Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 18tik landa, Korrika kari, animazio desberdinak antolatuak izan dira kolegioan, egunero eguerdiko jolas garaian.

Martxoaren 18an, astelehenez, arratsaldeko 13:10etatik 13:40ak arte, Euskaraz Biziko 3.eko ikasleek  kar'HARRO'kea bultzatu zuten !

Martxoaren 19an, 4.eko hiru ikasleek animatu zuten Korrika'irratia, Donibane-Ziburuko AEK-ko kideak elkarrizketatuz...

Astea bukatzeko, martxoaren 22an, ostiralez, arratsaldeko 13:10etatik 13:40ak arte, Euskaraz Biziko 4.eko ikasleek  kar'HARRO'kea antolatu zuten !

Kanpoko eremuan ezarriz, haiek hautatutako kantu batzuen hitzak eta musikak aurretik prestatuz, inguruan ziren ikasleei kantatzen saiatzea proposatu diete. Bigarren aldi honetan, hurbildu ziren ikasleak abesten saiatu dira ! Batzuk dantzan bukatuz ! Aldi honetan, urte desberdinetako Korrikako kantuak abesteko aukera zuten, besteak beste "Aide Korrika", "Zirkorrika"... eta nola ez aurtengoa "Harro Herri Korrika" ! Kantuen parte hartzaileak sariztatuak izan dira goxoki batzuekin !

Txalo bero bat 4.eko Lili, Eztitxu eta Maddi antolatzaileei eta parte hartu duten guztiei !

Martxoaren 21ean, goiz osoan ikasleek parte hartu dute nahiera goizan, hautatu zituzten tailerretan : 

- 6.ekoendako : get out of school escape game, ¡Atrapa al ladrón de museos !, paperezko maketak matematiketan, jolas sortzaile bihurtuz eta iraupen lasterketa proiektua

- 5.ekoendako : get out of school escape game, ¡Atrapa al ladrón de museos !, sormenezko orri markatzaileak egin !, Poesia : hitzak arnastu - arnastuz jolastu, musika eta gorputz mugimendua, izan zaitez antzerki-aktore !

- 4.endako : Elhuyar Zientzia Azoka, Itsas Lizeoko bisita, Harro Herri ! Frida Picadali, Arduino programazioa

- 3.endako : Elhuyar Zientzia Azoka, Brebetako berrikuspenekin orientazio lasterketa, Israel / Palestina : Ekialde hurbileko gatazka ulertu, Harro Herri ! Frida Picadali, Arduino programazioa

Ondotik, denak joan dira piknikatzera eta arratsaldeko bestarako mozorrotzera.

Bi urtero bezala, korrika kari, Kolegioko den estudioan, Korrika'irratia antolatzen da Donibane Ziburuko AEK-ko ikasleak eta haien irakaslea komitatuz.

Eguerdiko pausan, 13:10etatik 13:40ak arte, laugarreneko Eztitxu, Lili eta Maddik harrera eman diete, galderak pausatu eta jokoak animatu.

Lehen parte batean, AEK-ko kideen aurkezpena egin eta, bakoitzak bere lekukotasuna emateko aukera ukan du, hainbat galderei erantzunez : zer da AEK ? Zergatik euskara ikasi nahi zuten ? Zer da zailena eta errexena ? Noiz pratikatzen duten euskara ? Zer da korrika ? Parte hartu edo hartuko duten ? ... Eta haien saioa bukatzeko quizz ttipi bat proposatu diete Euskal Herriko pronbintzien izenak eta haien hiriburuak oroitarazteko helburuarekin.

Bigarren partean, kolegioko kanpoko eremuan emankizuna ongi entzun zutenendako, 10 galdera pausatuak izan zaizkie bertan ziren sariak irabazteko : kamisetak, txapak, giltzeroak, kazketak eta goxokiak !

Giro bikaina izan da bai irrati saio denboran baita ere kanpoko lagunen parte hartzearekin.

Galtzaile ala irabazlea izanez, parte hartzaile guztiak eskertuak izan dira, etorri diren komitak ere bai. Txalo Eztitxu, Lili eta Maddi irrati kazetariei !

Txalo ere bai etorri diren AEK-ko Christelle, Pili, Beñat eta Paulori ! Segi mintza pratikan eta euskaraz gozatzen !

Martxoaren 18tik landa, Korrika kari, animazio desberdinak antolatuak dira egunero eguerdiko jolas garaian.

Martxoaren 18an, astelehenez, arratsaldeko 13:10etatik 13:40ak arte, Euskaraz Biziko 3.eko ikasleek  karaoke bat, kar'HARRO'kea zehazki, bultzatu dute !

Kanpoko eremuan ezarriz, haiek hautatutako kantu batzuen hitzak eta musikak aurretik prestatuz, inguruan ziren ikasleei kantatzen saiatzea proposatu diete.

Lehen aldi honetako, seigarren eta bosgarreneko ikasle batzuk hurbildu dira eta irriñoarekin abesten saiatu dira ! Batzuk dantzan bukatuz ! Besteen artean, izanez "Lokaleko leihotik", "Aska", "Orain", edo "Maite zaitut" kantuen parte hartzaileak sariztatuak izan dira goxoki batzuekin !

