Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 17an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia.

Lehen parte batean, Urruñako haurrek abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute Korrontzi taldearen "Maltzeta" kantuarekin, trikititxa eta dantzarekin lagundurik. Lagundu gaituen Erika triki irakaslea eskertzen dugu bihotzetik !

Bigarren partean, Korrontzi musikari eta dantzariak Iturbidea polikiroldegia koloreztatu eta gozatu dute ! Emanaldi bikaina zinez !

Eskertzekoak dira, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz azken urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !

Bestalde, laugarreneko ikasleak hor ziren ere bai pastizak saltzeko haien urte bukaerako bidaiaren alde. Txalo parte hartzaileei !

Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, Kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !

Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei ! Milesker Korrontzi taldeari !

Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !

Martxoaren 14an, ostegunean, arratsaldeko 6:30tan, Urruñako Leclerc dendako su gorrietan, kolegioko ikasleak, lankideak, familiak, famili ohiak elkartu dira euskararen lekuoka aitzinera eramateko, "Harro Herri" izanez, azterketak euskaraz kamisetak ezarriz, pankartak gora altxatuz, eta ozenki oihukatuz ! Zinez, mementu zoragarria izan da eta eskertzen ditugu hurbildu diren guztiak.

Txalo bero bat ere bai 6.eko Enekori, 5.eko Osoitzi, 4.eko Imanoli eta 3.eko Eheinari lekuko eramaileak izateagatik.

Gora AEK !

Gora Korrika !

Herriz herri harro herri izan gaitezen euskararen alde, eguneroko borroka elgarrekin eramanez !

Martxoaren 14an, ostegun goizez, laugarreneko ikasleak Donibane Lohizuneko Le Select zinegelara joan dira 2024ean argitaratua izan den Matteo Garonnen "Moi Capitaine" filma, Historia Geografian gaia lantzen baitute.

Sinospia :

"Seydou eta Moussa, 16 urteko senegaldar gazteek, Europan sartzea erabaki dute, haien jaioterria utziz. Baina, bizitza hobe baten ametsak eta itxaropenak oso azkar suntsitzen dira bidaia honen arriskuengatik. Odisea honetako arma bakarra haien gizatasuna izango da."

Martxoaren 14an, PLK-ko 3.ko ikasleek, Frantzia osoko 13 mila ikasleekin betan, neurozientziak eta sare sozialeko buruzko master klase bat segitu dute bisioz, Grégoire BORST ikertzaileak emana. 
Sinesmen faltsu anitz argira atera ditu. 
Bukatzeko ikasleei adierazi die burmuinak ongi funtzionatzeko zinez garrantzitsuena zela lo egitera joan aitzin ordu bat lehenago pantaila guztiak itzaltzera eta haien adinean 9 orenez lo egitera.

"Aldaketa klimatikoaren" proiektua abiatu zen Seaskako lau kolegioetako fisika irakasleengandik ; laugarren mailako ikasleak gai horren inguruan lan araztea zen asmoa, gaur egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.

Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, lau kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen, eta Piarres Larzabal kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da 4. mailan fisikan, bainan baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, española, euskara...). Ikerketa lan horrekin, aurkezpen dokumentu bat sortu dute ikasleek, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa).

Ikasturte osoan zehar, 4. mailako gure ikasleek MEEK, Xalbador eta Eztitxu Robles-eko ikasleekin harremanetan izan dira :

Lehen trukaketa birtuala izan zen abenduaren 5-ean, ikastetxe bakoitzetik 3-ko taldeak osatuz, nortasun agiri amankomun moduko bat sortzea zen helburu, ikastetxeen arteko argazkiak partekatuz, izenak, herriak, gustuak...

Bigarren trukaketa : "Egunean behin" jokoa aldaketa klimatikoaren inguruko galderekin egokiturik, lau kolegioen artean osaturiko taldeekin jostatu ziren ikasleak. Hau ere, drive sistema bidez, iragan martxoaren 12 an izan zen.

Azkenik, ikasturte bukaeran maiatzaren 28an, topaketa bat eginen dugu Baionan lau ikastetxeen artean : erakusketa, tailer, mintzaldiak antolatuko dituzte elkarte ezberdinek (Bizi, Bil ta Garbi, Enargia, Surfrider...), urtean zehar osatutako kolegioen arteko taldeekin.

