.

Arratsaldeko 13:00tan, Urruñako 6. eta 5.eko ikasleekin bildu dira eta 13:45tan, Urruñako 4. eta 3.eko ikasleekin.

Gazte gunea nun kokatu den oroitaraziz, apirileko oporretako bi asteetan antolatu dituzten tailerrak, ateraldiak eta ekintzen berriak ukan dituzte. Saioa bukatu aitzin galderak egin dituzte xehetasun gehiago ukaiteko. Tokiak gelditzen direla oraindik jakin dute beraz ahal bezain fite inskribatzeko aukera dutela.

Eñauti esker, euskarazko aurkezpena segurtatua izan da eta eskertzen dugu, zinez.

Milesker Julen eta Eñaut aurkezpen honendako ! Ondoko aldia arte !

Xehetasun gehiago : 

Eñaut LARRETCHE 05-59-85-94-26 / 06-18-77-72-54 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

GARCIA Julen 06.59.97.67.09 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Oporretatik landa eta urtero bezala, kolegioko familei proposatua zaie Elikadura Bankuaren aldeko bilketan parte hartzea.

Aurten, higiene produktuak (linja garbitzekoa, gorputza garbitzekoa eta hortzetako pasta) eta janaria (kafea, azukrea, bixkotxak, janari kontserbak) hiru astez bildu dira nahi eta ahal zutenen artean.

Joan den martxoaren 29an, ostiralez, Elikadura Bankuaren arduradunak kamioez etorri dira, bilketa kargatzeko eta hor ziren ikasleek lagundu dituzte. Emaitzak eskuratu ditugu : 300 kilo bilduak beraz 600 bazkariak eskainiko dira inguruan eta beharretan diren familiei !

Milesker ainitz parte hartzaileei eta bilketa errextu dutenei !!

Joan den martxoaren 28an, ostegunez, arratsaldeko 2:00etan, 3.eko ikasle guztiak elkartu dira kolegioko IDZtan Euskarabenturaren aurkezpena entzuteko Joana Erdozaintzi Etxarten hitzetan.

Quizz ttipi baten moduan egindako galderei, 3 aukeren artean erantzun egokiak azteman behar zituzten kolegioko zaharrenek.

Euskarabentura, Euskal Herri zazpi lurraldeetako 15-17 urte bitarteko 125 gazteendako expedizio bat da, uztailaren 1etik 31era, Atarratzetik Getxora, 31 etapak osatuko duena. Bakarrik 190€ gazteka eskatzen da, jakinez 3 kamisetak emanak zaizkiola, furgoneta bat badela zakuen eramateko eta dena oinez egiten dela. Herriz herri ibiliz, noiztenka topaketak, lekukotasunak, eztabaidak, mintzaldiak, gaubeilak eta aktibitateetan parte hartzeko parada dute eta euskaraz gozatzeko lehentasuna.

2007, 2008 edo 2009an sortua bazira, abentura maite baduzu, bakarrik izanez ere lagun berriak egiteko prest bazira eta euskaraz gozatu nahi baduzu.... Izena eman ezazu apirilaren 8a aitzin ! Zure bideo aurkezpen bat eta zure proiektu ttipia aurkeztuz....

Xehetasun gehiago : www.euskarabentura.eus

Martxoaren 27an, asteazken goizez, kolegioko ikasleak joan dira Donibane Lohizuneko Le Select zinemara : 4. eta 3.enak lehen ordutik landa eta 6. / 5.enak bigarren ordutik landa.

Alde batetik, handienek haien urteko bigarren filma ikusi dute, "Premier contact" 2016an eta Denise Villeneuvek argitaratu izan duen fikzioko filma : 

Lur osoan, espazioaren hondoko ontzi listeriotsuak sortzen direnean, aditu-talde bat Louise Banks hizkuntzalariaren zuzendaritzapean elkartu da, bere samoak ulertzen saiatzeko. Haien presentzia eta mezu misteriotsuen enigmaren aurrean, erreakzioak munduan muturrekoak dira eta gizateria gerra absolutu atarian aurkitzen da laster. Louise Banks eta bere taldeak denbora gutti dute erantzunak bilatzeko. Horiek lortzeko, emazte gazteak, bizia kostatzeaz gaina, giza generoa suntsitzeko arriskua izango du.... 

