Martxoaren 14an, asteartearekin, π eguna zen, baita ere Albert Einstenen sorteguna !
π zenbakiaren biribiltzea 3,14 denez martxoaren 14ean (hirugarren hilabetea eta hamalaugarren eguna) zenbakiaren nazioarteko eguna ospatzen da.
Honen karietara, kolegioak matematikako lehiaketa bat antolatu zuen, 6. eta 5.eko ikasleak nahasirik.
Ikasleek, ordu batez, asmakizunak ebatzi zituzten lan giro kooperatibo eta gogotsuan !
Gora matematikak !
2009 urtetik matematikako "Rallye " delakoa antolatua dan Akitanian.
Orain arte azmakizunak frantsesez zirela eta ez genuen parte hartzen lehiaketa honetan.
Joan den urtetik, Agnes Duranthon inspektoreari esker, asmakizunen itzupen bat proposatua izan da (Bernat Etxeparen erakasleek egina).
Ondorioz, bigarren urtea da hirugarreneko ikasleek parte hartzen dutela lehiaketa horretan.
Nahiz eta zailak izan, ikasle guztiak serioski lotu dira buruketak ebazteko, martxoaren 13an, astelehenez.
Orain, emaitzak itxaroten dituzte....
Oporrak aitzin, nahi zuten ikasleek kantu tailerran izena eman zuten eta gustukoak zituzten kantuen proposamenak egin, eztabaidatu eta bozkatu zituzten.....
Oporretatik landa, eta hori astero, astearte eta ostiraleko bazkaltzeko pausan, igandeko kontzertuan lehen partean abestuko dutenek biltzen dira kantua elgarrekin lantzeko.... Hizkuntz desberdinetako kantu nahasketa trebatzen dute haien aldetik eta musikariak ere bai bestalde. Haien helburua diru laguntzaileak eskertzea da kantu bat eskainiz !
Martxoaren 17an, ostiralez, kantariak bilduko dira entsaio nagusia egiteko !
Hitzak ongi badakizkite, haiek entzuteko aukera ukango duzue igande honetan arratsaldeko 4:00etan, Urruñako ikastolako haurren ondotik ! Motibatu !! Balio du !!
Txalo bero bat 30 artitsa horiei haien lanarengatik ! Eta milesker Fred eta Thomas-ri !!!
Martxoaren 8a, asteazkenez, Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Eguna zela eta, hirugarreneko ikasleak Luhusoko Harri Xuri antzokira joan dira Groupe Noces konpainiaren "Baal" ikuskizun berria desubritzera ; emanaldi hori Euskal Herriko Herri Elkargoak antolatu du.
Laburpena : Bost gizonek dantza, akrobaziak eta Leïla Slimanirena bezalako testuen irakurketak nahasten dituzte agertokian : "Espero dut egunen batean nire alaba kalean, minifaldan eta eskotean ibiltzea, munduari bira bakarrik egitea, beldurrik gabe metroa gauerdian hartzea, ezta horretan pentsatzea ere. Orduan, bizi den mundua ez mundu puritanoa izango. Ziur nago mundu bidezkoagoa izango dela, non maitasuna, gozamena, sedukzioaren jokoak ederragoak eta zabalagoak izango diren. Imajinatu ere egiten ez den puntu batean." Irakurritako testu batzuk idatzi zituztenak Kanboko ikastetxe bateko ikasleak dira ; ikuskizunean er parte hartu zuten.
Bere dantzari erantzunez, emakumeen abesbatza polifoniko batek tesu feministak jaso eta eskaneatzen ditu. Elkarrekin, gizonek eta emakumeek patriarkatua deseraiki nahi dute eta gizarte berri bat bizi nahi dute, emakumeek eta gizonek jasan duten gizontasun egiantzetik urrun....
Dantzari - akrobaten balentria eta testu konprometituekin harritu dira ikasleak. Musikak ere atenzioa eman zieten eta testuak nola proiektatuak ziren eta taldean integratzeko modua ere bai.
Martxoaren 6an, astelehenarekin, goizeko lehen kurtsoa eta gero, kolegioko 165 seigarren eta bosgarrenak Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joan dira Vittorio De Sicak egindako "Le voleur de bicyclette" filma ikustera (1949). Frantseseko ikasgelan, filmaren afitxa landu zuten eta hipotesiak zerrendatu zituzten.
