Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Azaroa izan da Hendaiako Txoko elkartearen aldeko elkartasunezko hilbetea gure kolegioan.

Hilabete batez, goizero, ikasleak aritu izan dira gosari salmenta bat kudeatzen eta higiene produktuak biltzen, sartzea nagusian.

Abenduaren 16an, asteartez, arratsaldeko 1:00tan, kolegioa kanpoko eremuan bildu da emaitza entzuteko.

Bertan, Txoko elkarteko Brigitte eta Xan hor ziren. Txandaka, maila guztietako 13 ikasle antolatzaileek proiektuaren bilakaera eta aitzinamendua oroitarazi dute.

Ondotik, emaitzak eman dituzte, higiene produktuen aldetik, zenbat bildu den : 20 bizar mozteko botila, 200 bizar mozteko nabalak, 31 txanpu botoila, 106 saboin, 64 hortzetako pasta, 108 hortz eskuila, 99 galtzerdi pare eta 4950 kotoi txotxak !!! 

Ondotik, gosari salmentari esker irabazitako dirutza ozenki aurkeztua izan da : 1441.32€ !!!

Zinez elkartasun ederra erakutsia izan da ! Eskertzen ditugu antolatzaileak, gosari egile eta saltzaileak, kanpoko eremutik ziren erosleak, produktuak ekarri dituztenek, zinez !

Txalo eta goresmenak deneri !

Eta ez ahantz : "Eguberriz jaso aitzin, beharretan direnak laguntzen saia gaitezen !"

Urteko azken hilabete honetan, eguberriak hurbiltzen bait dira, eskulan tailerrean, apaingarriak lantzen aritu gara.

Kolore ezberdineko artilezko ipotxak, paper ezberdinak erabiliz eskuz eginiko opari kaixak, postalak etab sortu ditugu, bakoitzaren irudimena erabiliz. 

Baita ere, argazki edizio tailerran, ordenagailuak erabiliz bakoitzak bere eguberritako zoriontzeko postala sortu du.
Orain, lan guzti horiek etxean jartzeko momentua iritsi da, familiari kolegioan eginiko lana erakusteko.
Eguberri on!!!!

Hilabetero bezala, bigarren aldikotz "Elkar'topa" hitzordua ukan dugu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan.

Lehen saioa pilota gaiari lotu bagenuen, aldi honetan dantzari lotu dugu.

Hala nola, abenduaren 12an, Zarena zarelako taldeko 4 kide komitatu ditugu, bi neska eta bi muttiko : ikasle ohiak izan diren Iraia eta Julene, eta Aitor, Unai...

Lehen partean, 6. eta 5.eko 33 ikasle bildu dira eta bigarren partean, 4. eta 3.eko 13 ikasle.

Hastapen batean, Iraia Lazkanok du aurkezpen orokor bat egin, sortu dituzten emanaldi guztiak zerrendatuz : "Urraska, Goazen, Ainarak, Zelda, Herrikoa, Giz'arte, Zergatik ez, Hariz hari, Ala beharra, Parez pare eta So egin".

Errepikak egiteko bi aldiz astean biltzen dira, bi orduz entrenatzeko.

Orokorki, haien taldeak 8 eta 50 arteko dantzari kopurua biltzen du, baina gehienetan hogoi bat dira.

Edozoin herritik heldu dira : Donibane Lohizune, Senpere, Getari, Uztaritze, Itsasu eta Larresoro....

Interesatuak diren gazteak ongi etorriak dira haien taldean sartzeko, euskal dantza maitatzea oinarritzat hartuz eta gorputzean ongi sendituz, haiek dituzte dantzariak formatzen.

Gertatu da emanaldi bat muttikoz bakarrik osatua izatea baina gehienetan muttikoak, neskak baino guttiago ikusgai dira...

Proposatzen dituzten ikastaroen bitartez, emeki emeki berriz pizten ari dela muttikoen parte hartzea ohartu dira.

Elebidunez ari dira, beraz goxo da haiendako euskararen presentzia izatea haien arteko harremanetan.

Bertan diren dantzariak lanean edo ikasketetan dira, dantza hautatzen dute aisialdi eta pasioa bezala, sozialki beste harremanak ukaiteko, plazerra hartzeko eta publikoarekin partekatzeko.

Saioa bukatzeko, garai honetan presentatzen duten Herrikoa emanaldi bateko dantza zati bat ikasleei aurkeztu dute, emanaldi hori duela 10 urte sortua izan zen eta berritu dute, fandangoak eta jotak lotuz.

Ez dudatu, zoazte haien ikustera, balio du ! Ondoko emanaldia urtarrilan dute Bidarten !

Biba zuek gazteak eta milesker Iraia, Julene, Aitor eta Unaii kolegiora etortzeagatik !

Abenduaren 3tik 5era, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Gernika, Bilbo eta Durangora.