 

Bestalde, gazteenek haien urteko bigarren filma ikusi dute, "Lamb" 2015ean eta Yared Zelekek argitaratu izan duen drama filma :

EphraÏm, bederatzi urteko muttiko bat, Chuni ardiarekin bizi da Etiopiako lur bolkanikoetan.Ama gosete batean hiltzen denean, aitak, herrialdeko eskualde berdeago batera bidaltzen du ardiarekin batera, lehorteak suntsitutako sorterritik urrun. Inguru berri horretan, Ephraïmek herrialdeko gaitza du. Osabak ardia hiltzeko agindu dio, hurrengo besta batendako. Ondorioz, estrategia bat saiatzen du Chuni ardia salbatzeko eta bere extera itzultzeko...

Bi filmen ondotik, ikasleak kolegiora itzuli dira eta erran gabe doa, frantses kurtsoetan zinemaldiaren gaia aurretik prestatu zutela eta ondotik komentatzeko aukera ukan dutela.

 
Aurten lehen aldikotz, 3. eta 4. mailako ikasle talde batzuk Elhuyar zientzia azoka proiektuan parte hartzea erabaki dute.
Nahieran izan da izen ematea eta gure bi nahiera egunetan aritu dira, haien hautuzko zientzia arloko tematika baten inguruko lanketa eramaten.
Problematika baten inguruan, hipotesiak mahain gainean eman eta horren inguruko ausnarketa, esposaketa, esperientziak erakusgai izan dira pasa den martxoaren 26-ean, tutoregotza arratsaldean. Bertaratu diren gurasoek ikusi ahal izan dituzte, eta ikasleek haien azalpen eta aurkezpena egin; bertara hurbildu dira ere, Elhuyar zientzia fundazioko bi aditu eta haiei ere talde bakotxak eramandako lanaren gora beherak azaldu zizkieten.
Ikasleak kontent ziren, eta ondoko hitzordua zientziekin ekainan izanen da Bilbon antolatzen den zientzia azokan, harat joanen baitra ikasle horiek, Xalbador kolegioko beste ikasle batzuekin ere !

Martxoaren 21ean, ostegunez, goizeko nahiera goiza eta piknika ondotik, ikasleak mozorrotu dira arratsalde ekitaldia aitzin, gaia "kirolariak" errespetatuz.

Udaberri eguna izanez, eguzki izpen artean, ikasleek ospatu dute Udaberri besta mozorrotua !

Kanpoko eremua besta herrikoiaz bilakatu delarik, ikasle guztiak ezker paretara deituak izan dira konsigna guztien entzuteko.

Futbol eremuan, babifut erraldoi bat instalatua izan zaie, seinakako ekipek haien artean lehiatzeko arratsaldean zehar.

Kolegioko atekatik sartze nagusiraino, espartin botatze txapelketa bat antolatua zen.... Ikasleak banan banan eta txandaka saiatu dira ahal bezain urrun botatzea eta arratsalde bukaeran Adur Urrutia (4.) izendatua izan da txapelduna ! 22,75 metro lortu ditu !

Belarrezko eremuan, zumo lehiaketaren tatamia ikusgai zen, ikasleak buruz buru aritzeko aukera ukan dute, Japoniako kirol horren jantzia ezarri eta.... 

Aterpe azpiko piknika mahainetan, egurrezko mahai joko handiak instalatuak izan zaizkie lagunekin trebatzeko.

Azkenik, kolegioko ezker paretan, Patxi Perez & Konpainia taldeak animatu dituzte dantzan saiatu nahi zituztenek, kantatuz ere bai noski !

Arratsalde eder honen bukatzeko, ikasleek ekarri dituzten bixkotxak, goxokiak eta edariak partekatzeko aukera ukan dute, mailaka pasatuz krakada erraldoi hortatik, errepikatzeko aukera ukan dute gainera ! Mila esker krakada egileei !

Dena bildu eta garbitu ondoren, autobusak hartu dituzte etxean pausatzeko eta biharramunean kurtsoetara forman itzultzeko !

Martxoaren 18tik landa, Korrika kari, animazio desberdinak antolatuak izan dira kolegioan, egunero eguerdiko jolas garaian.

