Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Maiatzaren 16an, ostegun goizez, iragan da Mintza goxo PLK-ko bitartekaritza desmartxarako formakuntzaren azken saioa.
Lehen biak 5. zein 4.eko ikasle guzientzat antolatu ziren, hainbat helbururekin : norberaren eta besteen ezagutzara sentsibilizatzea, autoestimua eta bestearen errespetua bultzatzea, ikuspundu ezberdinak izatearen kontzientzia hartzea.
Hirugarren saioa bitartekari izateko prest motibatuak sentitzen direnendako antolatu da. Hiru oren, zeinetan ikasle horiek mediazio baten teknikak ikasi dituzten, baita rol-jokoen bidez esperimentatu ere. 34 ikasle beren burua bitartekari gisa ikusten dutenak ; zenbatek azken erabakia hartuko dute, heldu diren egunetan? Ez dakigu oraindik bainan kolegioko hezkuntza ekiparen ustez desmertxa jadanik arrakastatsua da : mediazioaren izpiritua gure pasabideetatik hasi da kurritzen, klaseetatik eta kanpoaldetik, aintzinapauso ikaragarria da !

Entzun dukezuen bezala, aurtengo Brebeta frogetako kontsignak euskaratuak izango direla segurtatu du Hezkunde Nazionaleko Marion Gallier Examen et concours buruzagiak. Baina datorren urterako oraindik dudak daude. Bitartean, Baxoko frogak hurbiltzen dira, aitzinamendurik ez da, horretarako Maiatzaren 17a ostiralan, azterketak euskaraz aldarrikatzeko mobilizazio orokor baten deialdi batera deituak izan gara gu euskaraz bizi nahi dugunok.

Beste herrietan edota ikastegietan bezala, PLK-ko irakasle, hezitzaile eta ikasleak elkartu dira kolegioko ezker paretan, "Bretea euskaraz / baxoa euskaraz / Azterketak kamisetaz jantzirik, argazki erraldoi bat eta oihu berezi baten botatzeko : "Azterketak euskaraz orain eta beti !"

Agian urrundik entzunak izan garela, segi dezagun aldarrikatzen eta borrokatzen denak elgarrekin ! Azterketak euskaraz !

Maiatzaren 12an iragan den Herri Urratsen, ikasleen inplikazioa eta laguntza eskertzekoa da !

Goizeko 9:30 eta 13:30ak artean, hiru tokietan agertu dira kolegioko ikasleak :

- Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan, Euskal Selekzioko taldeak antolatutako esku huska lehiaketan, gure kolegioko bi bikoteek parte hartu dute, bat 6/5.ean izanez eta 4/3.ean bestea.

- Baxe Nafarroko hondartzan, kolegioko 12 hirugarreneko ikasleekin osatutako ekipak antolatutako kirol desafioetan parte hartu du beste 4 ikastegien aurka : Azpeitiko ikastola, Sangotzako ikastola, Getxoko ikastola eta Oingoarena.

- Pegatinak ! Pegatinak ! Kolegioko 90 ikasleek pegatinak eta kutxak eskuetan jaso eta, lakuaren itzulia egin dute lagunen artean, haiek finkatutako kuadrila eta ordutegia errespetatuz, jendeari pegatinak proposatuz eta diru kutxak betetzen saiatuz.

Bestalde, ber gunean "brebeta euskaraz / azterketak euskaraz" tixertak eta giltzeroak saltzen aritu dira, gure borroka eta aldarrikapenak aitziraren inguruan agertzeko !

Maila guztietako ikasleek parte hartu dute, giro onean, motibaturik eta lagunen artean elkartuz !

Txalo bero bat zinez ikasle guztiei ! Eta segi euskaraz gozatzen !

Maiatzaren 3an, ostiralez,  "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingles antzezlari harrera egiteko plazerra ukan du Piarres Larzabal kolegioak.

Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guztiek eguneroko bizitzako gaiak osoki ingelesez landu dituzte aktoreek proposaturiko tailerretan parte hartuz.

