Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Urriaren 4ean, larunbatarekin, Olagarroa elkarteak antolaturik, kolegioko ikasle, irakasle eta gurasoek osatutako taldetxo batek Larrunera ateraldia egin genuen.
Goizeko 9:00etan Azkainen elkartu eta eguraldi ona baliatuz Larrunera igo ginen elkarrekin.
Tontorrera 11:00 aldera iritsi ginen eta bertan denok argazki bat atera eta hamaiketakoa egin genuen.
Haizea harro zenez puntan, 11:30 aldera jaitsiera hasi genuen 13:30 inguruan Azkainen egoteko berriz ere.
Eguraldi bikaina izan genuen eta giro goxoan pasa zen goiza. 
Txaloak eta mila esker parte hartu zenuten guztiei !!

Urriak 3, ostirala arratsaldez laugarren guztiak Urrunan aurkitzen den Bixikenia lursaila bisitatzera joan dira, “korrika egiten duen basoa” elkartearen lana ikusteko.

Gaur egungo aldaketa klimatikoa apaltzeko eta laborantzaren aldeko ekintza bat ikusteko parada izan dute.

Bertan azaldua izan zaie baratze-basoaren funtzionamendua eta gero taldeka elementu berezi batzuen bila joan dira.

Lanketa ikasgelan segitua izanen da, Audrey Hoc-en ordu bateko hitzaldi eta azalpenekin.

BLZn ikasleek taldeka aztertuko dute laborantza arduratsuak nola biodibertsitatearen alde egiten duen, klima aldaketa murrizten ahal duen, uraren kudeaketa egokia proposatzen duen, lurzorua babesten duen, osasuna sustatzen duen eta espezie suntsitzaileen kudeatzen duen.

Eta ikasle talde batek laborantzaren inguruko lanbideak zein diren ere aztertuko du.

Teknologian haien ametsetako baratze-basoaren plano bat marraztuko dute.

Urtarrilean, ikasle guztiak, beraien burasoak eta langileak, arbolak landatzera gomitatuak izanen dira Urruñako Bixikenia lursailera.

Irailaren  30 ean, asteartez, laugarreneko 77 ikasleek Zokoako hondartza garbitzen izan ziren. Zientzietan, baita ere beste hainbat gaietan, gure ikastetxean garapen iraunkorraren inguruan erematen den lanketa bati hasiera eder bat emateko parada izan da; " Cleanwalk" ekimenean parte hartuz.

Horretarako, eskularru batzu hartu, zikin ontziak eta ikastetxe ondoan dugun hondartzen garbiketa ekimenean parte hartzea erabaki ginuen, baita ere ikastetxe inguruko beste eremuen garbiketan.

Itsasoak ekarritako soberakinak jasotzerakoan, batez ere ohartu dira ikasleak plastika zati tipiak direla gehienik biltzen. Harroketan harrapatuak zeuden gurpilak eta antzerako tramankuluak askatzen ere nahiko lan izan zuten.

Ikasturteko honetan, gelako ikasle arduradunek garapen iraunkorraren inguruan eremanen duten lanketaren baitan kokatzen da ekimen hau, zentzu horretan ikastetxean jada egiten diren ekimenak agerian emanez.

Irailaren 29an, astelehenez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Gazteria zerbitzuko arduradunak diren Julen, Eñaut eta Andoni hurbildu dira Urruñako ikasleekin topatzeko.

Lehen saioan, kolegioko seigarren eta bosgarrenekin bildu dira eta ondotik, laugarren eta hirugarrenekoekin.

Saio horietan, haien burua aurkeztu dute, Urruñan Kirol zerbitzua eta Gazte gunea nun kokatua diren eta ze nolako lana eramaten duten 6-12 / 12-17 urtekoendako : hala nola, Omiasainduko oporretan antolatu duten egitaraua (tailerrak, ateraldiak, egonaldiak...), etxeko lanetan ematen duten laguntza (CLAS) etabar....

Milesker Julen, Andoni eta Eñaut

Kontaktuak :

- Kirol zerbitzua : Eñaut : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 85 94 26 / 06-18-77-72-54

- Gazte gunea / CLAS :

Andoni / Julen : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 06.59.97.67.09

Izen emaiteak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Lehen asteetako sartzearen angustiak ahanzteko, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute kolegioko ikasleek !!

Astearte eta ostiral eguerdiro, animazio gelan biltzen dira nahi dutenek, mahai jokoen inguruan irriz aritzeko eta lagun berriak egiteko.... Gaitasunak eta trebetasunak kurutzatzeko mementu aberatsak dira, eta baitezpada joko berriak ezagutzeko aukera...

Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Skyjo, Jungle speed, damak, Mots mêlés, antzara jokoa, xake, Monopoly, 1000 bornak, mus.... eta beste ainitz !

Pausa denboran, momentu lasaia iragaiteko parada gehien batendako eta bereziki seigarren berriendako !

Euskaraz bizi jostatuz eta lagun berriak eginez !

Irailaren 17tik 19ra, seigarreneko ikasleak Igantzin kokatzen den "IrriSarri Land"era joan dira integrazio ateraldi baten egitera.
Bertan, arborismoa, tirolinak, zentzumenen ibilaldia, disc golfa edota diskofesta egiteko parada izan dute.
Gune miresgarri honi esker, gure ikasleak naturan murgildu dira, euskaraz eta umero onean.
Egonaldi bikaina eta eguzkitsua baina doi bat motzegi batzuentzat !

Irailaren 2an, asteartez, txirrina jo duelarik, 268 ikasleak kanpoko eremuan ziren.

Alde batetik, seigarreneko ikasleak haien kurtsoetara joateko prest ziren.

Bestalde, bost, lau eta hirugarreneko ikasleak kanpoko eremuan prest haien sartzea egiteko.

Zuzendaria den Eneko Irigoyenen hitzaren ondotik, irakasle arduradunek haien ikasleak deitu dituzte. 

Bi orduz, harekin egon dira aurtengo plangintza deskubritzeko. Ondotik, berehala hasi dira lanean.

Bosgarrenean 57 ikasle, laugarrenean 68 ikasle eta hirugarrenean 66 ikasle !

Giro onean iragan da eguna ! Kolegioa prest da ! Sartze on deneri ! 

Irailaren 1ean, astelehenez, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da gure kolegioan !!!

Kolegioko zuzendaria den Eneko Irigoyenen harrera ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak deitu dituzte eta haiekin goiza pasa dute gelaka : ordutegia, irakasleen izenak, barne araudia, kolegioaren bisita, kutxen gunea deskubritu dituzte...

Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien arteko solasak trukatzeko eta barneko kezkak desagertzeko....

Eguerdiko jolas garaian, kolegioko jantegiko sistema ezagutu dute eta lehen bazkaria partekatu.

Arratsaldean, hiru orduz hiru tailerretan aritu izan dira : antzerkia, jokoak eta informatika.

Sarrera ona opatzen dugu kolegioko 77 ikasleei !!

Uztailaren 8an, asteartez, Brebetako emaitzak atera dira !

Zorionak eta txaloak aurkeztu diren PLK-ko ikasle guztiei !

8  ikasleek oso ongi aipamena epaimahaiaren goresmenekin lortu dute !

28 ikasleek oso ongi zehaztapenarekin lortu dute !

22 ikasleek ongi zehaztapenarekin !

7-k aski ongi aipamenarekin !

1-k onartua !

Txalo bero bat deneri ! Eta orain bakantza on zuei !