Orain artekoan, ikasleak ongi lotu dira proiektuari, batez ere beste kolegioekin topatzeko garaian. Baionako trukaketarentzat, gogoa erakusten dute, beste ikasleekin hartu emana izateko.

MINTZA GOXO ikastaroa hasi zuten martxoaren 12an, asteartearekin, 3 orenez 5. eta 4. ikasle guztiekin.

Proiektu honen helburua  ikasleen arteko bitartekaritza-protokolo bat antolatzea da, urte bukaera aitzin 4.an diren ikasle nahiantekin.

Lehenengo saioan jarduera desberdinak proposatu zitzaizkien ikaslei norberak bere burua ezagutzeko eta bere kideen ezagutza garatzeko.

Ikasleek gogotik parte hartu zuten ez ohiko hitz-ordu honetan eta proiektuaren berri ematen segituko dugu.

Martxoaren 14ean, ostegunez, denok dugu hitzordua arratsaldeko 6:15tan Urruñako Leclerc dendako suetan, Euskal Herriko korrikan parte hartzeko eta gure urteroko borroka ozenki aldarrikatzeko : "azterketak euskaraz".

Teniza pare on bat hartu, atzerketak euskaraz tixerta ezarri eta ttipi ttapa ttipi ttapa korrika joango gara, euskarari lotutako mezua aitzinatzera ondoko kilometroraino, denak elkartasunez, AEK sustengatuz !!

Kolegioko km : 49. eta ordua : 18:39tan

Kolegioko 3 lekuko eramaileak izango ditugu aitzinean : Eneko Aizpuru (6.), Osoitz Echave (5.) eta Imanol Penouilh (4.) !!! Harro Herri izan gaitezen ! Ziburun ere euskaraz ! Hemen gaude euskararen alde ! 

Ostegun arte !!!!!!!!!!

Urtarriletik, martxoaren 17ko kantaldirako prestatzen ari dira kolegioko ikasle batzuk !!

Aurten Urruñako polikiroldegian, arratsaldeko 4:00etan, Korrontzi taldeari harrera eginen diogu, bere 20garren urtebetetzerako !!!!! Urtero, Goierriko laguntzarekin batera, abenduan antolatzen da pailasoen emanaldia Ordizian eta martxoan kantaldia Urruñan.... Bildutako etekin guztia Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde izango da !!!! Gainera, nahiz ez duten egoera errexa azken urte hauetan, inguruko enpresek eta artisauek segitzen dute zponzorra izaten ekitaldi honetan eta eskertzekoak dira !!

Dirulaguntzaileak eta publikoa eskertzeko, astearte eta ostiralero, ikasle talde bat ari da dantzan, kantuan eta musika saioak errepikatzen.... Talde ttipi bat ere euskal irratietako soinu deia grabatu zuen....

Ari dira azken errepikak egiten, txalokatzekoak dira zinez ! 

Emaitza igandean..... Aitzinetik txartelak salgai dira 12€tan Pausuko Xaia ostatuan eta Urruñako Dongaitz Trinketean eta bertan 15€tan !!!!

Zatozte denak !!!!!

Goizetik buruan, batzuk ubelez jantzirik, gela batzuetan aipagaia izan, batzuen eskuetan logo bat agerturik, edo jantzietan txapa bat eramanez, martxoaren 8a zen gaur, kolegioan.

Emakumeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna aipatu edo aldarrikatu dute nahi zuten ikasleek nahi zuen moduan....

Egunero segi dezala....

Martxoaren 6an, asteazkenez, kolegio eta inguruko lehen mailetako burasoak komitatuak izan dira azterketen egoeraren inguruan mintzatzeko, arratseko 7:00tan.

Lehen parte batean, AEK-k egindako "Oihaletxea" dokumentala proiektatua izan zaie.

Ondotik, diaporama batek lagundurik, urtez urte iragan den azterketen egoeraren kronologia azaldu du, hainbat aldarrikapenak eta ondorioak eta gaur egungo egoera azpimarratuz.

Bukatzeko, bertan ziren burasoak bildu dira edari eta pintxo batzuen inguruan, haien eztabaidak eta galderak trukatzeko.

Milesker etorri direnei !