Txalo bero bat Amaiur, Saioa, Nora, Kattina, Nahiane eta Haizea antolatzaileii eta parte hartu duten guztiei !

Martxoaren 17an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia.

Lehen parte batean, Urruñako haurrek abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute Korrontzi taldearen "Maltzeta" kantuarekin, trikititxa eta dantzarekin lagundurik. Lagundu gaituen Erika triki irakaslea eskertzen dugu bihotzetik !

Bigarren partean, Korrontzi musikari eta dantzariak Iturbidea polikiroldegia koloreztatu eta gozatu dute ! Emanaldi bikaina zinez !

Eskertzekoak dira, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz azken urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !

Bestalde, laugarreneko ikasleak hor ziren ere bai pastizak saltzeko haien urte bukaerako bidaiaren alde. Txalo parte hartzaileei !

Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, Kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !

Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei ! Milesker Korrontzi taldeari !

Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !

Martxoaren 14an, ostegunean, arratsaldeko 6:30tan, Urruñako Leclerc dendako su gorrietan, kolegioko ikasleak, lankideak, familiak, famili ohiak elkartu dira euskararen lekuoka aitzinera eramateko, "Harro Herri" izanez, azterketak euskaraz kamisetak ezarriz, pankartak gora altxatuz, eta ozenki oihukatuz ! Zinez, mementu zoragarria izan da eta eskertzen ditugu hurbildu diren guztiak.

Txalo bero bat ere bai 6.eko Enekori, 5.eko Osoitzi, 4.eko Imanoli eta 3.eko Eheinari lekuko eramaileak izateagatik.

Gora AEK !

Gora Korrika !

Herriz herri harro herri izan gaitezen euskararen alde, eguneroko borroka elgarrekin eramanez !

Martxoaren 14an, ostegun goizez, laugarreneko ikasleak Donibane Lohizuneko Le Select zinegelara joan dira 2024ean argitaratua izan den Matteo Garonnen "Moi Capitaine" filma, Historia Geografian gaia lantzen baitute.

Sinospia :

"Seydou eta Moussa, 16 urteko senegaldar gazteek, Europan sartzea erabaki dute, haien jaioterria utziz. Baina, bizitza hobe baten ametsak eta itxaropenak oso azkar suntsitzen dira bidaia honen arriskuengatik. Odisea honetako arma bakarra haien gizatasuna izango da."

Martxoaren 14an, PLK-ko 3.ko ikasleek, Frantzia osoko 13 mila ikasleekin betan, neurozientziak eta sare sozialeko buruzko master klase bat segitu dute bisioz, Grégoire BORST ikertzaileak emana. 
Sinesmen faltsu anitz argira atera ditu. 
Bukatzeko ikasleei adierazi die burmuinak ongi funtzionatzeko zinez garrantzitsuena zela lo egitera joan aitzin ordu bat lehenago pantaila guztiak itzaltzera eta haien adinean 9 orenez lo egitera.

"Aldaketa klimatikoaren" proiektua abiatu zen Seaskako lau kolegioetako fisika irakasleengandik ; laugarren mailako ikasleak gai horren inguruan lan araztea zen asmoa, gaur egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.

Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, lau kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen, eta Piarres Larzabal kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da 4. mailan fisikan, bainan baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, española, euskara...). Ikerketa lan horrekin, aurkezpen dokumentu bat sortu dute ikasleek, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa).

Ikasturte osoan zehar, 4. mailako gure ikasleek MEEK, Xalbador eta Eztitxu Robles-eko ikasleekin harremanetan izan dira :

Lehen trukaketa birtuala izan zen abenduaren 5-ean, ikastetxe bakoitzetik 3-ko taldeak osatuz, nortasun agiri amankomun moduko bat sortzea zen helburu, ikastetxeen arteko argazkiak partekatuz, izenak, herriak, gustuak...

Bigarren trukaketa : "Egunean behin" jokoa aldaketa klimatikoaren inguruko galderekin egokiturik, lau kolegioen artean osaturiko taldeekin jostatu ziren ikasleak. Hau ere, drive sistema bidez, iragan martxoaren 12 an izan zen.

Azkenik, ikasturte bukaeran maiatzaren 28an, topaketa bat eginen dugu Baionan lau ikastetxeen artean : erakusketa, tailer, mintzaldiak antolatuko dituzte elkarte ezberdinek (Bizi, Bil ta Garbi, Enargia, Surfrider...), urtean zehar osatutako kolegioen arteko taldeekin.

Orain artekoan, ikasleak ongi lotu dira proiektuari, batez ere beste kolegioekin topatzeko garaian. Baionako trukaketarentzat, gogoa erakusten dute, beste ikasleekin hartu emana izateko.

MINTZA GOXO ikastaroa hasi zuten martxoaren 12an, asteartearekin, 3 orenez 5. eta 4. ikasle guztiekin.

Proiektu honen helburua  ikasleen arteko bitartekaritza-protokolo bat antolatzea da, urte bukaera aitzin 4.an diren ikasle nahiantekin.

Lehenengo saioan jarduera desberdinak proposatu zitzaizkien ikaslei norberak bere burua ezagutzeko eta bere kideen ezagutza garatzeko.

Ikasleek gogotik parte hartu zuten ez ohiko hitz-ordu honetan eta proiektuaren berri ematen segituko dugu.