Sinopsia : "Duela bi urte langabezian dela, afitxak kolatzeko lanbide bat aurkitzen du Antoniok, baina bere txirrindula lapurtua zaio, bere lanbide berrirako beharrezkoa duen tresna.
Ondotik, kolegiora itzuli dira jantegira joateko. Ondoko frantses kurtsoetan, filmari buruzko galderei erantzuten saiatuko dira, eta bost mementu landuko dituzte bereziki aita-semearen arteko harremana, "Besteekin handitzea : familia, lagunak, sare sozialak...." garai honetako gaia aztertzen baitute.
Milesker Le Select zinemako Xabi eta ekipari !!
Otsailaren 28an, asteartez, konzertazio denboran, 4D eta 4Eko ikasleei Itsas Lizeoaren aurkezpena proposatu zaie.
Orientaziorako gogoeta goiz hasi behar denez geroz, memento egokiena zen ondo-ondoan dugun lizeo horren berri ukaiteko, eta etorkizunari begira itsas munduaz interesatuak izan daitezkeenei aukera hori eskaintzeko.
Aurkezpena bi ahoz egin da. Lehenik, Catherine Berhok lizeoaren aurkezpen orokorra egin du, power-point argi baten laguntzaz : Lizeoaren antolaketa, ikasle kopuru ttipia, formakuntza mota guzien aurkezpena eta horiendako eskaintzen den puntazko material osoa… Eta bistan dena, formakuntzari esker irekitzen diren lanbide guziak, izan daitezen arrantzan, komertzioan, edozein motako itsasontzietan, lehorreko lan batean edota mekanikan.
Gero Joseba Davantek bere lekukotasuna euskaraz eman du. 30 bat urtez mariñel egon ondotik, orain Itsas lizeoan da irakasle eta ibilbide hori kondatu digu. Azaldu du itsas mundua zein zabala den eta nola gustu guziendako ofizioak aurkitzen ahal diren, nahiz ongi azpimarratu duen ofizio horietarik batzuk besteak baino zailagoak direla (arrantzalearena adibidez, eder bezain gogorra).
Lizeoak hainbat ikasbide proposatzen ditu, laburrenetatik luzeenetara, egun bakar bateko ikastaroetatik pasatuz. Gure kolegioarekin partaidetzan, bisitak edo ikastaroak antolatzen ahalko dira 4. eta 3. mailen artean, interesatuak diren guziendako, mutil ala neska.
Martxoko nahiera egunez, lizeoaren bisita egiteko aukera ukango dute.
Bitartean, edozein xehetasunendako: http://lycee-maritime-ciboure.fr/
Milesker Catherine eta Josebari baita ere Lizeoko zuzendari jaunari etortzeagatik !!
Otsailaren 25ean, larunbatez, 3. eta 4.eko ikasleekin Ski ateraldia burutu zuen kolegioko Olagarroa kirol elkarteak, Gouretten.
Goiz esnatu behar izan zuten denek, baina egunak merezi izan zuen, argitu ahala ikusi zuten egun bikaina zutela aurretik.
Goizeko 6:00tan abiatuz, 9:00ak aldera mendi txurietara iritsi ziren. Bertan taldeetan ezarri, materiala hartu eta pistetara! Eguerditan pausa bat egin zuten elgarrekin piknikatzeko eta berriz pistetara, arratsaldeko 15:30ak arte gutti gora behera. Arratseko 7:30ak inguru, etxeetara sartu ziren.
Eguraldia lagun eta elurra goxo izanik, gozatu ederra hartu zuten parte hartzaile guztiek : 51 ikasle eta 6 heldu, haien mailaren arabera, talde ttipitan banaturik.
Gozatu ederra hartu zuten!!
Mila esker ateraldian parte hartu duten ikasle guztiei eta nola ez, ateraldia egin dadin laguntza eman duten langile eta laguntzaile guztiei !
Aupa Piarres Larzabal kolegioko skiatzaileak !
Otsailaren 24an, ostiral arratsaldez, Baionako L'Atalante zineman Estitxu Robles kolegioak antolatu arratsalde berezian Seaskako kolegio batzuetan eta Lizeoan eginiko zinema proiektuak ikusi ahal izan genituen.