Bidaia honen helburu nagusiak ikasleen nahietatik abiatuz, Gernika eta Bilboren historia eta bere garrantzia Euskal Herriko ekonomian eta garapenean ezagutzea izan dira batetik, eta bestetik, Durangoko historia eta bertan ospatzen den euskal kultur azoka bisitatzea.

Lehen egunean, Bermeora iritsi ginen lehenik kolegiotik, bertan, ikasleek eskatutako Gaztelugatxeren bisita egiteko . Ondotik, Gernikara hurbildu ginen, bertan Bakearen museoa, Picassoren "Gernika"-ren murala eta Gernikako Arbola bisitatzeko besteak beste.

Bigarren egunean, Bilboko Guggenheim eta San Mames Athleticen futbol zelaia bisitatu dute. Bisitak amaitzean, denak Doña Kasilda parkean elkartu ginen eta bertan bazkaldu genuen. Arratsaldean, eguraldia ez bazen lagun ere, oinez, Ibaiazabal ibaian kokatzen diren garai eta teknika ezberdinetako zubi eta eraikinak ikusi genituen Zazpi kaleetara heldu arte. Ilunabarrean, Bilboko alde zaharretik ibili ginen. 

Lehen bi egunetan ikasleek zituzten denbora libreak baliatzeko argazki lehiaketa bat proposatua izan zitzaien taldeka, gauean denak elkartu eta argazki irringarriena, argazki historikoa eta artistikoena saritzeko gaubela goxo baten bidez.

Azken egunean, Durango eta Durangoko azoka bisitatu ditugu. Bertan piknikatu eta kolegiora sartu gira ondotik.

Abenduaren 3an, asteart goizez, urteko lehen "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek, hirugarrenekoak ezik Bilboko aterladian baitziren.

Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, 4 orduz.

Hala nola :  

- seigarrenendako : Haiku tailerra (natura eta artea !), Paper toys pertsonai ttikia eraiki, estresaren aurkako bolak / pilotak eraiki, joko logiko-matematikak, geoguesser

- bosgarrenendako : zientzia azoka, Haiku tailerra (natura eta artea !), Paper toys pertsonai ttikia eraiki, estresaren aurkako bolak / pilotak eraiki

- laugarrenendako : Kirolak mundua alda dezake ? zientzia azoka, euskaraz ? noski bro !, munduko hizkuntzen soinuak, "One wall" deitutako pareta bakarra

Goizeko pausa denboran, euskara arbolaren inguruan bildu gara, zuzendariak irakurritako lekukotasuna entzuteko, "Guk euskaraz, zuk zergatik ez" kantuarekin segituz eta Euskal Konfederazioak bultzatu duen "Euskarari trufarik ez" aldarrikapen argazkiarekin

Nahiz eta, eguraldia ez lagun, ikasleak euskaraz gozatu dira !

Gora euskara !

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dugu, gure hizkuntzaren balio unibertsala aldarrikatzeko eguna…
Euskara goraipatzeko, baina baita erabilpena sustatzeko eta egunero, gure jardueretan, eta gure kolegio honetan erabiltzen dugun hizkuntzari diogun atxikimendua adierazteko eguna da ere gaurkoa.
Aurten, berriz ere, Nahieran eguna baliatu dugu horretarako. Molde alaiean eta aldarrikatzailean ekinen diogu ospakizun honetara, eta gainera gu guztion parte hartzeari esker gauzatu dena.
Euskararen egun hau omenaldi baten bidez ospatzea erabaki dugu.
Gure hizkuntza goraipatzea helburu duen omenaldi horrek arbol baten forma hartu du. Txalotzekoa da arbola hau plantan jartzeko guztiok izan duzuen esku hartzea. Ikasle guztiek izan baituzue aukera arbola horretan zuen hostoa idatziz hornitzeko. Txalotzekoa da ere bereziki hogei bat ikasle laguntzailek egindako lana, aritu baitira bolondres gisa, buru ta belarri, epe laburrean, gure arbola berriaren enborra eraikitzen.
Kolegioko Atriumean kokatua izan den enborra bertan luzaz egongo diren hostoak ditu dilindan...
Gure PLK ikastetxeak euskarari dion loturaren sinbolo gisa.
Bestalde, kolegioko hirugarrenak Bilboko ateraldian izanki, Gaztelugatzetik lotu dira gure aldarrikapenari !!

Joan den azaroaren 5eko mintzaldia ondotik, parte hartzaileen arteko ikasle gehienek bilkura bat antolatu zuten elkartasunez kolegioan egingo zen ekintza erabakitzeko.

Hala nola, dirua irabazteko gosari salmenta bat plantan ezarri dute goizero eta lau astez, 3/4 ikasleko lantxandak antolatuz. Ikasle gehienek bixkotxak, cookies-ak edota matamiak egiten dituzte diru gehiago irabazteko, dena euro batean salduz ! Goizero, kanpoan diren ikasleak mokofinak bilakatu dira elkartsunez arituz.