Murgiltze dibertigarri baina zorrotza, ikasleei bi ordu pasatxoz ingelesez trukatzeko parada eman diena. Aktoreek haien gogo eta indar biziari esker ikasleak guztiz hainganatzen jakin dute.

Iaz bezala aurten ere gure ikasleak liluratu dituen esperientzia aberasgarria izan da eta ziur, datorren urtean ere errepikatuko dena.

Thanks / milesker Jack, Bella eta Mike !

Maiatzaren 2 eta 3an, 3.eko ikasleek bide sekuritateko ASSR 2 froga pasa dute gelan, teknologiako irakaslearekin.

Irudi edo bideo laburren bidez azaltzen ziren egoerak kontuan hartuz 20 galdera erantzun behar zituzten. 

ASSR 2 bide sekuritateko frogagiria eskolarra diplomak eskainia zaie 3.eko ikasleei, 10/20 bederen lortzen badute.

Autoaren gida baimenarako baliatua izango da.

Maiatzaren 2tik Herri Urrats arte, goizeko jolas garaian eta eguerditan, kolegioko ikasleek mikroaren aitzinean dute hitzordua !!

Aurten eta beste urteetako Herri Urratseko abestien inguruan, hainbat galderei erantzun dute eta parte hartu baikorki.

Gainera erantzun onak emanak badira, aurten eta beste urteetako KDa irabazi dituzte baita ere goxokiak !

Egunero, euskaraz gozatzeko parada kantuz !

Laster Herri Urrats !

Maiatzaren 12an, igandez dugu hitzordua, bertan kantatzeko, jolasteko, dantzatzeko, jan eta edateko eta noski Herri Urrats / Seaska laguntzeko !

Zuen gain kondatzen dugu !

Oporrak aitzin, kolegioko mus txapelketa abiatu da.

Astearte eta ostiral guziz, eguerdiko pausa denboran, maila guztietako ikasleak elkartzen dira animazio gelan, haien multzoetako partidak jokatzeko.

Legedia kondutan hartuz, ahal bezain ttanttoak irabaztea saiatzen dira, euskara hizkuntza zainduz (bertzenaz ttanttoak galtzen dituzte) eta lagunen artean mementu goxo bat partekatuz.

Sei / bosgarreneko zerrendan 10 ekipa lehiatzen direlarik, lau / hirugarreneko zerrendan, 17 ekipa badira.

Multzoen ondotik, kalifikazio garaia hasiko da...

Xantza on deneri !!!

Oporrak aitzin, apirilaren 12an zehazki, arratsaldeko 14:10etatik - 15:00ak arte, Baionako Etxepare Lizeoko Pro Merkataritza sailaz arduratzen den Ederrek 30 hirugarrenei formakuntza hori aurkeztu die.
Ikasleek ekarpen hori apreziatu dute eta galdera anitz pausatuak izan dira.
Ber momentuan, Marie-k 3 laugarrenekin saio bat izan du 3. lanbide heziketa azaltzeko.
Hor ere ikasleak pozik atera dira informazio horiekin.
Milesker Marie eta Eder kolegiora etortzeagatik !

Hirugarreneko ikasleek euskal diasporaren gaia landu berri dute euskara kurtsoetan “Euskaldunak Ameriketan” sekuentziaren bidez.

Hori dela eta, gaia borobiltzeko xedearekin, apirilaren 11an, ostegunez, Iñaki Goikoetxeak eta Maialen López Irundarrek Ozeano Atlantikoaren beste aldera eraman dituen proiektuaren berri eman zuten atzo IDZtan.

“Hemen Gaude” izeneko elkarte eta egitasmoa abiatu zuten Hego Ameriketako herrialdeetan euskaldun eta euskal kulturarekin lotura duten lekuak bisitatzeko.

Topaketa honetan, auto txiki batean 7 hilabetez bidaiatuz, euskaldunek egindako emigrazioaz atzeman dituzten aztarnak eta lekukotasunak aurkeztu dizkigute, gure kulturak eta hizkuntzak gaur egun Hego Ameriketan duten tokia erakutsiz.