Martxoaren 18an, astelehenez, arratsaldeko 13:10etatik 13:40ak arte, Euskaraz Biziko 3.eko ikasleek  kar'HARRO'kea bultzatu zuten !

Martxoaren 19an, 4.eko hiru ikasleek animatu zuten Korrika'irratia, Donibane-Ziburuko AEK-ko kideak elkarrizketatuz...

Astea bukatzeko, martxoaren 22an, ostiralez, arratsaldeko 13:10etatik 13:40ak arte, Euskaraz Biziko 4.eko ikasleek  kar'HARRO'kea antolatu zuten !

Kanpoko eremuan ezarriz, haiek hautatutako kantu batzuen hitzak eta musikak aurretik prestatuz, inguruan ziren ikasleei kantatzen saiatzea proposatu diete. Bigarren aldi honetan, hurbildu ziren ikasleak abesten saiatu dira ! Batzuk dantzan bukatuz ! Aldi honetan, urte desberdinetako Korrikako kantuak abesteko aukera zuten, besteak beste "Aide Korrika", "Zirkorrika"... eta nola ez aurtengoa "Harro Herri Korrika" ! Kantuen parte hartzaileak sariztatuak izan dira goxoki batzuekin !

Txalo bero bat 4.eko Lili, Eztitxu eta Maddi antolatzaileei eta parte hartu duten guztiei !

Martxoaren 21ean, goiz osoan ikasleek parte hartu dute nahiera goizan, hautatu zituzten tailerretan : 

- 6.ekoendako : get out of school escape game, ¡Atrapa al ladrón de museos !, paperezko maketak matematiketan, jolas sortzaile bihurtuz eta iraupen lasterketa proiektua

- 5.ekoendako : get out of school escape game, ¡Atrapa al ladrón de museos !, sormenezko orri markatzaileak egin !, Poesia : hitzak arnastu - arnastuz jolastu, musika eta gorputz mugimendua, izan zaitez antzerki-aktore !

- 4.endako : Elhuyar Zientzia Azoka, Itsas Lizeoko bisita, Harro Herri ! Frida Picadali, Arduino programazioa

- 3.endako : Elhuyar Zientzia Azoka, Brebetako berrikuspenekin orientazio lasterketa, Israel / Palestina : Ekialde hurbileko gatazka ulertu, Harro Herri ! Frida Picadali, Arduino programazioa

Ondotik, denak joan dira piknikatzera eta arratsaldeko bestarako mozorrotzera.

Bi urtero bezala, korrika kari, Kolegioko den estudioan, Korrika'irratia antolatzen da Donibane Ziburuko AEK-ko ikasleak eta haien irakaslea komitatuz.

Eguerdiko pausan, 13:10etatik 13:40ak arte, laugarreneko Eztitxu, Lili eta Maddik harrera eman diete, galderak pausatu eta jokoak animatu.

Lehen parte batean, AEK-ko kideen aurkezpena egin eta, bakoitzak bere lekukotasuna emateko aukera ukan du, hainbat galderei erantzunez : zer da AEK ? Zergatik euskara ikasi nahi zuten ? Zer da zailena eta errexena ? Noiz pratikatzen duten euskara ? Zer da korrika ? Parte hartu edo hartuko duten ? ... Eta haien saioa bukatzeko quizz ttipi bat proposatu diete Euskal Herriko pronbintzien izenak eta haien hiriburuak oroitarazteko helburuarekin.

Bigarren partean, kolegioko kanpoko eremuan emankizuna ongi entzun zutenendako, 10 galdera pausatuak izan zaizkie bertan ziren sariak irabazteko : kamisetak, txapak, giltzeroak, kazketak eta goxokiak !

Giro bikaina izan da bai irrati saio denboran baita ere kanpoko lagunen parte hartzearekin.

Galtzaile ala irabazlea izanez, parte hartzaile guztiak eskertuak izan dira, etorri diren komitak ere bai. Txalo Eztitxu, Lili eta Maddi irrati kazetariei !

Txalo ere bai etorri diren AEK-ko Christelle, Pili, Beñat eta Paulori ! Segi mintza pratikan eta euskaraz gozatzen !