Bestalde, bilketa gune bat antolatu dute, kutxak desberdinak izendatuz, beharretan diren aterpegabeko jendea laguntzeko. Kolegioko ikasleei proposatzen zaie 38 baino tamaina handiagoko galtzerdiak, gorputza eta burua garbitzeko saboina, kotoi txotxak, bizarra mozteko haguna eta nabalak, hortz'eskuila eta pastak biltzea gune horretan.

Mementuz, elkartasuna adierazteko indar politak egiten dituzte kolegioko ikasleek, ez da berantegi parte hartzeko, bi aste gelditzen zaizkigulako oraindik, abenduaren 5a arte.

Bilduko den dirua eta higiene produktuak eskainiak izango zaizkie Hendaiako "Txoko" elkarteko arduradunei Eguberri aitzin.

Txalo eta milesker deneri !

Azaroaren 21ean, ostiralez, ekintza berri bat antolatua izan da kolegioan : ELKAR'TOPA # 1 !!!

Aldi honetan, pilota gaia hartuz, Argentinan iragan den 23 urtepeko Munduko Pilota lehiaketan, hiru gazte kolegiora komitatu ditugu : Munduko txapeldunak izan diren Unai Tellechea (kolegioko ikasle ohia) eta Oxan Perugorria Halsouet, Xare arloan, eta Julen Mariluz, esku huskan buruz buruko sailan !!!

Lehen partean, boluntarioak ziren 6. / 5.eko 42 ikasleekin topatu baldin badira, bigarren partean 4. / 3.eko 26 ikasleekin iragan da.

Lehenik, haien aurkezpena egin ondoren, hautatu duten pilota espezialitatea aipatu dute, nolako erritmoa atxikitzen duten egunerokoan, entrenamendu eta txapelketen artean.

Ondotik, Munduko lehiaketa kari pasa dituzten selekzioak, bizi izan duten bidaia, España / Mexiko / Uruguay / Euskadi / Peru / Argentinako ekipa desberdinen aurkako partidak, finala eguna, prestakuntza, eztreza, emozioak ikasleei partekatu dizkiete.

Urrezko medaila Euskal Herriara eraman dute askatasun poz handienarekin !!

Bestalde, izanez haien bizian ala kirolan, etxean ala eskolan ikasiz, euskararen erabiltzeko garrantzia eta plazerra azpimarratu diete.

Bukatu aitzin, ikasleek haien galdera desberdinak pausatu dituzte eta haien artean "zergatik Frantziaren ekipan aritu zaizte eta ez Euskal Selekzioan ?" Pilotari txapeldunek erantzun diete : Euskal Selekzioan sartzeko, Gipuzkoa / Bizkaia edo Arabatik izan behar da gaur egun ; Iparraldekoa zarelarik, Lapurdi / Baxe-Nafarroa edo Xiberutik, Franziako selekzioan aritzeko aukera duzu beraz.... 

Taldeko argazkia hartu aitzin, haien takoak, pilotak, xare eta urrezko medailak erakutsi dituzte.... 

6. / 5.eko saioa kirolarien autografoekin bukatu baldin bada, 4. / 3ekoa pilota partida batekin !

Bi topaketak bukatu dira lema baten inguruan : "Sekulan amets bat baduzu, prestatu, landu, medio guztiak eman itzazu amets horren lortzeko !"

Milesker ainitz zuei Unai, Oxan eta Julen !!!!

Txalo bat parte hartu duten guztiei !!!!

Ea ondoko hilabetean nor "Elkar'topa"tuko dugun ?

Urriaren 7 eta 9an, azaroaren 4 eta 6an, seigarreneko ikasleek ADOENIA zerbitzuaren ezagutza egiteko parada ukan dute.

Gela erdi bakoitzak bi orduko saio bat ukan du, aldi oro bi profesionalekin eta bi gaien inguruan : Errespetua eta bortizkeria.

Profesionalekin pundua egiterakoan, saiatu dira lehen parte batean definitzen zer den bortizkeria eta zer den errespetua. Ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratua izan da, ikasleek haien bizipenak eta kezkak azaldu baitituzte. Egunerotasunean bizitzen dituzten egoera bortitzak aipatu dituzte, gehienetan erabiltzen baita kontrol ezina den emozioari erantzuteko.

Ukan dituzten aholkuak erabiltzeko aukera izango dute orain, egoera horiek ahal bezain ongi gainditzeko helburuarekin. Edozoin arazoa gertatzen delarik, kolegioan ikasleengandik hurbil - hurbil ari diren profesionalak oroitaraziak izan zaizkie ere bai : zurkaitza, irakasle arduraduna, HAN eta eskola bizitza, Solasgunea eta beste...

Kolegioan, Adoenia bezalako egiturei harrera egitea garrantzitsua da.

"Adoenia, nerabeen etxea" zerbitzua aurkeztua izan zaie : gazteak eta familiak laguntzeko helburua duen egitura, Hendaia - Donibane Lohizune, Kanbo, Baiona eta hainbat herritan permanentziak dituena urririk.

Xehetasun gehiago : www.adoenia.fr / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 64 22 52.

Milesker Adoenia egituraren ekipari !